Amaitu da “STEAM Espazioa” proiektua, aisialdiko jardueren bidez gazteen artean zientzia, teknologia eta berrikuntza bultzatzeko ekinbide aitzindaria. Ekimena sustatu duten Innobasqueko eta Ede fundazioko ordezkariek itxi dute sei topaketako zikloa, hezkuntza ez formaleko 50 eragilek hartu dutelarik parte.
Sei topaketa hauetan, parte hartu duten eta gazte eta nerabeengan eragin zuzena duten 50 eragile horiek zera eztabaidatu eta aztertu dute: nola sartu STEAM ikuspegia eskola-eremutik kanpo, aisialdiko inguruneetan, egiten diren jardueretan. Aldi berean, prestakuntza jaso dute 10 adituk emandako hitzaldien bidez honako gai hauetaz: STEAM hezkuntza, Garapen Iraunkorraren Helburuak, edo gaitasunen araberako irakaskuntza; eta STEAM proiektuen metodologiak eta jardunbide egokiak ere ezagutarazi dira.
Amaierako saioan, Leire Bilbaok, Innobasqueko zuzendari nagusiak, esan duenez, “STEAM Espazioa Innobaquerentzat oinarrizko proiektua da gazteen artean STEAM bultzatzen laguntzen digu eta. Horrela gazteek berrikuntzarekin zerikusi duen konpetentziak garatzen dira gazteen artean”.
Bestalde, José Puyok, EDE Fundaziokko zuzendariak, “hezkuntza ez formaleko agenteak, XXI menderako erabilgarria den konpetentzia eta baloreen agendarekin konprometitua daudenak, zientzia, teknologia, matematika, arte eta berrikuntzaren proiektuaren sustatzaileak izan ahal dira. Gizatiartzen duten konpetentzia eta baloreetan hezi egiten dugu”, azpimarratu du.
Cintia Refojo, FECYTeko Hezkuntza eta Zientzia Bokazioen arduraduna, ere ekitaldian egon da. “STEAM Espazioak zientzarekiko interesa sustatzen du eta kultura zientifikoaren maila haunditzen laguntzen du”.
Hainbat azterketak ziurtatu dutenez, eskola-eremutik kanpo ─jolasari, balioei eta parte-hartzeari lotutako aisialdiko inguruneetan─ zientzia- eta teknologiarekin erlazionaturiko jardueretan parte-hartzeak eragin positiboa du gazteen lorpenetan eta STEM bokazioekiko interesean. Hortik dator hezkuntza ez-formaleko eragileek izan dezaketen zeregin nagusia zientzia-bokazioen prestakuntzan. Gainera, eragile hauek ─aisialdi hezigarriko elkarteek, gazteentzako udal-zerbitzuek, fundazioek, museoek…─ kaltebera diren edo sozioekonomikoki behartsu diren neska-mutikoekin eta gaztetxoekin lan egiten dute kasu askotan. Gazte hauek ere zientzia, teknologia eta berrikuntzan sar daitezen saiatzen da STEAM Espazioa, beren garapen profesional eta pertsonalerako onuragarri izango zaizkien gaitasun eta balioak lor ditzaten.
STEAM Espazioaz
STEAM Espazioa ekimen aitzindaria da, hezkuntza ez-formaleko euskal eragileengana zuzendua, STEAMak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikaren ingelesezko akronimoa) sar ditzaten haur, nerabe eta gazteekin burutzen dituzten aisialdiko jardueretan. Innobasquek eta EDE Fundazioak sustaturiko proiektua da, eta FECYT-Industria, Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioko Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren, Euskaltel Konekta Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailaren laguntza du.
50 eragile parte-hartzaileak
STEAM Espazioan parte hartu duten erakundeak honako hauek dira: EDE Fundazioaren Aisialdi Eskola, Fair Saturday Fundazioa (Barreras Invisibles/Hesi Ikusezinak programa), ” Giltzarri “. Barakaldoko Udaleko Gazteria Arloa, Lantegi Batuak Fundazioa, Ausolan, Hazian Kultur Elkartea, Bolunta-Bizkaiko Boluntariotza eta Parte hartze Sozialeko Agentzia, Argizai Eskaut Taldea, Gaztetxo Eskola, BTEK, Kid´s Kit Kar Elkartea, Zientziapolis, Bilboko Udala, Bilbao Dynamics, Kiribil Sarea gizarte- eta hezkuntza-elkartea, Sestaoko Gazteleku, Gamaker.org, Umeak Kalean, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Hontza Museoa Fundazioa, BalmaZ (Balmasedako Udaleko Gazteria Zerbitzua), B-Side (Educablog proiektua), IRSE Araba, Edurobotic, Hirikilabs – Tabakalera, Mater Museoa, Gorabide, Ataungo Udala, Portugaleteko Aisialdi Sarea, Eraikide Sarea, Hezkide Eskola, Gure Lurra Elkartea, Portugaleteko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, Arkeologia Museoa, Laboratorium Museoa, Harribide Fundazioa, Urtxintxa, Oreka, Ayuda en Acción-Ekintzaz Lagundu Fundazioa, Eragintza Kultur Erakundea, Elhuyar, Gozaldi gazte-elkartea, Hazi Fundazioa, Arrigorriagako Udala, Micaela Portilla Eskola, Añanako Kuadrilla, Errontegiko Ainara Kultur Elkartea, Alcavi, Athlon Koop E., Lenbur Fundazioa eta Gaztematika.