Global Innovation Day 2018 ekitaldiko jarduera nagusietakoa izango da “ETEen erronkak” izenburuko tailerra. Parte-hartze bidezko topaketa % 100 praktiko hau enpresa hauek berritzeko orduan dituzten behar edo erronkei aurre egitera bideratuta dago.

Aurreratuz joan garen bezalaxe,, beste horrenbeste “korner” edo mahaitan aztertuko direnak, non ETEek parte hartzeko aukera izango dute beraien eguneroko erronkak azalduz. Korner bakoitzean, esparrua partekatuko dute erreferentziazko eragileekin eta soluzio berritzaileak aplikatuz arrakasta lortu duten enpresa txikiekin.

Hauexek dira, ETEek berek berrikuntzari ekiterakoan identifikatu dituzten 5 gairik kritikoenak:

 

1. Berrikuntzaren finantzaketa

Tradizionalekiko ezberdinak diren finantzaketa-tresnak (maileguak, programak eta abar) ezagutu eta haien proiektu berritzaileetarako baliabide ekonomikoak lortu nahi dituzten ETE-ei zuzenduta dago, enpresa mota honetarako ezinbesteko gaia.

Gunea erreferentziazko eragileekin partekatuko dute; honako hauekin, adibidez: Elkargi, Donostia Sustapena, Laboral Kutxa, Orkestra eta SPRI. Era berean, arrakastako kasuak izan dituzten ETEak ere han izango dira: Dynamic Technological Alliance, Innovation to Use (I2U), Laip, Herrekor eta Mecanizados Bolueta.

2. Enpresa bultzatzaileak berrikuntza-iturri gisa

Enpresa bultzatzaile gisa proiektu berritzaileetan lan egiteko aukerak aprobetxatzeko garatu behar dituzten ezaugarriak gertu-gertutik ezagutu nahi dituzten ETE-entzat, hau izango da bere espazioa.

Gunea erreferentziazko enpresekin (CAF, Mondragon Korporazioko osagaien dibisioa eta SENER) eta arrakasta-kasuak izan dituzten ETE-ekin (Metal Estalki, Sareteknika eta Tumaker) partekatzeko aukera izango dute.

3. Negozio-eredu berriak

Teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak eta kontsumo-portaeretan izandako aldaketak aprobetxatuta, egungo haien negozioa nola aldatu jakin nahi duten ETE-entzat (balio-proposamena, bezeroen segmentuak, bideak, prozesuak, sarreren egitura eta kostuak).

Gune hori erreferentziako eragileekin (Asie, Bilbao Ekintza, MIK, Euskalit eta Tecnalia) eta arrakastako kasuak bultzatu dituzten ETE-ekin (Didheya, Gogoa Mobility, Motorlan eta Spyro) partekatuko dute.

4. Pertsonak: ezagutzaren, prestakuntzaren eta talentuaren kudeaketa

Beren erakundeetako pertsonen kudeaketarekin lotutako erronkei aurre egin behar dieten ETE-entzat: langile kualifikatuak atxikitzea eta erakartzea, aldaketa digitalak eragindako aldaketei aurre egiteko prestakuntza, enpresa-kultura berria ezartzea eta abar.

Gune honetan erreferentziazko eragileak (ADEGI, Mondragon Korporazioa eta Tknika) eta arrakasta-kasuak izan dituzten ETE-ak (Branka Composites, Ideko eta Informática 68) egongo dira.

5. Marketineko estrategia berriak

Bezeroen aurrean produktuen eta enpresaren posizionamendua hobetzea ahalbidetzen duten irtenbideak ezagutu nahi dituzten ETE-entzat.

Gune hori erreferentziazko eragileekin (Bilboko Ganbera, Gipuzkoako Bazkundea eta Ekonomisten Euskal Elkargoa) eta arrakasta-kasuak izan dituzten ETE-ekin (Angulas Aguinaga, IO Pharma, Learnlight ta La Salve Bilbao) partekatuko dute.

ETEa bazara eta ekainaren 13an Donostiako Kursaalera joaten asmoa baduzu, ez izan zalantzarik eta izena eman gehien interesatzen zaizun gairako, zure esperientzia edo erronka partekatzeko eta lagungarri suertatu ahal zaizun adituen ikuspegia lortzeko.

➡️ Informazio gehiago 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago