Europako Batzordeko Ekonomia eta Gizarte Digitaleko komisarioa, Mariya Gabriel, eta Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua, izango dira Smart Regions Foroan, datorren uztailaren 16an Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. WB Taldeak eta Aquí Europa-k, Innobasquerekin lankidetzan, antolatua, “lurralde adimendun” kontzeptua landuko da topaketan, bai administrazioen eta bai enpresaburuen ikuspegitik.
Foroan nazioarteko erakundeetako (Vodafone, Acciona, Tecnalia, Irizar e-mobility, Finlandiako Aalto Unibertsitate, Deustuko Unibertsitate, Europako Batzorde, Espainiako Gobernu eta Eusko Jaurlaritzako) adituen parte hartzea izango da. Mahai-inguruen bidez, honelako gaiak aztertuko dira foroan: big data, IKTak, administrazio elektronikoak, ekonomia zirkularra, energia-eraginkortasuna edo mugikortasuna. Programa osoa hemen ikus daiteke.
Bertaratzeko, aurrez mezu elektronikoa bidali behar da hona: comunicacion@aquieuropa.com, edo telefonoz deitu: 91 702 61 30.