Quality Innovation Award (QIA) nazioarteko sari bat da, produktu-, prozesu- eta antolaketa-berrikuntzak sortzea eta garatzea sustatzera zuzendua, eta parte hartzen duten erakundeen eta herrialdeen lehiakortasuna gehitzen laguntzeko helburua du. Hain zuzen ere, Innobasqueren Berrikuntza Txostenak bere azken edizioan jasotzen duenez, teknologikoa ez den berrikuntza ─antolaketa-, merkaturatze- edo negozio-ereduei buruzkoa─ da euskal ETEen hobekuntza-arlo nagusietako bat, eta beraz garrantzitsua da horren garapena sustatzea. 

Aurkezten diren berrikuntzei buruz ebaluazio profesional eta independentea lortzea ahalbidetzen du Quality Innovation Award lehiaketak. Excellence Finland-ek 2007an sortu zuenetik, bere antolaketa-batzordean joan dira sartzen kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza sustatzen dituzten erakundeak Estonia, Hungaria, Israel, Kazakhstan, Lituania, Letonia, Txekiar Errepublika, Suedia, Txina, Errusia eta Espainiakoak. Honela, euskal fasean, Euskalit-ek, sariaren Zuzendaritza Batzordeko kideak, Unibasq eta Innobasqueren laguntza du. 

Irailaren 17ra arte zabalik dago epea euskal erakundeek beren hautagaitzak aurkezteko. Izen-ematea formalizatzeko online formulario hau bete behar da. Iaz, nazioarteko finala Bilbon izan zen, Euskalit-en 25. urteurrenarekin bat etorriz. Aurtengo edizioan, nazioarteko fasea Pekinen (Txinan) izango da.

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago