Bart gauean Innobasquek sariak eman zizkien Torraval Cooling eta Urola enpresei, Antolakuntzan eta Merkatuan ETE Onenari eta Teknologian ETE Onenari, hurrenez hurren, 2018ko Vodafone Deia Innovation Sarien esparruan.

Leire Bilbaok, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak, Torraval Cooling-i eman zion saria; 50 urte bete berria den enpresa hau sartutako berrikuntzen aitortza gisa saritu zen, bai antolakuntza eta pertsonen eremuko berrikuntzak eta bai merkatura zuzendutakoak marketinaren bidez, oso ohikoak izaten ez direnak Business to Business-en dabiltzan industria-ETEetan. Bere aldetik, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako eta Azpiegituretarako sailburu eta Innobasqueko lehendakariordeak, Urolari eman zion saria, digitalizatzeko eta zerbitzu aurreratuak sortzeko egin duen apustu estrategikoagatik, industria 4.0 teknologiak ezarri dituelarik produktu eta prozesuetan.

Galaren hasieran, izendaturiko hogei hautagaien artetik bi enpresa txiki eta ertain aukeratzeko zailtasuna nabarmendu zuen Manuel Salaverriak, Innobasqueko presidenteak. Saritutakoez gain, honako hauek zeuden: A&B Laboratorios de Biotecnología; Abantail; Alecop; Aurman; Burdinola; Construcciones Mecánicas José Lazpiur; Dimensión Marketing Directo; Estudios Durero; Fresmak; HRE Hidraulic; Industrias LAIP; Informática 68; Integrated Technology Systems; Irontec; Odei; Plásticos Clossa; Roxall; Serikat Consultoría e Informática; Software & Maintenance. Guztiak dira agentziako bazkideak, eta Innobasque ETEei egiten ari den berrikuntza-profilei esker identifikatu dira; metodologia propioari jarraituz, enpresek berrikuntzan duten egoera diagnostikatzeko profilak dira.

“Poztuko nintzateke enpresa saritu hauetan beren burua islatuta ikusiko balute berrikuntzan sinesten duten milaka euskal ETEek, hauek adibide garbiak baitira berrikuntza ez dela enpresa handientzat bakarrik”, esan zuen, eta erantsi zuen: “ETE hauek ezagutuak eta aitortuak izatea nahi dugu, beraien ahaleginak beste batzuk bultzatzeko balio du eta”, eta funtsezkoak dira “Euskadi Europan berrikuntzan lider izatea” lortzeko.

Enpresa eta erakundeetako agintarien ordezkaritza zabala izan zen Vodafone Deia Innovation Sariak emateko ekitaldian, eta Sarietan Sener, EJIE, CAF, Erhart Taldearen eta Bilboko Udalaren berrikuntza-lana ere aitortu zen.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago