Innobasque Euskadiko berrikuntza bultzatzeko funtsezko eragilea da, eta 2020rako bere helmuga da Euskadiko erakunde berritzaileen, bereziki ETEen, kopurua gehitzea. Hori lortzeko, beste funtzio batzuen artean, Innobasquek laguntza estrategikoa eta teknikoa eskaintzen die berrikuntza sustatzen duten euskal erakundeei. Eremu honetan lan egiteko, ondorengo profil profesionala duen proiektu-arduradun baten bila dabil Innobasque:
- Ekonomia Zientzia, Zientzia Politiko, Ingeniaritza edo antzeko beste ikasketa batzuetan goi-mailako gradua, gradu-ondoko ikasketak ere balioetsiko direlarik.
- Esperientzia egiaztatua, gutxienez 2 urtekoa, aholkularitza edo/eta ikerketa-proiektuetan, eta, espezifikoki, 1,5 urteko esperientzia gutxienez berrikuntza-politikak diseinatu, ezarri eta ebaluatzeko proiektuetan.
- Berrikuntzaren Euskal Sistema ezagutzea, eta sareko proiektuen kudeaketan esperientzia.
- Gaitasun analitikoa, ikuspegi estrategikoa, ekimena, talde-lanerako gaitasuna, eta komunikazio-trebetasunak.
- Euskara eta ingelesa oso ondo jakitea.
- Ofimatikako ezaupide handiak.
Lanpostu honetara aurkezteko argibide gehiago esteka honetan daude.
Halaber, STEAM Hezkuntzaren, enpresa-berrikuntzaren, berrikuntza publikoaren eta prospektiba eta nazioartekotzearen lan-arloetan aldi baterako eginkizunak betetzeko, Innobasquek lan-poltsa sortuko du. Horretarako, jendea hautatzeko prozesua ireki da; dagokion informazioa ikusteko, egizu klik hemen.