Euskadik 3 ehunen hobetu du bere kokapena (EIS) 2018 Europako Berrikuntza Adierazleen Panelean, honek EBko lurraldeen berrikuntza-maila neurtzen duelarik. Honela, Euskadik batez beste % 94,7 lortu du Europako batez besteko berrikuntzari buruz, eta horrek esan nahi du berrikuntza handiko herrialdeen mailari eusten diola, hemen daudelarik Alemania, Frantzia, Belgika, Irlanda eta Eslovenia ere. Horrela argitaratu du Eustat-ek, EIS adierazleei jarraituz; lau bloke nagusi daude, eta horietan Autonomia Erkidegoak 0,48ko puntuazioa lortu du, EB-28ko batez bestekotik 2 ehunenera bakarrik, 0,50 baita.

EB-28ri buruz, Euskadi “Esparru Baldintzak” blokean nabarmentzen da, eta hemen giza baliabide, ikerketa-sistema erakargarri eta berrikuntzarako ingurune mesedegarriaren dimentsioak sartzen dira. “Enpresen inbertsioetan” eta “berritzaileetan”, zifrak EB-28ri dagozkionen antzekoak dira.

Hala ere, panelak nabarmentzen du Euskadik hobetu egin behar duela “Marketin eta antolakuntzan berritzaile diren ETE”ei dagokien adierazlean, hemen Euskadik % 21,1 lortzen baitu Europako Batasunean % 34,9 den bitartean. Berrikuntza hau, ez-teknologikoa deitua, Innobasqueren jarduera-gune nagusietako bat da, eta 2020rako bere helmuga erakunde berritzaileen, bereziki enpresa txiki eta ertainen, kopurua gehitzea da.

Bestalde, “Produktu edo prozesuan berritzaileak diren ETEak” eta “Barne-berrikuntza duten ETEak” ataletan Europakoa baino handiagoa da Euskadiren maila. Hala ere, finantzaketa eta laguntza, lotura, aktibo intelektual, enplegu-eragin eta salmenta-eragin ataletan, euskal puntuazioa txikiagoa da Europako Batasunaren batez bestekoa baino.

 

Bestalde, Herbehere, Malta eta Espainiarekin batera, Euskadi da adierazle-panelaren edizio honetan aurrerapen handiena izan duten herrialdeetako bat.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago