Innobasquek azaroaren 22an Irun Ekintza sarietako bat eman zuen. Gipuzkoako herri horretako Udalak antolatzen du sariketa, proiektu berritzaileak martxan jartze aldera hiriko enpresek eta pertsona ekintzaileek egindako ahalegina aitortzeko.
Ekimen honen bosgarren edizioan hauek izan ziren sarituak: Railtek Industria Ingeniaritza, 20 langile baino gehiagoko enpresa-kategorian; 3R3D Technology Materials, 20 langile baino gutxiagoko enpresetan; Prim Errehabilitazio Zentroa, CB zerbitzu-kategorian; eta Iker Velasco ekintzailea, ideia berritzaile onenean.
Epaimahaian jende prestatua egon da, esperientzia egiaztatuarekin berrikuntzaren hainbat arlotan. Marisa Arriola, BIC Berrilan-eko gerentea; José Miguel Ayerza, Adegi-Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko idazkari nagusia; Pierre Odriozola, CHEZ Sokoako zuzendari nagusia; Álvaro de la Rica Aspiunza, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia Zientzien Fakultateko dekanoa; Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa; José María Beraza, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekano-orde koordinatzailea; eta Luis Manero, Innobasqueko Enpresa Berrikuntzako zuzendaria.
Railtek Industria Ingeniaritza aluminiozko profilak kurbatzera dedikatzen da garraio-bideetan erabiltzen diren egituretarako; 3R3D Technology Materials-en jarduera nagusia hainbat material (filamentua eta hariak), fabrikazio aditibora zuzenduak (3D inprimaketa), garatu eta fabrikatzea da, DPF (Filamentu Urtuaren Jalkitze) teknologian ardaztuta. Prim Errehabilitazio Zentroa espezialista da elektro-estimulazioan, arnasketa-fisioterapian, streching eta osteopatian. Azkenik, Iker Velasco Eizagirre app-sustatzailea da, zenbait urtez Londresen bizi izan ondoren, Irunera itzuli dena bere proiektua garatzeko.