“Hezkuntza ez-formaleko erakundeetan STEAM proiektuak bultzatzeko eta indartzeko gomendioen gidaliburua” argitaratu dute Innobasquek eta EDE Fundazioak. Izaera didaktikoa duen argitalpen honek STEAM Hezkuntza ezagutzeko erreferentziak ematen ditu, zalantzak argitu eta STEAM begiradan sakontzen du. Hezkuntza ez-formalaren eremuko erakundeei zuzenduta, ez da ez eskuliburu bat ez metodologia bat, baizik eta laguntzeko gidaliburu bat gomendio eta adierazpenekin, STEAM proiektuen ezarpenean aurrera egiteko, eta 2017an STEAM Espazioa proiektuaren esparruan egin ziren tailerretan parte harturiko 50 eragileen ekarpenei esker egina.
Sentsibilizazio eta sozializaziorako ekimen aitzindari honetan zertutako jarduera jasotzen du Gidaliburuak, eta hezkuntza ez-formaleko eragileei zuzenduta dago STEAM hezkuntza beren jardueretan sar dezaten. Innobasquek eta EDE Fundazioak sustaturiko proiektua da, Industria, Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioko Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren eta Euskaltel Konekta Fundazioaren laguntzaz.
Gidaliburua esteka honetan deskarga daiteke.