Euskadiko 150.000 enpresa txiki eta ertain baino gehiagok egiten duten berrikuntzan eraginez, gure herrialdeko berrikuntza-maila areagotuko da. Ondoren deskribatuko diren proposamenak norabide horretan doaz. Kontuan hartu:
Abenduaren 14an
Eduki digitalen iraultza KSIetan. Nola lagunduko dio nire enpresari?
Antolatzailea: Euskal Ikus-entzunezko Enpresen Klusterra, Eiken eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Bilboko Euskalduna Jauregian
Jardunaldi honetan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura eta Sorkuntza Industrien (KSI) sektorearentzat duen laguntza-programa berriaren (KSI Berritzaile) ardatzak ezagutaraziko dira. Hauxe da RIS3 Euskadi espezializazio adimendunaren estrategian espezializazio-eremuetako bat. Belén Santa-Olallak parte hartuko du; hau Stroke114 antzerki-konpainiaren zuzendaria eta Londresko Conducttr enpresan sormen-arduraduna da, eta plataforma honek errealitate birtuala eta erreala uztartzen dituzten inguruneetan esperientziak eskaintzen ditu.
Abenduaren 19an
Berrikuntzaren Gidaliburua aurkeztea
Guggenheim Bilbao Museoan
Antolatzailea: Estrategia Empresarial
Estrategia Empresarial-ek, Innobasquerekin lankidetzan, Berrikuntzaren Gidaliburua aurkeztuko du, edizio honetan bere ardatza ETEetan jarri duena. Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretarako sailburuak, emango dio amaiera ekitaldiari. Hasiera, berriz, Manuel Salaverriak, Innobasqueko presidenteak, emango dio. Roberto Urkitza, Estrategia Empresarial-eko kontseilari ordezkariak, hitz egingo du, eta negozio-, marketin- eta antolaketa-ereduetan berrikuntzaren inguruko mahai-inguru bat moderatuko du berak. Parte-hartzaileen artean izango dira Marisol Agirre, UPV/EHUko Marketin eta Merkataritza Zuzendaritzako Masterraren zuzendaria; Marc Handels, Chief Marketing & Sales Officer eta Salto Systems-eko sortzaileetakoa; Felix Ajuria, Bexen Cardio-ko zuzendari nagusia; eta Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendari nagusia.
Abenduaren 31ra arte
Zabalik da “Inplantalariak – Aholkulari teknologikoak” programa
Antolatzaileak: SPRI – Enpresa Digitala – Euskadi Innova
Enpresa-digitalizatzea bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailak, SPRI Enpresa Garapeneko Euskal Agentziaren bidez, Inplantalari garatu du, aholkulari teknologiko neutral eta doakoa, autonomoei eta 10 enplegatu baino gutxiagoko Euskal mikroETEei era errazean teknologiez baliatzen lagunduko diena.
2018ko abendutik 2019ko martxora
Antolatzailea: 3Dlan
Getxon
BBKren Gizarte Ekintzaren eta Getxoko Udalaren laguntzaz, 2018ko abenduaren eta 2019ko martxoaren artean 17 topaketa eta tailer egingo ditugu 3D teknologiaren eragina ezagutarazteko ezintasunen bat duten pertsonen autonomia pertsonala areagotzeko; sarea sortzea konponbideak bilatzeko; soluziobideen prototipoak sortzea, autonomia pertsonala gehitu eta konponbideak partekatzeko. 3D inprimaketaren aukerak sozializatzea.
Apirilak 10-12
XV Metromeet. Industria-Metrologia Dimentsionalari buruzko Biltzarra
Antolatzailea: Innovalia
Euskalduna jauregian, Bilbon
Programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Metromeet-en elkartuko dira sektorean nazioarteko proiekzio handieneko enpresetako (Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, Zeiss, Novo Nordisk, Renishaw, CEA, Creaform, Topsolid edo Faro-ko) exekutibo eta ordekari nagusiak. Gainera, zentro hauetako ordezkariak eta ikertzaileak batuko ditu: PTB, MTC, Nottinghamgo Unibertsitatea, Errumaniako Legezko Metrologia Erakundea, Advanced Forming Research Centre, Antwerp-eko Unibertsitatea edo Ukrainiako Metrologia Zentro Nazionala. Innobasqueko bazkide erakundeek % 30eko beherapena izango dute.