FIRST LEGO League Euskadik hamar urte betetzen ditu. Innobasquek antolatzen duen hezkuntza-proiektu honen euskal finala datorren otsailaren 16an izango da Gasteizko Europa jauregian. Ekimen hau sendotuz joan da azken hamarkadan STEAM Hezkuntza bultzatzeko erreferentzia gisa, eta hori ezarpen-eredu propioari esker, hemen nabarmentzekoa izanik prestakuntza-programa bizia. Programa honek Euskadin dagoen enpresa, industria eta ezagutzaren errealitatera hurbiltzen ditu talde parte-hartzaileak, hitzaldiak, bisitak, tailerrak eta laguntza- eta inspirazio-iturri diren emakumezko aditu profesionalekin egindako topaketen bidez.

FIRST LEGO League Euskadi STEAM Euskadi Estrategian kokatzen da, Eusko Jaurlaritzak bultzatua Innobasqueren laguntzaz, zientzia, teknologia, matematika eta arteak bilduko dituen hezkuntza praktikoa sustatzeko, betiere egungo gizarte-erronkak konpontze aldera.

Bestalde, aurten parte-hartze marka hautsiko da: Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 44 ikastetxetako 1.500 ikaslek beren onena emango dute mundu osoko 98 herrialdetako milioi-erdi ikasle baino gehiagorekin partekatzen duten erronkari erantzuteko. Erronka hori Into Orbit da, edo nola hobetu jendearen bizitza espazioan.

Innobasqueren laguntzaile dira Euskaltel Konekta Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, MONDRAGON Korporazioa, Petronor Innovación/Berrikuntza, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Sener eta Azti-Tecnalia.

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago