Bolueta Engineering Group-eko zuzendari nagusia eta jabekidea, Lourdes Moreno, Innobasqueko Batzorde Betearazlean, Berrikuntzaren Euskal Agentziako gobernu-organoan, sartuko da; 16 lagun daude bertan, besteak beste, Innobasqueko presidentea, Manuel Salaverria, bost presidenteorde eta hamar pertsona garrantzitsu zenbait eremu estrategikotakoak (zientzia, teknologia, gizarte eta herri-administrazioetakoak).

Deustuko Unibertsitatean Enpresa Zientzietan lizentziaduna, donostiarrak Batzordeari Bolueta Engineering Group-en lorturiko esperientzia emango dio, mekanizazioko ingeniaritza-zerbitzuen enpresa industrial hau 2016an eskuratu baitzuen; halaber, ibilbide profesional luzea du aholkulari gisa zenbait erakundetan (Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritza…), edo zuzendari gisa finantza-arloko multinazionaletan (Credit Suisse First Boston, BNP Paribas edo JP Morgan). Euskadin Crecer +, EAEko business angels sarerik handiena, bultzatu zuen, eta, besteak beste, Deustuko Unibertsitatean Deusto Business Schoolen irakaslea izan da eta UPV/EHU, Institute for Internacional Research edo Euroweek-en hizlaria. Elkargiko kontseilu-kidea da; gainera, Business Administration masterra (MBA) du Insead-en eskutik, eta Zientzia eta Teknologia Politikan masterra Erresuma Batuko Sussex Unibertsitatearen eskutik.  

Lourdes Morenok Bolueta Engineering Group zuzentzen du, eta prestakuntza handiko 75 profesionalen buru da. Enpresa hau Innobasqueko 967 bazkide erakundeen sarean sartu da; guztiek berrikuntza bultzatzen dute Euskadin gure herrialdea Europan eskualde lider izan dadin eremu honetan.

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago