Otsailaren 8an, Berrikuntzaren Euskal Agentzia – Innobasquek eta SPRIk, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideek, eta Teknologia eta Industria Garapenerako Zentroak (CDTI) elkarrekin jardunaldi hau antolatu dute Horizon(te) 2020 Gizarte Seguruak gaiaz, “Gizarte Erronkak” zutabean kokatzen delarik. Gizarte-erronka honen helburua Europan gizarte seguruak sustatzea da aurrekaririk gabeko eraldaketen testuinguruan, elkarrekiko mendekotasun gero eta handiagoa eta mehatxu globalak daudenean; eta beste helburua askatasunaren eta zuzentasunaren Europako kultura sendotzea da.
Jardunaldiak, Innobasqueren egoitzan izango dena, berrikuntzaren eragileen parte-hartzea areagotu eta hobetu nahi du, Horizon(te) 2020 europar programaren barruan 2019ko martxoaren 15ean irekiko diren deialdietara proiektuak aurkezteko gakoak identifikatuz, arrakasta-aukerak gehitzeko.
Hitzaldiez gain, eta horietan proposamenak prestatzeko gakoak emango dira, proiektu-proposamenak berrikusteko aukera emango da, CDTI-SOSTeko Gizarte Seguruak arloko arduradunarekin.
Jardunaldi hau, enpresa eta enpresa-elkarte, cluster, aholkularitza-enpresa eta abarretako jendearentzat, I+G+b-n zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituenarentzat, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileentzat zuzenduta dago.
Jardunaldi honetan zure ideia edo proiektu-proposamena CDTIko NCParekin aztertu edo berrikusteko interesa baldin baduzu, bilera-formularioa bete behar duzu. Formularioak beteta jasotzeko azken eguna 2019/02/5a izango da, eta egin ahal izango diren azterketak mugatuak direnez, formularioa lehenbailehen betetzea gomendatzen dizuegu.
Hurrengo estekan agenda osoa eskura dezakezu.