Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren erakundeen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

Otsailaren 13an

Brexiterako prestatzen ari gara

Brexitaren ondorioz, Erresuma Batuaren eta Euskadiren arteko merkataritza-trukerako sumatzen diren eszenatoki edo jokalekuak aztertuko dira. Parte-hartzaileak Erresuma Batuko enbaxadorea Espainian, Simon Manley, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburua, Arantxa Tapia, izango dira; eta bertan jorratuko dira Brexitaren aukerak eta ondorioak euskal enpresentzat, baita Erresuma Batutik bertatik ematen duten enpresa-ikuspegia ere.

Antolatzailea: Nazioartekotzeko Euskal Agentzia-Basque Trade and Investment

 

Bilbon

Erronkak eta arrakasta-kasuak Industria 4.0-n, Advanced Factories azokan 

Aurkezpenean HP, Tecnalia, Universal Robots eta Accenture-k hitz egingo dute 4.0 industriaren inplementazioak suposatzen dituen ikuspegia eta erronkak partekatzeko arrakasta-kasu eta irtenbide berritzaileen bidez . Ekitaldiak Advanced Factories aurkezteko balioko du, berrikuntza-azoka industriako profesionalentzat, apirilaren 9tik 11ra Bartzelonako CCIBen izango dena. Advanced Factories-en esparruan egingo da Industry 4.0 Congress, Europa hegoaldeko biltzarra industria aurreratu eta digitalaz.

Antolatzailea: Nebext, Next Business Exhibitions

 

Otsailaren 12tik maiatzaren 21era

Innobideak Prestakuntza 

2019rako proposamena ETEen premia edo beharrizanetara hurbiltzen da; erakundeen gogoeta-gai diren alderdi berriak jorratuko ditu, eta, formakuntzaren bidez, erantzun egokiak emateko tresnak eta baliabideak erakutsiko ditu. Prestakuntza doako programa da, estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko 16 gai proposatzen dituena. 

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskalit

 

Otsailaren 16an

Europa jauregian, Gasteizen

FIRST LEGO League Euskadi finala

Nazioarteko hezkuntza-programa, zientzia eta teknologiarekiko gazteen interesa piztu nahi duena ikaskuntza-esperientzia oso dibertigarrien eta benetako erronka tematikoen bidez. Edizio honetan, INTO ORBIT erronka tematikoari aurre egin behar diote taldeek, eta espazioan bizitza errazteko soluziobide berritzaileak proposatu beharko dituzte. Innobasquek hamargarren urtez jarraian sustatzen du FIRST LEGO League Euskadi, STEAM Hezkuntzaren erreferentzia-programa delarik Euskadin. Aurten 1.500 ikaslek parte hartuko dute.

Antolatzailea: Innobasque

 

Otsailaren 20-21an

Bilbon

SUM Bilbao 19

Nazioarteko ekitaldi baten lehen edizioa, mugikortasunaren etorkizunaz eta horrek XXI. mendeko hirietan Garaipen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lortzeko izan dezakeen eraginaz hausnarketa globala gidatzeko helburuaz sortua. 40 hizlari baino gehiago izango dira eztabaidan hiri-mugikortasun iraunkorreko sistemak eraikitzeko eta finkatzeko alderdi estrategikoei buruz, hiru ardatz tematikoren inguruan: herri-politikak, teknologia eta berrikuntza eta garapenerako aukerak.

Antolatzaileak: Petronor eta Bilboko Udala

 

Martxoaren 13ra arte

EIT FAN elikadura-sektorearen azelerazio-programa

EIT Food Europako ekimenak startup-en azelerazio-prozesua, EIT Food Accelerator Networ (EIT FAN) deitua, jarriko du martxan. 16 asteko iraupena duen EIT FAN programak Europako 50 startup aukeratuko ditu, eta horietako 10 gutxienez Bilbon azeleratuko dira eta gainerakoak Alemania, Israel, Suitza eta Erresuma Batuan. Azeleratzaileen sare honek hasierako faseetan dauden enpresak bilatzen ditu, elikaduraren balio-katearen ekosistema eraldatzeko aski ahalmen eta gaitasun izango dutenak, hori seguruagoa, iraunkorragoa eta fidagarriagoa egiteko.

Antolatzailea: Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutua 

 

Martxoaren 21era arte

Manunet 2019 deialdia

Euskal enpresek aukera dute fabrikazioan nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin. Fabrikazioan ikertzeko arlo edo eremu guztietara dago irekita deialdia. Alemania, Asturias (ES), Gaztela eta Leon (ES), Katalunia (ES), Euskadi (ES), Gelderland (ND), Irlanda, Luxenburgo, Nafarroa (ES), Overijssel (ND), Piemonte (IT), Errumania, Errusia, Turkia eta Valonia (BE) dira deialdi honetan parte hartuko duten eskualdeak. Aurre-proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 21a da. 

 

Apirilaren 10-12an

XV Metromeet. Biltzarra Industria Metrologia Dimentsionalean. 

Euskalduna jauregian, Bilbon

Programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Metromeet-en elkartuko dira sektorean nazioarteko proiekzio handieneko enpresetako (Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, Zeiss, Novo Nordisk, Renishaw, CEA, Creaform, Topsolid edo Faro-ko) exekutibo eta ordekari nagusiak. Gainera, zentro hauetako ordezkariak eta ikertzaileak batuko ditu: PTB, MTC, Nottinghamgo Unibertsitatea, Errumaniako Legezko Metrologia Erakundea, Advanced Forming Research Centre, Antwerp-eko Unibertsitatea edo Ukrainiako Metrologia Zentro Nazionala. Innobasqueko bazkide erakundeek % 30eko beherapena izango dute.

 

Ekainaren 5 eta 6an 

WorkINN

BECen

Industria-enpleguko foroa, batez ere sektoreko profesionalarentzat da, jardunean baina lanez aldatzeko asmoz dagoenarentzat, edo langabezian eta lanean hasi nahian dagoenarentzat. Ekintzailetza-ekimenak eta enpresa-sorkuntzak ere Foroaren edukiaren parte dira, eta sektore eta jarduera osagarri gisa jorratuko dira.

Antolatzailea: BEC

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago