BIOEF – Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioak jakinarazi duenez, Euskal Osasun Sistema Publikoak 64,1 milioi euroko inbertsioa egin zuen I+G+b-n 2017ko ekitaldian. BIOEFek argitaratu berria du lehen txosten edo oroitidazki integrala, Euskal Osasun Sistema Publiko osoko I+G+b jarduerak biltzen dituena, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak eta bere ikerketa-institutuek (Biodonostia, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba) eta Kronikgune-k osatua. Argitalpenak lehen aldiz jaso eta aztertzen ditu sistema oso honen jarduera, aurrerapenak eta lorpenak, bere jarduerak Euskadin aberastasuna sortzeko eta garapen sozioekonomikorako duen garrantzia eta eragina agerian jarriz.

Euskal Herri Administrazioa, Estatuko Administrazio Orokorra, Europako Batzordea eta erakunde pribatuak dira, ordena honetan, sistema honetako I+G+b-ren finantzaketa-iturri nagusiak, txosten edo oroitidazkian agertzen denaren arabera.

Jarduerari dagokionez, euskal osasun-sistema publikoak 646 ikerketa-proiektutan parte hartu zuen kanpo-finantzaketarekin, eta 724 azterketa klinikotan, 254 berrikuntza-proiektu garatzeaz gain.

Enpresak lankidetza-aktore garrantzitsuak dira euskal osasun-sistemarentzat, unibertsitate, BERC, CIC eta korporazio teknologikoekin batera lan egiten dutelarik I+G+b proiektuetan. Honela, Innosasun Programaren esparruan ─eta honek osasun-sistemaren eta enpresa-sektore eta beste eragile batzuen arteko interakzioa bultzatzen du bere berrikuntza-premiei erantzuteko─ 59 erakunderen 70 laguntza-eskaera jaso dira, eta horietatik 40 ETEak ziren. 

BIOEFi buruz

2002an Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sortua, BIOEFek Euskal Osasun Sistema Publikoko I+G+b koordinatzen eta kudeatzen du, eta halaber bera da osasun-ikerketan eta berrikuntzan inplikaturiko sektoreen artean lankidetza-sustatzeko ardura duena ere autonomia-erkidego, estatu eta nazioarte-mailan. Bere jarduera Eusko Jaurlaritzaren 2020 Osasunaren I+G+b Estrategian kokatzen da, eta bat dator Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasoa dagoen RIS3 Euskadi Espezializazio Adimendunaren Euskal Estrategiako Biozientziak/osasuna lehentasunaren garapenarekin.

Ikus 2017 BIOEF Txostena

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago