Martxoaren 27an
INDUSEC 2019: ZIBERSEGURTASUNA INDUSTRIARENTZAT
Biltzarra industria-inguruneetan Zibersegurtasunari buruzko ideiak, esperientziak eta arrakasta-kasuak trukatzeko foroa izango da. Gaian adituak direnen hitzaldien bidez, honelako inguruneetan gaur egun ohikoenak diren eraso-motak azalduko dira eta, batez ere, arrisku horietatik babesteko edo horiek minimizatzeko dauden teknikak. Industria-enpresen euren aldetik benetako kasuak ere azalduko dira, eta lehen eskutik ezagutu ahal izango dira sektorean dauden arazoen hurbileko eta antzeko esperientziak.
Antolatzaileak: Spri eta Garaia Empresa Digitala
Martxoaren 28an
BIND 4.0 OPEN SESSIONS. BIC Bizkaia-n. Zamudio
Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkarri eraginez jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan.
Antolatzailea: Spri taldea
Apirilaren 2tik 4ra
WIND EUROPE CONFERENCE & EXHIBITION. BECen, Bizkaian.
50 herrialdetako 300 erakusketari baino gehiago elkartuko dira azokan, eta bere goiburua aurten “Ekonomia garbia sortzea europar guztientzat” izango da.
Antolatzaileak: AEE, EVE-EEE eta Eusko Jaurlaritzarekin
Apirilaren 2an
ERALDAKETA DIGITALA: GAIXOAREN SEGURTASUNA eta LAN-SEGURTASUNA
Gaixoaren segurtasunak garrantzi handia hartu du, laguntza-kalitatearen funtsezko osagaia baita, jasotako osasun-zainketetan seguru eta konfiantzaz sentitu nahi duten gaixo eta familientzat, baita osasun-laguntza segurua, eraginkorra eta efizientea eskaini nahi duten kudeatzaile eta profesionalentzat ere. Azken urteetan, praktika klinikoan saihestu litezkeen gertaera kaltegarriak kontrolatu ahal izateko planak, ekintzak eta legegintza-neurriak proposatzeko estrategiak garatu dira. Jardunaldiaren helburua da eremu honetan gauzatu den zenbait proiektu azaltzea.
Antolatzailea: Health 2.0 Basque
Apirilaren 5ean
BIND 4.0 OPEN SESSIONS. Artium-en. Gasteiz
Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkarri eraginez jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan.
Antolatzailea: Spri taldea
Apirilaren 10ean
ETE-ENTZAKO BERRIKUNTZA-JARDUNALDIA. Tknka, Errenteria (Gipuzkoa)
Berrikuntzari buruzko dibulgazio-jardunaldia, bereziki ETEetara zuzendua Aeronautika-sektoreko enpresak izango dira bertan eta I+G+b jardueretan duten esperientziaz hitz egingo dute, teknologia-eragileek gidaturiko ekimenez eta intereseko finantzaketa-tresnez, zuen berrikuntza-jarduerarako orientagarri izan daitezke eta. Tknika Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzaturiko zentroa da. Hitzaldien ondoren, bisita egingo da sektore aeroespazialari loturiko instalazioetara (Fab. Aditiboa, Composites, Industry 4.0).
Antolatzaileak: Hegan eta Tknika
Apirilaren 10-12an
XV METROMEET. INDUSTRIA-METROLOGIA DIMENTSIONALEAN BILTZARRA. Bilbon
Programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Metromeet-en elkartuko dira sektorean nazioarteko proiekzio handieneko enpresetako (Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, Zeiss, Novo Nordisk, Renishaw, CEA, Creaform, Topsolid edo Faro-ko) exekutibo eta ordekari nagusiak. Gainera, zentro hauetako ordezkariak eta ikertzaileak batuko ditu: PTB, MTC, Nottinghamgo Unibertsitatea, Errumaniako Legezko Metrologia Erakundea, Advanced Forming Research Centre, Antwerp-eko Unibertsitatea edo Ukrainiako Metrologia Zentro Nazionala. Innobasqueko bazkide erakundeek % 30eko beherapena izango dute.
Apirilaren 12ra arte
PLAN 2i – BERRIKUNTZA ETA INBERTSIO AURRERATURAKO LAGUNTZAK
Enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, berrikuntza-proiektuen (teknologiko eta ez-teknologikoen) bidez, erakundearen edozein arlotan (prozesua, produktua, erakundea, parte-hartzea, merkatua, jabetzaren babesa…) eta inbertsio aurreratuen bidez, erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak eta inpaktu handikoak . Bizkaiko enpresak, Industria, Eraikuntza, Garraio, Industriari loturiko Zerbitzu, Turismo eta Handizkako Merkataritza sektorekoak, 5 eta 100 langile artekoak, balia daitezke laguntza hauetaz.
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Maiatzaren 6-7an
INTERGUNE 2019. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)
Enpresek eta nazioartekotzearen etorkizuneko profesionalek Intergune+ 2019-n dute hitzordua. Euskadin nazioartekotzearen bultzada errealitate bat da eta euskal enpresaren edo enpresen erronkei erantzungo zaie Intergune+2019-n. Euskadik nazioartekotzeko eskaintzen dituen laguntzak, zerbitzuak, soluziobide publiko eta pribatuak ezagutaraziko dira.
Antolatzailea: Spri taldea
Maiatzaren 21era arte
2019rako proposamena ETEen premia edo beharrizanetara hurbiltzen da; erakundeen gogoeta-gai diren alderdi berriak jorratuko ditu, eta, formakuntzaren bidez, erantzun egokiak emateko tresnak eta baliabideak erakutsiko ditu. Prestakuntza doako programa da, estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko 16 gai proposatzen dituena.
Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskalit
Ekainaren 4tik 6ra
+ INDUSTRY. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)
1.400 enpresa hornitzailek baino gehiagok soluziobiderik onenak eskainiko dituzte ondorengo sektoreetako prozesu eta hornikuntzetan: aeronautika, automobilgintza, ekipo-ondasunak, eraikuntza metalikoak, energia & utilities, trenbideak, ingeniaritzak, makina-tresna, ontzigintza, petrokimikoa, siderurgia, garraio & azpiegiturak, uren tratamendua eta hondakinak, baita banaketa-kanal guztiak ere: industria-hornikuntzako biltegiak, burdineria-kooperatibak, erosketa-taldeak, besteak beste.
Ekainaren 5 eta 6an
WORKINN. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)
Industria-enpleguko foroa, batez ere sektoreko profesionalarentzat da, jardunean baina lanez aldatzeko asmoz dagoenarentzat, edo langabezian eta lanean hasi nahian dagoenarentzat. Ekintzailetza-ekimenak eta enpresa-sorkuntzak ere Foroaren edukiaren parte dira, eta sektore eta jarduera osagarri gisa jorratuko dira.
Antolatzailea: BEC
Ekainaren 18ra arte
Deialdi honen bidez, makro, mikro eta nano eskalan ekai edo materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek. Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: ingeniaritzarako modelaketa eta ekaien prozesaketa, gainazal berritzaileak, estaldurak eta interfazeak, errendimendu handiko compositeak, ekai funtzionalak, osasunerako aplikazioetan oinarrituriko teknologietan estrategia berriak eta fabrikazio aditiborako ekai edo materialak.
Ekainaren 19an
ETE, startup eta inbertitzaileen arteko hitzordua da: Berrikuntza Irekiaren klabean lankidetza-aukerak aztertzeko elkartu nahi dute, baita enpresetan intraekintzailetza sustatzeko ere. Helburu nagusia zubiak eraikitzea da mundu hauen artean, ez beti ondo konektatuak, dauden ETEetan berrikuntza eta dibertsifikatzea eta startup-etan hazkundea eta garapena errazteko. CITA|Emprendek inspirazio eta lanerako testuingurua errazten du ETE/startup konexioak estimulatzeko eta ezinbesteko beste eragile erabakigarri batzuekin harremanetan jartzeko, adibidez inbertitzaileekin eta ekintzailetza, berrikuntza eta eragiketa korporatiboen profesionalekin.
Antolatzaileak: Adegi eta Diario Vasco
BIND 4.0 OPEN SESSIONS. Tabakaleran, Donostia
Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkarri eraginez jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan. Cita Emprende-ren esparruan egingo da.
Antolatzailea: Spri taldea