2019ko apirilaren 10a.Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak Korrika-ren lekukoa eraman du gaur; herri-lasterketa honek 11 egunetan 2.000 kilometro baino gehiago egingo ditu Euskal Herrian euskararen erabilera sustatzeko. Gaur Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen inguruetatik igaro da, Derion eta Zamudion. Innobasqueren Hizkuntza Politika Orokorra garatzeko ekintzen parte gisa, aurten lehen aldiz Agentziak bat egin du ekimen jendetsu honekin. Lasterketan korrika egiten dutenek lekukoa pasatzen dute eskuz esku, kilometroz kilometro. Innobasquek ITPrengandik jaso du lekukoa 1.472 kilometroan, eta gero Neiker Tecnaliari eman dio, biak Agentziako erakunde bazkideak.
AEK-k antolaturik, Korrikak aurten 21 urte betetzen ditu; apirilaren 4an abiatu zen Garestik (Nafarroa) eta datorren igandean Gasteizen amaituko da ibilbidea. Inon batere gelditu gabe, adin eta era guztietako milaka pertsonak parte hartzen dute bertan.