Gaur zabaldu da Nazioartekotzeko 100 BEINT beketako bat eskatzeko epea hemen: basquetrade.spri.eus. SPRI Taldean sarturiko Nazioartekotzeko Euskal Agentzia buru dela, laguntza hauek aukera paregabea dira goi-mailako unibertsitate-titulua duten gazteak nazioartekotzean eta atzerriko merkataritzan prestatzeko. Programan sarturik dago «Unibertsitateko Espezialista, Enpresaren Alorreko Nazioarteratzean» graduondoko berezko titulua lortzea, prestakuntza praktikoa eta zortzi hilabeteko egonaldia mundu osoko 40 herrialdetan dauden euskal enpresetan.

Beka hauek 30 urtez azpiko gazteek eska ditzakete, ingeles-maila handia eta unibertsitate-titulua baldin badituzte. Nazioartekotzean talentu berriak prestatzea da helburua, euskal enpresen eta erakundeen premiei erantzun ahal izan diezaieten. Aurkezteko epea maiatzaren 16an amaituko da. 2019tik 2021era arteko denboraldirako 3’7 milioi eurokoa da beken aurrekontu osoa.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago