Deustuko Unibertsitatean maiatzaren 23an eta 24an CRUE-TIC Jardunaldien 39. edizioa izango da. Lehenengo aldiz topaketa honetan enpresa txiki eta startup berritzaileak gonbidatuko dira beren produktuak eta zerbitzuak aurkeztera Informazioaren Teknologien 100 arduradun baino gehiagoren aurrean; hauek Espainiako Unibertsitate Sistemako (EUS) unibertsitate publiko nahiz pribatuko unibertsitate ia guztietakoak dira.

Enpresa txiki eta startupak bilatzen dira, espiritu ekintzaile eta berritzailearekin sortuak edo unibertsitate-eremuari lotuak, IKT produktu edo zerbitzu zehatz eta berritzaile batean ardaztuak. Gainera, gutxienez 18 hilabeteko enpresa-ibilbidea izan behar dute, beren produktu edo zerbitzua enpresa edo erakunderen batean ezarri duteneko kasu errealak izan, eta unibertsitate-inguruneetan hedatzeko aukerak. Proiektuak aurkezteko azken eguna: maiatzaren 3a. 

Maiatzaren 22an, asteazkenean, beren proiektuak aurkezteko aukera izango duten hamabi enpresetatik bi finalista aterako dira, eta beren produktu edo zerbitzua unibertsitate-batzarraren aurrean aurkeztuko dute bi egun geroago, ostiralean, maiatzaren 24an.

Zure soluziobidearen balio eta berrikuntzaren ekarpenean konfiantza baldin baduzu eta parte hartu nahi baduzu, deialdiaren argibide guztiak esteka honetan ikus ditzakezu: deus.to/cruetic-startup

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago