Getxoko Olatua Itsas Geltokian, datorren ekainaren 5ean, INNOBASQUE-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Nagusia izango da, eta Agentziako ohorezko presidentea den Iñigo Urkullu lehendakariak emango dio amaiera. Ekitaldia erakunde bazkideentzat bakarrik da, eta etorkizuna markatu eta mundua eraldatuko duten megajoerek Euskadin izango duten eragin edo inpaktua aztertuko da bertan.
Innobasqueko Prospektiba eta Nazioartekotzeko zuzendaria den Lola Elejaldek moderatuta, lau adituk azalduko dute nola aurrea hartu etorkizunari eta nola baliatu Euskadin berrikuntzarako irekitzen diren abaguneez. Txinan eta Estatu Batuetan, ildo honetatik, jada jarraitzen ari diren estrategiak ere ezagutuko dira. “Etorkizun-solasaldiak: berrikuntza hainbat errealitatetatik” mahai inguruko partehartzaileak izango dira Rafael Yuste, Brain Proiektuko aholkularia eta Columbia (New York) Unibertsitateko irakaslea eta Ikerbasque research Professor DIPC-en; Jose Mari Luzarraga, Mondragon Team Academy-ren sortzaileetako bat Txina, Espainia, India, Holanda eta Mexikon; Lourdes Moreno, Bolueta Engineering-eko zuzendari nagusia eta Eva Arrilucea, berrikuntza politikako THINK&DO think tankeko liderra Tecnalian.
Innobasqueko erakunde bazkideen Batzar Nagusia Berrikuntzaren Euskal Agentziako organo gorena da; 900 erakunde baino gehiago dira Euskadi eremu guztietan gizarte berritzaile bihurtzeko helburua partekatzen dutenak.
Batzarrean gobernu- eta ordezkaritza-organoen osaeraren, kontuen egoeraren eta bere jardueraren garapenaren berri emango da.