Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.  

 

Maiatzaren 14ra arte

ARGAZKIGINTZA-LEHIAKETA: ARBEL MATEMATIKOAK

Bere hamargarren urteurrena dela eta, Basque Center for Applied Mathematics-ek (BCAM) argazki-lehiaketa antolatu du arbel matematiko baten argazkirik originalena bilatzeko. Lehiaketan parte hartuko dute 2019ko martxoaren 14 eta maiatzaren 14 artean Twitterren argitaraturiko irudiek hashtag honekin ##BCAM10years eta hau aipatuz @@BCAMBilbao.  Ekainaren 10ean emango da ezagutzera argazki irabazlea.

Antolatzailea: BCAM

 

Maiatzaren 15ean 

INSPIRAZIO-JARDUNALDIA EKINTZAILEENTZAT, BERRIKUNTZAKO VODAFONE SARIEN ESKUTIK. Bilbon

Forotech-en esparruan ekintzaileentzako inspirazio-jardunaldia izango da; bertan parte hartuko dutenak hauek izango dira: Gloria Placer, Vodafone España Fundazioko Gizarte Berrikuntzako zuzendaria, eta Arancha Martínez, gizarte-ekintzailea, ComGo.io-ko CEO, It-willbe.org-eko CEO eta Berrikuntzako Vodafone Sarien XI. edizioan saritua. Hitzaldi honetan hizpide izango dira gizarte-premiak asetzeko teknologia era berritzailean nola erabil daitekeen, gizarte-ekintzaile batek aurrean izaten dituen zailtasunak eta Berrikuntzako Vodafone Sarietan saria jasotzea zergatik izan daitekeen bultzada ona gizarte-berrikuntzako proiektu bat duzunean.

Antolatzailea: Vodafone Fundazioa

 

Maiatzaren 15etik 17ra

FOROTECH, Deustuko Unibertsitatean. Bilbo

Unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa-foroa, ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbildu gura duena, baita ikerketa eta garapen teknologikorako bokazioak sustatu ere, bereziki emakumeen artean. 

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea 

 

Maiatzaren 17an

Real Smart Industry, Azkuna Zentroa auditoriumean. Bilbo

Topaketa-gunea, korporazio eta startup handiek 2030era begira aurrean izango dituzten erronkak batera jarri nahi dituena. Zibersegurtasunean eta eraldaketa digitalean begirada aditua ezagutu ahal izango duzu. 

Antolatzailea: LKS Next

 

Maiatzaren 20ra arte

ZIENTZIA ETA TEKNIKA IKERKETARAKO ETA BERRIKUNTZARAKO PLAN ESTATALA 2017-2020. TEKNOLOGIA GAITZAILE DIGITALEN EREMUAN PROIEKTUAK GAUZATZEKO LAGUNTZAK.

Deialdi honetan sarturiko jardueren laguntza eta sustapena funtsezkoak dira IKT enpresen lehiakortasuna sendotzeko I+G jardueren bidez Teknologia Gaitzaile Digitalen (TGD-THD) multzoan; izan ere, eragin eta disrupzio-gaitasun handikoak dira, ekonomiaren eta gizartearen garapen eta eraldaketa digitalerako estrategikoak; honela errazten da Espainiako IKT enpresak egoera hobean baliatu ahal izatea eraldaketa digitaleko prozesuek dituzten aukera edo abaguneez, ekoizpen- eta gizarte-sektore guztietan gertatzen ari direlarik.

Deitzailea: Espainiako Gobernuaren Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioa

 

Maiatzaren 21era arte

INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA 

2019rako proposamena ETEen premia edo beharrizanetara hurbiltzen da; erakundeen gogoeta-gai diren alderdi berriak jorratuko ditu eta, formakuntzaren bidez, erantzun egokiak emateko tresnak eta baliabideak erakutsiko ditu. Prestakuntza doako programa da, estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko 16 gai proposatzen dituena. 

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskalit

 

BIKAINTEK 2019: DOKTOREGO INDUSTRIALAK EGITEKO ETA IKERTZAILEAK HARTZEKO LAGUNTZAK

Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira: doktore-titulua duten pertsonen kontrataziorako, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egin dezaten; baita industria-doktoregaiak prestatzeko ere, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kostuak batera finantzatuz, 2020ko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.                

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Maiatzaren 23aren

ENPRESA DIGITALA 4.0: LANLEKU ADIMENDUNA. Iberdrola Dorrean, Bilbo

Innobasqueko presidenteak, Manuel Salaverrik, emango dio jardunaldiari hasiera; gainera, Marc Vidal-en hitzaldia izango da: “ReWorking, erronka digitalaren 4 gakoak”, hau da, nola aurre egin 4.0 iraultza garaiko erronka digitalari.

Antolatzailea: Ricoh

 

Maiatzaren 24an

EKONOMIA ZIRKULARREAN I+G+b FINANTZATZEKO EUROPAKO TRESNAK

Jardunaldiaren helburua, ekonomia zirkularrean I+G+b proiektuak finantzatzeko aukerak eta nobedadeak aurkeztu eta aztertzea da; nazioarteko eta Europako, batez ere H2020 eta LIFE, programen hurrengo deialdien barruan aurkeztuko dira. Horretarako adituak ─CDTIkoak, Ekologia Trantsizioko Ministerioaren LIFE programako Harremanetarako Puntu Nazionalekoak, eta IDOMekoak─ izango dira, eta argibideak emango dituzte H2020 Programan, estatuko eta nazioarteko beste programa batzuetan eta LIFE Programan dauden finantzaketa-aukerez, hurrenez hurren. Proposamenak prestatzeko aholkuak ere emango dira.

Antolatzaileak: SPRI, Innobasque eta BEAZ, Basque Enterprise Europe Network (EEN) Partzuergoko kideak, Teknologia eta Industria Garapenerako Zentroa (CDTI), Ekologia Trantsiziorako Ministerioa, IDOM, Ihobe eta Aclima-Basque Environment Cluster 

 

 

Maiatzaren 28ra arte

I+G+b-n TALENTUA ETA BERE ENPLEGAGARRITASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA. LANERATZEKO AZPIPROGRAMA. DOKTOREEN LANERATZE EGONKORRA SUSPERTZEKO LAGUNTZAK (IED) 2019

Doktoreen laneratze egonkorra sustatzeko laguntzek lanpostu iraunkorren eskaintza bultzatu nahi dute Unibertsitate eta irabazi asmorik gabeko I+G Zentroetan, ibilbide zientifiko-teknologiko nabarmena duten ikertzaileak sar daitezen postu horietara. Laguntza hauek Laneratzea Sustatzeko eta Ikerketa Jarduera Areagotzeko Programaren (I3 Programa) helburuei segida emateko xedeaz sortu dira, eta etorkizunean lanpostu iraunkorrak sortzeko laguntzekin, 2012ko deialditik aurrera Ramón y Cajal kontratuetarako laguntzen barruan ezarritakoekin, bateratzea da asmoa.

Deitzailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Ministerioa

Maiatzaren 31ra arte

DESIGNSCAPES

Designscapes Horizon(te) 2020 proiektu europarretako bat da, hiri-diseinua ahalbidetzen duten berrikuntzen onarpen eta hobekuntza sustatzea bilatzen duena. Proiektua enpresaburu, diseinatzaile edo pertsona sortzaileen diseinu-ideiak eta proiektuak aurkitzen eta laguntzen saiatzen da, horiekin hiriko bizitza hobetu ahal izateko. Designscapes hiru txandatan eratu edo taxutzen da: egingarritasun-azterketak, prototipoak eta eskalabilitate-probak. Txandak pixkanaka garatzen dira. Bigarrena jada martxan da eta hautagai berriak nahiz aurreko txandetan jada aurkezturikoak aurkez daitezke. Txanda honetan produktu, zerbitzu, prozesu edo beste soluziobide berritzaile baten prototipoa sortuko da, ingelesez, hiri-inguruneetan berrikuntza sustatuko duena.  Txanda honetako irabazleek 25.000 eurorainoko laguntza jaso dezakete finantza-laguntza gisa.

 

Maiatzaren 31n

FORO PARKE. Gastatxu aretoan. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.

Parkeko enpresen artean lankidetza eta elkar ezagutze handiagoa sustatzeko jardunaldia. Aurkezpenen formatua: gehienez 5 minutu (elevator-pitch). Bidali maiatzaren 28a baino lehen. Ez da ezinbestekoa aurkezpena egitea bertaratzeko. Jardunaldian enpresa-harremanak ezarriko dira networking-a sustatzeko. Argibide gehiago eta izen-emateak: cs.bizkaia@parke.eus, edo telefonoz: 944 039 500

 

Ekainaren 5ean 

INNOBASQUEREN BATZAR NAGUSIA. Getxoko (Bizkaia) Olatua Gurutzontzien Terminalean

Innobasquek Batzar Nagusia egingo du bere erakunde bazkideentzat bakarrik izango den ekitaldiarekin.

Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

  

Ekainaren 4tik 6ra

+ INDUSTRY. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)

1.400 enpresa hornitzailek baino gehiagok soluziobiderik onenak eskainiko dituzte ondorengo sektoreetako prozesu eta hornikuntzetan: aeronautika, automobilgintza, ekipo-ondasunak, eraikuntza metalikoak, energia & utilities, trenbideak, ingeniaritzak, makina-tresna, ontzigintza, petrokimikoa, siderurgia, garraio & azpiegiturak, uren tratamendua eta hondakinak, baita banaketa-kanal guztiak ere: industria-hornikuntzako biltegiak, burdineria-kooperatibak, erosketa-taldeak, besteak beste.

 

Ekainaren 5 eta 6an 

WORKINN. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)

Industria-enpleguko foroa, batez ere sektoreko profesionalarentzat da, jardunean baina lanez aldatzeko asmoz dagoenarentzat, edo langabezian eta lanean hasi nahian dagoenarentzat. Ekintzailetza-ekimenak eta enpresa-sorkuntzak ere Foroaren edukiaren parte dira, eta sektore eta jarduera osagarri gisa planteatuko dira.

Antolatzailea: BEC

 

Ekainaren 18ra arte

KSEI ESPAINIA – HEGO KOREA DEIALDIA

2019. urterako deialdi bateratua, energiaren eta erlazionaturiko teknologien eremuan proposamenak aurkezteko. Espainiako eta Koreako enpresa-erakundeen baterako proiektu teknologikoak sustatu, lagundu eta finantzatzera konprometitzen dira CDTI-E.P.E. eta KETEP, enpresa-erakundeak ez direnen laguntza izan dezaketelarik Espainian, azpikontratatu gisa edo autofinantzaketa bidez. Programaren helburua da Espainiako eta Koreako erakundeen artean enpresen lankidetza teknologikoa sustatzea teknologia-garapeneko eta teknologia-transferentziako proiektuetan energiarekin zerikusia duten arlo hauetan: energia-eraginkortasuna, energia berriztagarriak, sorkuntza eta banaketa (Smart Grids).

Deitzaileak: Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko CDTI-E.P.E. eta Hego Koreako KETEP (Korea Institute of Energy Technology Evaluation and Planning)

 

Ekainaren 18ra arte

M-ERA.NET

Deialdi honen bidez, makro, mikro eta nano eskalan ekai edo materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek. Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: ingeniaritzarako modelaketa eta ekaien prozesaketa, gainazal berritzaileak, estaldurak eta interfazeak, errendimendu handiko compositeak, ekai funtzionalak, osasunerako aplikazioetan oinarrituriko teknologietan estrategia berriak eta fabrikazio aditiborako ekai edo materialak. 

 

Ekainaren 19an

CITA EMPRENDE

ETE, startup eta inbertitzaileen arteko hitzordua da: Berrikuntza Irekiaren klabean lankidetza-aukerak aztertzeko elkartu nahi dute, baita enpresetan intraekintzailetza sustatzeko ere. Helburu nagusia zubiak eraikitzea da mundu hauen artean, ez beti ondo konektatuak, dauden ETEetan berrikuntza eta dibertsifikatzea eta startup-etan hazkundea eta garapena errazteko. CITA|Emprendek inspirazio eta lanerako testuingurua errazten du ETE/startup konexioak estimulatzeko eta ezinbesteko beste eragile erabakigarri batzuekin harremanetan jartzeko, adibidez inbertitzaileekin eta ekintzailetza, berrikuntza eta eragiketa korporatiboen profesionalekin.

Antolatzaileak: Adegi eta Diario Vasco

 

BIND 4.0 OPEN SESSIONS. Tabakaleran. Donostia

Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkar eraginean jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan. Cita Emprende-ren esparruan egingo da. 

Antolatzailea: Spri taldea

 

Uztailaren 21era arte

DEIALDIA ZABALIK ZEURE PROIEKTUA AURKEZTEKO VODAFONE BERRIKUNTZA SARIEN XIII. EDIZIOAN

Vodafone España Fundazioak Vodafone Berrikuntza Sarien deialdia ireki du hamahirugarren edizioan. Sari hauen bidez IKTetan berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketan erortzeko arriskuan dauden herritar-sektoreen bizi-kalitatea hobetzeko. Antolatzaileek izaera soziala duten teknologia-proiektuak bilatzen dituzte, 15.000€-rekin eta Bartzelonako MWCn ikusgaitasuna emanez bultzatzeko.

 Antolatzailea: Vodafone Fundazioa

 

Urriaren 31ra arte

ZABALDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.

Deitzailea: Spri taldea

 

Azaroaren 20-21ean

Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza

 

Azaroaren 29ra arte

INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN

Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte. 

Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER

 

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO (ZTBESa) ERAGILEEN ARTEAN EGONALDIAK EGITEKO IKERTZAILEEN MUGIKORTASUN PERTSONALERAKO LAGUNTZAK 

Deialdi honen bidez, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasuna eta UPV/EHUn sorturiko ikerketa-emaitzen komunikazio zientifikoa finantzatu nahi dira, beste jarduera batzuen artean.

Deitzailea: UPV/EHU

 

GAUZATU INDUSTRIA

Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik, aurre-eskaeraren aurkezpenak aukera ematen du, diruz lagun daitekeen inbertsio gisa, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta eskaera formalaren artean egiten direnak sartu ahal izateko, programaren deialdia argitaratu ondoren. 

Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago