Accenturek “Women in Power: emakumezkoen talentua laugarren industria-iraultzan” antolatu du, eta bihar ─ekainak 26, asteazkena─ izango da Zamudioko bere Industria X.0 zentroan. Arantxa Tapiak, Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburuak, eta Matías Alonsok, Accentureko senior managing zuzendariak, irekiko dute topaketa. Ondoren, Leire Bilbao, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, Ana Villate, Hegan-Aeronautika eta Espazio Klusterreko zuzendaria, eta Violeta Costa, Bilboko Industria X.0 Zentroko managerra, arituko dira hezkuntzaren eta berrikuntzaren garrantziaz industria-sektorean berdintasuna eta aniztasuna lortzeko.
Industria-sektorea da gizonezkoen presentzia handiena duenetako bat. Euskadin, sektore honetan enplegaturiko pertsona guztien % 20 dira emakumeak. Europan, azken bost urteotako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren txostenaren arabera, emakume landunen % 75 baino gehiago zerbitzu-sektorean biltzen da: hezkuntzan eta osasunean; industria-sektorean: energia eta kimika, metal, eraikuntza, garraio eta telekomunikazio arloetan gizonezkoak daude, batez ere. Goizeko jardunaldian, egoera honen arrazoiak eztabaidatuko dira eta joera aldatzen ahalegintzeko neurriak aurreratuko dira.