Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Hazinnovak berrikuntzan lehen esperientzia eskaintzen die enpresa txikiei. Zerbitzu berri bat da ETEak berrikuntza egin dezan erraz, azkar eta doan, lana antolatzeko era berrietan edo bere produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrietan. 40 eragile edo agenteren sarea –tokiko garapen-agentziek, klusterrek, merkataritza-ganberek eta enpresa-elkartek osatua– enpresen zerbitzura dago prozesu osoan laguntza emateko prest, inolako kosturik gabe beraientzat eta administrazio-karga minimoarekin. 2,5 milioi eurorekin, Hazinnova ia 2.400 enpresa txiki eta ertainetara iritsiko da, eta 500 proiektu berritzaile mobilizatuko ditu lehenengo urtean.
Bultzatzaileak: Innobasque, SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Uztailaren 15era arte
‘ENPRESA ETA GIZARTEA’ SARIA, JOSE IGNACIO ARRIETAREN OMENEZ
Estrategia Empresarial-ek Jose Ignacio Arrietaren omenezko ‘Enpresa eta Gizartea’ Sariaren lehen ediziorako deialdia egin du; Sarien helburua hau da: euskal enpresen (enpresa-taldeen eta enpresa-munduari loturiko pertsonen) Gizarte Erantzukizuneko jarduera ohargarriak, eta euskal gizartearen gizarte- eta ekonomia-garapenerako, ongizate, hezkuntza eta kulturarako ekarpena aitortu eta saritzea. Hautagaitzak uztailaren 15era arte aurkez daitezke.
Deitzailea: Estrategia Empresarial
Uztailaren 18an
WEBINAR: NEGOZIO-AUKERAK ETA EKINTZAILETZA ZIBERSEGURTASUNEAN. COUNTERCRAFT ETA ENIGMEDIA KASUAK
Parte-hartzaileak: Daniel Brett, CounterCrafteko Founder & CSO, eta Gerard Vidal, Enigmediako Founder & CSO. Bi enpresen ibilera INCIBEren Inkubatze Programan hasi zen eta gaur egun Europan erreferente diren zibersegurtasuneko start-upetako bi dira. CiberEmprende Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalaren (INCIBE) ekimena da, bokazio ekintzailea dutenengana zuzendua, eta bere helburua zibersegurtasunean talentu berritzailea erakarri eta sustatzea.
Antolatzailea: Espainiako Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala (INCIBE)
Uztailaren 18ra arte
INGURUMEN-EKIPAMENDU ETA TEKNOLOGIA GARBIETAN INBERTITZEKO LAGUNTZAK
Laguntza-lerro hauek aurreikusten dira: ingurumen-babeserako Europar Batasuneko arauez harago joateko edo araudirik ezean babes hori areagotzeko aukera emango duten inbertsioetarako laguntzak; EBren etorkizuneko arauetara aurretik egokitzeko laguntzak; ingurumen-azterketetarako laguntzak; hirugarrengoen sorturiko hondakinak birziklatu eta berrerabiltzeko inbertsiorako laguntzak; lurzoru kutsatuak saneatzeko laguntzak arduraduna identifikatu ezin denean edo legez ezin denean errehabilitazioa finantzatzeko arduraduntzat jo, “kutsatzen duenak ordaindu behar du” printzipioaren arabera; eta ingurumen-gaietan aholkularitza-zerbitzuetarako ETEei laguntzak.
Deitzailea: Ihobe
CERVERA DEIALDIA
Lehentasunezkotzat jotako zenbait teknologia-arlotan merkatura zuzendutako zientzia- eta teknika-ikerketako proiektuak finantzatzeko laguntzak. CDTIk finantzatuko ditu, gehienez 40 milioi eurorekin, bikaintasunezko Teknologia Zentroek eta Teknologia Berrikuntzari Laguntzeko Zentroek, estatu mailakoek, garaturiko ekimenak. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31tik uztailaren 15era da, eta CDTIren Egoitza Elektronikoaren bidez egin behar da. Cervera lehentasunezko teknologiak 10 arlo handi hauetan batzen dira: material aurreratuak, eko-berrikuntza, energia-trantsizioa, fabrikazio adimenduna, osasunerako teknologiak, elikadura-kate seguru eta osasungarria, deep learning, adimen artifiziala, sare mugikor aurreratuak, garraio adimenduna eta informazioa babestea. Eskaturiko aurrekontuak 2 eta 4 milioi euro artean egon behar du talde bakoitzeko.
Antolatzailea: CDTI
Uztailaren 21era arte
DEIALDIA ZABALIK ZEURE PROIEKTUA AURKEZTEKO VODAFONE BERRIKUNTZA SARIEN XIII. EDIZIOAN
Vodafone España Fundazioak Vodafone Berrikuntza Sarien deialdia ireki du hamahirugarren edizioan. Sari hauen bidez IKTetan berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketan erortzeko arriskuan dauden herritar-sektoreen bizi-kalitatea hobetzeko. Antolatzaileek izaera soziala duten teknologia-proiektuak bilatzen dituzte, 15.000€-rekin eta Bartzelonako MWCn ikusgaitasuna emanez bultzatzeko.
Antolatzailea: Vodafone Fundazioa
Uztailaren 22an
TORIBIO ECHEVARRIA 2019 SARIAK EMATEA. IK4 Tekniker-en. Eibar, Gipuzkoa
Toribio Echevarria Sarien, “Ekintzailetza Berritzailearentzako Euskadi Sarien”, 29. edizioa izango da, Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, eta Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburua, bertan direla. Gurutz Linazasoro neurologoak hitzaldia emango du, “El reto del destino demográfico” izenekoa. Ezinbestekoa da 2019ko uztailaren 18a baino lehen izena ematea Irati Ugartemendiari telefonoz (943 000 999) edo posta elektronikoz (techevarria@bicgipuzkoa.eus)
Uztailaren 26-29an
EUSKAL ENCOUNTER. BECen
Euskal Encounter informatikako zaletu eta profesional askoren bilera da, ezagutzak elkartrukatu nahi dituzte eta hainbat egunez informatikari loturiko era guztietako jarduerak egin.
Antolatzailea: Euskaltel Fundazioa
Abuztuaren 20ra arte
ENPLEGU-ESKAINTZA 3 IKERTZAILE
Ezagutzaren Transferentzia Unitatean sartzeko, Estatistikan, Informatikan edo antzekoetan (betiere Estatistikan eta Matematikan ezaupide garrantzitsuekin) gradua edo lizentziatura duten pertsonak behar dira. Dauden postuak hauek dira:
1. Optimization for electric energy management
2. Early anomaly and novelty detection in time series
3. Scientific Programming
Deitzailea: BCAM
Irailaren 1era arte
Zabalik da epea Ciberemprende-n izena emateko, bokazio ekintzailea duten pertsonengana zuzendutako ekimena. Zibersegurtasunean talentu berritzailea erakartzeko eta sustatzeko helburua du, hazi fasean dauden ideia eta proiektuen lehiaketa eginez, negozio-proiektuak garatzeko balio izan dezakeena. Inkubazio-programa honek honako helburu hauek lortu gura ditu: zibersegurtasunean oinarri teknologikoko ideia eta enpresa berritzaileak sustatzea, ekintzailearen figura bultzatu eta zabaltzea, proiektu berrien sorrera eta garapena piztea, zibersegurtasunean berrikuntza teknologikoa bultzatzea merkatua sustatuz. Programan, parte-hartzaileek profesional gaituen aholkularitza aditua izango dute beren enpresa-proiektuak martxan jartzeko eta negozio-aukera berriak identifikatzeko. Halaber, zibersegurtasunean ezagutzarik berritzaileena lortuko dute, eta networking aukerak aditu, bezero eta inbertitzaileekin.
Antolatzailea: Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala
Irailaren 3ra arte
MERKATARITZAN, OSTALARITZAN ETA ZERBITZUETAN IKT-AK INPLEMENTATZEKO LAGUNTZAK – DENDATICS. DONOSTIA
Donostiako saltegien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, hiriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan tresna digitalak ezarriz.
Deitzailea: Donostiako Udala
Irailaren 9ra arte
IHOBE 2019 LAGUNTZAK EKODISEINURAKO, EKONOMIA ZIRKULARREAN ETA EKOBERRIKUNTZAN ERAKUSTALDIAK EGITEKO
Laguntza-programa berria euskal industrian ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileak gauzatzeko. Deialdi berri honen helburua da materialen eraginkortasuna gehitzea industrian eta produktuen iraunkortasuna eta ekodiseinua bultzatzea berrikuntzaren bidez, laster onartuko den “Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategiaren (2030)” funtsezko ardatzak baitira.
Deitzailea: Ihobe
Irailaren 12-13an
BREXITAREN ONDORIOAK INTEGRAZIOAREN PROZESU POLITIKOAN ETA HORREN ONDORIO EKONOMIKOAK
UPV/EHUren udako ikastaroa, Erresuma Batua EBtik erretiratzeak, EBn ez ezik, Erresuma Batuan bertan ere izango dituen ondorio politiko eta ekonomikoak aztertzeko, baita testuinguru geopolitiko globalean izango dituen ondorioak ere. Hain erabaki garrantzitsuak, bere bazkideetako baten irteerak, Europaren integrazio-prozesu beti konplexuan sor lezakeen ondorioaz hausnarketa egitea.
Antolatzailea: UPV/EHU
Irailaren 13a
BERRIKUNTZA, EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-EKONOMIAKO FOROA
Foro hau Eibarren enplegua eta ekoizpen-ehuna sortzeko gaur egun dauden aukera ezberdinetan sakontzeko aukera da ikuspegi ekintzaile eta berritzailetik, XXI. mendeko gizarterako identifikaturiko premietatik abiatuta. Hori guztiori aurrerabidea eta ongizatea sortzeko bide berriak identifikatu, analizatu eta, hala badagokio, bultzatu ahal izateko.
Antolatzailea: Eibarko Udala
Irailaren 26ra arte
IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT
IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat.. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.
Deitzailea: Europako Batzordea
Irailaren 15era arte
EUSKADIKO ELIKADURA BERRIKUNTZAKO SARIAK (BTEM)
Bi urtean behin, sari hauen helburua Euskadin elikadura-sektoreko enpresen lana eta ahalegina aitortzea da, beraien tamaina gorabehera, Euskadin elikadura-sektorea garatzen laguntzen badute berrikuntzaren aldeko apustuarekin. Gainera, sektorearen topaketa-gunea izan nahi du, Euskadin elikaduraren balio-katea osatzen duten eragileak elkartu ahal izateko. Aitortza edo sari honetarako izena emateko epea irailaren 15era arte izango da, eta berrikuntzari buruzko hiru kategoria izango dira: teknologia, enpresa eta merkatua.
Deitzaileak: Azti eta Elikaduraren Klusterra
Azaroaren 20-21a
THE MEETING POINT 2019. BECen
4.0 industria eta zibersegurtasunaren inguruan eragile publiko eta pribatu guztien eta enpresen ezagutza eta esperientziak partekatzeko ekitaldia. Topaketa hau IKT tresnetan ardaztuko da, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Aurten Basque Cybersecurity Day sartuko da ekitaldian. 4.0 Industriaren beste teknologia bat bezala, ezinbestekoa eta beharrezkoa antolaketa- eta kontrol-maila berrian, hemen sartuta eskaera, ekoizpena, entrega, laguntza, mantentze-lana eta azken birziklatzea.
Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Urriaren 26an
12TH BE BASQUE TALENT CONFERENCE. Parisen
Nazioarteko jardunaldi honen helburua da euskal erakundeak prestakuntza handiko profesionalekin konektatzea, non parte-hartzaileen hurbileko tratu lasaiak harreman profesionalak ezartzea ziurtatzen duen konfiantza-giroan. Jardunaldia egun osokoa izango da eta profesionalek aukera izango dute egungo lan-merkatuaren errealitatea ezagutzeko, baita euskal erakundeen etorkizuneko itxaropenak ere. Topaketa profesional pertsonalen bidez konektatuko dute erakundeekin, tailer tematikoetan parte hartuko dute eta itzultzeak planteatzen dituen premia eta arazoei buruz hitz egingo dute. Halaber, networking bazkaria, erabat pertsonalizatua, izango dute erakundeekin interakzioa errazteko batzuen eta besteen lankidetza-gaitasun eta interesen arabera.
Antolatzailea: Bizkaia Talent
Urriaren 31ra arte
PILOTU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA
Nazioarteko inbertsio publikoko programa pilotuak garatu behar dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ETEentzako laguntzak, programa horiek egiteko modu, metodologia, proposamen… berritzaileak probatzeko balio dutenean, eskala murritzean burutuak eta lortutako esperientziatik abiatuta, gero bolumen handiagoko proiektuetan errepika daitezkeenak; ezinbestekoa da horiek atzerriko erakunde publiko baten konpromisoa izatea.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
ZABALDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA
Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.
Deitzailea: Spri taldea
Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroko garapenean eragina izango dutenak bultzatzea, horretarako 35 urte baino gutxiagoko (kontratazio unean) gazte gaitu langabeak hartuta. Horretarako diru-laguntzak planteatzen dira, proiektu berritzaileen bidez, hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ekoizpen-garapena sustatzen dituztenentzat, eta gazte gaituak kontratatzen dituztenentzat, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatzea lortzeko.
Deitzailea: Donostiako Udala
VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez
Deitzailea: Donostiako Udala
Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzea beraien lehiakortasuna hobetzeko, beraietan proiektu estrategikoak garatuz. Diru-laguntza bat emango da proiektu bat ezartzeko, bai berrikuntza- edo nazioartekotze-eremuetan eta bai garapen berezietan (zerbitzu espezializatu, teknologia eskuratze, patente berrien erregistratze eta abarretan) enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Deitzailea: Donostiako Udala
TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUNek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
CIC BiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
Azaroaren 20-21a
Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)
Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza
Azaroaren 28ra arte
INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA
Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen konbergentzia eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan. Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.
Deitzailea: Spri
Azaroaren 29ra arte
XPANDE DIGITAL PROGRAMA
Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.
Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera
INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN
Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte.
Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER
Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.
Deitzailea: UPV/EHU
Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik aurre-eskaera aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak.
Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea
Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.
Deitzailea: Donostiako Udala
DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019
Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.
Deitzailea: Donostiako Udala
Abenduaren 19ra arte
IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT
IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat.Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.
Deitzailea: Europako Batzordea
Abenduaren 31ra arte
ENPRESA BERRIAK SORTZEA ETA FINKATZEA BULTZATZEKO LAGUNTZAK. DONOSTIAN 2019. URTEAN
Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.
Deitzailea: Donostiako Udala
Martxoaren 3tik 5era
ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan
Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.