Azaroaren 4an, Innobasquek Global Innovation Dayren beste edizio bat ospatuko du berrikuntza disruptiboa gaian oinarrituta. Ekitaldi horren bidez, inauguratuta geratuko da Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIX. Astea eta berrikuntza disruptiboak abian jarri dituzten edo merkatuan disrupzio-zantzuak erakusten dituzten proiektu berritzaileak garatzen ari diren Euskadiko erakundeen kasuak aurkeztuko dituzte.

Horregatik, Euskadi egoitza duten eta gutxienez irizpide hauetako hiru betetzen dituzten erakunde guztiei zabalik dagoen deialdia kaleratu du Innobasquek:

  • Proiektuak edo zerbitzuak merkatu-nitxo berria sortu du.
  • Produktu, zerbitzu edo irtenbideak bezeroaren proposamenarekiko tirabira-puntua desagerrarazi al du. 
  • Negozio-eredua sektorean/merkatuan daudenekiko edo tradizionalekiko oso ezberdina da.
  • Merkaturatzeko bide berriak sortu edo identifikatu dira.
  • Azken 3 urteotan, erabiltzaileei dagokienez hazkunde bizkorra edo esponentziala erakusten du.
  • Azken 3 urteotan, markaren balioak hazkunde bizkorra izan du.
  • Produktu edo zerbitzuak sektoreko beste enpresa batzuk ordezkatu edo beste irtenbide batzuk zaharkituta utzi ditu.
  • Sektoreko edo beste batzuetako kontsumitzaileen portaera aldarazi du.
  • Bere sektorean edo ondokoetan hornikuntza-katea aldatu edo sortu du.
  • Erakundeak etengabe egokitzen ari den berrikuntzako kultura du.

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna urriaren 15a izango da. Hautatutako proiektuak izango dira Global Innovation Day eguneko protagonistak. 

Aipatu bezala, berrikuntza disruptiboa izango da Global Innovation Day 2019ren ildo nagusia. Sektore eta neurri ezberdinetako Euskadiko hainbat erakundek erakutsiko ditu bere proiektu disruptiboak; hau da, merkatuan iraultza eragin dutenak edo bertan nitxo berriak sortzen ari direnak. Produktu edo zerbitzu merkeagoak edo erabilerrazagoak eskaintzen dituzten berrikuntza-proiektu alternatiboak dira. Askotan, tradizionalak ez diren eragileek sortzen dituzte eta aurrez aintzat hartu ez diren bezeroei zuzenduta egoten dira. Erabat ezberdinak diren eta operadore tradizionalek detektatu ez zituzten merkatu-nitxoez baliatuta, merkatuan beren tokia handitzen joan diren berrikuntzak dira. Negozio-eredu berriak eta/edo antolakuntzako modu originalak sortu dituzte.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago