Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Doako Teknologia Aholkularitza Zerbitzua da eraldaketa digitalerako, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten teknologien (EIKT soluziobideen) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoen ezarpenarekin. Pertsona autonomo, ekintzaile edo 10 langile baino gutxiagoko euskal mikroETEei zuzendua dago.
Deitzailea: SPRI taldea
Urriaren 7 eta 8an
INNPOWER AMSTERDAM PROGRAMA. BIC Bizkaia Ezkerraldea – Barakaldo
Design Thinking metodologian prestakuntza Bizkaiko emakume ekintzaileentzat eta horren aplikazioa ikustea Amsterdamen erreferente bihurtu diren emakumeen negozioetan. Seina orduko bi tailer dira, eta horietan Design Thinking metodologiaren aplikazio praktikoan nazioarteko erreferente diren 4 pertsonak parte hartuko dute.
Antolatzailea: EmakumeEkin Bizkaiko Foru Aldundiarekin
Urriaren 8ra arte
Diru-laguntzaren helburua hau da: Hezkuntza Sisteman Lanbide Heziketaren eremuan, berrikuntza aplikatuko eta ezagutzaren transferentziarako proiektuak ─ikastetxeak, enpresak eta erakundeak partaide direnekoak─ finantzatzea. Lanbide Heziketan berrikuntza aplikatuko eta ezagutzaren transferentziarako proiektutzat hartzen dira, deialdi honen ondorioetarako, ikastetxeen, enpresen eta gizarte-onurako erakundeen artean ezaupideak sortu, partekatu eta mobilizatzeko gaitasuna duten proiektuak, betiere hezkuntza-testuinguruari aplikatzeko modukoak, Hezkuntza Sisteman Lanbide Heziketako praktika eta garapen propioei balioa eransteko helburuaz.
Deitzailea: Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa
Urriaren 9an
HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Azkoitian (Gipuzkoa).
Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Urola Kostaldea hartuko du jardunaldi honek.
Antolatzaileak: Ugassa, Urola Kosta, Iraurgi Berritzen, Spri eta Innobasque
AUKEREI BURUZKO MINTEGIA FUKUSHIMAN (JAPONIAN). Bilbon
Japoniako ordezkaritza bat, Fukushimako Prefekturako gobernaria buru duena, Euskadi bisitatzen ari da berriro bere burua berrasmatu behar duen eskualde honek eskaintzen dituen aukerak azaltzeko; izan ere, bere energia- eta industria-estrategien berriztatze handia egiteko unean aurkitzen dira. Jardunaldia amaitzean, eta bertan parte hartuko du Arantxa Tapia sailburuak, koktela izango da Japoniako ordezkaritzako jendearekin elkartzea errazteko.
Antolatzaileak: Nazioartekotzeko Euskal Agentzia (Basque Trade & Investment), Fukushimako Prefekturarekin lankidetzan
Urriaren 10era arte
ENPRESA I+G BULTZATZEKO PROGRAMA. HAZITEK – II. FASEA 2019
Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Oinarri teknologikodun startup eta ETEentzat merkataritza-azelerazioko programaren bigarren deialdia, enpresa gisa beren hazkundean parte aktibo izateko helburuarekin, ekintza komertzialak egiteko aukera eskainiz multinazional digitalarekin batera honen bezeroen artean. Lehen deialdiaren arrakastaren ostean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefonicak beren konpromisoa indartzen dute lurraldeko enpresen eraldaketa digitalarekin, Bizkaia Open Futureren bidez instrumentaturiko deialdi honekin. Hautagaiak aurkezteko epea urriaren 10ean amaituko da.
Antolatzaileak: Telefónica eta Bizkaiko Foru Aldundia
ABG IP Seminar “IP Perspectives II” Euskadi. Bilbon
ABG Intellectual Property “IP Perspectives” Euskadi mintegiaren bigarren edizioan industria, unibertsitate eta ikerketa-zentroetako profesional ospetsuen hitzaldiak izango dira, baita ABG Intellectual Property-koenak ere, eta hainbat gai jorratuko dira: patente-eskaerak prestatu eta aurkezteko ezinbestekoak diren legezko alderdiak; industria-jabetzaren eta jabetza intelektualaren kudeaketa enpresa multinazionaletan; teknologiaren transferentzia EHUn; Industria Patente & Diseinuaren bidezko Babesa, edo nola igaro laborategitik lizentziara. Ekitaldia doakoa da, baina edukiera mugatua da; beraz, joan nahi izanez gero, mesedez, jakinarazi link honen bidez irailaren 20a baino lehen.
Antolatzailea: ABG IP
LURRALDE-GARAPENERAKO PROGRAMA 4.0. INDUSTRIA-EREDUTIK ABIATUTA. GIPUZKOA 2019
Tokiko Garapenerako Eskualde Agentziek industria ETEei ematen dieten zerbitzuaren finantzaketa-programa; zerbitzu hurbileko eta pertsonalizatua da, lehiarako hobekuntza-aukerei dagokienez beren egoeraren diagnostikoa ezagutzeko aukera ematen diena, horrela Industria 4.0 modeloa hartzeko aukera izan dezaten, beraien gabezia esanguratsuenak eta ahalmena ikusgai bihurtuz.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Urriaren 10ean
DURANGALDEAKO INDUSTRIA 4.0-RANTZ. ARRISKUAK ETA AUKERAK. Durangon (Bizkaia)
Fabrikazio aurreratuaren eta digitalizatzearen erronka berrien aurrean, Durangaldeako enpresak eta erakundeak aztertu eta kokatzeko jardunaldia.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Innobasque eta AED
Urriaren 15ean
DENBBORA SAREA VI. JARDUNALDIA. EZBERDINTASUNA MARKATZEN DUTEN ENPRESA ERANTZUNKIDEAK. Bilbon
Denboraren erabilerei eta antolaketa-eredu berriei buruzko jardunaldia: Europako Iparraldeko herrialdeetan lana eta familia bateragarri egiteko politiketan aurrerapenak eta erronkak, non enpresa erantzunkideek ere parte hartzen duten maskulinotasun toxikoa zalantzan jartzea ahalbidetuz.
Antolatzailea: Denbbora Sarea
Urriaren 15era arte
PROIEKTU DISRUPTIBOEN DEIALDIA GLOBAL INNOVATION DAY 2019-RAKO
Global Innovation Dayk Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIX. Asteari emango dio hasiera Bilbon datorren azaroaren 4an. Hari gidaria berrikuntza disruptiboa izango da. Sektore eta tamaina heterogeneotako euskal erakundeek beren proiektu disruptiboak, merkatua iraultzeko edo nitxo berriak sortzeko erabili dituztenak, erakutsiko dituzte. Innobasquek deialdia egin du horiek identifikatzeko.
Deitzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Urriaren 16an
EAE-KO LEHIAKORTASUN TXOSTENA (2019) AURKEZTEA
EAEko 2019 Lehiakortasun Txostena aurkeztuko da hitzaldi honekin: “Employment trends and prospects”, Francis Green-ena; Lanaren eta Hezkuntzaren Ekonomia irakaslea, UCL-University College London-eko Hezkuntza Institutua. Gero solasaldia izango honako hauen parte-hartzearekin: Karen Maguire, Local Employment, Skills and Social Innovation Division/ LEED Programme (OCDE) arduraduna; María Silvestre, Deustobarometro sozialaren zuzendaria; Benjamin Rosende, RDT Ingenieros-eko lehendakaria; eta Miguel Ángel Castillo, Aernnovako garapen teknologikoko zuzendaria.
Antolatzailea: Orkestra
Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduetako irakasleak zientzia eta teknologiaren arloan, 2019ko ekitaldian ikastetxe eta enpresen arteko lankidetza-proiektuekin, eguneratzeko jardueretarako lehiaketa-prozeduraren bidez eman beharreko diru-laguntzak.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Urriaren 17an eta 18an
V. ADCE BILTZARRA. KONTRATU KONTZIENTEAK: KONTRATU BERRIAK ENPRESAN. Gasteizen
ADCE Biltzarrak gatazkak elkarlanean eta era berritzailean saihestu eta kudeatzeko helburua duten profesionalen topaketa-gune izaten dira. Urtero nazioarteko profesionalak biltzen dira, eztabaidan beren eskarmentua eta ezagutza jartzen dutenak. Aurten, 2019an, Biltzarraren ardatza kontratu kontzienteak izango dira enpresaren munduan, eta kapitalismo kontzientearen mugimendua.
Antolatzailea: Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbidearen Elkartea
Urriaren 18an
HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Eibarren (Gipuzkoa).
Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Debabarrena eskualdea hartuko du jardunaldi honek.
Antolatzaileak: Debagoiena, Spri eta Innobasque
HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Barakaldon (Bizkaia)
Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Bilbo Handiaren eskualdea hartuko du jardunaldi honek.
Antolatzaileak: Inguralde, Meatzaldeko Behargintza, Enkartur, Spri eta Innobasque
Urriaren 17ra arte
GIZARTEAREN ERRONKETARA BIDERATUTAKO IKERKETA, GARAPEN ETA BERRIKUNTZAREN PROGRAMARAKO LAGUNTZAK, ZIENTZIA ETA TEKNIKA ETA BERRIKUNTZAKO IKERKETARAKO ESTATU-PLANEKOA (2017-2020) . I+G+b PROIEKTUAK
Ikerketa-proiektuak ─hau da, ezaupide berriak lortzeko helburuaz hasitako lan esperimental edo teorikoak, dagokien eremuan aurrerapena suposatzen dutenak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiar Estrategian identifikaturiko erronkei erantzuten dietenak─ finantzatzea.
Deitzailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Ministerioa
Urriaren 18ra arte
LAGUNTZAK EKODISEINU, EKONOMIA ZIRKULARREKO ERAKUSTALDI ETA EKOBERRIKUNTZAKO PROIEKTUAK EGITEKO
Euskal industrian ekodiseinu eta ekonomia zirkularrean proiektu berritzaileak egiteko laguntzak; helburua da industrian ekai edo materialean efizientzia areagotzea, eta produktuen iraunkortasuna eta ekodiseinua bultzatzea berrikuntzaren bidez. Hauek dira EAEn Ekonomia Zirkularreko Estrategiaren funtsezko ardatzak 2030ean. Deialdian hiru laguntza-lerro sartzen dira: ekodiseinua, ekonomia zirkularreko erakustaldia, eta ekoberrikuntza.
Deitzailea: Ihobe
GURASOTASUN POSITIBOA. IKUSPEGI BERRITZAILEA GIZARTE-ZERBITZUETATIK ESKU-HARTZE SOZIALA ETA HEZKUNTZA-ARLOKOA EGITEKO. Gasteizen
Antolatzailea: Gasteizko Udala
Urriaren 21-22an
NAZIOARTEKO II. ENPLEGU BILTZARRA ETA “MERKALAN” 2019 I. ENPLEGU ETA FORMAKUNTZA AZOKA. Donostian
Kalitatezko Enplegu inklusiboa sustatzeak lankidetza estua eskatzen du erakunde publikoen eta gizarte-eragileen artean. Kalitatezko enplegua sortzeko erronka eta aukerei buruz hausnarketa partekatua bultzatzeko helburuaz, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak Nazioarteko II. Enplegu Biltzarra antolatu du Donostian. Bost lan-saiotan zehar, Nazioarteko II. Enplegu Biltzarrak kalitatezko enplegua sortzeko funtsezkoak diren zenbait gai aztertuko ditu: esparrua eta joera globalak, lidergoa eta Europako eta nazioarteko erakundeen ikuspegia, erreferentziazko herrialde eta lurraldeen estrategiak, enpresa- eta finantza-ekimen arrakastatsuak, gazteek enplegua lortzea, baita enpresa-eredu parte-hartzaile eta inklusiboaren aldeko apustua ere. Hausnarketa partekatu honekin batera, edizio honetan ekimen zehatz bat dago kalitatezko enplegua lortu ahal izateko: Merkalan, Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzuaren) I. Enplegu eta Formakuntza Azoka. Merkalanek areagotu egingo du enplegu-politika aktiboen diseinu eta egikaritzan parte diren eragileen arteko lankidetza, pertsonen eta enpresen arteko bitartekotza errazten dutelarik enpleguaren eta formakuntzaren eremuan.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Urriaren 24an
HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Derion (Bizkaia)
Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Txorierriko eskualdea hartuko du jardunaldi honek.
Antolatzaileak: Behargintza Txorierri, Spri eta Innobasque
EMAITEK PLUS 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA
Emaitek Plus Programak teknologia-zentro multifokalizatuen eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroen jarduera ez-ekonomikoa laguntzen du, finantzaketa esleitzen zaielarik beraien jardueraren emaitza globalak ebaluatuz eta aztertuz.
Deitzailea: Spri taldea
RIS 3 EUSKADI: EKONOMIA ZIRKULARRA, BARNE-EKINTZAILETZARAKO AUKERA. Markina Xemeinen (Bizkaia)
Jardunaldian ekonomia zirkularraren aukerak, karbono-aztarna eta birmanufaktura, ekodiseinua eta serbitizazioa bezalako kontzeptuak landuko dira. Parte-hartzaileak: Ihobe, Aclima, Mondragon Unibertsitatea, Ekorec eta Orona. Izen-emateak e-postaz: mtxakartegi@azarofundazioa.com edo telefonoz: 94 616 91 72.
Antolatzailea: Azaro Fundazioa eta Innobasque
Urriaren 24ra arte
Erronkak-Lankidetza deialdiaren helburua enpresen eta ikerketa-erakundeen arteko lankidetza-proiektuak bultzatzea da, teknologia berriak sustatzeko, ideia eta teknika berrien enpresa-aplikazioa ere bai, eta produktu eta zerbitzu berriak sortzen laguntzeko helburuaz. Proiektu hauekin I+G+bren masa kritiko bat sortzea bizkortu nahi da, izaera interdiziplinarra izango duena, beharrezkoa irtenbideen bilaketan aurrera egiteko Erronketan ezarritako lehentasunen arabera, enpresa berritzaileak sortzea sustatzeko, lehendik dauden enpresen jarduera jarduera berritzailera bideratzeko, inbertsio pribatua mobilizatzeko, enplegua sortzeko eta herrialdeko balantza teknologikoa hobetzeko, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Espainiako Sistemaren eta bere eragileen nazioarteko lidergo-gaitasuna indartzeko ere, enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzen lagunduz.
Deitzailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Ministerioa
Urriaren 26an
12TH BE BASQUE TALENT CONFERENCE. Parisen
Nazioarteko jardunaldi honen helburua da euskal erakundeak prestakuntza handiko profesionalekin konektatzea, non parte-hartzaileen hurbileko tratu lasaiak harreman profesionalak ezartzea ziurtatzen duen konfiantza-giroan. Jardunaldia egun osokoa izango da eta profesionalek aukera izango dute egungo lan-merkatuaren errealitatea ezagutzeko, baita euskal erakundeen etorkizuneko itxaropenak ere. Topaketa profesional pertsonalen bidez konektatuko dute erakundeekin, tailer tematikoetan parte hartuko dute eta itzultzeak planteatzen dituen premia eta arazoei buruz hitz egingo dute. Halaber, networking bazkaria, erabat pertsonalizatua, izango dute erakundeekin interakzioa errazteko batzuen eta besteen lankidetza-gaitasun eta interesen arabera.
Antolatzailea: Bizkaia Talent
Urriaren 29an
HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Bilbon (Bizkaia)
Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Bilbo Handiaren eskualdea hartuko du jardunaldi honek.
Antolatzaileak: Bizkaiko Merkataritza Ganbera, Spri eta Innobasque
TOPAGUNEA ESTRATEGIA: MUGIKORTASUN ADIMENDUNA ETA IRAUNKORRA. Bilbon
Garraio-arloko aurrerapenak aztertuko dira, mugikortasun elektrikoa, garraio adimendunen sistemak, hiri-mugikortasuna, datu-fluxua, gizarte aldaketak mugikortasunean, enpresa-aukerak eta abar.
Antolatzailea: Estrategia Empresarial
Urriaren 30ean
HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Gasteizen (Araba)
Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Arabako Lautada hartuko du jardunaldi honek.
Antolatzaileak: Gasteizko Udala, Spri eta Innobasque
TOKIAN TOKIKOTIK PROIEKTU ESTRATEGIKOAK MARTXAN JARTZEKO BERRIKUNTZA. Talent Housen, Donostia
Tokiko eremuan proiektu estrategikoak zehaztu, abian jarri eta kudeatzeko erakunde eta profesional teknikoei zuzendutako jardunaldia. Ekonomiaren Garapen eremuko latinoamerikar eta europar agentziak eta erakundeak izango dira bertan. Alaitz Landaluzek, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendariak, parte hartuko du.
Antolatzailea: Donostiako Sustapena
Urriaren 31ra arte
TIC CÁMARAS PROGRAMA. ETE-ETAN IKT-AK SARTZEKO LAGUNTZAK. ARABA 2019
Arabako Merkataritza Ganberaren ganbera-mugapeko enpresentzat laguntzak TICCámaras programan, beraien eskura jartzen direlarik IKTen lagundutako diagnosi- eta ezarpen-zerbitzuak. Jarduketa honen helburu nagusia da ETEen ohiko jardueran IKTen sartze sistematikoa bultzatzea, beraien estrategian funtsezko tresna lehiakor gisa, baita produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak maximizatzea ere.
Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera
Programa honek berrikuntzaren kultura onartzea sustatzen du, baita hori enpresa-kudeaketan sartzea ere, tresna estrategiko bihurtu arte, Arabako enpresa txiki eta ertainen artean hazkunde eutsia lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.
Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera
PILOTU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA
Nazioarteko inbertsio publikoko programa pilotuak garatu behar dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ETEentzako laguntzak, programa horiek egiteko modu, metodologia, proposamen… berritzaileak probatzeko balio dutenean, eskala murritzean burutuak eta lortutako esperientziatik abiatuta, gero bolumen handiagoko proiektuetan errepika daitezkeenak; ezinbestekoa da horiek atzerriko erakunde publiko baten konpromisoa izatea.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
ZABALDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA
Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.
Deitzailea: Spri taldea
Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroko garapenean eragina izango dutenak bultzatzea, horretarako 35 urte baino gutxiagoko (kontratazio unean) gazte gaitu langabeak hartuta. Horretarako diru-laguntzak planteatzen dira, proiektu berritzaileen bidez, hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ekoizpen-garapena sustatzen dituztenentzat, eta gazte gaituak kontratatzen dituztenentzat, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatzea lortzeko.
Deitzailea: Donostiako Udala
VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzea beraien lehiakortasuna hobetzeko, beraietan proiektu estrategikoak garatuz. Diru-laguntza bat emango da proiektu bat ezartzeko, bai berrikuntza- edo nazioartekotze-eremuetan eta bai garapen berezietan (zerbitzu espezializatu, teknologia eskuratze, patente berrien erregistratze eta abarretan) enpresen lehiakortasuna hobetzeko .
Deitzailea: Donostiako Udala
TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUNek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
CIC BiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
TXIKIZKAKO MERKATARITZA-PLANA. MERKATARITZA-BERRIKUNTZAKO DIAGNOSTIKOAK. ARABA 2019
Programaren helburua enpresa-berrikuntza sustatzea da, saltegiaren modernizazioa, enpresaburuen gaikuntza eta ekimen ekintzailea indartzea, azken batean, txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna sustatzea. Txikizkako Merkataritza Programaren esparruan Merkataritza Berrikuntzako Diagnostikoak sartzen dira, Europako Batasuneko Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak finantzatua. Tailerrak ere izango dira.
Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera
Azaroaren 1etik 3ra
MAKER FAIRE BILBAO TEKNOLOGIA SORTZAILEEN NAZIOARTEKO JAIALDIA. Bilbao Azkuna Zentroan, Bilbon
Bilbao Maker Faire planeta osoan maila globalean egiten den Teknologia Sortzaileen Nazioarteko Jaialdi handiena da. Munduko pertsona asmatzaile eta sortzaileak batzen dira, eta asmakuntza, sormen eta buru-argitasunaren erakusleiho bihurtzen da, publiko guztientzat pentsatua, Maker mugimenduaren ospakizuna izateaz gain. Hemen jendeak bere sorkuntzak erakusten dizkio munduari, eta ikasi nahi dutenekin partekatzen du norberak dakiena. Maker-en artean era guztietako jendea dago, era guztietako adin eta jatorrikoa: teknologiaren fan-ak, artisauak, zientzialariak edo garajeko asmatzaileak. Maker Faire-ren helburua ondo pasaraztea da, informatzea eta erkidego honetako jendea konektatzea hazi dadin.
Antolatzailea: Espacio Open
Azaroaren 4ra arte
Global Innovation Dayk Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIX. Asteari emango dio hasiera Bilbon datorren azaroaren 4an. Berrikuntza disruptiboa izango da jardunaldiaren hari gidaria. Sektore eta tamaina heterogeneotako euskal erakundeek beren proiektu disruptiboak, merkatua iraultzeko edo nitxo berriak sortzeko erabili dituztenak, erakutsiko dituzte. Berrikuntza-proiektu alternatiboak dira, lehengoak baino produktu edo zerbitzu merkeagoak edo erabilerrazagoak eskaintzen dituztenak, sarritan egile ezohikoengandik datozenak eta orain arte bazterturiko bezeroengana zuzenduta daudenak. Berrikuntza erabat bestelakoak dira, merkatuan aurrera eginez joan direnak, ohiko operadoreek detektatu gabeko merkatu-nitxoez baliatuz, negozio-eredu berriak edo/eta antolaketa-era orijinalak sortuz.
Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Industria-inbertsiorako finantza-laguntza honen helburua industria-garapena bultzatzea da enpresa-hobekuntzaren eta ekoizpen-sektoreen efizientziaren bidez, arreta berezia jarrita beren produktu eta prozesuetan teknologia aurreratuak sartzen dituzten enpresei, ahalik eta balio erantsiaren ekarpenik handienarekin enplegu gaitua sortzen dutenei, eta gure esportazio-oinarria eta industria-produktuen presentzia beste merkatu batzuetan handiagotzen laguntzen dutenei. Industria-ezarpen berriak lagunduko dira, bai aurrez zegoen beste leku batetik jarduera lekualdatu delako edo establezimendu berria sortu delako, baita ekoizteko gaitasuna gehitu delako ere ekoizpen-lerro berriak ezarriz aurretik zeuden establezimenduetan. Aurretik dauden ekoizpen-lerroetan edozein eratako hobekuntza edo aldaketak egitea ere laguntzen da.
Deitzailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa
Azaroaren 6tik 10era
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua.
Antolatzailea: UPV/EHU
Urriaren 26an
BE BASQUE TALENT CONFERENCE. Parisen
Be Basque Talent Conference (BBTC) delakoaren beste edizio bat, Pariseko New Cap Event Center-en izango dena datorren urriaren 26an. Nazioarteko jardunaldi honen helburua euskal erakundeak prestakuntza handiko profesionalekin konektatzea da, non parte-hartzaileen hurbileko tratu lasaiak harreman profesionalak ezartzea ziurtatzen duen konfiantza-giroan. Jardunaldia egun osokoa izango da eta profesionalek aukera izango dute egungo lan-merkatuaren errealitatea ezagutzeko, baita euskal erakundeen etorkizuneko itxaropenak ere. Topaketa profesional pertsonalen bidez konektatuko dute erakundeekin, tailer tematikoetan parte hartuko dute eta itzultzeak planteatzen dituen premia eta arazoei buruz hitz egingo dute. Halaber, networking bazkaria, erabat pertsonalizatua, izango dute erakundeekin interakzioa errazteko batzuen eta besteen lankidetza-gaitasun eta interesen arabera.
Antolatzailea: Bizkaia Talent
Azaroaren 14an
HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Guardian (Araba)
Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Arabako Errioxa hartuko du jardunaldi honek.
Antolatzaileak: Arabako Merkataritza Ganbera, Spri eta Innobasque
Azaroaren 15ean
INDUSTRIA 4.0 ZEURE ESKURA. Gasteizen
Jardunaldi honetan hurbileko kasuak emango dira ezagutzera, non, Industria 4.0ko teknologia gaitzaileak sartzeari esker, enpresak lortu duen erronka bat konpontzea, bere efizientzia hobetzea edo negozio-aukera berriei ekitea. Ikuspegi praktikotik ikusiko da, eskaintza eta eskari teknologikoaren artean, Industria 4.0 Arabako ETEen eskura dagoela eta prestakuntza aktibo bat dela.
Antolatzaileak: Agora, Arabako Foru Aldundia eta Araba 4.0
Azaroaren 20-21ean
Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)
Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.
Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Azaroaren 27ra arte
H2020 PROGRAMAREN IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTU EUROPARRETARAKO LAGUNTZAK
Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Ikerketako Trakzio Proiektu Europarrak aurkezteko laguntzak, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileak buru direla.
Deitzailea: CDTI
Azaroaren 28ra arte
INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA
Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen konbergentzia eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan. Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.
Deitzailea: Spri
Azaroaren 29ra arte
XPANDE DIGITAL PROGRAMA
Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.
Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera
INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN
Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte.
Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER
Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.
Deitzailea: UPV/EHU
Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik aurre-eskaera aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak.
Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea
Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.
Deitzailea: Donostiako Udala
DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019
Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.
Deitzailea: Donostiako Udala
Abenduaren 19ra arte
IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT
IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.
Deitzailea: Europako Batzordea
Abenduaren 30era arte
XPANDE DIGITAL PROGRAMA. GIPUZKOA 2019
Posizionamendu edo kokapen digitaleko plana atzerriko merkatuetarako – Xpande DIGITAL. Marketin digitalak garrantzia hartzen du ekonomiaren sektore guztietan, enpresei aukera ematen dietelarik negozio-aukerak lortzeko atzerriko merkatuan. Programa honek laguntzak eskaintzen ditu zure enpresaren online estrategia bultzatzeko, ahalik eta negoziorik handiena sortzeko helburuaz herrialde jakin batean eta marketin digitaleko tresnen bidez, honela indartuz zure nazioarteko estrategia.
Deitzailea: Gipuzkoako Merkataritza Ganbera
Abenduaren 31ra arte
2019. URTEAN DONOSTIAN ENPRESA BERRIAK SORTU ETA FINKATZEKO LAGUNTZAK
Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.
Deitzailea: Donostiako Udala
ENPRESETARAKO EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO LAGUNTZAK 2019-2020
Euskal Autonomia Erkidegoko ETEetan eta Enpresa Handietan efizientzia energetikoaren hobekuntzaren bitartez karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketak piztu eta sustatzeko laguntza-programa. Diru-laguntzak bi eratako jarduketetarako izan daitezke: teknologia hobetzeko ekipo eta prozesu industrialetan, eta energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan kudeaketa energetikoa gauzatzeko sistema ziurtatuak ezartzeko.
Deitzailea: Energiaren Euskal Erakundea (EEE- EVE)
Martxoaren 3tik 5era
ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan
Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.
Martxoaren 31ra arte
EKONOMIA ZIRKULARREKO PROZESUAK SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TOLOSALDEA 2019
Tolosaldearako laguntzak dira, kopuru mugatukoak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak gauzatzeko, eta eskualdeko enpresek edo erakundeek ekonomia zirkularraren printzipioak inplementatzeko behar dituzten zerbitzu teknologikoen kostuaren zati bat finantzatuko dute. Horretarako, zenbateko mugatuko laguntzak emango dira. Erauzi, fabrikatu, kontsumitu eta botatzeko eredu ekonomiko linealak zirkularragoa den beste batera eboluzionatu behar du, materialak eta energia berrerabiliz eta birziklatuz. Ekonomia zirkularrean hainbat arlo sartzen dira eta aipaturiko ekintza-ildoekin bat datozen ekintzak sustatu nahi dira.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Maiatzaren 25etik 29ra
MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2020. BECen
Europako azokarik garrantzitsuenetako bat da makina-erremintaren eremuan; edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen da.
Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies)