Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatua, Donostia WeekINN, Donostiako Berrikuntzaren Astearen seigarren edizioa, urriaren 26 eta 31 artean izango da. Programan doako 35 jarduera daude jende-mota guztientzat (familia, enpresa eta ikastetxeentzat), eta hauen bidez herritar guztiengana hurbilduko da berrikuntza, bereziki gazteenengana. Hauentzat ekintza bereziak (ginkanak, ikuskizunak edo hitzaldiak) antolatu dira.
Jende adituagoarentzat, irailaren 30ean, asteazkenean, “Tokian tokikotik proiektu estrategikoak abian jartzeko berrikuntza” jardunaldia antolatu da Talent Housen, eta bertan Costa Rica, Argentina eta Euskadiko esperientziak emango dira ezagutzera. Parte hartzen izango dira, beste aditu batzuen artean, Eneko Goia; Donostia Sustapeneko zuzendaria, Euken Sesé; eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken zuzendaria, Alaitz Landaluze.
Ekitaldi honetara edo WeekINNeko edozein jardueratara etortzeko beharrezkoa da esteka honetan izena ematea; gainera, bertan argibide gehiago ikus daitezke ekimen honi buruz, teknologia- eta ikerketa-zentroen, unibertsitateen, ikastetxeen eta enpresa, zinema, argazkigintza, gastronomia, zientzia edo kirolari loturiko erakundeen laguntza duelarik.