Echebastar hegalaburraren arrantzan diharduen enpresak, Bizkaiko Txakolina familia-upategiak eta Eroskik jaso zituzten atzo Bilbon BTEM Elikadura Berrikuntzako Sariak, AZTI teknologia-zentroak eta Euskadiko Elikadura Klusterrak emanak. Bi urtean behingoak, BTEM (Berrikuntza, Teknologia, Enpresa eta Merkatua-ren euskarazko akronimoa) sariek elikadura-sektorea aintzat hartu eta enpresa-jardunbide egokiak sustatzen dituzte; aurten bigarren edizioa izan da.

Leire Bilbao, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, epaimahaian egon da, mahaiburua Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde eta Aztiko lehendakaria den Bittor Oroz izan delarik. Café Fortaleza Taldeko zuzendari nagusi Javier Urizekin batera, Bilbaok Teknologia Berrikuntzako BTEM Saria eman dio Echebastar enpresari, kontsumitzaileen premia edo beharrizan berriak interpretatu eta horiei erantzun arrakastatsua ematen jakin izan duelako. Enpresa honek arrakastaz sartu du merkatuan hegalabur ultraizoztuaren lerro berria, bere Alakrana markapean merkaturatua, produktu berritzailea, kalitate berezitua duena eta balio erantsi handikoa.

Merkatuetako berrikuntza kategorian epaimahaiak Eroski elikadura-banaketako enpresa saritu du epaimahaiak, aitzindaria izan delako osasunaren, iraunkortasun edo jasangarritasunaren eta bertoko produktuaren alde egiten. Mondragon Korporazioko kooperatiba honen gaitasuna aitortu da elikadura-kateko beste enpresa batzuk eratzeko, baita bere ahalegina ere online erosketa-kanala garatzeko. Saria Jaime Martín-ek, Lantern-eko bazkide sortzaile eta CEOk, eta Javier Ruiz de Galarretak, Araex Grands Spanish Fine Wines-eko lehendakari eta CEOk, eman zioten, biak epaimahaiko kideak.

Azkenik, Txakoli Txabarri familia-upategiarentzat izan zen Enpresa Berrikuntzako BTEM Saria, mahastietan monitorizatze eta mahats-biltze selektiboko prozesuan droneen erabilera inplementatzeagatik. Ignacio Muñozek, Angulas Aguinagako CEOk, eta Marta Vallbék, Loop Unique Companies-eko zuzendariak, eman zioten saria, epaimahaian egonak zirelarik biak.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago