Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Abenduaren 17an
EAE-KO BERRIKUNTZAREN GIDA AURKEZTEA. Euskalduna Jauregian, Bilbon
Argitalpenaren hamahirugarren edizioa. Arantza Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, parte hartuko du.
Antolatzailea: Estrategia Empresarial Innobasquerekin lankidetzan
Abenduaren 17ra arte
5G TEKNOLOGIAREN PROIEKTU PILOTUETARAKO LAGUNTZAK 2019
Dirulaguntza hauek diruz lagun daitekeen proiektu bat finantzatzeko izango dira; proiektua onuradunak aurkeztu beharko du, oinarrietan eta deialdian zehazturiko ereduaren arabera. Gehienez 5G teknologien hamaika piloturen garapenari buruzko proiektuak finantzatuko dira, deialdiaren zortzigarren atalaren arabera finantzaketa dagoen autonomia-erkidego bakoitzean bana. Proiektu pilotuek honako hiru helburu hauek izan behar dituzte kontuan: 5G sareko hedapenak esperimentatzea; 5G teknologiak ahalbidetzen duen sare-kudeaketako teknikekin esperimentatzea; 5Gak ekarritako 3 hobekuntza handiak egiaztatzea ahalbidetzen duten erabilera-kasuak garatzea; banda zabal mugikorra, oso abiadura eta gaitasun handikoa, komunikazio ultra fidagarriak eta latentzia txikikoak, eta komunikazio masiboak makinaz makina.
Deitzailea: Ekonomia eta Enpresa Ministerioa
Abenduaren 18an
INFODAY H2020 5. GIZARTE ERRONKA: KLIMAREN, INGURUMENAREN, BALIABIDEEN ETA LEHENGAIEN EFIZIENTZIAREN ALDEKO EKINTZA
Jardunaldiaren helburua Horizon(te) 2020 Programako 5. Gizarte Erronkako Lan Programa berriak aurkeztu eta aztertzea da; programa hauek 2018-2020 denboraldiko azken urterako Europako Batzordeak argitaratuak dira. Horretarako bertan izango da Gizarte Erronka honen Harremanetarako Puntu Nazionala (NCP), eta berak 2020 deialdiaren finantzaketa-aukeren berri emango du, baita proposamen-prestakuntzaren berri ere. Hurrengo Horizon(te) Europa Programaren berri ere emango da. Jardunaldia osatzeko Ihobe baltzu publikoaren laguntzak aurkeztuko dira berrikuntza eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako, baita EIT Raw Materials Europako ekimenak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak ere.
Antolatzaileak: SPRI, Innobasque eta BEAZ, Basque Enterprise Europe Network (EEN) Partzuergoko kideak, Teknologia eta Industria Garapenerako Zentroa (CDTI), EIT Raw Materials, Ihobe eta Aclima.
BKenpreSARIAK II. EDIZIOA. Barakaldon
Puerta de Bilbao hotelean (Barakaldo) 19:00etan BkenpreSariak 2019 emango dira hiriko enpresa txiki eta ertainen arrakasta partekatzeko.
Antolatzailea: Inguralde
Abenduaren 18ra arte
«SEVERO OCHOA» BIKAINTASUN-ZENTROEN ETA «MARÍA DE MAEZTU» BIKAINTASUN-UNITATEEN LAGUNTZA PUBLIKOAK, ERAKUNDEAK INDARTZEKO ESTATUKO AZPIPROGRAMAREN BARRUAN, 2019
Deialdiaren helburua da beren emaitzek munduan duten garrantzi eta eraginagatik nabarmentzen diren ikerketa-zentro eta unitateen erakundeak sendotzea eta nazioarteko proiekzioa sustatzea.
Deitzailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Ministerioa
Abenduaren 19ra arte
IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT
IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza, 15.000 eurorainokoa, ematen duena, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.
Deitzailea: Europako Batzordea
Abenduaren 30era arte
XPANDE DIGITAL PROGRAMA. GIPUZKOA 2019
Posizionamendu edo kokapen digitaleko plana atzerriko merkatuetarako – Xpande DIGITAL. Marketin digitalak garrantzia hartzen du ekonomiaren sektore guztietan, enpresei aukera ematen dietelarik negozio-aukerak lortzeko atzerriko merkatuan. Programa honek laguntzak eskaintzen ditu zure enpresaren online estrategia bultzatzeko, ahalik eta negoziorik handiena sortzeko helburuaz herrialde jakin batean eta marketin digitaleko tresnen bidez, honela indartuz zure nazioarteko estrategia.
Deitzailea: Gipuzkoako Merkataritza Ganbera
Abenduaren 31ra arte
2019. URTEAN DONOSTIAN ENPRESA BERRIAK SORTU ETA FINKATZEKO LAGUNTZAK
Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.
Deitzailea: Donostiako Udala
ENPRESETARAKO EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO LAGUNTZAK 2019-2020
Euskal Autonomia Erkidegoko ETEetan eta Enpresa Handietan efizientzia energetikoaren hobekuntzaren bitartez karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketak piztu eta sustatzeko laguntza-programa. Diru-laguntzak bi eratako jarduketetarako izan daitezke: teknologia hobetzeko ekipo eta prozesu industrialetan, eta energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan kudeaketa energetikoa gauzatzeko sistema ziurtatuak ezartzeko.
Deitzailea: Energiaren Euskal Erakundea (EEE- EVE)
BERRINDUSTRIALIZATZEKO ETA INDUSTRIA-LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA. 2019
Industria-inbertsiorako finantza-laguntza honen helburua industria-garapena bultzatzea da enpresa-hobekuntzaren eta ekoizpen-sektoreen eraginkortasunaren bidez, arreta berezia jarriz beren produktu eta prozesuetan teknologia aurreratuak sartzean dituzten enpresei, enplegu gaitua sortzen dutenei ahalik eta balio erantsiaren ekarpenik handienarekin, eta gure esportazio-oinarria eta industria-produktuen presentzia beste merkatu batzuetan handiagotzen laguntzen dutenei. Industria-ezarpen berriak lagunduko dira, bai aurrez zegoen beste leku batetik jarduera lekualdatu delako edo establezimendu berria sortu delako, baita ekoizteko gaitasuna gehitu delako ere ekoizpen-lerro berriak ezarriz aurretik zeuden establezimenduetan. Aurretik dauden ekoizpen-lerroetan edozein eratako hobekuntza edo aldaketak egitea ere laguntzen da.
Deitzailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa
2020
Urtarrilaren 10a
EKIPAMENDI ZIENTIFIKOA EROSTEKO LAGUNTZAK. 2020
Deialdi honen helburua ekipamendu zientifikoa erosteko diru-laguntzak ematea da, baldin eta kostua (BEZ gabe) 18.000 eta 240.000 euro artekoa baldin bada Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Urtarrilaren 14a
INNOWWIDE ETA EUROSTARS-2 DEIALDIEI BURUZKO TAILERRA, ETE-ENTZAKO FINANTZAKETA DUTEN PROGRAMAK En Bilbao
Basque Enterprise Europe Network (EEN) Partzuergoko kideak diren SPRIk, Innobasquek eta Beazek, Industria Garapen Teknologikorako Zentroekin (CDTI) batera, INNOWWIDE (2020ko lehen hiruhilekoa) eta EUROSTARS-2 (hurrengo epea: 2020ko otsailaren 13a) programetarako hurrengo deialdietara proposamenak aurkezteko interesa duten entitateak gidatzeko tailer bat antolatu dute. Lehenik eta behin, Innowwide ekimena aurkeztuko da. Innowwide Europar Batzordeak finantzatzen duen ekimena da. ETEei nazioarteko merkatuetan sarrera errazten die hirugarren herrialdeetako tokiko eragileekin lankidetzan (kanpo-kontratazioa), bideragarritasun-analisiak (alderdi teknikoak, merkatukoak, juridikoak eta sozioekonomikoak), Viability Assessment Projects (VAPs) ere deituak, finantzatuz. Jardunaldiaren azkeneko atala Eurostars-2 aurkezteko izango da. Eurostars-2, I+G arloko intentsitate handiko ETEei zuzendutako eta merkatutik hurbil dauden berrikuntzako proiektu transnazionalak garatzen laguntzeko helburua duen programa da. Irisgarritasun irizpideak eta nazioarteko ebaluaketa prozesua azalduko dira, proposamen irabazleak prestatzeko aholku praktikoak emango dira eta onartutako Eurostars-2 proiektuetan espainiar enpresen parte hartzearen finantzazioa ahalbidetzen duen tresna/baliabidea aurkeztuko da. Aurreko deialdietan beren proposamenak onartu dituzten euskal enpresen ekarpena eta bertaratutakoekin partekatuko duten esperientzia bereziki interesgarria izango da.
Antolatzaileak: SPRI, Innobasque eta Beaz
Martxoaren 3tik 5era
INDUSTRIA-METROLOGIA DIMENTSIONALEAN HITZALDIA, METROMEET 2020. Euskalduna Jauregia, Bilbo
Hiru egunez, programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, General Electric, Novo Nordisk edo Topsolid-eko hizlariek parte hartuko dute. Gainera, PTB, Nottinghamgo Unibertsitate, Antwerp-eko Unibertsitate edo EHUko ordezkariek eta ikertzaileek ere hitz egingo dute Metrologia Digital eta Birtual, Digital Twins, Mekanizazio-prozesuko neurketa-garapen berri eta beste gai askori buruz.
% 30eko beherapen berezia Innobasqueko bazkide diren erakundeentzat.
ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan
Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.
Martxoaren 31ra arte
EKONOMIA ZIRKULARREKO PROZESUAK SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TOLOSALDEA 2019
Tolosaldearako laguntzak dira, kopuru mugatukoak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak gauzatzeko, eta eskualdeko enpresek edo erakundeek ekonomia zirkularraren printzipioak inplementatzeko behar dituzten zerbitzu teknologikoen kostuaren zati bat finantzatuko dute. Horretarako, zenbateko mugatuko laguntzak emango dira. Erauzi, fabrikatu, kontsumitu eta botatzeko eredu ekonomiko linealak zirkularragoa den beste batera eboluzionatu behar du, materialak eta energia berrerabiliz eta birziklatuz. Ekonomia zirkularrean hainbat arlo sartzen dira eta aipaturiko ekintza-ildoekin bat datozen ekintzak sustatu nahi dira.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Maiatzaren 25etik 29ra
MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2020. BECen
Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.
Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies)
Doako Teknologia Aholkularitza Zerbitzua da eraldaketa digitalerako, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten teknologien (EIKT soluziobideen) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoen ezarpenarekin. Pertsona autonomo, ekintzaile edo 10 langile baino gutxiagoko euskal mikroETEei zuzendua dago.
Deitzailea: SPRI taldea
Bizkaiko ekintzaileentzat, soil-soilik beren enpresa-proiektua garatzen jardun dezaten. BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko eta honela Bizkaiko ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileentzat. Hautaturiko proiektuek ekintzaileentzako laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez hileroko diru-kopuru bat jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.
Deitzailea: BBK