Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Biltzar zientifikoetarako laguntzak, ekipamendu zientifikoa erostea, ETEentzako programak Innowwide eta Eurostars-2 finantzaketarekin, eta besterik
2020ko urtarrilaren 7a
Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
{0>Hasta el 8 de enero<}81{>Urtarrilaren 8ra arte<0}
KONGRESU ETA BILERA ZIENTIFIKOAK ANTOLATZEKO LAGUNTZAK. 2020KO LEHEN SEIHILEKOA
{0>Ayudas para la organización de congresos y reuniones dentro del ámbito de la investigación científica y de carácter presencial que se realicen en la Comunidad Autónoma del País Vasco durante el primer semestre del año 2020.<}0{>2020. urteko lehen seihilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta aurrez aurreko bilerak antolatzeko dirulaguntzak.<0}
{0>Organiza el departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco<}100{>Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
<0}
Urtarrilaren 10ean
EKIPAMENDU ZIENTIFIKOA EROSTEKO LAGUNTZAK. 2020
Deialdi honen helburua ekipamendu zientifikoa erosteko dirulaguntzak ematea da, baldin eta kostua (BEZ gabe) 18.000 eta 240.000 euro artekoa baldin bada Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Urtarrilaren 14an
INNOWWIDE ETA EUROSTARS-2 DEIALDIEI BURUZKO TAILERRA, ETE-ENTZAKO FINANTZAKETA DUTEN PROGRAMAK. Bilbon
Basque Enterprise Europe Network (EEN) Partzuergoko kideak diren SPRIk, Innobasquek eta Beazek, Industria Garapen Teknologikorako Zentroekin (CDTI) batera, INNOWWIDE (2020ko lehen hiruhilekoa) eta EUROSTARS-2 (hurrengo epea: 2020ko otsailaren 13a) programetarako hurrengo deialdietara proposamenak aurkezteko interesa duten entitateak gidatzeko tailer bat antolatu dute. Lehenik eta behin, Innowwide ekimena aurkeztuko da. Innowwide Europar Batzordeak finantzatzen duen ekimena da. ETEei nazioarteko merkatuetan sarrera errazten die hirugarren herrialdeetako tokiko eragileekin lankidetzan (kanpo-kontratazioa), bideragarritasun-analisiak (alderdi teknikoak, merkatukoak, juridikoak eta sozioekonomikoak), Viability Assessment Projects (VAPs) ere deituak, finantzatuz. Jardunaldiaren azkeneko atala Eurostars-2 aurkezteko izango da. Eurostars-2, I+G arloko intentsitate handiko ETEei zuzendutako eta merkatutik hurbil dauden berrikuntzako proiektu transnazionalak garatzen laguntzeko helburua duen programa da. Irisgarritasun irizpideak eta nazioarteko ebaluaketa prozesua azalduko dira, proposamen irabazleak prestatzeko aholku praktikoak emango dira eta onartutako Eurostars-2 proiektuetan espainiar enpresen parte hartzearen finantzazioa ahalbidetzen duen tresna aurkeztuko da. Aurreko deialdietan beren proposamenak onartu dituzten euskal enpresen ekarpena eta bertaratutakoekin partekatuko duten esperientzia bereziki interesgarria izango da.
Antolatzaileak: SPRI, Innobasque eta Beaz
Urtarrilaren 14ra arte
IKERKETAN LAN EGITEKO ESTATUKO AZPIPROGRAMA. RAMÓN Y CAJAL KONTRATUETARAKO LAGUNTZAK 2019
Laguntza hauen helburua da ibilbide nabarmena duten estatuko eta atzerriko ikertzaileak I+G zentroetan sartzea. Horretarako, batetik, lan-kontrataziorako laguntzak emango dira, eta, bestetik, baita lanpostu iraunkorrak sortzeko ere laguntza horiek jasotzen dituzten Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemako agente edo eragileen artean.
{Deitzailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Ministerioa
Urtarrilaren 21era arte
IKERKETAN LAN EGITEKO ESTATUKO AZPIPROGRAMA. JUAN DE LA CIERVA-IKERKETAN LAN EGITEKO 2019 LAGUNTZAK
Juan de la Cierva-ikerketan lan egiteko laguntzen helburua da Espainiako ikerketa-erakundeek edo I+G zentroek doktore gazteak bi urtez lanerako kontratatu ahal izatea, doktoratu ondoko prestakuntzaren lehenengo etapan lortutako gaitasunak finkatu.
Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa
Urtarrilaren 22an
BASQUE RAILWAY NAZIOARTEKO IV. TRENBIDE-JARDUNALDIA. Donostian}
IV. Nazioarteko Trenbide Jardunaldia «Abiadura handiko sareak martxan jartzearen erronkak». Hitzorduan izango dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuarekin batera, baita Euskadiko trenbide sektorearen eta Europar Batasuneko erakundeen ordezkari nagusiak ere.
Antolatzaileak:Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, Eusko Trenbideak eta Euskal Trenbide Sarea
Urtarrilaren 22ra arte
ESTATUKO PRESTAKUNTZA-AZPIPROGRAMA. JUAN DE LA CIERVA-PRESTAKUNTZA 2019
Juan de la Cierva-prestakuntza laguntzen helburua Espainiako ikerketa-erakundeek edo I+G zentroek doktore gazteak bi urtez kontratatzea da, doktoratu ondoko ikerketa-prestakuntza osa dezaten doktoratu aurreko prestakuntza egin zuten Espainiako I+G zentroez bestelakoetan, eta, aldi berean, egonaldi gehigarriak egitea beste ikerketa-zentro batzuetan, beren espezializazio eta nazioartekotzea indartzeko.<0}
Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa
Urtarrilaren 24an
ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZARI BURUZKO FOROA.
Hitzaldi nagusia Gorka Espiauk egingo du, eta lankidetzaren aldeko kultura-esparru globalari buruzkoa izango da.Luis Manero Innobasqueko Enpresa Berrikuntzako zuzendariak ere parte hartuko du jardunaldian.
Antolatzaileak: Arizmendiarrieta Fundazioa, Oreki Fundazioa eta Goierri Valley
Martxoaren 3tik 5era
INDUSTRIA-METROLOGIA DIMENTSIONALEAN HITZALDIA, METROMEET 2020. Euskalduna Jauregia, Bilbo
Hiru egunez, programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, General Electric, Novo Nordisk edo Topsolid-eko hizlariek parte hartuko dute. Gainera, PTB, Nottinghamgo Unibertsitate, Antwerp-eko Unibertsitate edo EHUko ordezkariek eta ikertzaileek ere hitz egingo dute Metrologia Digital eta Birtual, Digital Twins, Mekanizazio-prozesuko neurketa-garapen berri eta beste gai askori buruz.
% 30eko beherapen berezia Innobasqueko bazkide diren erakundeentzat.
ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan
Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.
Martxoaren 31ra arte
EKONOMIA ZIRKULARREKO PROZESUAK SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TOLOSALDEA 2019
Tolosaldearako laguntzak dira, kopuru mugatukoak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak gauzatzeko, eta eskualdeko enpresek edo erakundeek ekonomia zirkularraren printzipioak inplementatzeko behar dituzten zerbitzu teknologikoen kostuaren zati bat finantzatuko dute. Horretarako, zenbateko mugatuko laguntzak emango dira. Erauzi, fabrikatu, kontsumitu eta botatzeko eredu ekonomiko linealak zirkularragoa den beste batera eboluzionatu behar du, materialak eta energia berrerabiliz eta birziklatuz. Ekonomia zirkularrean hainbat arlo sartzen dira eta aipaturiko ekintza-ildoekin bat datozen ekintzak sustatu nahi dira.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Maiatzaren 25etik 29ra
MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2020. BECen
Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.
Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies)
Doako Teknologia Aholkularitza Zerbitzua da eraldaketa digitalerako, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten teknologien (EIKT soluziobideen) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoen ezarpenarekin. Pertsona autonomo, ekintzaile edo 10 langile baino gutxiagoko euskal mikroETEei zuzendua dago.
Deitzailea: SPRI taldea
Bizkaiko ekintzaileentzat, soil-soilik beren enpresa-proiektua garatzen jardun dezaten. BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko eta honela Bizkaiko ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileentzat. Hautaturiko proiektuek ekintzaileentzako laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez hileroko diru-kopuru bat jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.
Deitzailea: BBK