“Berrikuntza produktu edo prozesu berria edo hobetua (edo bien konbinazioa) da, eta nabarmen desberdina da unitate instituzionalaren aurreko produktu edo prozesuetatik, eta erabiltzaile potentzialen eskura jarri da (produktua) edo unitate instituzionalean inplementatu da (prozesua)”. Hori da, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (OCDE) Osloko Eskuliburuaren laugarren edizioaren arabera, berrikuntzaren definizio eguneratua. Eskuliburu horrek berrikuntza teknologikoaren eta ez-teknologikoaren arteko bereizketa ezabatzen du, eta produktuan eta/edo prozesuan dauden berrikuntzak bereizten ditu, izaera teknologikoa duten edo ez duten kontuan hartu gabe.
“Berrikuntza” eta “Ikerketa eta Garapena” kontzeptuak aldatu egin dira denboraren joanean. Osloko azken Eskuliburuak adiera horiek eguneratu eta sakondu egin ditu, nazioarteko komunitateak partekatu eta erabil ditzan. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak dokumentu hau egin du, aldaketarik garrantzitsuenak laburbiltzen dituena.