Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Berrikuntza Publikoko zuzendaria, Gotzon Bernaola, Zaragozan izango da bihar, urtarrilak 22, “Ingurumenaren, gizarteari egindako ekarpenen eta gobernantzaren arloan Sozialki Arduratsuak diren Estrategiak dituzten erakundeak” izeneko jardunaldian, Erantzukizun Sozialeko Zuzendarien Espainiako Elkarteak (DIRSE) antolatuta. Topaketara sartzea libre izango da jarlekuak bete arte, eta hemen eman behar da izena; jardunbide egokiei buruzko mahai-ingurua egingo da eta, Bernaolarekin batera, han izango dira Javier Creixell, Magnesitas Navarras enpresako zuzendari nagusia; Arantxa Iraizoz, JPI Consultores enpresako aholkularia; Miriam Porres, Sorigué-reko ESK zuzendaria; moderatzailea Jose Antonio Ezquerra, Aragoiko DIRSE ordezkaria, izango da. Elena Valdeberabajok, DIRSEko lehendakaria eta Telefonicaren Etika Korporatiboko eta Iraunkortasuneko zuzendaria denak, hitzaldia emango du: “ESKren erronkak enpresa berrian”.