Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Otsailaren 26an
GIZA BALIABIDEAK ETA AGILE METODOLOGIAK
Talentuaren Foroaren edizio berri honetan, agile metodologien esanahi eta gakoetara hurbilketa labur bat egingo da, eta pertsonen zuzendaritzetarako metodologia horien ezarpena eta garapena errazteak sorturiko erronkak sakonago aztertuko dira. Kultura-aldaketa eta lidergo-ereduaren aldaketa bultzatzeko beharrari aipamen berezia egingo zaio.
Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera eta ESIC
Otsailaren 26-28an
BASQUE ECODESING MEETNG. Bilbon.
Ekonomia zirkularraren eta ekodiseinuaren joerak aztertzeko bi urtez behingo biltzarra, hainbat eremutako 600 pertsona baino gehiago biltzen dituena. Aurten, gainera, Euskadiko enpresek azken 20 urteetan egindako ahaleginak aitortuko dira, eta, horretarako, produktu berdeagoen erakusketa bat antolatuko da eta katalogo batean sartuko dira. Innobasqueko Lola Elejaldek “Berrikuntza eta ekodiseinua Euskadin” izeneko mahai-inguruan parte hartuko du otsailaren 27an.
Deitzaileak: Ihobe eta Eusko Jaurlaritza
Otsailaren 27an
BIZKAIKO ENPRESAK NAZIOARTEKOTZEKO LAGUNTZAK ETA ZERBITZUAK AURKEZTEA. Bilbon.
Jardunaldi honetan euskal administrazioek ETEen nazioartekotzeari laguntzeko eskaintzen dituzten programak aurkeztuko dira, haien irismena enpresaren beharrak betetzeko eta haietaz baliatu ahal izateko izapideak.
Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, Basque Trade and Investment eta Bizkaiko Foru Aldundia
Otsailaren 28ra arte
QUEBEC ESKUALDE ESTRATEGIKOAREKIN LANKIDETZA TEKNIKOKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZA 2020-2021ERAKO
2020-2021erako, Quebec eskualde estrategikoko pertsona juridikoekin egiten diren bi aldeko jarduera- eta lankidetza-proiektuak finantzatzeko laguntzak dira honako arlo hauetan:
● Ikerketa, teknologia-garapena eta berrikuntza: informazioaren eta jardunbide onen trukeak, baita nazioarteko partzuergoetan elkarrekin jardutea sustatzea ere.
● Kultura: jakintza eta esperientzia trukeak kultura arloan; bereziki hauetan: ondarea, artisten mugikortasuna, artisten arteko hartu-eman profesionalak, sortzaileak edo kultura-industriak eta lanen, ondare-ondasunen eta kultura-produktuen hedapena.
● Hizkuntza-politika: adituen eta ikertzaileen arteko trukeak bakoitza bere hizkuntzaren garapena eta sustapenaren eremuan, baita arlo horretako informazioaren eta jardunbide onen trukeak ere.
● Ekonomia: Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Quebec-en arteko informazio trukeak negozioa egiteko eta inbertitzeko aukerei buruz. Nork bere itsas ekonomian, hazkunde iraunkorreko esperientziak trukatzea.
● Ingurumena: Informazioaren eta jardunbide onen trukea aldaketa klimatikoaren kontrako borrokari eta ingurumenaren babesari buruz.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
ARABAN EKIN ETA ENPRESA BERRIAK SORTZEKO LAGUNTZEN LERROA (EMPRENDER EN ÁLAVA). 2020
Araban enpresa berriak sortzeko laguntzak, norgehiagokako diru-laguntzak emanez, Arabako ekoizpen-sarea modernizatzen, dibertsifikatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak egiten dituzten erakunde edo pertsona ekintzaileei.
Deitzailea: Arabako Foru Aldundia
Martxoaren 1era arte
REI JAUME I SARIEN 32. EDIZIORAKO HAUTAGAITZAK AURKEZTEA
Apirilaren 1era arte egongo da zabalik Rei Jaume I sarien 2020 deialdia. Izena emateko, http://www.fprj.es/es/convocatoria/ estekan eskuragarri dagoen inprimaki ofiziala bete behar da. Hautagaiek beren lanbide-jardueraren zatirik handiena Espainian egina izan behar dute eta, ahal dela, Espainian bizi. Kategoria bakoitzak (oinarrizko ikerketa, ekonomia, ikerketa medikoa, ingurumena, teknologia berriak eta ekintzailetza) 100.000 euro ditu.
Deitzailea: Rei Jaume I Fundazioa
Martxoaren 3an
EUSKO JAURLARITZAREN ETA SPRI TALDEAREN 2020KO LAGUNTZA ETA ZERBITZU BERRIEN AURKEZPENA, BIZKAIKO EUSKAL ENPRESENTZAT. Bilbon.
ETEek, startupek, euskal industriak oro har eta teknologia-zentroek, aurten, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren erakunde den SPRI taldeak 2020an teknologia, zibersegurtasun industrial, ekintzailetza, enpresa-sustapen eta nazioartekotze, berrikuntza eta 4.0 industriako proiektuetara bideratuko dituen 254 milioi euro inguru jasoko dituzte, laguntza- eta finantzaketa-programen bidez. Iaz baino ia % 8 gehiago da .
Antolatzailea: SPRI taldea
Martxoaren 3tik 5era
INDUSTRIA-METROLOGIA DIMENTSIONALEAN HITZALDIA, METROMEET 2020. Euskalduna Jauregian, Bilbo
Hiru egunez, programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, General Electric, Novo Nordisk edo Topsolid-eko hizlariek parte hartuko dute. Gainera, PTB, Nottinghamgo Unibertsitate, Antwerp-eko Unibertsitate edo EHUko ordezkariek eta ikertzaileek ere hitz egingo dute Metrologia Digital eta Birtual, Digital Twins, Mekanizazio-prozesuko neurketa-garapen berri eta beste gai askori buruz.
% 30eko beherapen berezia Innobasqueko bazkide diren erakundeentzat.
ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan
Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.
Martxoaren 4an
EUSKO JAURLARITZAREN ETA SPRI TALDEAREN 2020KO LAGUNTZA ETA ZERBITZU BERRIEN AURKEZPENA ARABAKO EUSKAL ENPRESENTZAT. Gasteizen
ETEek, startupek, euskal industriak oro har eta teknologia-zentroek, aurten, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren erakunde den SPRI taldeak 2020an teknologia, zibersegurtasun industrial, ekintzailetza, enpresa-sustapen eta nazioartekotze, berrikuntza eta 4.0 industriako proiektuetara bideratuko dituen 254 milioi euro inguru jasoko dituzte, laguntza- eta finantzaketa-programen bidez. Iaz baino ia % 8 gehiago da.
Antolatzailea: SPRI taldea
Martxoaren 6ra arte
3i PROGRAMA: BERRIKUNTZA, NAZIOARTEKOTZE ETA INBERTSIORAKO LAGUNTZA INTEGRALA – 2020
Enpresen lehiakortasuna handitzeko laguntzak, berrikuntzan, nazioartekotzean eta inbertsioan ekintza integralen bidez, enpresen lehiakortasuna handiagotzeko laguntzak,10 eta 249 arteko langile-kopurua duten enpresa berritzaileentzat, baldin eta Bizkaian gutxienez 10 enplegu dituen ekoizpen-zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat badute eta urteko negozio-bolumenak 50 milioi euro gainditzen ez baditu edo balantze orokorrak 43 milioi euro gainditzen ez baditu (bietako bat).
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
EUSKO JAURLARITZAREN ETA SPRI TALDEAREN 2020KO LAGUNTZA ETA ZERBITZU BERRIEN AURKEZPENA GIPUZKOAKO EUSKAL ENPRESENTZAT. Donostian
ETEek, startup-ek, euskal industriak oro har eta teknologia-zentroek, aurten, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren erakunde den SPRI taldeak 2020an teknologia, zibersegurtasun industrial, ekintzailetza, enpresa-sustapen eta nazioartekotzeko, berrikuntzako eta 4.0 industriako proiektuetara bideratuko dituen 254 milioi euro inguru jasoko dituzte, laguntza- eta finantzaketa-programen bidez. Iaz baino ia % 8 gehiago da .
Antolatzailea: SPRI taldea
Martxoaren 10era arte
EIT FOOD ACCELERATOR NETWORK (FAN)
EIT Food Accelerator Network (FAN) azeleragailuaren hirugarren edizioa. Eskaerak egiteko epea martxoaren 10era arte luzatuko da, eta eskaerak webgune honetara bidali behar dira. Nekazaritzako elikagaien sektorearen egungo arazoei irtenbideak proposatuko dizkieten enpresak bilatzen dira elikagaien balio-kate osoan zehar: nekazaritza adimenduna, kontsumoa eta osasuna, ontziratze-irtenbide jasangarriak, elikagaiak alferrik galtzea saihesteko berrikuntzak, elikagaien segurtasuna areagotuz edo elikagaien industrian banaketa-sistema eraginkorrago bat sortzen lagunduz.
Deitzailea: EIT FOOD
Martxoaren 13an
BIZKAIA BBK PROGRAMA
Bizkaiko unibertsitate-tituludun gazteak lehentasunezko sektoreetan (Big Data, Energia, Aeronautika, Finantza Hub, Automobilgintza eta Zilar Ekonomian) trebatzeko ekimena, munduko erreferentzia-zentroetan. Horregatik, unibertsitateen eta enpresen ebaluazioa gainditzen duten 35 urtez behekoek beren aldetik finantza-laguntza lortuko dute. Bi erakundeek Bizkaia BBK Programako graduondokoen kostuaren % 100 finantzatzen dute, bai eta helmugako herrialdean bizitzearen kostua ere, graduondoko prestakuntza-aldi osoan. Bizkaia BBK programari atxikitako Bizkaiko enpresek gutxienez 2 urteko lan-kontratua sinatuko dute Bizkaia BBK Programak onartzen dituen pertsonekin.
Deitzaileak: Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK Fundazioa
I+G JARDUERETAN ATZERRIKO ENPRESEN INBERTSIO-PROGRAMA. 2020
Atzerriko kapitala duten eta Espainian ezarri nahi duten enpresetan, edota dagoeneko ezarrita dauden eta I+G jarduerak hasi eta garatu nahi dituzten enpresetan, ikerketa eta garapena sustatzeko jarduerak egitea, Espainiako ekonomiaren lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzen laguntzeko.
Deitzailea: Industria Ministerio
Martxoaren 15era arte
Ideia onak dituzten pertsonei zuzendutako programa da, urrats bat harago joan eta nekazaritzako elikagaien sektorea hobetzen lagunduko duen zerbait sortu nahi dutenei zuzendua. SeedBed enpresen inkubagailuan eskaerak egiteko epea martxoaren 15era arte egongo da irekita. Sei hilabetez, hautatutako enpresa sortu berriek prestakuntza jasoko dute bezeroen beharrak hobeto ulertzeko eta beren negozio-ideiak baliozkotzeko, 10.000 eurorainoko finantzaketarekin eta beste 20.000 euro eskuratzeko aukerarekin.
Deitzailea: EIT FOOD
Martxoaren 16ra arte
ALDAKETA KLIMATIKOA MOTELTZEKO ETA EGOKITZEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZAKO PROIEKTUETARAKO BEKAK. GIPUZKOA 2020
Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako bekak, azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie:
a) Berotegi efektuko gasen emisioa mugatzea deialdi honetako beste ildo batzuetan aintzat hartu ez diren eremuetan. Karbono hustulekuen analisia eta indartzea.
b) Arrisku analisia eta ahultasun azterketak Gipuzkoako inguruaren eta lurraldearen osagaien aldaketa klimatikoaren aurrean: kostaldeak, ibaiak, hiriguneak, natura sistemak eta nekazaritza sistemak.
c) Aldaketa klimatikoaren eraginak Gipuzkoako ekonomiaren eta alor ekonomikoen gainean: nekazaritza, basogintza, turismoa, administrazioa, osasuna, eta abar.
d) Erresilientziaren egokitze eta hobekuntza aukerak aldaketa klimatikoaren aurrean.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Martxoaren 17ra arte
MANUNET 2020 DEIALDI BERRIA
Fabrikazio aurreratuko proiektuak dituzten euskal enpresek fabrikazioaren arloko nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte har dezakete, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, Manunet-en bidez. Alemania, Asturias (ES), Gaztela eta Leon (ES), Espainia Euskadi (ES), Gelderland (ND), Irlanda, Israel, Luxenburgo, Nafarroa (ES), Norvegia, Overijssel (ND), Errumania, Errusia, Turkia eta Valonia (BE) dira 2020ko Deialdi honetan parte hartzen duten herrialde/eskualdeak.
Deitzailea: Manunet
Martxoaren 28ra arte
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren VII. ediziorako deialdia egin du, arlo zientifiko eta teknologikoan emakumeek egiten duten lana ikusarazteko, arlo horietan emakumeen bokazioak sustatzeko eta teknologiak gizartearen hazkunderako eta etorkizunerako duen garrantzia nabarmentzeko. Sariak bi kategoria ditu 2019tik: absolutua (3.000 eurokoa) eta gaztea, 35 urtez azpikoentzat (1.000 eurokoa). Hautagai bakoitzak bere burua aurkez dezake, edo beste edozein pertsonak edo erakundek aurkez dezake. Deialdia martxoaren 27ko 17:00ak arte egongo da zabalik, eta eskabideak bide elektronikoz baino ez dira aurkeztuko. Saria maiatzaren 7an emango da, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean egingo diren ForoTech 2020 jardunaldien barruan.
Deitzailea: Deustuko Unibertsitatea.
Martxoaren 31ra arte
EKONOMIA ZIRKULARREKO PROZESUAK SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TOLOSALDEA 2019
Tolosaldearako laguntzak dira, kopuru mugatukoak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak gauzatzeko, eta eskualdeko enpresek edo erakundeek ekonomia zirkularraren printzipioak inplementatzeko behar dituzten zerbitzu teknologikoen kostuaren zati bat finantzatuko dute. Horretarako, zenbateko mugatuko laguntzak emango dira. Erauzi, fabrikatu, kontsumitu eta botatzeko eredu ekonomiko linealak zirkularragoa den beste batera eboluzionatu behar du, materialak eta energia berrerabiliz eta birziklatuz. Ekonomia zirkularrean hainbat arlo sartzen dira eta aipaturiko ekintza-ildoekin bat datozen ekintzak sustatu nahi dira.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
BERRIKUNTZA HOBETZEKO LAGUNTZAK (ÁLAVA INNOVA) 2020
ETEek, zentro teknologikoek, unibertsitate-zentroek, fundazioek eta enpresa-elkarteek enpresan berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuak eta/edo ekintzak egin ditzaten bultzatzeko eta sustatzeko laguntzak. Arabako ETE, autonomo edo teknologia-zentro eta/edo ikerketa-zentroentzat.
Deitzailea: Arabako Foru Aldundia
Horizon(te) 2020 programa europarrak finantzatutako ekimena, Europako ETEek garatutako negozio-eredu berritzaileen bideragarritasun-azterketak (Viability Assessment Projects, VAP) finantzatu nahi dituena, kanpoko merkatuetan haien garapena eta lehiakortasuna bultzatzeko.
Deitzailea: Europako Batzordea
Apirilaren 15era arte
ENPRESA-LIDERGORAKO ESTATU-PROGRAMA. ENPRESA-BERRIKUNTZAKO EKIMEN ESTRATEGIKO SEKTORIALETARAKO LAGUNTZAK. ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZAKO MISIOEN PROGRAMA
Ekimen estrategiko handiak, I+G arloan intentsiboak eta lankidetza publiko-pribatuan garatuak, Espainiako ekonomiarentzat kritikoak diren ekoizpen-sektoreen desafioak identifikatu eta konpontzeko joera eta erronka zientifiko-tekniko berrienak barne hartzen dituztenak, babestea.
Deitzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Maiatzaren 25etik 29ra
MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2020. BECen
Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.
Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies)
Doako Teknologia Aholkularitza Zerbitzua da eraldaketa digitalerako, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten teknologien (EIKT soluziobideen) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoen ezarpenarekin. Pertsona autonomo, ekintzaile edo 10 langile baino gutxiagoko euskal mikroETEei zuzendua dago.
Deitzailea: SPRI taldea
Bizkaiko ekintzaileentzat, soil-soilik beren enpresa-proiektua garatzen jardun dezaten. BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko eta honela Bizkaiko ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileentzat. Hautaturiko proiektuek ekintzaileentzako laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez hileroko diru-kopuru bat jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.
Deitzailea: BBK
Azaroaren 27ra arte
H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA
Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila