Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
LARRIALDIKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK ETE-EI LAGUNTZEKO COVID-19
SPRI Taldeak webgune batean jasoko ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzatuko dituen jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berriez baliatzeko aukera ere.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritza
PANDEMIETARAKO LARRIALDIKO EROSKETA-PROGRAMA (PEPP)
Koronabirusaren krisia gainditutzat jo arte aktibo publiko eta pribatuak erosteko 750.000 milioi euroko balioa duen programa.
Deitzailea: Europako Banku Zentrala
COVID-19AREN ERAGINA ARINTZEKO EREMU EKONOMIKOAN SALBUESPENEZKO NEURRIEN PLANA
Talka-plana, 200.000 milioi euroraino mugiaraziko dituena koronabirusaren krisiaren inpaktu ekonomiko eta soziala arintzeko; horietatik 117.000 milioi sektore publikotik etorriko dira osorik (17.000 milioi, sektore kalteberentzat), eta gainerakoa baliabide pribatuen mobilizazioarekin osatuko da.
7/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 12koa, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko premiazko neurriak hartzeko dena
8/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko eta premiazko neurriei buruzkoa
11/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez premiazko neurri osagarriak hartzen diren gizartearen eta ekonomiaren esparruan COVID-19ari aurre egiteko
Deitzailea: Espainiako Gobernua
Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.
Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa
KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA
Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.
Deitzailea: Europako Batzordea
8/2020 ERREGE LEGE DEKRETUAREN ABAL-LERROA
Enpresa eta autonomoentzako Estatuaren abal-lerroa, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioarena. KOIk (ICO) kudeatuko du, COVID-19aren ondorio ekonomikoak arintzeko enpresei eta autonomoei finantzaketa ematen dieten finantza-erakundeen bidez. Enpresek eta autonomoek beren finantza-erakundeen bidez eskuratu ahal izango dituzte abal horiek, finantzaketa-eragiketa berriak formalizatuz edo daudenak berrituz.
Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa
GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA
Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.
Deitzailea: CDTI
BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK
Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
SARS-COV-2 ETA COVID-19 GAIXOTASUNARI BURUZKO IKERKETA-PROIEKTUEN EZOHIKO FINANTZAKETARAKO INTERES-ADIERAZPENEN PRESAZKO ESKAERA
SARS-CoV-2 eta CoVid19 gaixotasunari eta horiek kutsatutako pertsonengan duten eraginari buruzko ezagutza sustatzen duten proposamenak, interes-adierazpenaren formatuan, jasotzea espero da, pazienteari tratamendu eraginkorra emateko eta/edo osasun publikoko prestakuntza eta erantzuna emateko. Proposamenek urgentziazko egoerara egokituak izan behar dute eta, beraz, Osasun Sistema Nazionalean berehala inplementatu eta martxan jartzeko aukera eman behar dute, zehatzak, goiztiarrak eta egungo egoerari aplikagarriak izango diren emaitzekin. Proposamen horiek gaur egun dauden jardueretatik abiatuta egin daitezke.
Deitzailea: Carlos III.a Osasun Institutua
Apirilaren 23ra arte
EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-BERRIKUNTZA. GIZARTE-PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEA. BIZKAIA 2020
Enpresa edo gizarte-erakunde berritzaileen proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak.
Lehendik dauden gizarte-entitateentzat, baldin eta gizarte-proiektu berritzaile bat garatzea eta abiaraztea sustatzen badute; baita gizarte-enpresa edo -entitate berritzaile berrientzat ere, baldin eta 2018ko urtarrilaren 1ean edo egun horren ondoren eratu badira.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Dagoeneko finkatuta dauden eta Bizkaiko enpresa edo gizarte-erakunde berritzaileei zuzenduta dauden enpresa-proiektu sozial berritzaileak hazteko eta eskalatzeko diru-laguntzak, Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emandako lehen data 2015eko urtarrilaren 1a edo geroagokoa dutenak eta negozioak hazteko itxaropenak dituztenak. Bizkaiko gizarte-erakundeentzat ere bai, baldin eta enpresa-proiektu sozial berritzaile bat badute, lehenago Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzako Programan diruz lagundua, eta horrek gizarte-negozioaren ildo berritzaile berri bat ekarri badu eta negozio-ildo berri hori hazteko itxaropenak baditu.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Apirilaren 24ra arte
NAZIOARTEKOTZEKO LAGUNTZAK 2020
Laguntza-programa honen helburua da Bizkaiko ETEei nazioarteko merkatu gehiagotan sartzen eta haietan jarduten laguntzea, herrialde berrietara esportatzen has daitezen. Laguntza-programa honetaz baliatuko dira 3 eta 100 langile artean dituzten enpresak.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Apirilaren 24-26an
Europako Batzordeak, EBko estatu kideekin lankidetza estuan, Europa osorako hackaton bat antolatuko du, gizarte zibila, berritzaileak, bazkideak eta inbertitzaileak Europa osoan konektatzeko, koronabirusarekin lotutako erronketarako irtenbide berritzaileak garatzeko asmoz.
Deitzailea: Europako Batzordea
Apirilaren 28ra arte
BERRIKUNTZAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK (ÁLAVA INNOVA) 2020
ETEek, zentro teknologikoek, unibertsitate-zentroek, fundazioek eta enpresa-elkarteek enpresan berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuak eta/edo ekintzak egin ditzaten bultzatzeko eta sustatzeko laguntzak. Arabako ETE, autonomo edo teknologia-zentro eta/edo ikerketa-zentroentzat.
Deitzailea: Arabako Foru Aldundia
Apirilaren 29ra arte
JASANGARRITASUN ENERGETIKOKO EKINTZAK BULTZATZEKO DIRU-LAGUNTZA
Diru-laguntzen lerro honen xedea da instalazio, eraikin eta ekipamendu publikoetan energia-kudeaketa eraginkorra sustatzea, baita energia-iturri berriztagarrien aprobetxamendua ere (eguzki-energia termikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia eta minihidraulikoa), eta mugikortasun elektrikoa bultzatzea, ibilgailu elektrikoak erosteko eta erabilera publikorako birkarga-guneak instalatzeko laguntzen bidez.
Deitzailea: Arabako Foru Aldundia
Apirilaren 30era arte
JOSE IGNACIO ARRIETA ENPRESA ETA GIZARTE SARIA
Deialdia irekita sari honetarako hautagaiak aurkezteko; helburua da euskal enpresen, enpresa-elkarteen eta enpresa-munduari lotutako pertsonen Gizarte Erantzukizuneko jarduera aipagarriak aitortzea, baita horiek euskal gizartearen garapen sozial eta ekonomikoari eta ongizate, hezkuntza eta kulturari egiten dioten ekarpena ere.
Antolatzailea: Estrategia Empresarial
NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA. PRODUKTU BERRIAK MERKATURATZEA. GIPUZKOA 2020
Programaren helburua da Gipuzkoako enpresek produktu berriak nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
NAZIOARTEKOTZE PROGRAMA. EZARPEN PRODUKTIBO ETA KOMERTZIALAK. GIPUZKOA 2020
Gipuzkoako enpresen nazioartekotzea sustatzea, atzerrian ezarpen produktiboak sustatuz eta bultzatuz, baita produktu berriak nazioartean merkaturatuz ere.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Maiatzaren 14ra arte
“GIPUZKOA INDUSTRIA 4.0: PRODUKTU ETA ZERBITZUEN GARAPENA” PROGRAMA . GIPUZKOA 2020
Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren merkatura zuzentzen diren produktu, teknologia edo aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuetarako laguntzak, berrikuntza dakartenak, hau da, produktu edo prozesu (edo bien konbinazio) berriak edo hobetuak garatzea, erakunde eskatzaileak eskaintzen dituen produktu edo prozesuetatik nabarmen desberdinak direnak. Proiektuek Europako Batasunak “garapen esperimental” gisa definituriko kategorian sartu behar dute; laguntza-programa honen araudiaren 1. oinarrian dago deskribatuta.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Maiatzaren 15era arte
Euskadin kokatuta dauden edo instalazio produktiboa duten enpresetan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan industria-doktoregoak egiteko laguntzak, bai eta enpresek doktore-titulua duten ikertzaileak hartzeko ere, lanbide-karreren hasieratik laneratzen lagunduz eta euskal produkzio-sarearen lehiakortasuna areagotuz, bertan talentua txertatuz.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Maiatzaren 21era arte
BERRIKUNTZA ETA INBERTSIO AURRERATUA SUSTATZEKO 2I PLANA
Erakunde eskatzailearen lehiakortasuna edozein arlotan (prozesua, produktua, antolaketa, parte-hartzea, merkatua, jabetzaren babesa) berrikuntza teknologikoko nahiz ez-teknologikoko proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuak, baldin eta erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak badira eta eragin handia badute.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Maiatzaren 25era arte
GIPUZKOAKO ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA SAREA 2020
Ikerketa eta garapena bultzatzeko programa, I+G eta inbertsio proiektuak babestuz. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sartutako erakundeak izango dira onuradunak. Diru-laguntzak honako hauek osorik edo zati batean finantzatzeko izango dira:
a) I+G proiektuak lankidetzan, enpresetako I+G unitateak buru direla.
b) Enpresen I+G unitate berriak sortzea.
c) Ekipamendu eta azpiegitura zientifiko-teknologikoetan inbertitzeko proiektuak.
d) I+G proiektuak, batez ere fabrikazio aurreratu, energia eta biozientzien/osasunaren arloetan.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Maiatzaren 28ra arte
Ekimen estrategiko handiak, I+G arloan intentsiboak eta lankidetza publiko-pribatuan garatuak, Espainiako ekonomiarentzat kritikoak diren ekoizpen-sektoreen desafioak identifikatu eta konpontzeko joera eta erronka zientifiko-tekniko berrienak barne hartzen dituztenak, babestea.
Deitzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Maiatzaren 31ra arte
Kudeabide programa Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien baterako proiektua da, eta erakunde horiek elkarrekin egindako gogoetatik eta enpresei laguntzeko programak garatzen aurretiaz izandako esperientziatik abiatuta sortu da, euskal enpresei laguntza koordinatua emateko lehiakortasun-abantailak eraiki ditzaten. Euskal enpresen lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea, Kudeaketa Aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz, hasierako kontraste baten bidez, eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuz
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Euskalit
Ekainaren 1era arte
ENPLEGU-ESKAINTZA: ZUZENDARI ZIENTIFIKOA. ENERGIA ELEKTROKIMIKOA METATZEA
ENERGIA ELEKTROKIMIKOA METATZE-eremuan (EES, ingelesezko siglen arabera) zuzendari zientifiko posturako hautagai-zerrendak jasotzeko epea ireki da; zuzendari hori energia elektrokimikoa metatzeko baterietarako eta gailuetarako abangoardiako teknologiak garatzeaz arduratuko da. CIC energiGUNE energia metatzeko ikerketa-zentroa da, metatze elektrokimiko eta termikoa ardatz dituena, eta egoitza Euskadin duena. Bere eginkizuna nazioarteko panoraman funtsezko eginkizun bat betetzea da, energia metatzeko teknologien sektorean, eta horrela Euskadiko industria-lehiakortasunari laguntzea. CIC energiGUNEk puntako ikerketa instalazioak ditu, ekipamendu aurreratuenak, esperientzia handiko zuzendaritza-taldea eta baita zientzialari, enpresaburu eta aditu industrial nabarmenek osatutako batzorde zientifiko bat ere. CIC energiGUNE Europako bost ikerketa-zentro garrantzitsuenen artean dago jorratzen dituen ikerketa-arlo gehienetan.
Deitzailea: CIC EnergiGUNE
Bizkaiko ekintzaileentzat, soil-soilik beren enpresa-proiektua garatzen jardun dezaten. BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko eta honela Bizkaiko ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileei zuzendua. Hautaturiko proiektuek ekintzaileentzako laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez hileroko diru-kopuru bat jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.
Deitzailea: BBK
Ekainaren 16ra arte
M-ERA.NET 2020: MATERIALETAN IKERKETAK ETA BERRIKUNTZAK EGITEKO FINANTZAKETA-LAGUNTZA BERRIAK
M-ERA.NET 2020 deialdiak 20 milioi euroko aurrekontua du materialen gaineko I+G+b proiektuak finantzatzeko, baldin eta horietan herrialde edo eskualde biko edo gehiagoko enpresek edo erakundeek parte hartzen badute.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritza
Irailaren 4ra arte
VII. ADA BYRON SARIA
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren VII. ediziorako deialdia egin du, arlo zientifiko eta teknologikoan emakumeek egiten duten lana ikusarazteko, arlo horietan emakumeen bokazioak sustatzeko eta teknologiak gizartearen hazkunderako eta etorkizunerako duen garrantzia nabarmentzeko. Sariak, 2019. urtetik, bi kategoria ditu: absolutua (3.000 euroz hornitua) eta gaztea, 35 urtez behekoentzat (1.000 euroz hornitua). Hautagai bakoitzak bere burua aurkez dezake, edo beste edozein pertsonak edo erakundek aurkez dezake. Deialdia irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta eskabideak bide elektronikoz baino ez dira aurkeztuko. Saria ForoTech-Ingeniaritzaren eta Teknologiaren Deustuko Astearen zortzigarren edizioan emango da; hau maiatzetik urrira aldatu da, zehazki urriaren 28tik 30era izango da.
Deitzailea: Deustuko Unibertsitatea
Urriaren 21ean
ELKARGIREN XXXI. ENPRESA-TOPAKETA. Donostian
XXXI. Enpresa Topaketa urriaren 21ean izango da, Donostiako Kursaal jauregian. Interes handieneko jardunaldia prestatzen ari gara dagoeneko, eta aurten ospatzen den 40. urteurrena ere gogoratuko da bertan.
Antolatzailea: Elkargi
Urriaren 28tik 30era
INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIAREN VIII. DEUSTO ASTEA, FOROTECH
Unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa-foroa, ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbildu gura duena, baita ikerketa eta garapen teknologikoko bokazioak sustatu ere, bereziki emakumeen artean.
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
Urriaren 26-28an
INDUSTRIAL TECHNOLOGIES 2020. Mainz-en, Alemanian
Teknologia industrialek funtsezko zeregina dute Europako industrian. Europar Batasunaren lehiakortasunerako funtsezko oinarriak ematen dituzte, ekonomiaren sektore guztiak eratzen dituzte eta gizarte-erronkak konpontzen eta etorkizun iraunkorra izaten laguntzen dute. IndTech2020-k plataforma bat eskaintzen die ikerketa-erakunde, industria eta politiken formulazioan interesaturiko alderdiei, etorkizuneko joerak, erronka teknologikoak eta Europako etorkizuneko industria- eta ikerketa-politika taxutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren urrats gehigarriak eztabaidatzeko funtsezko teknologia bideratzaileen esparruan, hala nola nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazio aurreratua, ekonomia iraunkor eta berderantz trantsizio sozialki bidezko baten gogoetak eginez.
Antolatzaileak: Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federala (BMBF); Projektträger Jülich (PtJ) proiektuen kudeaketa; Europako Batzordea (EU-COM); Enterprise Europe Network (EEN) Renania-Palatinatua – Sarre eta DECHEMA e.V. Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologiaren Alemaniako Elkartea; Karlsruhe (PTKA) proiektuen kudeaketa eta VDI Technologiezentrum GmbH (VDI-TZ).
Azaroaren 18-19an
BASQUE INDUSTRY 4.0: THE MEETING POINT. BECen (Barakaldo, Bizkaia)
Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Basque Industry 4.0 produkzio-bitarteko eta -sistemetan adimena sartzearen aldeko apustua da, baita produktu eta prozesu berrietan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzearen, material aurreratuak balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan sartzearen, erabilitako baliabideen efizientzia eta iraunkortasunaren eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioaren aldekoa ere.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Saila eta SPRI Taldea
Azaroaren 23tik 27ra
MAKINA ERREMINTAREN BIENALA 2020. BECen
Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.
Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies)
Azaroaren 27ra arte
H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA
Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
2020ko abenduaren 31ra arte
KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK
Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.
Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)
CARE & INDUSTRY AGAINST CORONA
Koronabirusaren aurkako neurriak eta konponbideak bultzatzeko plataforma; dagoeneko Europako 168 erakunde bildu ditu; izan ere, Europako eragile guztiak batzea du helburu, eskaintzak eta eskaerak elkartzeko, ezagutzak eta ikuspegiak partekatzeko eta neurriko laguntzaren ikuspegi orokorra emateko nork bere eskualdean. Pandemia konpondu ondoren beharko den laguntza prestatzea da kontua.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network eta Europako Batzordea
2021eko martxoaren 23ra arte
ETEen digitalizazioa sustatzeko baliabideak emango dituzten erakundeak hautatzeko deialdia; Red.es-ek bere laguntza emango die.
Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa