Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
LARRIALDIKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK ETE-EI LAGUNTZEKO COVID-19
SPRI Taldeak webgune batean jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzatutako jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatzen dituzten laguntza berrietarako sarbidea ere.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritza
Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.
Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa
Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma abiarazi du gaur, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren parte den Plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.
Koordinatzailea: Europako Batzordea
KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA
Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.
Deitzailea: Europako Batzordea
EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTZEKO ETA LAGUNTZEKO
Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.
Deitzailea: Europako Batzordea
GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA
Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.
Deitzailea: CDTI
BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK
Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.
BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA
KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
SARS-COV-2 ETA COVID-19 GAIXOTASUNARI BURUZKO IKERKETA-PROIEKTUEN EZOHIKO FINANTZAKETARAKO INTERES-ADIERAZPENEN PRESAZKO ESKAERA
SARS-CoV-2 eta CoVid19 gaixotasunari eta horiek kutsatutako pertsonengan duten eraginari buruzko ezagutza sustatzen duten proposamenak, interes-adierazpenaren formatuan, jasotzea espero da, pazienteari tratamendu eraginkorra emateko eta/edo osasun publikoko prestakuntza eta erantzuna emateko. Proposamenek urgentziazko egoerara egokituak izan behar dute eta, beraz, Osasun Sistema Nazionalean berehala inplementatu eta martxan jartzeko aukera eman behar dute, zehatzak, goiztiarrak eta egungo egoerari aplikagarriak izango diren emaitzekin. Proposamen horiek gaur egun dauden jardueretatik abiatuta egin daitezke.
Deitzailea: Carlos III.a Osasun Institutua
The Dreamers Factory-k berrikuntza-ahaleginak arintzen laguntzen die enpresei. Horretarako, ETEak eta korporazioak startupekin konektatzen dituzte, biak hazaraziko dituzten sinergiak sortzeko. Dinamika horri esker, lehenengoek beren proiektuetako batzuk kanpora atera ditzakete, eta beraien hazkundean eragina izango duten startup eta teknologiak aurkitu; eta startupek, berriz, beren ideiak eta ezagutza teknologikoa balio bihurtzeko prozesua bizkortzeko aukera dute. COVID-19aren aurrean, doako webminarrak antolatzen ari dira, eta horietan esperientziak partekatu eta tresnak eskaintzen dituzte enpresek krisiari aurre egiteko plan bat hedatu dezaten.
Antolatzailea: ESEUNE Business School
Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta Covid-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala. Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.
Antolatzailea: World Economic Forum
Maiatzaren 12an
BERRIKUNTZA PERTSONENGAN 2020. ELI FISAS: Entzute Kontzientea, Harremana eta Konfiantza.
Maiatzean zehar, pertsonen eta lantaldeen kudeaketaren esparruko hainbat gai, arazo eta kezkari buruzko jardunaldiak eta tailerrak egingo ditugu, hainbat ikuspegitatik.
WEBINARRA: NOLAKOAK IZANGO DIRA BEZERO-ENPRESA HARREMAN BERRIAK?
Errealitatea, ezagutzen genuen bezala, atzean geratu da, eta berrogeialdi honen ondoren kontsumitzaileen portaera eta enpresa eta erakundeekiko harremana aldatu egingo dira. Orain inoiz baino gehiago, ikuspegi humanistak, pertsona erdigunean jartzen duenak, hartzen du garrantzia. Marta Aguilar-ek, Deustuko Unibertsitateko Executive Education Programen zuzendari akademiko eta Marketin irakasleak, gaiaren inguruko hausnarketa egingo du.
Antolatzailea: Deusto Business School
WEBINARRA: ADAPTING TO CLIMATE CHANGE, LIFE FUNDING
Klima-aldaketara egokitzea ezinbestekoa da planetaren berotzeari lotutako arriskuak murrizteko. LIFE programak klima-aldaketara egokitzeko berrikuntzak garatzen dituzten proiektu asko finantzatzen ditu. Apirilaren 2an, LIFE Call 2020 abiarazi zen, klima-ekintzako proiektuetarako. Aurten, programak klima-aldaketaren esparruko aplikazio berri asko erakarri nahi ditu.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Maiatzaren 12-13an
GIRA MUJERES VITORIA-GASTEIZ ONLINE
Interesa duten emakumeen urratsak ekintzailetzara bideratzeko tailerra. Negozio-ideia bat duten eta beren enpresa propioa eratzeko bidean dauden emakumeei zuzenduta dago; horretarako, fokatu, autoezagutza landu eta negozioaren hainbat alderdi aletu behar dituzte, hasierako etapa hori hobeto bideratzeko.
Antolatzailea: EmakumeEkin
Maiatzaren 14an
AZTIWEBINARRA: HORECA SEKTOREAREN SUSPERTZEA ETA ELIKADURA-INDUSTRIAN DUEN ERAGINA: ERRONKAK ETA AUKERAK
Horeca sektoreak erronka, baita ere aukera, handiei aurre egin behar die une historiko honetan. Gai horren inguruan antolatu dugu #AZTIWebinar hau, horeca sektorearen susperraldiari eta elikagaien industrian duen eraginari buruzkoa. Rogelio Pozo Aztiko zuzendari nagusiak aurkeztuko duen hitzordu honetan, Andoni Luis Aduriz Eurotoques-eko lehendakariak eta Imanol Echeveste Angulas Aguinagan Horeca zuzendaria denak parte hartuko dute, eta aurkezpenaren ondoren, webinarrean parte hartzen dutenen galderei erantzungo diete.
Antolatzailea: Azti
Maiatzaren 14ra arte
“GIPUZKOA INDUSTRIA 4.0: PRODUKTU ETA ZERBITZUEN GARAPENA” PROGRAMA. GIPUZKOA 2020
Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren merkatura zuzentzen diren produktu, teknologia edo aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuetarako laguntzak, berrikuntza dakartenak, hau da, produktu edo prozesu (edo bien konbinazio) berriak edo hobetuak garatzea, erakunde eskatzaileak eskaintzen dituen produktu edo prozesuetatik nabarmen desberdinak direnak. Proiektuek Europako Batasunak “garapen esperimental” gisa definituriko kategorian sartu behar dute; laguntza-programa honen araudiaren 1. oinarrian dago deskribatuta.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Maiatzaren 15era arte
DEIALDI ALDEANIZTUNA COVID-19RAKO KONPONBIDEAK AURKITZEKO. ECHO ALDIA– TXERTORIK GABEKO BIZITZA
Eureka gobernuen arteko berrikuntza-sareak deialdi bat egin du ikertzaileek nazioarteko partzuergoak sor ditzaten COVID-19aren ikerketan lankidetza indartzeko. Proiektuek ─Austria, Kanada, Danimarka, Frantzia, Herbehere, Espainia (CDTI) eta Turkiako ikerketa finantzatzeko agentzia nazionalen bidez finantzatuko dira─ bi herrialdetako bi erakunde izan behar dituzte gutxienez. Eurekak behar espezifikoak lantzen dituen ikerketa lagundu nahi du, desinfekzioa, diagnostikoa, osasun digitala eta terapeutikoa barne.
Deitzailea: Eureka Sarea
Maiatzaren 19an
BERRIKUNTZA PERTSONENGAN 2020. JORGE ALCONERO: Lidergo Kontzientea: 5 gako eraldaketa pertsonalerako.
Maiatzean zehar, pertsonen eta lantaldeen kudeaketaren esparruko hainbat gai, arazo eta kezkari buruzko jardunaldiak eta tailerrak egingo ditugu, hainbat ikuspegitatik.
Antolatzailea: PT Garaia
Maiatzaren 21ean
AZTIWebinarra: E-COMMERCE, HAZKUNDEA ETA FINKAPENA: NOLA KUDEATU, ETA ENPRESENTZAT ETA BANAKETARAKO DITUEN INPLIKAZIOAK
Une historiko honetan, hazteko aukera gisa agertzen da e-commerce delakoa. Gai honen inguruan antolatu da #AZTIWebinar hau.
Antolatzailea: Azti
Maiatzaren 21era arte
BERRIKUNTZA ETA INBERTSIO AURRERATUA SUSTATZEKO 2I PLANA
Erakunde eskatzailearen lehiakortasuna edozein arlotan (prozesua, produktua, antolaketa, parte-hartzea, merkatua, jabetzaren babesa) berrikuntza teknologikoko nahiz ez-teknologikoko proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuak, baldin eta erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak badira eta eragin handia badute.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Maiatzaren 25era arte
GIPUZKOAKO ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA SAREA 2020
Ikerketa eta garapena bultzatzeko programa, I+G eta inbertsio proiektuak babestuz. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sartutako erakundeak izango dira onuradunak. Diru-laguntzak honako hauek osorik edo zati batean finantzatzeko izango dira:
a) I+G proiektuak lankidetzan, enpresetako I+G unitateak buru direla.
b) Enpresen I+G unitate berriak sortzea.
c) Ekipamendu eta azpiegitura zientifiko-teknologikoetan inbertitzeko proiektuak.
d) I+G proiektuak, batez ere fabrikazio aurreratu, energia eta biozientzien/osasunaren arloetan.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Maiatzaren 26an
BERRIKUNTZA PERTSONENGAN 2020. IÑIGO GARATXENA: Nola landu adikzioak erakundeetan.
Maiatzean zehar, pertsonen eta lantaldeen kudeaketaren esparruko hainbat gai, arazo eta kezkari buruzko jardunaldiak eta tailerrak egingo ditugu, hainbat ikuspegitatik.
Antolatzailea: PT Garaia
Maiatzaren 28an
AZTIWebinarra: NOLA EGIN AURRE ELIKAGAI-ENPRESEN DIGITALIZAZIOARI: HORNIDURA-KATETIK KONTSUMITZAILEAREKIKO KONEXIORAINO
Digitalizazioa erronka bat da kate osoarentzat, horniduratik hasi eta kontsumitzailearekiko konexioraino. Erronka horri nola aurre egin ikusteko, digitalizazioari buruzko #AZTIWebinar hau antolatu du Aztik.
Antolatzailea: Azti
Maiatzaren 28ra arte
Ekimen estrategiko handiak, I+G arloan intentsiboak eta lankidetza publiko-pribatuan garatuak, Espainiako ekonomiarentzat kritikoak diren ekoizpen-sektoreen desafioak identifikatu eta konpontzeko joera eta erronka zientifiko-tekniko berrienak barne hartzen dituztenak, babestea.
Deitzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Maiatzaren 31ra arte
Kudeabide programa Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien baterako proiektua da, eta erakunde horiek elkarrekin egindako gogoetatik eta enpresei laguntzeko programak garatzen aurretiaz izandako esperientziatik abiatuta sortu da, euskal enpresei laguntza koordinatua emateko lehiakortasun-abantailak eraiki ditzaten. Euskal enpresen lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea, Kudeaketa Aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz, hasierako kontraste baten bidez, eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuz
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Euskalit
Ekainaren 1era arte
ENPLEGU-ESKAINTZA: ZUZENDARI ZIENTIFIKOA. ENERGIA ELEKTROKIMIKOA METATZEA
ENERGIA ELEKTROKIMIKOA METATZE-eremuan (EES, ingelesezko siglen arabera) zuzendari zientifiko posturako hautagai-zerrendak jasotzeko epea ireki da; zuzendari hori energia elektrokimikoa metatzeko baterietarako eta gailuetarako abangoardiako teknologiak garatzeaz arduratuko da. CIC energiGUNE energia metatzeko ikerketa-zentroa da, metatze elektrokimiko eta termikoa ardatz dituena, eta egoitza Euskadin duena. Bere eginkizuna nazioarteko panoraman funtsezko eginkizun bat betetzea da, energia metatzeko teknologien sektorean, eta horrela Euskadiko industria-lehiakortasunari laguntzea. CIC energiGUNEk puntako ikerketa instalazioak ditu, ekipamendu aurreratuenak, esperientzia handiko zuzendaritza-taldea eta baita zientzialari, enpresaburu eta aditu industrial nabarmenek osatutako batzorde zientifiko bat ere. CIC energiGUNE Europako bost ikerketa-zentro garrantzitsuenen artean dago jorratzen dituen ikerketa-arlo gehienetan.
Deitzailea: CIC EnergiGUNE
Bizkaiko ekintzaileentzat, soil-soilik beren enpresa-proiektua garatzen jardun dezaten. BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko eta honela Bizkaiko ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileei zuzendua. Hautaturiko proiektuek ekintzaileentzako laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez hileroko diru-kopuru bat jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.
Deitzailea: BBK
Ekainaren 2an
BERRIKUNTZA PERTSONENGAN 2020. AMAIA DIAZ DE MONASTERIOGUREN: Elikadura osasungarrirako gakoak lantokian.
Maiatzean zehar, pertsonen eta lantaldeen kudeaketaren esparruko hainbat gai, arazo eta kezkari buruzko jardunaldiak eta tailerrak egingo ditugu, hainbat ikuspegitatik.
Antolatzailea: PT Garaia
Ekainaren 16ra arte
M-ERA.NET 2020: MATERIALETAN IKERKETAK ETA BERRIKUNTZAK EGITEKO FINANTZAKETA-LAGUNTZA BERRIAK
M-ERA.NET 2020 deialdiak 20 milioi euroko aurrekontua du materialen gaineko I+G+b proiektuak finantzatzeko, baldin eta horietan herrialde edo eskualde biko edo gehiagoko enpresek edo erakundeek parte hartzen badute.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritza
Ekainaren 17ra arte
European Data Incubator-ek (EDI) 5 milioi euroko funtsa du Europan datuen ekonomia sustatzeko, eta Big Dataren eta enpresa txiki eta ertainen eremuan etorkizun oparoko 35 startup-en bila dabil bere hurrengo inkubazio-txandan parte hartzeko. EDI inkubazio-programa bat da, Europa osoko 20 bazkidek zuzendua, eta startupei eta ETEei hazteko aukera ematen die, Europako korporazio handiago batek aurkezturiko erronka errealen bidez, 100.000 eurorainoko finantzaketa eta aholkularitza pertsonala eskainiz. Programak 8 hilabeteko iraupena du, 2020ko irailetik 2021eko apirilera arte. Hiru hazkuntza- fase trinkotan banatzen da, non konbinatzen diren online saioak eta bilerak Bilbon eta Berlinen.
Ekainaren 30era arte
Hazinnovak berrikuntzan lehen esperientzia eskaintzen die enpresa txikiei. Hazinnova zerbitzu berri bat da ETEak berrikuntza egin dezan erraz, azkar eta doan, lana antolatzeko era berrietan edo bere produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrietan. Agente edo eragileen sare bat –tokiko garapen-agentziek, klusterrek, merkataritza-ganberek eta enpresa-elkartek osatua– enpresen zerbitzura dago prozesu osoan laguntza emateko prest, inolako kosturik gabe beraientzat eta administrazio-karga minimoarekin.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Spri eta Innobasque
Uztailera arte
Europako Batzordeak 2020rako proiektu-proposamenen deialdia egin du LIFE programaren esparruan. Neurriak hartu ditu koronabirusaren murrizketa-aldietan aplikazioa errazteko, luzatutako epeak barne. Aurten, 450 milioi euro baino gehiago bideratuko dira naturaren kontserbaziorako, ingurumena babesteko eta klima-ekintzarako proiektuetara.
Deitzailea: Europako Batzordea
Irailaren 4ra arte
VII. ADA BYRON SARIA
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren VII. ediziorako deialdia egin du, arlo zientifiko eta teknologikoan emakumeek egiten duten lana ikusarazteko, arlo horietan emakumeen bokazioak sustatzeko eta teknologiak gizartearen hazkunderako eta etorkizunerako duen garrantzia nabarmentzeko. Sariak, 2019. urtetik, bi kategoria ditu: absolutua (3.000 euroz hornitua) eta gaztea, 35 urtez behekoentzat (1.000 euroz hornitua). Hautagai bakoitzak bere burua aurkez dezake, edo beste edozein pertsonak edo erakundek aurkez dezake. Deialdia irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta eskabideak bide elektronikoz baino ez dira aurkeztuko. Saria ForoTech-Ingeniaritzaren eta Teknologiaren Deustuko Astearen zortzigarren edizioan emango da; hau maiatzetik urrira aldatu da, zehazki urriaren 28tik 30era izango da.
Deitzailea: Deustuko Unibertsitatea
Urriaren 9an
KONEKTA BIZKAIA ENPRESA. Bilbon
KONEKTA Bizkaia Enpresa Bizkaiko lurraldeko startup eta ETEen arteko topaketa-foroa da, elkarren ezagutzan sakontzea eta enpresa-lankidetzarako harreman berriak sustatzea xede duena. Honako helburuokin planteatzen da: Bizkaiko ETEen berrikuntza sustatzea startup-ekiko harremanaren bidez; lankidetza-ingurune eta dinamiken zabalkunde eta finkatzea, horien bidez negozio-aukera berriak, berrikuntza-proiektu eta erakunde ezberdinen arteko sinergietan oinarrituak, identifikatuz.
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Urriaren 21ean
ELKARGIREN XXXI. ENPRESA-TOPAKETA. Donostian
XXXI. Enpresa Topaketa urriaren 21ean izango da, Donostiako Kursaal jauregian. Interes handieneko jardunaldia prestatzen ari gara dagoeneko, eta aurten ospatzen den 40. urteurrena ere gogoratuko da bertan.
Antolatzailea: Elkargi
Urriaren 28tik 30era
INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIAREN VIII. DEUSTO ASTEA, FOROTECH
Unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa-foroa, ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbildu gura duena, baita ikerketa eta garapen teknologikoko bokazioak sustatu ere, bereziki emakumeen artean.
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
Urriaren 26-28an
INDUSTRIAL TECHNOLOGIES 2020. Mainz-en, Alemanian
Teknologia industrialek funtsezko zeregina dute Europako industrian. Europar Batasunaren lehiakortasunerako funtsezko oinarriak ematen dituzte, ekonomiaren sektore guztiak eratzen dituzte eta gizarte-erronkak konpontzen eta etorkizun iraunkorra izaten laguntzen dute. IndTech2020-k plataforma bat eskaintzen die ikerketa-erakunde, industria eta politiken formulazioan interesaturiko alderdiei, etorkizuneko joerak, erronka teknologikoak eta Europako etorkizuneko industria- eta ikerketa-politika taxutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren urrats gehigarriak eztabaidatzeko funtsezko teknologia bideratzaileen esparruan, hala nola nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazio aurreratua, ekonomia iraunkor eta berderantz trantsizio sozialki bidezko baten gogoetak eginez.
Antolatzaileak: Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federala (BMBF); Projektträger Jülich (PtJ) proiektuen kudeaketa; Europako Batzordea (EU-COM); Enterprise Europe Network (EEN) Renania-Palatinatua – Sarre eta DECHEMA e.V. Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologiaren Alemaniako Elkartea; Karlsruhe (PTKA) proiektuen kudeaketa eta VDI Technologiezentrum GmbH (VDI-TZ).
Azaroaren 5-6an
UHINAK KLIMA-ALDAKETARI ETA ITSASERTZARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO IV. KONGRESUA. Irunen, Gipuzkoa
Uhinak mugaz gaindiko biltzarra da, klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzkoa. Laugarren edizio honetan, klima-larrialdiak garrantzi berezia izango du, klima-aldaketaren ondorioek eta muturreko gertaerek berehalako jarduketak eskatzen dituzte eta.
Antolatzaileak: Azti eta Ficoba
Azaroaren 18-19an
BASQUE INDUSTRY 4.0: THE MEETING POINT. BECen (Barakaldo, Bizkaia)
Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Basque Industry 4.0 produkzio-bitarteko eta -sistemetan adimena sartzearen aldeko apustua da, baita produktu eta prozesu berrietan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzearen, material aurreratuak balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan sartzearen, erabilitako baliabideen efizientzia eta iraunkortasunaren eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioaren aldekoa ere.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Saila eta SPRI Taldea
Azaroaren 23tik 27ra
MAKINA ERREMINTAREN BIENALA 2020. BECen
Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.
Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies)
Azaroaren 27ra arte
H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA
Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Abenduaren 31ra arte
KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK
Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.
Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)
CARE & INDUSTRY AGAINST CORONA
Koronabirusaren aurkako neurriak eta konponbideak bultzatzeko plataforma; dagoeneko Europako 168 erakunde bildu ditu; izan ere, Europako eragile guztiak batzea du helburu, eskaintzak eta eskaerak elkartzeko, ezagutzak eta ikuspegiak partekatzeko eta neurriko laguntzaren ikuspegi orokorra emateko nork bere eskualdean. Pandemia konpondu ondoren beharko den laguntza prestatzea da kontua.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network eta Europako Batzordea
2021eko martxoaren 23ra arte
ETEen digitalizazioa sustatzeko baliabideak emango dituzten erakundeak hautatzeko deialdia; Red.es-ek bere laguntza emango die.
Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa