Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

 

NEXT GENERATION EU

750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia berreskuratzeko eta hazkunde iraunkor eta erresilientea sustatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak bultzatzeko.

 

COVID 19 DATA PORTAL 

Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren  parte den plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.

Koordinatzailea: Europako Batzordea 

 

KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA-EREMUAREN PLATAFORMA 

Plataforma leihatila bakarra da, eta koronabirusaren inguruan estatu bakoitzeko eta Europar Batasuneko finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen du.  Etengabe eguneratutako informazioa eskaintzen du Horizon 2020 deien ─berariazkoen edo Koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuei buruzkoen─ epe-luzapenei buruz, maiz egiten diren galderak eta beste esteka erabilgarri batzuk. Herrialdeetako korrespontsalekin lankidetzan, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak. 

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTZEKO ETA LAGUNTZEKO 

Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

COVID-19 ETEEI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK

SPRI Taldeak webgune bat prestatu du eta bertan jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzaturiko jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berrietara sarbidea ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

ACELERA PYME

Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko.  Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean.  Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu.  Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA

Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.

Deitzailea: CDTI

 

SARS-COV-2 ETA COVID-19 GAIXOTASUNARI BURUZKO IKERKETA-PROIEKTUEN EZOHIKO FINANTZAKETARAKO INTERES-ADIERAZPENEN PREMIAZKO ESKAERA

SARS-CoV-2 eta Covid-19 gaixotasunari eta horiek kutsatutako pertsonengan duten eraginari buruzko ezagutza sustatzen duten proposamenak, interes-adierazpenaren formatuan, jasotzea espero da, pazienteari tratamendu eraginkorra emateko eta/edo osasun publikoko prestakuntza eta erantzuna emateko.  Proposamenek urgentziazko egoerara egokituak izan behar dute eta, beraz, Osasun Sistema Nazionalean berehala inplementatu eta martxan jartzeko aukera eman behar dute, zehatzak, goiztiarrak eta egungo egoerari aplikagarriak izango diren emaitzekin.  Proposamen horiek gaur egun dauden jardueretatik abiatuta egin daitezke.

Deitzailea: Carlos III.a Osasun Institutua

 

BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.  

BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA

KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

COVID ACTION PLATFORM

Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta Covid-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala.  Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.

Antolatzailea: World Economic Forum

 

Ekainaren 1-5ean

OZEANOARI BURUZKO ELKARRIZKETA BIRTUALAK

Ozeanoari buruzko Elkarrizketa Birtualek mundu osoko online liderrak eta komunitateak deitzen dituzte COVID-19aren aurrean bultzadari eusteko eta ozeano osasuntsu baterako asmo handiko eta premiazko ekintza global baten alde lan egiteko.

Antolatzaileak: Munduko Ekonomia Foroa eta Friends of Ocean Action

 

5TH CIRP CONFERENCE ON SURFACE INTEGRITY (CIRP CSI 2020, 1ST E-CONFERENCE)

On line biltzarra, eta bertan, Fabrikazio Aurreratuan egindako azken aurrerapenak eztabaidatuko dira. Biltzar edo kongresuak 19 herrialdetako ehun hizlari bilduko ditu; topaketak nazioarteko ehun bat ikertzaile bilduko ditu, beren esku-hartzeak bideo bidez egingo dituztelarik, eta gainazalaren osotasunean egin berri diren aurrerapen zientifikoak aurkeztu eta eztabaidatuko dituzte. Hau da, fabrikazio-prozesu baten bidez aldatu ondoren, lan-pieza baten gainazalaren egoera. 

Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea

 

Ekainaren 1era arte

ELKARLANEAN 2020 PROGRAMA – (EPEA LUZATUTA)

Elkarlanean Programak diruz laguntzen ditu lankidetzako berrikuntza-proiektuak, arrisku partekatukoak, partzuergoko enpresen artean, baita hainbat enpresaren artean modu kooperatiboan identifikatutako negozio-aukera berritzaileen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta legalari buruzko azterlanak ere. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 1era arte luzatu da.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

ENPLEGU-ESKAINTZA: ZUZENDARI ZIENTIFIKOA. ENERGIA ELEKTROKIMIKOA METATZEA

ENERGIA ELEKTROKIMIKOA METATZE-eremuan (EES, ingelesezko siglen arabera) zuzendari zientifiko posturako hautagai-zerrendak jasotzeko epea ireki da; zuzendari hori energia elektrokimikoa metatzeko baterietarako eta gailuetarako abangoardiako teknologiak garatzeaz arduratuko da. CIC energiGUNE energia metatzeko ikerketa-zentroa da, metatze elektrokimiko eta termikoa ardatz dituena, eta egoitza Euskadin duena. Bere eginkizuna nazioarteko panoraman funtsezko eginkizun bat betetzea da, energia metatzeko teknologien sektorean, eta horrela Euskadiko industria-lehiakortasunari laguntzea. CIC energiGUNEk puntako ikerketa instalazioak ditu, ekipamendu aurreratuenak, esperientzia handiko zuzendaritza-taldea eta baita zientzialari, enpresaburu eta aditu industrial nabarmenek osatutako batzorde zientifiko bat ere. CIC energiGUNE Europako bost ikerketa-zentro garrantzitsuenen artean dago jorratzen dituen ikerketa-arlo gehienetan.

Deitzailea: CIC EnergiGUNE

 

BBK EKIN

Bizkaiko ekintzaileentzat, soil-soilik beren enpresa-proiektua garatzen jardun dezaten. BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko eta honela Bizkaiko ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileei zuzendua. Hautaturiko proiektuek ekintzaileentzako laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez hileroko diru-kopuru bat jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.

Deitzailea: BBK

 

Ekainaren 2an

BERRIKUNTZA PERTSONENGAN 2020. AMAIA DIAZ DE MONASTERIOGUREN: Elikadura osasungarrirako gakoak lantokian.

Maiatzean zehar, pertsonen eta lantaldeen kudeaketaren esparruko hainbat gai, arazo eta kezkari buruzko jardunaldiak eta tailerrak egingo ditugu, hainbat ikuspegitatik.  

Antolatzailea: PT Garaia

 

WEBINARRA: ZERGA-ONURAK EAE-N ATZERRIAN LAN EGIN ONDOREN

Maite Robredok, Bizkaiko Foru Aldundiko Finantza ikuskatzaileak, zerga edo tributazio-araubide bereziak lekualdatutako langileentzat eskaintzen dituen abantailak azalduko ditu, baita onura horiek eskatzeko bete behar diren baldintzak ere.

Antolatzailea: Bizkaia Talent

 

WEBINARRA: ENERGIAREN GEOPOLITIKA BERRIAK COVID-19AREN ONDOREN

COVID-19aren pandemiak petrolioaren prezioa nabarmen jaistea ekarri du. Beherakada horrek epe ertain eta luzera energia mota desberdinak erabili beharrari buruzko eztabaida ireki du berriro, eta ondorio garrantzitsuak iragarri ditu egungo panorama geopolitikoan.  Horretaz arituko dira Emiliano Lopez Atxurra, Petronorrreko lehendakaria, Ibil enpresako lehendakaria eta Tecnalia Korporazioko lehendakaria, eta Gonzalo Escribano, Elkano Errege Institutuan Energia eta Klima Aldaketa Programaren zuzendaria.

Deitzailea: Deusto Business School

 

Ekainaren 3an

WEBINARRA: MONDRAGON KOOPERATIBAK COVID19AREN AURREAN

Parte-hartzaileak: Carlos Maza (Lagun-Aro), Aritz Otxandiano (Fagor Taldea) eta Mikel Larrea (Eroski). Dinamizatzailea Ainara Udaondo, Mondragon Unibertsitatekoa.

Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikerketa Kooperatiboen Institutua eta Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresariala Unibertsitate Master berriaren koordinazio-taldea 

 

INSPIRA STEAM AT HOME: MAITANE ALONSO MONASTERIO. MEDIKUNTZAKO IKASLE IZATETIK ASTEROIDE BATI IZENA JARTZERA

“Inspira STEAM at home” online elkarrizketa-zikloaren barruan, hitzordua dago Maitane Alonso Monasterio 18 urteko ikertzaile eta asmatzaile gaztearekin. Gaur egun Medikuntzako bigarren maila egiten ari da. Elikagaiak kontserbatzeko makina berritzaile bat sortu du, jasangarritasuneko lehen saria eta mikrobiologiako bigarrena jaso ditu Massachusettseko Teknologia Institutu ospetsuak (MIT) antolatzen duen zientzia eta teknologiako munduko lehiaketa garrantzitsuenean. Bertan, bere ideia NASAri azaltzeko aukera izan zuen, eta, sariaren zati bezala, MITek asteroide bat bataiatuko du bere izenarekin.

Antolatzaileak: Deustuko Unibertsitatea eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

 

Ekainaren 4an

#AZTIWEBINARRA: ELIKADURA-KATEAREN PERSPEKTIBAK DATORREN «NORMALTASUN BERRIAREN» AURREAN

COVID-19ak sortutako krisiak guztiz ustekabeko egoera baten aurrean jarri ditu gizartea eta enpresak, oro har, eta elikagai-enpresak, bereziki. Aski seguru eta aurreikusteko modukoa zen mundu eta ingurune bat zalantzazkoa bihurtu da, duda askorekin eta ia ziurtasunik gabe, non zaila den planak egitea eta zer egin eta nola jokatu jakitea. Badu zentzurik agertoki edo jokalekuak aurreikusteak? Zein dira gertagarrienak? Zein izango da eragina maila guztietan? Nola ari da aldatzen kontsumitzailea krisialdian? Eta nolakoa izango da krisi osteko agertokian? Zer joera antzeman daitezke elikadura-katean? Zeintzuk izango dira iragankorrak eta zeintzuk iraungo dute? Noiz iritsiko da “normaltasun berria” eta zenbateraino izango da “normala”? Hizlaria José Antonio Boccherini izango da, San Telmo Bussines Schooleko irakaslea. Beharrezkoa da esteka honetan erregistratzea. 

Antolatzailea: Azti

 

 WEBINARRA: KOOPERATIBISMOA EUSKAL HERRIAN ETA KATALUNIAN

Parte-hartzaileak:  Ivan Miró (La Ciutat Invisible-XES), Iñigo Iñurrategi (Mondragon-Gestion Social) eta Ainhoa Iribar (Olatukoop). Dinamizatzailea Aitzol Loyola, Mondragon Unibertsitatekoa.

Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikerketa Kooperatiboen Institutua eta Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresariala Unibertsitate Master berriaren koordinazio-taldea 

 

Ekainaren 5era arte

LAN-ESKAINTZA: MACHINE LEARNING-EKO IKERTZAILE-TEKNIKARI LANPOSTUA

BCAMen “Matematika eta Adimen Artifiziala” estrategiaren esparruan, zenbait proiektu abiarazi dira eremu horretan, Matematika Aplikatuaren hainbat arlotan. Eskaerak etengabe ebaluatuko dira, eta deiaren epemugatik 4 aste igaro baino lehen erantzungo zaie.

Deitzailea: BCAM

 

Ekainaren 8ra arte

BERRIKUNTZA ETA INBERTSIO AURRERATUA SUSTATZEKO 2I PLANA (EPEA LUZATUTA)

Erakunde eskatzailearen lehiakortasuna edozein arlotan (prozesua, produktua, antolaketa, parte-hartzea, merkatua, jabetzaren babesa) berrikuntza teknologikoko nahiz ez-teknologikoko proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuak, baldin eta erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak badira eta eragin handia badute.  

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Ekainaren 10ean

INNOBASQUEKO BAZKIDE DIREN ERANKUNDEEN BATZAR NAGUSIA

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren erakundeen BATZAR NAGUSIA datorren ekainaren 10ean izango da 12:00etan. Batzarra era birtualean izango da aurten. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren, Innobasqueko ohorezko presidentearen, hitzak izango ditugu bertan. Euskadin berrikuntza bultzatzeko Innobasquek azken ekitaldian garaturiko estrategiak eta ekintzak errepasatuko ditugu batzarrean.

Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

WEBINARRA: TRANTSIZIO ENERGETIKOA ETA AUTOKONTSUMOA

Parte-hartzaileak: Jorge Morales de Labra, Geoatlanter-eko eta Proxima Energíako zuzendari nagusia, Renovables Fundazioko patronatu-kidea eta Eredu Energetiko Berriaren aldeko Plataformako kidea; “Autokontsumo fotovoltaikoaren kasu praktikoak. Arrakastaren gakoak” gaiaz hitz egingo du . Eta Oscar Puche Ormaetxea, Energiaren Euskal Erakundean (EEE) Sorkuntza Banatuaren eta Eskaeraren Kudeaketaren Arloko industria-ingeniaria; honek 244/2019 Errege Dekretuaz eta arauen esparruan izandako berrikuntzez hitz egingo duena.

Deitzailea: Donostia Smart Klusterra, Donostia Sustapenakoa 

 

Ekainaren 11ra arte

BIKAINTASUNEZKO IKERKETA ZIENTIFIKOA ETA TEKNIKOA SUSTATZEKO PROGRAMA. EZAGUTZA SORTZEKO AZPIPROGRAMA. DINAMIZAZIO-EKINTZAK. EUROPA BIKAINTASUNA 2020 PROIEKTUAK

Dinamizazio-ekintza hauen helburua da I+G jardueren nazioartekotzea bultzatzea eta ezagutzan aurrera egiten laguntzea, ikerketak Europako Ikerketa Esparruaren testuinguruan dituen erronkei aurre egiteko, ibilbide zientifiko oparoak dituzten ikertzaileen parte-hartzea sustatuz. Irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuei zuzenduta dago, baldin eta gaitasun eta konpetentzia frogatua badute I+G+b proiektuak, ezagutzaren aurrerapen esanguratsua dakartenak, gauzatzeko.

Deitzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Ekainaren 10-12an

INNOVAT&MATCH BROKERAGE EVENT ONLINE 

Lehen eguneko bilerak (ekainaren 10ean) Cluster-to-Cluster uztartzeei eskainiko zaizkie oso-osorik, eta bigarren eta hirugarren egunetan (ekainaren 11 eta 12an), berriz, parte-hartzaile gehiagok (enpresa, unibertsitate, ikerketa-zentro, talde eta abarrek) parte hartuko dute 1:1 bileretan Innovat & Match 2020ren esparruan. Helburua berrikuntzaren eragileen arteko lankidetza sustatzea da, ikerketarako edo negozioetarako lankidetza-bazkide berriak aurkitzen laguntzea parte-hartzaileei, eta, azkenik, nazioko eta nazioarteko proiektuetarako ideia berriak partekatzeko eta garatzeko aukera ematea gai hauei buruz: hazkunde urdina, hazkunde digitala eta hazkunde jasangarria. Izena emateko epea ekainaren 8an amaituko da.

Antolatzailea: Enterprise Europe Network

 

Ekainaren 16ra arte

M-ERA.NET 2020: MATERIALETAN IKERKETAK ETA BERRIKUNTZAK EGITEKO FINANTZAKETA-LAGUNTZA BERRIAK

M-ERA.NET 2020 deialdiak 20 milioi euroko aurrekontua du materialen gaineko I+G+b proiektuak finantzatzeko, baldin eta horietan herrialde edo eskualde biko edo gehiagoko enpresek edo erakundeek parte hartzen badute.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

Ekainaren 17ra arte

EUROPEAN DATA INCUBATOR

European Data Incubator-ek (EDI) 5 milioi euroko funtsa du Europan datuen ekonomia sustatzeko, eta Big Dataren eta enpresa txiki eta ertainen eremuan etorkizun oparoko 35 startup-en bila dabil bere hurrengo inkubazio-txandan parte hartzeko. EDI inkubazio-programa bat da, Europa osoko 20 bazkidek zuzendua, eta startupei eta ETEei hazteko aukera ematen die, Europako korporazio handiago batek aurkezturiko erronka errealen bidez, 100.000 eurorainoko finantzaketa eta aholkularitza pertsonala eskainiz. Programak 8 hilabeteko iraupena du, 2020ko irailetik 2021eko apirilera arte. Hiru hazkuntza- fase trinkotan banatzen da, non konbinatzen diren online saioak eta bilerak Bilbon eta Berlinen.

 

WEBINARRA: KOOPERATIBISMOAREN EKARPENAK POST-COVID19AREN GARAIRAKO.

Parte-hartzaileak: Paloma Arroyo (COCETA) eta Rosa Lavín (Konfekoop), eta dinamizatzailea Leire Uriarte (Mondragon Unibertsitatea).

Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikerketa Kooperatiboen Institutua eta Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresariala Unibertsitate Master berriaren koordinazio-taldea 

 

Ekainaren 19an

ESKUALDE-LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO PROGRAMA

Programa honen helburua da erakunde onuradunek ekonomia sustatzeko jarduera gehiago eta hobeak gara ditzaten laguntzea, lurralde-lehiakortasuna bultzatzeko COVID-19aren inpaktuaren ondoren sortutako agertokian. Beren lurralde-irismeneko enpresa-ehunean inpaktu edo eragina lortzeko jarduerak izango dira, baita erakunde onuradunen sustapen ekonomikoaren funtzioa bera indartzeko jarduerak ere. 

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

Ekainaren 30era arte 

HAZINNOVA

Hazinnovak berrikuntzan lehen esperientzia eskaintzen die enpresa txikiei. Hazinnova zerbitzu berri bat da ETEak berrikuntza egin dezan erraz, azkar eta doan, lana antolatzeko era berrietan edo bere produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrietan. Agente edo eragileen sare bat –tokiko garapen-agentziek, klusterrek, merkataritza-ganberek eta enpresa-elkartek osatua– enpresen zerbitzura dago prozesu osoan laguntza emateko prest, inolako kosturik gabe beraientzat eta administrazio-karga minimoarekin. 

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Spri Taldea eta Innobasque

 

COVID-19 OSTEKO EUREKA EUROPAKO DEIALDIA

EUREKAk joan zen apirilaren 20an Covid-19 birusari lotutako ekimen bat abiarazi zuen, eta, horren ondorioz, bi proiektu-dei ireki dira:

Egun Covid-19arekin dugun egoeraren ondoriozko beharrei erantzungo dieten proiektuak (Covid-19 izenekoa). 

– Kutsatze-maila handiko eta gizakiengan eragin handia duten gaixotasun-egoera berriei erantzungo dieten proiektuak (Post Covid-19 izenekoa).

Deiak enpresei zuzenduta daude, baina beste erakunde batzuk ere aurkez daitezke, herrialde bakoitzak bazkideen proiektuei laguntzeko erabiltzen dituen laguntza-tresnen arabera. CDTIk zuzenean enpresei (edozein tamainatakoei) lagunduko die. Zentro teknologikoek, unibertsitateek eta abarrek azpikontratatu gisa parte hartu behar dute (kostu hautagarria da enpresentzat) edo beren gain hartu behar dute partaidetzaren autofinantzaketa. CDTIk ematea aurreikusitako laguntzak I+G proiektu-lerroa modalitatean eta berrikuntzari dagokionean aurki daitezke.

Post Covid-19 deiturikoaren helburua epe ertainean merkatuan egon daitezkeen proiektuei laguntzea da, eta 1 eta 3 urte bitarteko iraupena duten proposamenak onartuko dira. Dei honetan parte hartzen duten herrialdeak ─eta beraiekin aldebiko edo alde askotako proiektuak egin daitezke─ honako hauek dira: Belgika, Kanada, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Hegoafrika, Suedia eta Turkia dira.

Deitzailea: Eureka Network

 

Uztailera arte

LIFE DEIALDIA 2020 

Europako Batzordeak 2020rako proiektu-proposamenen deialdia egin du LIFE programaren esparruan. Neurriak hartu ditu koronabirusaren murrizketa-aldietan aplikazioa errazteko, luzatutako epeak barne. Aurten, 450 milioi euro baino gehiago bideratuko dira naturaren kontserbaziorako, ingurumena babesteko eta klima-ekintzarako proiektuetara.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Irailaren 4ra arte

VII. ADA BYRON SARIA

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren VII. ediziorako deialdia egin du, arlo zientifiko eta teknologikoan emakumeek egiten duten lana ikusarazteko, arlo horietan emakumeen bokazioak sustatzeko eta teknologiak gizartearen hazkunderako eta etorkizunerako duen garrantzia nabarmentzeko.  Sariak, 2019. urtetik, bi kategoria ditu: absolutua (3.000 euroz hornitua) eta gaztea, 35 urtez behekoentzat (1.000 euroz hornitua). Hautagai bakoitzak bere burua aurkez dezake, edo beste edozein pertsonak edo erakundek aurkez dezake. Deialdia irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta eskabideak bide elektronikoz baino ez dira aurkeztuko. Saria ForoTech-Ingeniaritzaren eta Teknologiaren Deustuko Astearen zortzigarren edizioan emango da; hau maiatzetik urrira aldatu da, zehazki urriaren 28tik 30era izango da.

Deitzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Irailaren 30era arte

INNOBIDEAK KUDEABIDE 2020

Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetuko duen Kudeaketa Aurreratuaren Ereduarekin bat datozen kudeaketa hobetzeko proiektuak bultzatzeko laguntzak. Bizkaiko erauzketa-, eraldaketa- eta ekoizpen-industriako jarduerak egiten dituzten enpresentzat da, 5 eta 50 langile artean dituztenentzat.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Urriaren 9an

KONEKTA BIZKAIA ENPRESA. Bilbon

KONEKTA Bizkaia Enpresa Bizkaiko lurraldeko startup eta ETEen arteko topaketa-foroa da, elkarren ezagutzan sakontzea eta enpresa-lankidetzarako harreman berriak sustatzea xede duena. Honako helburuokin planteatzen da: Bizkaiko ETEen berrikuntza sustatzea startup-ekiko harremanaren bidez; lankidetza-ingurune eta dinamiken zabalkunde eta finkatzea, horien bidez negozio-aukera berriak, berrikuntza-proiektu eta erakunde ezberdinen arteko sinergietan oinarrituak, identifikatuz.

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Urriaren 21ean

ELKARGIREN XXXI. ENPRESA-TOPAKETA. Donostian

XXXI. Enpresa Topaketa urriaren 21ean izango da, Donostiako Kursaal jauregian. Interes handieneko jardunaldia prestatzen ari gara dagoeneko, eta aurten ospatzen den 40. urteurrena ere gogoratuko da bertan.

Antolatzailea: Elkargi

 

Urriaren 28tik 30era

INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIAREN VIII. DEUSTO ASTEA, FOROTECH

Unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa-foroa, ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbildu gura duena, baita ikerketa eta garapen teknologikoko bokazioak sustatu ere, bereziki emakumeen artean.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Urriaren 26-28an

INDUSTRIAL TECHNOLOGIES 2020.  Mainz-en, Alemanian

Teknologia industrialek funtsezko zeregina dute Europako industrian. Europar Batasunaren lehiakortasunerako funtsezko oinarriak ematen dituzte, ekonomiaren sektore guztiak eratzen dituzte eta gizarte-erronkak konpontzen eta etorkizun iraunkorra izaten laguntzen dute. IndTech2020-k plataforma bat eskaintzen die ikerketa-erakunde, industria eta politiken formulazioan interesaturiko alderdiei, etorkizuneko joerak, erronka teknologikoak eta Europako etorkizuneko industria- eta ikerketa-politika taxutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren urrats gehigarriak eztabaidatzeko funtsezko teknologia bideratzaileen esparruan, hala nola nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazio aurreratua, ekonomia iraunkor eta berderantz trantsizio sozialki bidezko baten gogoetak eginez.

Antolatzaileak: Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federala (BMBF); Projektträger Jülich (PtJ) proiektuen kudeaketa; Europako Batzordea (EU-COM); Enterprise Europe Network (EEN) Renania-Palatinatua – Sarre eta DECHEMA e.V. Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologiaren Alemaniako Elkartea; Karlsruhe (PTKA) proiektuen kudeaketa eta VDI Technologiezentrum GmbH (VDI-TZ).

 

Azaroaren 5-6an

UHINAK KLIMA-ALDAKETARI ETA ITSASERTZARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO IV. KONGRESUA. Irunen, Gipuzkoa

Uhinak mugaz gaindiko biltzarra da, klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzkoa. Laugarren edizio honetan, klima-larrialdiak garrantzi berezia izango du, klima-aldaketaren ondorioek eta muturreko gertaerek berehalako jarduketak eskatzen dituzte eta.

Antolatzaileak: Azti eta Ficoba

 

Azaroaren 18-19an

BASQUE INDUSTRY 4.0: THE MEETING POINT. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Basque Industry 4.0 produkzio-bitarteko eta -sistemetan adimena sartzearen aldeko apustua da, baita produktu eta prozesu berrietan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzearen, material aurreratuak balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan sartzearen, erabilitako baliabideen efizientzia eta iraunkortasunaren eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioaren aldekoa ere.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Saila eta SPRI Taldea

 

Azaroaren 23tik 27ra

MAKINA ERREMINTAREN BIENALA 2020. BECen

Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.

Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies) 

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Abenduaren 31ra arte

KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK

Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.

Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)

 

CARE & INDUSTRY AGAINST CORONA

Koronabirusaren aurkako neurriak eta konponbideak bultzatzeko plataforma; dagoeneko Europako 168 erakunde bildu ditu; izan ere, Europako eragile guztiak batzea du helburu, eskaintzak eta eskaerak elkartzeko, ezagutzak eta ikuspegiak partekatzeko eta neurriko laguntzaren ikuspegi orokorra emateko nork bere eskualdean. Pandemia konpondu ondoren beharko den laguntza prestatzea da kontua.

Antolatzaileak: Enterprise Europe Network eta Europako Batzordea

 

2021eko martxoaren 23ra arte

ETE-EN DIGITALIZAZIOA SUSTATZEKO BALIABIDEAK EMATEN DITUZTEN ERAKUNDEEKIN LANKIDETZAN ARITZEKO GONBIDAPEN OROKORRA

ETEen digitalizazioa sustatzeko baliabideak emango dituzten erakundeak hautatzeko deialdia; Red.es-ek bere laguntza emango die.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago