Ekainaren 30ean amaituko da Quality Innovation Award (QIA) lehiaketara hautagaitzak aurkezteko epea; nazioarteko lehiaketa honek produktu, prozesu edo antolakuntzako berrikuntzak sortzea eta garatzea sustatzen du. Euskalit Sariaren Zuzendaritza Batzordeko kidea da, eta Unibasq eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntza du euskal fasean.

Excellence Finland-ek sustatua 2007az geroztik, Finlandia, Estonia, Hungaria, Israel, Kazakhstan, Lituania, Letonia, Txekiar Errepublika, Suedia, Txina, Errusia eta Afrikako hainbat herrialdetako kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza sustatzeko erakundeek osatzen dute batzorde antolatzailea.

2019an 14 herrialdetako 508 hautagaitza aurkeztu ziren, haietatik 34 Euskal Herrikoak. Guztira 55 erakunde iritsi ziren finalera, haietatik 8 Euskadikoak.

Quality Innovation Awardek 8 kategoria ditu: Potentzia-berrikuntza, Berrikuntza arduratsua eta baliabide berriztagarriena (ekonomia zirkularreko berrikuntzak eta zero karbono-aztarna); Osasun-sektoreko berrikuntza; Hezkuntza-sektoreko berrikuntza; Sektore publikoko berrikuntzak; Enpresako berrikuntza (mikroenpresak & startupak); Enpresako berrikuntza (ETEak); Enpresako berrikuntza (enpresa handia).

Innobasque ere, Euskalit-eko Patronatuarekin batera, hautagaitzak ebaluatzeaz arduratzen den epaimahaiko kide da. Euskadin praktika edo jardunbide irabazleak dituzten erakundeak automatikoki finalista izango dira nazioarteko lehiaketan, urriaren 15etik azaroaren 30era izango delarik.

Argibide gehiago esteka honetan.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago