Portugaleteko (Bizkaia) Senide Arteko Taldeko “Construcciones y Demoliciones” eta Donostiako Axular Lizeoko “Overclock” taldeek Estrategia eta Berrikuntzaren Lehen Saria eta Ekintzailetzaren Saria jaso dituzte, hurrenez hurren, Espainiako FIRST LEGO League final handian. Aurtengo edizioan finala online formatuan egin da lehen aldiz, Scientia Fundazioak eta INtech Tenerifek antolatuta, uztailaren 1, 2 eta 3an, nazioarteko txapelketak bertan behera uztera behartu duen pandemia dela eta.

Guztira, 40 sailkatze-txapelketetatik etorritako 63 taldek euren berrikuntza-proiektuak, robotak eta txapelketa honen balioak jarri dituzte batera; euskal finala aurtengo otsailean jokatu zen aldi berean hiru egoitzatan: Bilbon, Donostian eta Arrasaten. Deustuko Unibertsitateak, Donostiako Sustapenak eta Mondragon Unibertsitateak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik, hiru FIRST LEGO League Euskadi lehiaketa antolatu zituzten, eta haietan 2.000 euskal ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten.

Innobasquek bultzatuta, FIRST LEGO League Euskadi, STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics hitzen akronimoa) Hezkuntza-programa, hamaika urteko ibilbidean lortutako emaitza onek bermatzen dute. STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren parte da; hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen du eta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin batera, laguntza handia ematen dio ekimen honi.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago