Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia berreskuratzeko eta hazkunde iraunkor eta erresilientea sustatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak bultzatzeko.
Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren parte den plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.
Koordinatzailea: Europako Batzordea
KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA-EREMUAREN PLATAFORMA
Plataforma leihatila bakarra da, eta koronabirusaren inguruan estatu bakoitzeko eta Europar Batasuneko finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen du. Etengabe eguneratutako informazioa eskaintzen du Horizon(te) 2020 deien ─berariazkoen edo Koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuei buruzkoen─ epe-luzapenei buruz, maiz egiten diren galderak eta beste esteka erabilgarri batzuk. Herrialdeetako korrespontsalekin lankidetzan, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak.
Antolatzailea: Europako Batzordea
KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA
Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.
Deitzailea: Europako Batzordea
Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.
Deitzailea: Europako Batzordea
COVID-19 ETE-EI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK
SPRI Taldeak webgune bat prestatu du eta bertan jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzaturiko jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berrietara sarbidea ere.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritza
Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.
Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa
GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA
Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.
Deitzailea: CDTI
SARS-CoV-2 eta Covid-19 gaixotasunari eta horiek kutsatutako pertsonengan duten eraginari buruzko ezagutza sustatzen duten proposamenak, interes-adierazpenaren formatuan, jasotzea espero da, pazienteari tratamendu eraginkorra emateko eta/edo osasun publikoko prestakuntza eta erantzuna emateko. Proposamenek urgentziazko egoerara egokituak izan behar dute eta, beraz, Osasun Sistema Nazionalean berehala inplementatu eta martxan jartzeko aukera eman behar dute, zehatzak, goiztiarrak eta egungo egoerari aplikagarriak izango diren emaitzekin. Proposamen horiek gaur egun dauden jardueretatik abiatuta egin daitezke.
Deitzailea: Carlos III.a Osasun Institutua
BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK
Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.
BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA
KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta Covid-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala. Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.
Antolatzailea: World Economic Forum
Uztailaren 15ean
WEBINAR: THE ART OF LEADERSHIP. CHANGING EMPLOYEE BEHAVIOUR
Webinarra (ingelesez) Shlomo Ben-Hur IMDko irakaslearekin, epe laburrean irtenbide disruptiboak aurkitzeko moduari buruz etorkizuneko ikuspegiari eusten zaion bitartean, batez ere erakundeek merkatu-, teknologia- eta gizarte aldaketei aurre egin behar dietenean.
Antolatzailea: Deusto Business School
Uztailaren 16ra arte
GAZTE EKINTZAILEEN LEHIAKETA NAZIONALA 2020
Injuvek Gazte Ekintzaileen 2020rako Lehiaketa Nazionala deitu du, proiektu berritzaileen buru diren gazteei laguntzeko, jada eratuta dauden enpresentzat, gehienez hiru urteko antzinatasuna eta gutxienez batekoa dutenentzat, proiektu horiei dagokien sektorea edozein dela ere. Hautatutako lehen hamarrei 20.000 euroko diru-laguntza emango zaie. Gazte Ekintzaileen Lehiaketa Nazionala eskaerak aurkezteko epemugan 35 urte baino gehiago ez dituzten gazteentzat da, Espainiako nazionalitatea izan edo Espainian legezko bizilekua dutenentzat. Pertsona fisikoak zein juridikoak aurkeztu ahal izango dira; azken kasu horretan, eskabidea aurkezten duen legezko ordezkariak bete behar du adinaren baldintza, eta enpresaren kapital sozialaren gehiengoak (% 51) adin hori gainditzen ez duten gazteen esku egon behar du.
Deitzailea: Injuve
Uztailaren 17ra arte
ACELERA PYME BULEGO-SAREA SORTZEKO LAGUNTZAK. 2020
Laguntza hauek diruzkoak izango dira, eta Acelera Pyme programaren barruan Acelera Pyme bulego-sarearen sorrera finantzatuko dute, Espainiako enpresek (sortu berriak barne) teknologiak onar ditzaten bultzatzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainek (ETEek), autonomoek eta ekintzaileek. Honako hauei zuzenduta daude: profesionalen eta enpresen elkarteei (federazioak, konfederazioak eta horien batasunak barne), baldin eta legez eratuta eta dagokien Bulego Publikoan edo Elkarteen Erregistroan alta emanda badaude; ordenamendu juridikoaren arabera eratutako eta dagokion Elkargo Profesionalen Erregistroan inskribatutako elkargo profesionalei; eta teknologia-zentroei eta berrikuntza teknologikoa bultzatzeko zentroei.
Deitzailea: Red.es, Gai Ekonomiko eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioari atxikitako enpresa-erakunde publikoa
Uztailaren 22an
WEBINARRA “ZIBERSEGURTASUNA ETA ERRESILIENTZIA: NOLA IZAN LEHIAKORRAK ARO DIGITALEAN”
Xabier Mitxelena Ruizek parte hartuko du; Iberia Accenture Security enpresako zuzendari gerente arduraduna da, eta Eraldaketa digitalean Zibersegurtasun eta Ziberinteligentzia arduraduna, erresilientzia-eskaintza berriaren buru gisa. Beraren lana konpainiaren lidergo, kudeaketa eta ordezkaritzan oinarritu da, Zibersegurtasunaren industriaren barruan, apustu sendoa eginez berrikuntzan eta talentuaren sorkuntzan.
Antolatzailea: Donostia Smart Klusterra, Donostia Sustapenakoa
Uztailaren 23an
[WEBINARRA] ROLAK VS LANPOSTUAK EUSKADIN
Laura Ruiz Ferruelo & Velascoko aholkulariak eskari handiena duten rolez eta horiei lotutako gaitasunez hitz egingo du, zure profilarekin bat datozen aukera profesionalak ikusteko.
Antolatzaileak: Bizkaia Talent eta Ferruelo y Velasco
Uztailaren 28an
MAHAI-INGURUA JARDUNBIDE EGOKIAK SPIN-OFF-AK SORTZEKO: INGREDALIA, AGROTECH KASUA – Streaming eta aurrez aurrekoa
Tecnalia Ventures-eko Entrepreneurs’ Club-ak antolatu du mahai-inguru hau. Asier Rufinok, Tecnalia Ventureseko zuzendariak, moderatuko du, eta parte-hartzaileak hauek izango dira: Miguel Ángel Cubero, Ingredaliako zuzendaria; José Ramón Íñigo, TRASAko zuzendaria: Mari Carmen Villarán, Tecnaliako Elikadura zuzendaria; Juan Virto, Virto Taldeko zuzendaria; eta Cayo Martínez, Viuda de Cayo enpresako zuzendari nagusia. Topaketa honen helburua spin-offak sortzeko prozesuan jardunbide egoki bat partekatzea da, teknologia merkatura transferitzeko prozesuaren hiru zutabeak konektatzea lortu baita: enpresa-sarearen emaitzen kontua hobetzera bideratutako gaitasun teknologikoak; gaitasun horiek negozio bihurtzeko gai diren negozio-profila duten pertsonak; eta inbertitzaileak, beharrezko finantza-muskulua emateaz gain, haien garapena bultzatzeko konpromisoa hartzen dutenak.
Antolatzailea: Tecnalia Ventures
Uztailaren 29ra arte
Manufaktura-industriaren eremuan, antolaketa eta prozesuei buruzko industria-ikerketa, garapen esperimental eta berrikuntza-proiektuetarako laguntzak. Proiektuak lehentasunezko gai hauetakoren batera gutxienez egokitu beharko dira: Ekonomia zirkularra eta ekoberrikuntza balio-kateen hobekuntzan aplikatuak. Deskarbonizazioa, eraginkortasun energetikoa eta energia jasangarriaren iturri berriak. Material eta produktu aurreratuak. Berrikuntza kalitate- eta segurtasun-prozesuetan. Ekoizpen-prozesuaren berrikuntzak, 3. lehentasun tematikoaren ondoriozkoak.
Uztailaren 30era arte
KLUSTER 2020 PROGRAMA
Kluster Programa garatzen duen aginduaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Klusterren erakunde dinamizatzaileei laguntzeko programa arautzea da, hain zuzen ere diru-laguntzen bidez enpresa txiki eta ertainen eta euskal ekonomiaren lehiakortasunari laguntzeko, orokorrean. Klusterren erakunde dinamizatzaileok eskatu ahal izango dituzte agindu honetan jasotzen diren laguntzak: nortasun juridiko propioa izan, irabazteko asmorik izan ez eta Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
I+G+b PROIEKTUEI FINANTZA-LAGUNTZA EMATEA 4.0 INDUSTRIA KONEKTATUAREN ESPARRUAN. 2020
Industria-enpresen eraldaketa digitala sustatzen duten proiektuak babestea, honela osatuz ekonomia digitalera horien bilakaera lortzera bideratutako enpresa-ahaleginak. Bereziki, jarduera honen helburua da industria-enpresetan prozesuak digitalizatzera eta teknologikoki aurreratuak eta balio erantsi handiagokoak diren produktuak eta zerbitzuak sortzera bideratutako ezaupideak, teknologiak eta berrikuntzak txertatzen laguntzea.
Deitzailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa
Abuztuaren 17ra arte
ENPLEGU ESKAINTZAK
MACHINE LEARNING-EN TEKNIKARI IKERTZAILEA
FELLOW POSITIONS DOKTORATU ONDOKOA
Deitzailea: BCAM
Irailaren 4ra arte
VII. ADA BYRON SARIA
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren VII. ediziorako deialdia egin du, arlo zientifiko eta teknologikoan emakumeek egiten duten lana ikusarazteko, arlo horietan emakumeen bokazioak sustatzeko eta teknologiak gizartearen hazkunderako eta etorkizunerako duen garrantzia nabarmentzeko. Sariak, 2019. urtetik, bi kategoria ditu: absolutua (3.000 euroz hornitua) eta gaztea, 35 urtez behekoentzat (1.000 euroz hornitua). Hautagai bakoitzak bere burua aurkez dezake, edo beste edozein pertsonak edo erakundek aurkez dezake. Deialdia irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta eskabideak bide elektronikoz baino ez dira aurkeztuko. Saria ForoTech-Ingeniaritzaren eta Teknologiaren Deustuko Astearen zortzigarren edizioan emango da; hau maiatzetik urrira aldatu da, zehazki urriaren 28tik 30era izango da.
Deitzailea: Deustuko Unibertsitatea
Irailaren 9ra arte
EBko hiriak aurkez daitezke. Sari honek ezinduentzat irisgarriagoa izateko hiri batek duen borondatea, gaitasuna eta ahaleginak aitortzen eta ospatzen ditu. Hiri irisgarriak irisgarritasunean berdintasuna bermatzen saiatzen dira, bizi-kalitatea hobetzen dute eta eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzuez guztiek baliatu ahal izatea bermatzen dute.
Deitzailea: Europako Batzordea
Irailaren 7tik 11ra
OSASUN DIGITALAREN NAZIOARTEKO BILTZARRA 2020. Aurrez aurrekoa Donostian eta online formatua
Osasunaren arloko eraldaketa digitalak bide luzea du oraindik egiteko. Inplikatutako eragile guztien artean krisi honetan metatutako esperientzia partekatzea oso baliagarria izan daiteke osasun-arreta hobea, seguruagoa eta eraginkorragoa lortzeko bidean aurrera egiteko. Aurten, egoera berri hau kontuan hartuta, Biltzarraren formatu digitala antolatu da, eta eztabaida-mahaiak izango dira astebetez (irailaren 7tik 11ra) guztien parte-hartzea errazteko. Gainera, irailaren 10ean eta 11n fisikoki bertaratzeko aukera izango da, edukiera mugatuarekin, esperientzia pertsonalki partekatzeko eta ondorioak ateratzen modu aktiboagoan parte hartzeko.
Antolatzailea: Health 2.0 Basque
Irailaren 10era arte
BIDE-AZPIEGITURETAN BERRIKUNTZA SUSTATZEKO LAGUNTZAK. BIZKAIA 2020
Foru-errepideen sarea hobetzea eta modernizatzea, teknologia aurreratu berriak modu iraunkorrean eta ingurunean integratuan aplikatu eta probatu daitezen, eta, horrez gainera, COVID-19ak ekonomia arloan eragindako krisiaren ondorio negatiboak arintzea batez ere kalteberenak diren eragileetan (mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak). Pertsonalitate juridiko propioa duten enpresek eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteek jaso ahal izango dituzte dekretu honetan araututako dirulaguntzak.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Irailaren 13ra arte
ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA
Enpresa berritzaileak sortzeko laguntzak.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Irailaren 18ra arte
LANBIDE-HOBEKUNTZAKO PROGRAMA. BIKAINTASUNEKO PRESTAKUNTZA. BIZKAIA 2020
Graduatu ondoko gazteei bikaintasuneko prestakuntza ematen laguntzeko programa, atzerrian nazioarteko zentro ospetsuetan, edo euskal unibertsitate batekin konbinatuta, lanbide-hobekuntzako ikastaroak eginez, beraien prestakuntza akademikoa osatzeko eta Bizkaiko enpresa, unibertsitate edo ikerketa-zentroetan integratzeko aukerak hobetzeko. 2016/2018, 2017/2019 edo 2018/2020 ikasturteetako graduatu eta lizentziadunentzat da; Bizkaian jaio edo bertan erroldatuak izan behar dute, 30 urtera artekoak, ikasketetako azken nota ‘oso ongi’ edo handiagoa dutenak, edo Bizkaia Talentia programan parte hartutakoak.
Antolatzailea: Bizkaia Talent
Irailaren 24ra arte
INNOBIDEAK-PERTSONAK PROGRAMA. 2020
Programa honek langileen parte-hartzea sustatzen du enpresan. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematen ditu, euskal enpresek pertsonen kudeaketa-eredu berrietan aurrera egin dezaten, baita enpresaren kudeaketa edo jabetzan ondorengotza planifikatzen ere. Gainera, lantaldeek teknologia berriak eta 4.0 industria sartzeko behar dituzten trebetasunak identifikatzeko aukera ematen du.
Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
INNOBIDEAK-LEHIABIDE PROGRAMA. 2020
Programa honen helburua enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak sustatzea da, produktu, zerbitzu eta/edo merkatuaren dibertsifikazio handiagoa lortzera bideratutako proiektuak babestuz.
Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Programa honek Kudeaketa Aurreratuko Ereduen ezarpena bultzatzen du enpresetan. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu euskal enpresek behar dituzten ezagutzak eta metodoak txerta ditzaten euren gaitasunak eta baliabideak ordenatzeko, arrazionalizatzeko, lehenesteko eta, ondorioz, optimizatzeko. Era berean, laguntza ematen du aukerak identifikatzeko eta Administrazioek enpresei eskaintzen dizkieten tresnak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzeko.
Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Irailaren 30era arte
Programa honen helburua enpresek, kanpoko eragile teknologiko baten laguntzarekin, berrikuntzan lehen urratsak eman ditzaten sustatzea da. Kontua da arazo jakin bati irtenbidea ematea produktu batean edo ekoizpen-prozesu batean, edo, gutxienez, soluzio hori planifikatzea berrikuntza-proiektu bat planteatuz, edo 4.0 Industriaranzko lehen urratsak proposatuz.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
KIO/ICO LERROA: COVID-19AK KALTETUTAKO ETE ETA AUTONOMOENTZAKO ABAL-LERROAREN 5. ZATIA
Kreditu Ofizialeko Institutuak abal-lerroaren bosgarren tartea abian jarri du, eta horren onuradunak COVID-19aren ondorio ekonomikoak pairatzen dituzten enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak izango dira. Honako hauek sartzen dira KOI/ICOren abalen lerroaren bosgarren tartean: enpresei eta autonomoei emandako maileguak; turismo-sektoreko eta horri lotutako jardueretan dabiltzan enpresa txiki eta autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei emandako maileguak; eta erabilera profesionalerako errepideko garraiorako ibilgailu motordunak erosteko enpresei eta autonomoei emandako finantzaketa.
Deitzailea: ICO/KOI
SUSPERTZE ADIMENTSUA PROGRAMA 2020
Enpresaren jarduera digitalizaziorantz, ekonomia zirkularrerantz eta ingurumen-inpaktuaren murrizketarantz birbideratzen lagunduko duten eta COVID-19ak eragindako osasun-krisi egoera kudeatzeko ezarritako alarma-egoeraren ondoren enpresen jarduera suspertzeko balioko duten proiektuak garatzeko laguntzak dira.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Urriaren 9an
KONEKTA BIZKAIA ENPRESA. Bilbon
KONEKTA Bizkaia Enpresa Bizkaiko lurraldeko startup eta ETEen arteko topaketa-foroa da, elkarren ezagutzan sakontzea eta enpresa-lankidetzarako harreman berriak sustatzea xede duena. Honako helburuokin planteatzen da: Bizkaiko ETEen berrikuntza sustatzea startup-ekiko harremanaren bidez; lankidetza-ingurune eta dinamiken zabalkunde eta finkatzea, horien bidez negozio-aukera berriak, berrikuntza-proiektu eta erakunde ezberdinen arteko sinergietan oinarrituak, identifikatuz.
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Urriaren 15era arte
DEIALDI BERRIA 2020 EUSKAL INDUSTRIARENTZAKO EKODISEINUAREN, EKONOMIA ZIRKULARREKO FROGAPENAREN ETA EKOBERRIKUNTZAREN ALORREKO PROIEKTUETARAKO
Deialdi berri honen helburua da industriako materialen efizientzia handitzea eta produktuen iraunkortasuna eta ekodiseinua berrikuntzaren bidez bultzatzea, zeren “Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2020rako Estrategiaren” eta Europako Itun Berdearen funtsezko ardatzak baitira. IHOBE sozietate publikoaren 2020ko laguntzen deialdiaren hasierako aurrekontua 850.000 € dira, eta hiru sostengu-ildo biltzen ditu:
o ekodiseinua eta ekonomia zirkularreko frogapena, 30.000 €-rainoko laguntzarekin proiektu bakoitzeko,
o ekoberrikuntza estrategikoa (100.000 €-raino proiektu bakoitzeko), eta
o ekoberrikuntzako proiektuen diseinu bikaina (10.000 €-raino entregatutako proiektu bakoitzeko)
Deitzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Ihobe
Urriaren 21ean
ELKARGIREN XXXI. ENPRESA-TOPAKETA. Donostian
XXXI. Enpresa Topaketa urriaren 21ean izango da, Donostiako Kursaal jauregian. Interes handieneko jardunaldia prestatzen ari gara dagoeneko, eta aurten ospatzen den 40. urteurrena ere gogoratuko da bertan.
Antolatzailea: Elkargi
Urriaren 28tik 30era
INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIAREN VIII. DEUSTO ASTEA, FOROTECH
Unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa-foroa, ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbildu gura duena, baita ikerketa eta garapen teknologikoko bokazioak sustatu ere, bereziki emakumeen artean.
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
Urriaren 26-28an
INDUSTRIAL TECHNOLOGIES 2020. Mainz-en, Alemanian
Teknologia industrialek funtsezko zeregina dute Europako industrian. Europar Batasunaren lehiakortasunerako funtsezko oinarriak ematen dituzte, ekonomiaren sektore guztiak eratzen dituzte eta gizarte-erronkak konpontzen eta etorkizun iraunkorra izaten laguntzen dute. IndTech2020-k plataforma bat eskaintzen die ikerketa-erakunde, industria eta politiken formulazioan interesaturiko alderdiei, etorkizuneko joerak, erronka teknologikoak eta Europako etorkizuneko industria- eta ikerketa-politika taxutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren urrats gehigarriak eztabaidatzeko funtsezko teknologia bideratzaileen esparruan, hala nola nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazio aurreratua, ekonomia iraunkor eta berderantz trantsizio sozialki bidezko baten gogoetak eginez.
Antolatzaileak: Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federala (BMBF); Projektträger Jülich (PtJ) proiektuen kudeaketa; Europako Batzordea (EU-COM); Enterprise Europe Network (EEN) Renania-Palatinatua – Sarre eta DECHEMA e.V. Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologiaren Alemaniako Elkartea; Karlsruhe (PTKA) proiektuen kudeaketa eta VDI Technologiezentrum GmbH (VDI-TZ).
Urriaren 30era arte
SAKONDU 2020 LAGUNTZA-PROGRAMA
Sakondu programak laguntza ematen die oso nazioartekotuta dauden euskal enpresei presentzia txikia edo batere ez duten merkatuetan sar daitezen. Azken helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea da, nazioarteko jardueran sakonduz, eta ikuspegi inklusiboago eta iraunkorrago batetik, jasangarritasuna negozio-ereduan eta nazioartekotze-estrategian txertatuz.
Deitzailea: SPRI taldea
ZABALDU 2020 LAGUNTZA-PROGRAMA
Programaren helburua da gutxi nazioartekotuta dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Deialdi honen aurretik eratutako mikroenpresentzat eta Euskadin kokatutako edo ekoizpen-instalazioak bertan dituzten enpresa txiki eta ertainentzat, baldin eta haien esportazio-jarduerak ez badu gainditzen 2019an izandako fakturazio osoaren % 50.
Deitzailea: SPRI taldea
TICCÁMARAS PROGRAMA. IKT-AK ETE-ETAN SARTZEKO LAGUNTZA. GIPUZKOA 2020
Programa honen helburua da ETEen ohiko jardueran IKTak sistematikoki sartu edo barneratzen laguntzea, beraien estrategian funtsezko tresna lehiakorrak izan daitezen, baita produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak maximizatzeko ere.
Deitzailea: Gipuzkoako Bazkundea
Azaroaren 5-6an
UHINAK KLIMA-ALDAKETARI ETA ITSASERTZARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO IV. KONGRESUA. Irunen, Gipuzkoa
Uhinak mugaz gaindiko biltzarra da, klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzkoa. Laugarren edizio honetan, klima-larrialdiak garrantzi berezia izango du, klima-aldaketaren ondorioek eta muturreko gertaerek berehalako jarduketak eskatzen dituzte eta.
Antolatzaileak: Azti eta Ficoba
Azaroaren 18-19an
BASQUE INDUSTRY 4.0: THE MEETING POINT. BECen (Barakaldo, Bizkaia)
Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Basque Industry 4.0 produkzio-bitarteko eta -sistemetan adimena sartzearen aldeko apustua da, baita produktu eta prozesu berrietan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzearen, material aurreratuak balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan sartzearen, erabilitako baliabideen efizientzia eta iraunkortasunaren eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioaren aldekoa ere.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Saila eta SPRI Taldea
Azaroaren 19an eta 20an
BE @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2020 – VIRTUAL EDITION
Industria 4.0ri buruzko brokerage event online, industria-eragiketa guztiak iraultzen eta biziberritzen ari dena. Enpresek erronka berriei aurre egin behar diete, baina laugarren industria-iraultzak eskaintzen dizkien aukerez ere baliatzen dira. SMM2020k ─zientzia eta industriako hitzaldi tematikoen, B2B saioen eta produktu eta proiektu berritzaileen erakusketa baten bidez─ aukera paregabea eskaintzen du Smart Manufacturing and Industry 4.0 arloan lan egiten duten zientzialari, ikertzaile eta enpresetako kudeatzaileak ezagutzeko. Halaber, aukera garrantzitsua da eguneratuta egoteko azken teknologia aurreratuei, erakundeen eta hirien berrikuntza-eskaerari, ETEen aplikazio berriei eta enpresa handiek dituzten erronka teknikoei dagokienez.
Antolatzaileak: Calabriako (Italia) Enterprise Europe Network eta Innobasque
Azaroaren 23tik 27ra
MAKINA ERREMINTAREN BIENALA 2020. BECen
Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.
Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies)
Azaroaren 27ra arte
H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA
Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZAK. 2020
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu teknikoetako enpresen zibersegurtasunean, industria-prozesuarekin lotutako diseinuan eta logistikan. Zibersegurtasunak industriarako funtsezko tresna dela erakutsi du, azkenaldian mundu osoko enpresak, administrazioak eta negozioak arriskuan jarri dituzten gertakari kritikoen ondorioz. Euskadiko industria-enpresen eta industriarako zerbitzu teknikoen enpresen segurtasuna hobetzen laguntzera zuzenduta daude, Internetera konektatutako inguruneetan.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Azaroaren 30a
EKOBERRIKUNTZA-PROIEKTUAK BIKAIN DISEINATZEKO LAGUNTZAK. 2020
Berrikuntzarako laguntzen Europako (edo beste esparru bateko) programetara aurkeztu beharreko proiektu-proposamenak garatzera zuzendua. Proposamen hauek, oro har, garapen teknologikoko maila ertaina edo altua (TRL) izango dute, baliabideen eraginkortasunera eta/edo berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako jarduera jasangarri bat sortzeko. Zehazki, EAEtik zuzendutako proiektuak lagunduko dira, berrikuntzarako Europako laguntza-programen fase bakarreko edo bigarren faseko laguntza-deialdietan (ETE tresna, Life, Europako Berrikuntza Funtsa, Ekonomia Suspertzeko Plana, Green Deal programa…) edo beste eremu geografiko batzuetako programetan (Hazitek Estrategikoa, CDTI Misioak…) aurkeztuko direnak.
Abenduaren 3ra arte
XPANDE DIGITAL PROGRAMA. BIZKAIA 2020
Programaren helburua da enpresen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da adimen lehiakorrean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzeko aukera izan dezagun. Bizkaiko ETE eta autonomoetara zuzenduta.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Abenduaren 31ra arte
KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK
Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.
Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)