Laster aurkeztuko ditugu hurrengo edizioko “Basque Innovation Perception” azterlanaren emaitzak; azterlan horretan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemako profesional nagusiak ari dira parte hartzen, eta erakusten du horiek nola aurreikusten duten Euskadiko berrikuntzaren bilakaera datozen urteetan. Aurreko urteetan bezala, Innobasqueko bazkide diren erakundeetako enpresa, zientzia, teknologia, gizarte eta erakunde alorretako 250 adituk osatutako panel bati kontsulta egin zaio “Basque Innovation Perception” txostenean.