STEAM Euskadi Sarietarako hautagai izan diren hamabi ekimenek beren proiektuak defendatu dituzte, gaur goizean eta joan zen irailaren 25ean, zortzi profesionalek osatutako epaimahai aditu baten aurrean: Igone Azpiroz, IES Lizadi Zarautzeko zuzendari albokoa; Aitor Pagaldai, Lauaxeta Ikastolako Berrikuntza Proiektuen arduraduna; Koldo Olaskoaga, Scientix komunitatearen enbaxadorea eta Easo Politeknikoko irakaslea; Asier Aloria, Confebask Hezkuntza, Talentua eta Enplegu Saileko zuzendaria; Agustin Agirre, Tknikako Ikaskuntzak eta Etekin Handiko zuzendaria; Amaia Arregi, DIPCko Komunikazio eta Dibulgazio Zientifikoko teknikaria; Begoña Pedrosa, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta hezkuntza zientzien fakultateko dekanoa; eta Kristina Zuza, UPV/EHU-ko STEMER ikerketa taldekidea eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakaslea (Fisika Aplikatua Saila).
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak deituta, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, sariek STEAM hezkuntza-eredua sustatzeko jardunbide onenak hartzen dituzte aintzat; izan ere, eredu horrek bokazio goiztiarrak bultzatzen ditu zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan, arte eta humanitateekin lotuta.
Gaur goizean aurkeztu dira “STEAM Hezkuntza Ekimena genero ikuspegiarekin” kategoriako proiektu finalistak:
- “Las colillas de tabaco ni son semillas, ni se Esfuman”. Somorrostro Heziketa Zentroa;
- “AutoEZTIMA”. Berrio-Otxoa Ikastetxea
- “Haritu”. Suspergintza Elkartea
- “Proyecto STEAM desde un punto de vista inclusivo”. San Martín HLHI
- “ElkarMaker”. Ikastolen Elkartea
- “Inspira STEAM”. Deustuko Unibertsitatea
Joan zen irailaren 25ean “STEAM Hezkuntzako ekimen berritzaileena” kategoriako hautagaiak izan ziren epaimahaiaren aurrean:
- “Forensic Science”. Gaztelueta ikastetxea
- “Ortu ekologiko zientifikoa Kurtzebarri eskolan”. Kurtzebarri Eskola
- “Neuronak Martxan”. Artxandape Ikastola
- “Elhuyar Zientzia Azoka”. Elhuyar
- “Feria de app para educación”. UPV/EHU
- “Una mano STEAM solidaria”. Don Bosco LHII.
STEAM Euskadi Sarietara aurkeztu ziren 133 ekimenen artean hautatutako hamabi ekimen dira, eta ikasleen gaitasun zientifiko-teknologikoa hobetzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren barruan daude. STEAM Hezkuntza (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics-en akronimoa) funtsezko elementua da Euskadiren garapen ekonomiko eta soziala bermatzeko.