Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

NEXT GENERATION EU

750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia berreskuratzeko eta hazkunde iraunkor eta erresilientea sustatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak bultzatzeko.

 

COVID 19 DATA PORTAL 

Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren parte den plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.

Koordinatzailea: Europako Batzordea 

 

KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA-EREMUAREN PLATAFORMA 

Plataforma leihatila bakarra da, eta koronabirusaren inguruan estatu bakoitzeko eta Europar Batasuneko finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen du. Etengabe eguneratutako informazioa eskaintzen du Horizon(te) 2020 deien ─berariazkoen edo Koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuei buruzkoen─ epe-luzapenei buruz, maiz egiten diren galderak eta beste esteka erabilgarri batzuk. Herrialdeetako korrespontsalekin lankidetzan, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak. 

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTZEKO ETA LAGUNTZEKO 

Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

COVID-19. ETE-EI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK

SPRI Taldeak webgune bat prestatu du eta bertan jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzaturiko jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berrietara sarbidea ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

ACELERA PYME

Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA

Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.

Deitzailea: CDTI

 

BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.  

BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA

KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

COVID ACTION PLATFORM

Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta Covid-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala. Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.

Antolatzailea: World Economic Forum

 

 Urriaren 7an

ELIKADURA-ESTRATEGIA HIRITARRAK

Entretantos Fundazioko Daniel Lópezek tokian tokiko elikadura-estrategia baten zergatia aztertuko du, hamaika hiritan garatutako elikadura-politiken azterketa konparatua egingo du eta elikadura-estrategia hiritarren etorkizuneko erronkak identifikatuko ditu.

Antolatzailea: Donostia Sustapena

 

Urriaren 8an

MARKETINA NORMALTASUN BERRIAN

Normaltasun berriak erronka handiak dakarzkie ziurgabetasunaren erdian aurrera egin behar duten konpainiei. Nola ari dira aurre egiten enpresak agertoki edo jokaleku berriei? Nola berreskuratu eta berrabiarazi dute jarduera? Zein marketin-estrategia lantzen ari dira? Prest gaude bigarren bolada honetarako? Hiru profesional izango ditugu enpresa-sektorearen egungo egoeraz eztabaidatzeko online saio batean: Gonzalo Pintado, Espainiako Phone Houseko zuzeneko marketin-zuzendaria; María Aparicio, Grupo Consorcioko komunikazio eta RSC zuzendaria; eta Inés Gomez-Rubiera, Medical Optica Audición, MEDOP eta Elaboriak osatutako MFI taldeko zuzendaria. 

Antolatzailea: Zorraquino

 

“COMPLIANCE LEHIA ARLOAN” JARDUNALDIA

Informazio-saioa, UNE eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren proposamen berri bat aztertzeko. Proposamen horrek, zalantzarik gabe, enpresetan betetze-kultura bultzatuko du, eta merkatuen funtzionamendu eraginkorragoa eta bidezkoagoa ahalbidetuko du.

Antolatzaileak: UNE eta Lehiaren Euskal Agintaritza

 

Urriaren 9an

KONEKTA BIZKAIA ENPRESA. Bilbon

KONEKTA Bizkaia Enpresa Bizkaiko lurraldeko startup eta ETEen arteko topaketa-foroa da, elkarren ezagutzan sakontzea eta enpresa-lankidetzarako harreman berriak sustatzea xede duena. Honako helburuokin planteatzen da: Bizkaiko ETEen berrikuntza sustatzea startup-ekiko harremanaren bidez; lankidetza-ingurune eta dinamiken zabalkunde eta finkatzea, horien bidez negozio-aukera berriak, berrikuntza-proiektu eta erakunde ezberdinen arteko sinergietan oinarrituak, identifikatuz.

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Urriaren 9ra arte

GLOBAL INNOVATION DAY 2020-N PROIEKTU BERRITZAILEAK AURKEZTEKO DEIALDIA

Euskadiko berrikuntza-kasu praktiko onenak bilatzen ditu Innobasquek, 2020ko Global Innovation Dayn erakusteko. Enpresa edo ETEei, ikerketa- eta garapen-eragileei, I+G+b bultzatzeko eragileei, elkarteei, ikastetxeei, erakunde zibiko-sozialei edo administrazio publikoei zuzendutako deialdia. 2016 eta 2020 artean abian jarritako eta eragin edo inpaktudun berrikuntza-proiektuak, COVID-19a eragiten ari dena bezalako krisi edo aldaketei aurre egiteko ekimenak aurkez daitezke. Bost onenak azaroaren 2an, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen duen Global Innovation Day ekimenaren beste edizio batean, emango dira ezagutzera. Aukeratutako gainerako hautagaitzak Innobasqueko kasu praktikoen bankuan sartuko dira.

Deitzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

BERDINTASUNERAKO EMAKUNDE SARIRA HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO DEIALDIA 2020

Berdintasunerako Emakunde Sariak publikoki aitortzen du emakume eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoen, publiko edo pribatuen jarduna; emakumeen lana aintzatesten eta horiek ahalduntzen alderdi esanguratsuen hobekuntza ekarri duten ekintzak, lanak edo proiektuak egiten dituztenak dira, edota beren ibilbidearekin emakumearen zeregina balioesteko eta duintzeko, edo Euskal Herrian sexuen arteko eskubide eta aukeren berdintasunaren sustapenean ekarpen nabarmena egindakoak. Argibide gehiago Irekian.

Deitzailea: Emakunde

 

Urriaren 13an

HORIZON 2020 BITARTEKOTZA-EKITALDI BIRTUALA EUROPAKO AKORDIO BERDEAREN DEIALDIRAKO

Egun bateko ekitaldi birtuala da: Green Deal-en proposamenetarako deialdia aurkeztuko du, Europako Batzordearen ikuspuntuak eta itxaropenak aurkeztuko ditu, eta, aldi berean, nazioarteko sare-esperientzia paregabea eskainiko du, etorkizuneko elkarte irabazleak sortzeko. Izen-ematea antolatzaileek berretsiko dute. Programan Europako Batzordearen eta Harremanetarako Gune Nazionalen aurkezpenak izango dira Green Deal-en arlo guztietan, eta aukera paregabea eskainiko du industria osoko ikerketa-erakunde nagusien eta abangoardiako berritzaileen aurrean ideiak eta ezagutzak aurkezteko. Ekitaldiak nazioarteko sarea zabaltzea eta elkarte estrategikoak sortzea ahalbidetuko du, banakako bilera programatuen bidez. Parte-hartzaileek Harremanetarako Gune Nazionaletako adituekin eta Enterprise Europe Network Sarearekin biltzeko aukera ere izango dute. Ekitaldia Irlandako uhartean eta Europa osoan egoitza duten enpresa txiki eta ertainei, enpresa handiei eta ikerketa-erakundeei irekita dago.

Antolatzailea: Innobasque, Enterprise Europe Network-eko bazkide gisa, eta Enterprise Ireland, Invest NI eta Ipar IrlandakoNational Contact Points-ekin (NCP) elkarlanean

 

Urriaren 14an

IV. BILTZARRA: BASQUE PROJECT MANAGEMENT: ERAKUNDE ARINEN GARAPENA

Arrasateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren instalazioetan egingo da. Ekitaldia online ere jarraitu ahal izango da. Helburu nagusia da ulertzea zein diren enpresak erakunde bizkor bihurtzera eroaten dituzten gakoak, eta nola eman irtenbidea gaur egun dituzten erronka eta desafioei praktika horien bidez.

Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea eta Innobasque

 

TORIBIO ECHEVARRIA SARIETARAKO HAUTAGAIAK AURKEZTEA

«Toribio Echevarria» sarien 30. edizioa; sari hauek teknologia-sorkuntza eta berrikuntzako errealitateak laguntzen eta bultzatzen dituzte, betiere horien garapenak euskal enpresa-sarearen berrikuntza- eta modernizazio-kulturaren sendotzea esan nahi badu, horretarako enpresa berriak sortuz eta lehendik daudenak garatuz. Sariak pertsona ekintzaileen lana –ahaleginak, sakrifizioak, hartutako arriskuak– aitortzeko, ekimen ekintzailea sustatzeko, eta jendea enpresak sortu eta garatzera motibatzeko antolatzen dira.

Deitzaileak: Eibarko Udala eta BIC Gipuzkoa

 

GREEN DEAL BERRIA; BIRGAITZE ENERGETIKOTIK EKONOMIA ZIRKULARRERA

Espainiako Green Building Council irabazi-asmorik gabeko elkarteko bi kidek hartuko dute parte; elkarte horrek eraikuntzaren sektoreko eragileen ordezkariak batzen ditu, merkatua eraikuntza iraunkorrago baterantz aldatzeko helburuarekin.

Antolatzailea: Donostia Sustapena

 

Urriaren 15era arte

DEIALDI BERRIA 2020 EUSKAL INDUSTRIARENTZAKO EKODISEINUAREN, EKONOMIA ZIRKULARREKO FROGAPENAREN ETA EKOBERRIKUNTZAREN ALORREKO PROIEKTUETARAKO

Deialdi berri honen helburua da industriako materialen efizientzia handitzea eta produktuen iraunkortasuna eta ekodiseinua berrikuntzaren bidez bultzatzea, zeren “Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2020rako Estrategiaren” eta Europako Itun Berdearen funtsezko ardatzak baitira. IHOBE sozietate publikoaren 2020ko laguntzen deialdiaren hasierako aurrekontua 850.000 € dira, eta hiru sostengu-ildo biltzen ditu:

–   ekodiseinua eta ekonomia zirkularreko frogapena, 30.000 €-rainoko laguntzarekin proiektu bakoitzeko,

–   ekoberrikuntza estrategikoa (100.000 €-raino proiektu bakoitzeko), eta

–   ekoberrikuntzako proiektuen diseinu bikaina (10.000 €-raino entregatutako proiektu bakoitzeko)

Deitzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Ihobe

 

BASQUE DIGITAL INNOVATION HUB (BDIH) – KONEXIO 2020

Euskal industriarentzako laguntzak, teknologia digitalekin esperimentatzeko Basque Digital Innovation Hub (BDIH) eta Europako Digital Innovation Hub-etan (DIHs).
BDIH sareak elkarrekin biltzen ditu proba eta baliozkotze arloko azpiegiturak, lantegi pilotuak eta know-how espezializatua hainbat arlotan: Fabrikazio Gehigarria, Robotika Malgu eta Kolaboratiboa, Zibersegurtasuna, Makina Adimendun eta Konektatuak, Material Aurreratuak eta Datuetan oinarritutako konponbideak, denak ere oinarrizkoak 4.0 Industriarako. Sare horrek aukera ematen die ETEei erraz eskuratzeko 4.0 Industriak dakartzan erronkei aurre egiteko behar diren gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaile eta bikainak, horrela  bidea zabalduz ETEei eta gainerako enpresei eboluzionatzeko eta lehiakorrago bihurtzeko.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila 

 

 

 

 

Urriaren 15ean

ENCUENTROS BM-30 TOPAKETAK ON LINE: PANDEMIAREN AURREKO HIRI ESTRATEGIAK / ESTRATEGIAS URBANAS FRENTE A LA PANDEMIA

Pandemiaren aurrean hiriek dituzten erronkei buruzko BM30 Topaketak zikloaren online saioa. Bartzelonako plan estrategikoak zuzentzen dituen Oriol Estelak parte hartuko du, eta bere hiria COVID-19 ondorengo garaiari nola aurre egiten ari zaion azalduko du.

Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30

 

Urriaren 21ean

ELKARGIREN XXXI. ENPRESA-TOPAKETA. Donostian

XXXI. Enpresa Topaketa urriaren 21ean izango da, Donostiako Kursaal jauregian. Interes handieneko jardunaldia prestatzen ari gara dagoeneko, eta aurten ospatzen den 40. urteurrena ere gogoratuko da bertan.

Antolatzailea: Elkargi

 

Urriaren 22ra arte

RENOVE INDUSTRIA 4.0 

Makina eta ekipamendu aurreratu berriak erosteko laguntza-programa.
Renove Industria 4.0 programaren helburua makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan inbertsioak sustatzea da, bai hardwarean bai softwarean, industria-inguruneak modernizatzeko helburuarekin, fabrikazio aurreratuaren esparruan 4.0 industriako proiektuei aurre egin edo horiei ekin ahal izateko.

Deitzailea: Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila

 

RENOVE MAKINA INDUSTRIALAK

EAEko ETE industrialak berraktibatzeko eta modernizatzeko talka-tresna. Beren ekoizpen-ekipamenduetan modernizazio-maila handia lortzeko eta segurtasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren arloko prestazioak hobetzeko behar duten bultzada da, lehiakortasun-maila handiagora iristea lortuz.

Deitzailea: Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila

 

OCTOBER DAYS. GJH: BIODIBERTSITATEAREN GALERA ETA LARRIALDI PANDEMIKOA: JOERA ALDERANTZIKATZEA ETA ETORKIZUN JASANGARRIA ERAIKITZEA

2015etik urtero, Garapen Jasangarrirako Urriko Egunek (ODSD) Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) mundu-mailako eztabaidan lagundu izan dute interesa duten alderdien arteko elkarrizketa hobetuz. Egungo pandemia dela eta, Garapen Jasangarrirako Urriko Egunen seigarren edizioa online izango da. Bertan, egungo pandemiaren testuinguruan aniztasun biologikoaren galeraren azken joerak aztertuko dira.

Antolatzailea: Europen Investmen Bank´s Institute

 

Urriaren 26ra arte

IKASIKER LANKIDETZA-BEKAK

200 Ikasiker lankidetza-beka deitzea eta oinarriak onartzea, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten aritu bitartean, lankidetzan ahal izan daitezen EAEko Unibertsitate Sistemaren Ikertaldeetan, Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa-Zentroetan (OIBZ), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI), Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Bi modalitate hauek eskaintzen dira: 1. A modalitatea (ikasturtean zehar, 2021eko urtarriletik 2021eko ekainera): 150 beka. 2. B modalitatea (udan, 2021eko ekainetik irailera): 50 beka.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila

 

Urriaren 28tik 30era

INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIAREN VIII. DEUSTO ASTEA, FOROTECH

Unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa-foroa, ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbildu gura duena, baita ikerketa eta garapen teknologikoko bokazioak sustatu ere, bereziki emakumeen artean.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Urriaren 26-28an

INDUSTRIAL TECHNOLOGIES 2020. Mainz-en, Alemanian

Teknologia industrialek funtsezko zeregina dute Europako industrian. Europar Batasunaren lehiakortasunerako funtsezko oinarriak ematen dituzte, ekonomiaren sektore guztiak eratzen dituzte eta gizarte-erronkak konpontzen eta etorkizun iraunkorra izaten laguntzen dute. IndTech2020-k plataforma bat eskaintzen die ikerketa-erakunde, industria eta politiken formulazioan interesaturiko alderdiei, etorkizuneko joerak, erronka teknologikoak eta Europako etorkizuneko industria- eta ikerketa-politika taxutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren urrats gehigarriak eztabaidatzeko funtsezko teknologia bideratzaileen esparruan, hala nola nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazio aurreratua, ekonomia iraunkor eta berderantz trantsizio sozialki bidezko baten gogoetak eginez.

Antolatzaileak: Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federala (BMBF); Projektträger Jülich (PtJ) proiektuen kudeaketa; Europako Batzordea (EU-COM); Enterprise Europe Network (EEN) Renania-Palatinatua – Sarre eta DECHEMA e.V. Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologiaren Alemaniako Elkartea; Karlsruhe (PTKA) proiektuen kudeaketa eta VDI Technologiezentrum GmbH (VDI-TZ).

 

Urriaren 29an

ENCUENTROS BM-30 TOPAKETAK ON LINE: PANDEMIAREN AURREKO HIRI ESTRATEGIAK / ESTRATEGIAS URBANAS FRENTE A LA PANDEMIA

Pandemiaren aurrean hiriek dituzten erronkei buruzko BM30 Topaketak zikloaren online saioa. Malagako plan estrategikoak zuzentzen dituen Carmen Garcíak parte hartuko du, eta bere hiria COVID-19 ondorengo garaiari nola aurre egiten ari zaion azalduko du.

Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30

 

Urriaren 30era arte

PILOTU

PILOTU laguntza-programa itzuli beharrik gabeko 50.000€rainoko diru-laguntza publikotan gauzatzen da, eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresei laguntzen die, proiektu horien bidez nazioartean duten kokapena hobetzen saiatzeko.

Deitzailea: SPRI taldea

 

SAKONDU 2020 LAGUNTZA-PROGRAMA

Sakondu programak laguntza ematen die oso nazioartekotuta dauden euskal enpresei presentzia txikia edo batere ez duten merkatuetan sar daitezen. Azken helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea da, nazioarteko jardueran sakonduz, eta ikuspegi inklusiboago eta iraunkorrago batetik, jasangarritasuna negozio-ereduan eta nazioartekotze-estrategian txertatuz.

Deitzailea: SPRI taldea

 

ZABALDU 2020 LAGUNTZA-PROGRAMA

Programaren helburua da gutxi nazioartekotuta dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Deialdi honen aurretik eratutako mikroenpresentzat eta Euskadin kokatutako edo ekoizpen-instalazioak bertan dituzten enpresa txiki eta ertainentzat, baldin eta haien esportazio-jarduerak ez badu gainditzen 2019an izandako fakturazio osoaren % 50.

Deitzailea: SPRI taldea

 

TICCÁMARAS PROGRAMA. IKT-AK ETE-ETAN SARTZEKO LAGUNTZA. GIPUZKOA 2020

Programa honen helburua da ETEen ohiko jardueran IKTak sistematikoki sartu edo barneratzen laguntzea, beraien estrategian funtsezko tresna lehiakorrak izan daitezen, baita produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak maximizatzeko ere.

Deitzailea: Gipuzkoako Bazkundea

 

EKIN+

Ekin + Programaren helburua da Donostiako hirian enpresa-proiektu berritzaileak sortzea, bultzatzea, haztea eta sendotzea. Hau bermatzeko, denboraldi mugatu baten baitan ekintzaileei eta enpresa sortu berriei laguntza eskaintzen zaie, proiektu berritzaileak, bizkorgarriak eta inbertigarriak baliozkotzeko, abian jartzeko, finantzatzeko eta sendotzeko asmoz. Era berean, proiektu berritzaileetan errendimendu handiko komunitatea sortzea bultzatuko da, eta topaguneak sortuko dira ekimen ekintzaile berrien eta tokiko trakzio-enpresen artean.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

ELKARTU

Elkartu programa bat dator Eusko Jaurlaritzako Garapen, Ekonomia eta Azpiegituretako Sailak EEP (PIE) 2017-2020 Planean ezarritako helburuekin; helburutzat ditu nazioartekotze-proiektu eta jarduerak bultzatzea lankidetzan eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotze-prozesu osoan.

Deitzailea: SPRI taldea

 

INVESTIGA LAGUNTZAK

35 urtetik beherakoak (kontratazioaren egunean daudenak), goi-mailako prestakuntza akademikoa dutenak, Donostian erroldatuta eta langabezian daudenak, ezagutzan oinarritutako jarduerak garatzen dituzten eta, horrela, gazte horien prestakuntza, esperientzia eta garapen profesionalean laguntzen duten toki-erakundeetan sar daitezen sustatzeko laguntzak. Helburua da lehen lan-esperientzia sustatzea laguntza hauen bidez sartzen diren gazteentzat. Hartzaileak: helbide fiskala eta lantokia Donostian duten erakundeak.

Antolatzailea: Donostia Sustapena

 

Azaroaren 2an

GLOBAL INNOVATION DAY 2020

Global Innovation Day ekimenaren bederatzigarren edizioa berrikuntzaren hitzordu handia da, euskal berrikuntzari balioa ematen diona, eta Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzen du, berrikuntza globalarekin lotu edo bat eginez. 

Antolatzailea: Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Azaroaren 5-6an

UHINAK KLIMA-ALDAKETARI ETA ITSASERTZARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO IV. KONGRESUA. Irunen, Gipuzkoa

Uhinak mugaz gaindiko biltzarra da, klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzkoa. Laugarren edizio honetan, klima-larrialdiak garrantzi berezia izango du, klima-aldaketaren ondorioek eta muturreko gertaerek berehalako jarduketak eskatzen dituzte eta.

Antolatzaileak: Azti eta Ficoba

 

Azaroaren 12an

ENCUENTROS BM-30 TOPAKETAK ON LINE: PANDEMIAREN AURREKO HIRI ESTRATEGIAK / ESTRATEGIAS URBANAS FRENTE A LA PANDEMIA

Pandemiaren aurrean hiriek dituzten erronkei buruzko BM30 Topaketak zikloaren online saioa. Iruñeko plan estrategikoak zuzentzen dituen Jose Costerok parte hartuko du, eta bere hiria COVID-19 ondorengo garaiari nola aurre egiten ari zaion azalduko du.

Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30

 

Azaroaren 15era arte

XVII. BURDINOLA IKERKETA-SARIAK

Burdinola Ikerketa Saria erreferentzia bat izaten da ikerketako profesionalen artean. Edizio honetarako aukeratu den gaia: Nanoteknologia: aurrerapenak biomedikuntza pertsonalizatu eta birsortzailean. Hautagaitzak azaroaren 15era arte aurkez daitezke, eta abenduaren 30a baino lehen jakingo da epaimahaiaren erabakia XVII. Burdinola Ikerketa Sariaren irabazlearen izenarekin.

Deitzailea: Burdinola

 

Azaroaren 18-19an

BASQUE INDUSTRY 4.0: THE MEETING POINT. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Basque Industry 4.0 produkzio-bitarteko eta -sistemetan adimena sartzearen aldeko apustua da, baita produktu eta prozesu berrietan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzearen, material aurreratuak balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan sartzearen, erabilitako baliabideen efizientzia eta iraunkortasunaren eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioaren aldekoa ere.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Saila eta SPRI Taldea

 

Azaroaren 19an eta 20an

BE @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2020 – VIRTUAL EDITION

Industria 4.0ri buruzko brokerage event online, industria-eragiketa guztiak iraultzen eta biziberritzen ari dena. Enpresek erronka berriei aurre egin behar diete, baina laugarren industria-iraultzak eskaintzen dizkien aukerez ere baliatzen dira. SMM2020k ─zientzia eta industriako hitzaldi tematikoen, B2B saioen eta produktu eta proiektu berritzaileen erakusketa baten bidez─ aukera paregabea eskaintzen du Smart Manufacturing and Industry 4.0 arloan lan egiten duten zientzialari, ikertzaile eta enpresetako kudeatzaileak ezagutzeko. Halaber, aukera garrantzitsua da eguneratuta egoteko azken teknologia aurreratuei, erakundeen eta hirien berrikuntza-eskaerari, ETEen aplikazio berriei eta enpresa handiek dituzten erronka teknikoei dagokienez.  

Antolatzaileak: Calabriako (Italia) Enterprise Europe Network eta Innobasque

 

Urriaren 15ean

ENCUENTROS BM-30 TOPAKETAK ON LINE: PANDEMIAREN AURREKO HIRI ESTRATEGIAK / ESTRATEGIAS URBANAS FRENTE A LA PANDEMIA

Pandemiaren aurrean hiriek dituzten erronkei buruzko BM30 Topaketak zikloaren online saioa. Sevillako plan estrategikoak zuzentzen dituen Gaspar Llanes-ek parte hartuko du, eta bere hiria COVID-19 ondorengo garaiari nola aurre egiten ari zaion azalduko du.

Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZAK. 2020

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu teknikoetako enpresen zibersegurtasunean, industria-prozesuarekin lotutako diseinuan eta logistikan. Zibersegurtasunak industriarako funtsezko tresna dela erakutsi du, azkenaldian mundu osoko enpresak, administrazioak eta negozioak arriskuan jarri dituzten gertakari kritikoen ondorioz. Euskadiko industria-enpresen eta industriarako zerbitzu teknikoen enpresen segurtasuna hobetzen laguntzera zuzenduta daude, Internetera konektatutako inguruneetan. 

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Azaroaren 30era arte

EKOBERRIKUNTZA-PROIEKTUAK BIKAIN DISEINATZEKO LAGUNTZAK. 2020

Berrikuntzarako laguntzen Europako (edo beste esparru bateko) programetara aurkeztu beharreko proiektu-proposamenak garatzera zuzendua. Proposamen hauek, oro har, garapen teknologikoko maila ertaina edo altua (TRL) izango dute, baliabideen eraginkortasunera eta/edo berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako jarduera jasangarri bat sortzeko. Zehazki, EAEtik zuzendutako proiektuak lagunduko dira, berrikuntzarako Europako laguntza-programen fase bakarreko edo bigarren faseko laguntza-deialdietan (ETE tresna, Life, Europako Berrikuntza Funtsa, Ekonomia Suspertzeko Plana, Green Deal programa…) edo beste eremu geografiko batzuetako programetan (Hazitek Estrategikoa, CDTI Misioak…) aurkeztuko direnak.

 

Abenduaren 1 eta 2an

ENERGIA-ERAGINKORTASUNARI ETA ARKITEKTURAREN ETA HIRIGINTZAREN JASANGARRITASUNARI BURUZKO EUROPAKO XI. BILTZARRA (EESAP 11) eta ERAIKUNTZA AURRERATUARI BURUZKO NAZIOARTEKO IV. BILTZARRA (CICA 4)

Biltzarrean nazioko eta nazioarteko adituen hitzaldiak izango dira honako gai hauetan: teknologia eta COVID, negozio-ereduak, aliantza publiko-pribatuak, hiri-berroneratzea, eraginkortasun energetikoa, bigarren mailako materialak, besteak beste. Berrikuntza gisa, Biltzarraren babesleentzat, B2B online topaketetarako gelak eta merkataritza-informaziorako online guneak jarriko dira.

Antolatzaileak: Eraikune (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra) eta CAVIAR ikerketa-taldea 

 

Abenduaren 3ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA. BIZKAIA 2020

Programaren helburua da enpresen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da adimen lehiakorrean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzeko aukera izan dezagun. Bizkaiko ETE eta autonomoetara zuzenduta.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Abenduaren 31ra arte

KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK

Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.

Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. IKERLARIEN ETA ARRANTZALEEN ARTEKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK

Ikerlarien eta arrantzaleen arteko ezaupideen transferentzia sustatzea dute helburu, eta erakunde zientifiko independente baten edo gehiagoren eta arrantzaleen edo arrantzale-erakunde baten edo gehiagoren arteko sareak, elkartze-akordioak edo elkarteak sortzera bideratuko dira; erakunde teknikoek ere parte hartu ahal izango dute.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. ARRANTZA SEKTOREAN BERRIKUNTZARAKO LAGUNTZAK. 2020

Garapen teknologikoan eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako arrantza-sektore berritzaile bat sustatzeko laguntzak. Hark produktu eta ekipo berriak edo perfekzionatuak, prozesu eta teknika berriak edo perfekzionatuak, edo kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak edo perfekzionatuak garatzea edo txertatzea izango du helburu, baita eraldaketari eta merkaturatzeari dagokienez ere. Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte erakunde zientifikoek edo teknikoek, edo erauzketa-sektoreko operadore batek, horietakoren batekin lankidetzan. Erauzketa-sektoreko operadoreen artean ondasun-erkidegoak sartuta daude.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

2020 ITSASOKO BALIABIDE BIOLOGIKOEN KONTSERBAZIORAKO LAGUNTZAK

Laguntza-lerro honen xedea arrantzak itsas ingurunean eragiten duen inpaktua eta harrapakari babestuei eragindako inpaktua murriztea da, baita bazterkinak eta harrapakin osagarriak pixkanaka ezabatzea, eta bizirik dauden itsasoko baliabide biologikoen ustiaketa jasangarria lortzea ere, ahalik eta etekin jasangarririk handiena lortu ahal izateko. Honako hauek izango dira diruz lagun daitezkeen inbertsioak: arrantza-jarduerek ingurumenean eragiten dituzten efektuak murriztuko dituzten metodoak, ezagutza teknikoak edo antolatzaileak garatzeko eta txertatzeko helburua duten inbertsioak, batez ere burututako arrantza-tekniken bitartez eta itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta harrapakari babestuen baterako existentzia lortzeko helburua duten aparailuen bitartez, eta honako baldintza hauek kontuan hartuta: – Proiektua erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek garatu beharko dute (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz), eta horiek eragiketan lortutako emaitzak balioztatu beharko dituzte. – Proiektuei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendearentzat eskuragarri jarriko dira. – Xede zientifikoak dituzten arrantzatzat hartzen ez diren eragiketak, hau da, arrantza-teknika edo -aparailu berriak entseatzeko eragiketak, esleitutako arrantza-aukeren mugen barnean gauzatuko dira.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

2021

Urtarrilaren 26ra arte

EUROPAKO ITUN BERDEAREN DEIALDIA

Europako Batzordeak 1.000 milioi euroko aurrekontua duen deialdi bat jarri du abian, klima-krisiari erantzuten eta Europako ekosistemak eta biodibertsitatea babesten lagunduko duten berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Deialdia Horizon(te) 2020 esparru-programaren barruan dago, eta gaur, irailak 18, hasiko da hautagaitzak aurkezteko epea; koronabirusaren krisialditik Europa suspertzea bultzatuko du, erronka ekologikoak berrikuntza-aukera bihurtuz. 

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Irailaren 19ra arte

MOVES II PROGRAMA. 2020. URTEA

Mugikortasun eraginkorra eta jasangarria sustatzeko programa. Energia-eraginkortasun, jasangarritasun eta energia alternatiboen erabilera bultzatzeko irizpideetan oinarritutako mugikortasunari laguntzeko jarduketak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura egokiak izatea barne.

Deitzailea: EEE/EVE

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago