Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia berreskuratzeko eta hazkunde iraunkor eta erresilientea sustatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak bultzatzeko.
Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren parte den plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.
Koordinatzailea: Europako Batzordea
KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA-EREMUAREN PLATAFORMA
Plataforma leihatila bakarra da, eta koronabirusaren inguruan estatu bakoitzeko eta Europar Batasuneko finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen du. Etengabe eguneratutako informazioa eskaintzen du Horizon(te) 2020 deien ─berariazkoen edo Koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuei buruzkoen─ epe-luzapenei buruz, maiz egiten diren galderak eta beste esteka erabilgarri batzuk. Herrialdeetako korrespontsalekin lankidetzan, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak.
Antolatzailea: Europako Batzordea
KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA
Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.
Deitzailea: Europako Batzordea
Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.
Deitzailea: Europako Batzordea
COVID-19. ETE-EI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK
SPRI Taldeak webgune bat prestatu du eta bertan jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzaturiko jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berrietara sarbidea ere.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritza
Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.
Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa
GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA
Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.
Deitzailea: CDTI
BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK
Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.
BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA
KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta Covid-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala. Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.
Antolatzailea: World Economic Forum
VI. BILTZARRA KUDEAKETA AURRERATUAZ
Aurtengo edizioak formatu mistoa izango du, eta, horri esker, hizlariak eta parte-hartzaileak batuko dira Bilboko Euskalduna Jauregian, eta streaming bidezko konexioa ere izango da interesdunentzat. Gaikako 4 bloke handien artean, krisiaren kudeaketa eta kontziliazioa eta telelana, euskal enpresa eta erakundeen une honetako beharretara egokitzen den edizio batean. Nabarmentzekoa da “Kudeaketa laburrean” film laburren jaialdiaren 4. edizioa, sormenaren eta ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez kudeaketaren onurak ikusaraztea helburu duena.
Antolatzailea: Euskalit
Urriaren 21ean
ATZERATUA ELKARGIREN XXXI. ENPRESA-TOPAKETA. Donostian
XXXI. Enpresa Topaketa urriaren 21ean izango da, Donostiako Kursaal jauregian. Interes handieneko jardunaldia prestatzen ari gara dagoeneko, eta aurten ospatzen den 40. urteurrena ere gogoratuko da bertan.
Antolatzailea: Elkargi
Urriaren 21ean eta 22an
Espainiako Energia Biltegiratzeko Estrategiaren zirriborroa aurkeztuko da. Gaia gaurkotasun handiko gai teknologikoa da, baita etorkizun hurbilean aurre egin beharreko erronka ugariak ere (teknologien ikerketa eta garapenerako erronkak; sektore-integraziorako erronkak; erregulazio- eta merkatu-erronkak; negozio-ereduaren erronkak; ingurumen-erronkak, etab.).
Antolatzaileak: Madrilgo Erkidegoko Energiaren Fundazioa – Madrilgo ETSI, Meategiak eta Energia
Urriaren 22an
EKONOMIA ZIRKULARREKO JARDUNALDIA
Eusko Jaurlaritzak eta Innobasquek bultzatzen duten RIS3 Euskadi estrategiaren lurralde-hedapenerako ekimenaren barruan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Ihobetik eta Aklimatik Itun Berdea, deskarbonizazioa eta digitalizazioa kontzeptuak sartzeko jardunaldia antolatu da. Gainera, Grupo Vaillant Saunier Duval enpresa izango da hizlari, bere esperientzia errealaren berri emateko.
Antolatzaileak: Azaro Fundazioa
Urriaren 22an eta 29an
Berrikuntzaren sektoreak industria-jabetzaren arloan duen defizita arintzen laguntzea da mintegi honen edizio berriaren helburua. Enpresak Euskadin dituen bulegoek antolatutako hirugarren emanaldi honetan, dibulgazioa eta aholkularitza webinar formatuan batuko dira, eta horrek ateak irekiko dizkie urrunetik parte hartzeko edozein lekutan dauden industria-jabetzako asmatzaile, zientzialari, ikertzaile eta espezialistei.
Antolatzailea: ABG Intellectual Property
Urriaren 22ra arte
Makina eta ekipamendu aurreratu berriak erosteko laguntza-programa.
Renove Industria 4.0 programaren helburua makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan inbertsioak sustatzea da, bai hardwarean bai softwarean, industria-inguruneak modernizatzeko helburuarekin, fabrikazio aurreratuaren esparruan 4.0 industriako proiektuei aurre egin edo horiei ekin ahal izateko.
Deitzailea: Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila
EAEko ETE industrialak berraktibatzeko eta modernizatzeko talka-tresna. Beren ekoizpen-ekipamenduetan modernizazio-maila handia lortzeko eta segurtasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren arloko prestazioak hobetzeko behar duten bultzada da, lehiakortasun-maila handiagora iristea lortuz.
Deitzailea: Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila
2015etik urtero, Garapen Jasangarrirako Urriko Egunek (ODSD) Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) mundu-mailako eztabaidan lagundu izan dute interesa duten alderdien arteko elkarrizketa hobetuz. Egungo pandemia dela eta, Garapen Jasangarrirako Urriko Egunen seigarren edizioa online izango da. Bertan, egungo pandemiaren testuinguruan aniztasun biologikoaren galeraren azken joerak aztertuko dira.
Antolatzailea: Europen Investmen Bank´s Institute
Urriaren 23an
WEBINARRA ZAINTZATIK PROSPEKTIBARA SAIOAK, ZORRAQUINO-REKIN
“Zaintzatik prospektibarako” zikloaren beste saio bat, eta bertan Zorraquinok, Innobasqueko bazkideak, elkarteko gainerako erakundeekin partekatuko ditu bere ezagutza eta esperientzia. Hizlaria Laura Murillo, Zorraquinoko Komunikazio-zuzendaria, izango da.
Antolatzailea: Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Urriaren 26ra arte
IKASIKER LANKIDETZA-BEKAK
200 Ikasiker lankidetza-beka deitzea eta oinarriak onartzea, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten aritu bitartean, lankidetzan ahal izan daitezen EAEko Unibertsitate Sistemaren Ikertaldeetan, Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa-Zentroetan (OIBZ), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI), Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Bi modalitate hauek eskaintzen dira: 1. A modalitatea (ikasturtean zehar, 2021eko urtarriletik 2021eko ekainera): 150 beka. 2. B modalitatea (udan, 2021eko ekainetik irailera): 50 beka.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila
Urriaren 27ra arte
I+G+b ARLOAN TALENTUA ETA HAREN ENPLEGAGARRITASUNA SUSTATZEKO ESTATU-PROGRAMA. DOKTOREAK PRESTATZEKO DOKTORATU AURREKO KONTRATUETARAKO LAGUNTZAK 2020
Laguntzen helburua da doktoreak prestatzea lan-kontratuak finantzatuz, doktoretza-aurreko kontratu modalitatean, prestakuntzan dauden ikertzaileek doktoretza-tesia egin dezaten ikerketa-proiektu bati lotuta, eta proiektu hau egon daiteke, Bikaintasunezko Zientzia eta Teknika Ikerketa Sustatzeko Estatu Programaren esparruan, Ezagutza Sortzeko Estatu Azpiprograma baten I+G proiektuetarako laguntzen bidez finantzatuta; edo Gizartearen Erronketara Orientaturiko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Programako “Ikerketa Erronkak” I+G+b proiektuetarako laguntzen bidez finantzatuta.
Deitzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Urriaren 28tik 30era
INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIAREN VIII. DEUSTO ASTEA, FOROTECH
Unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa-foroa, ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbildu gura duena, baita ikerketa eta garapen teknologikoko bokazioak sustatu ere, bereziki emakumeen artean.
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
Urriaren 26-28an
INDUSTRIAL TECHNOLOGIES 2020. Mainz-en, Alemanian
Teknologia industrialek funtsezko zeregina dute Europako industrian. Europar Batasunaren lehiakortasunerako funtsezko oinarriak ematen dituzte, ekonomiaren sektore guztiak eratzen dituzte eta gizarte-erronkak konpontzen eta etorkizun iraunkorra izaten laguntzen dute. IndTech2020-k plataforma bat eskaintzen die ikerketa-erakunde, industria eta politiken formulazioan interesaturiko alderdiei, etorkizuneko joerak, erronka teknologikoak eta Europako etorkizuneko industria- eta ikerketa-politika taxutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren urrats gehigarriak eztabaidatzeko funtsezko teknologia bideratzaileen esparruan, hala nola nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazio aurreratua, ekonomia iraunkor eta berderantz trantsizio sozialki bidezko baten gogoetak eginez.
Antolatzaileak: Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federala (BMBF); Projektträger Jülich (PtJ) proiektuen kudeaketa; Europako Batzordea (EU-COM); Enterprise Europe Network (EEN) Renania-Palatinatua – Sarre eta DECHEMA e.V. Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologiaren Alemaniako Elkartea; Karlsruhe (PTKA) proiektuen kudeaketa eta VDI Technologiezentrum GmbH (VDI-TZ).
Urriaren 29an
Pandemiaren aurrean hiriek dituzten erronkei buruzko BM30 Topaketak zikloaren online saioa. Malagako plan estrategikoak zuzentzen dituen Carmen Garcíak parte hartuko du, eta bere hiria COVID-19 ondorengo garaiari nola aurre egiten ari zaion azalduko du.
Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30
Urriaren 30era arte
PILOTU laguntza-programa itzuli beharrik gabeko 50.000€rainoko diru-laguntza publikotan gauzatzen da, eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresei laguntzen die, proiektu horien bidez nazioartean duten kokapena hobetzen saiatzeko.
Deitzailea: SPRI taldea
SAKONDU 2020 LAGUNTZA-PROGRAMA
Sakondu programak laguntza ematen die oso nazioartekotuta dauden euskal enpresei presentzia txikia edo batere ez duten merkatuetan sar daitezen. Azken helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea da, nazioarteko jardueran sakonduz, eta ikuspegi inklusiboago eta iraunkorrago batetik, jasangarritasuna negozio-ereduan eta nazioartekotze-estrategian txertatuz.
Deitzailea: SPRI taldea
ZABALDU 2020 LAGUNTZA-PROGRAMA
Programaren helburua da gutxi nazioartekotuta dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Deialdi honen aurretik eratutako mikroenpresentzat eta Euskadin kokatutako edo ekoizpen-instalazioak bertan dituzten enpresa txiki eta ertainentzat, baldin eta haien esportazio-jarduerak ez badu gainditzen 2019an izandako fakturazio osoaren % 50.
Deitzailea: SPRI taldea
TICCÁMARAS PROGRAMA. IKT-AK ETE-ETAN SARTZEKO LAGUNTZA. GIPUZKOA 2020
Programa honen helburua da ETEen ohiko jardueran IKTak sistematikoki sartu edo barneratzen laguntzea, beraien estrategian funtsezko tresna lehiakorrak izan daitezen, baita produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak maximizatzeko ere.
Deitzailea: Gipuzkoako Bazkundea
Ekin + Programaren helburua da Donostiako hirian enpresa-proiektu berritzaileak sortzea, bultzatzea, haztea eta sendotzea. Hau bermatzeko, denboraldi mugatu baten baitan ekintzaileei eta enpresa sortu berriei laguntza eskaintzen zaie, proiektu berritzaileak, bizkorgarriak eta inbertigarriak baliozkotzeko, abian jartzeko, finantzatzeko eta sendotzeko asmoz. Era berean, proiektu berritzaileetan errendimendu handiko komunitatea sortzea bultzatuko da, eta topaguneak sortuko dira ekimen ekintzaile berrien eta tokiko trakzio-enpresen artean.
Deitzailea: Donostia Sustapena
Elkartu programa bat dator Eusko Jaurlaritzako Garapen, Ekonomia eta Azpiegituretako Sailak EEP (PIE) 2017-2020 Planean ezarritako helburuekin; helburutzat ditu nazioartekotze-proiektu eta jarduerak bultzatzea lankidetzan eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotze-prozesu osoan.
Deitzailea: SPRI taldea
35 urtetik beherakoak (kontratazioaren egunean daudenak), goi-mailako prestakuntza akademikoa dutenak, Donostian erroldatuta eta langabezian daudenak, ezagutzan oinarritutako jarduerak garatzen dituzten eta, horrela, gazte horien prestakuntza, esperientzia eta garapen profesionalean laguntzen duten toki-erakundeetan sar daitezen sustatzeko laguntzak. Helburua da lehen lan-esperientzia sustatzea laguntza hauen bidez sartzen diren gazteentzat. Hartzaileak: helbide fiskala eta lantokia Donostian duten erakundeak.
Antolatzailea: Donostia Sustapena
Azaroaren 2an
Global Innovation Day ekimenaren bederatzigarren edizioa berrikuntzaren hitzordu handia da, euskal berrikuntzari balioa ematen diona, eta Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzen du, berrikuntza globalarekin lotu edo bat eginez.
Antolatzailea: Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Azaroaren 5-6an
UHINAK KLIMA-ALDAKETARI ETA ITSASERTZARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO IV. KONGRESUA. Irunen, Gipuzkoa
Uhinak mugaz gaindiko biltzarra da, klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzkoa. Laugarren edizio honetan, klima-larrialdiak garrantzi berezia izango du, klima-aldaketaren ondorioek eta muturreko gertaerek berehalako jarduketak eskatzen dituzte eta.
Antolatzaileak: Azti eta Ficoba
Azaroaren 6ra arte
BIZTANLEGUNE SAKABANATUETAN BELAUNALDI BERRIKO BANDA ZABALEKO SAREAK HEDATZEKO DIRULAGUNTZAK. BIZKAIA 2020
Laguntzak ematea banda zabal ultralasterreko sareak hedatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoko biztanlegune sakabanatuetan edo «azken belaunaldiko eremu zuritzat (NGA)» hartzen direnekoetan, hau da, datozen 3 urteotan NGA banda zabaleko baldintzetan Interneterako sarbide-zerbitzuak ahalbidetuko dituzten telekomunikazio-azpiegiturarik ez dagoen eta egongo denik ere aurreikusten ez den eremuetan.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Azaroaren 12an
Pandemiaren aurrean hiriek dituzten erronkei buruzko BM30 Topaketak zikloaren online saioa. Iruñeko plan estrategikoak zuzentzen dituen Jose Costerok parte hartuko du, eta bere hiria COVID-19 ondorengo garaiari nola aurre egiten ari zaion azalduko du.
Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30
Azaroaren 15era arte
XVII. BURDINOLA IKERKETA-SARIAK
Burdinola Ikerketa Saria erreferentzia bat izaten da ikerketako profesionalen artean. Edizio honetarako aukeratu den gaia: Nanoteknologia: aurrerapenak biomedikuntza pertsonalizatu eta birsortzailean. Hautagaitzak azaroaren 15era arte aurkez daitezke, eta abenduaren 30a baino lehen jakingo da epaimahaiaren erabakia XVII. Burdinola Ikerketa Sariaren irabazlearen izenarekin.
Deitzailea: Burdinola
Azaroaren 18-19an
BASQUE INDUSTRY 4.0: THE MEETING POINT. BECen (Barakaldo, Bizkaia)
Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Basque Industry 4.0 produkzio-bitarteko eta -sistemetan adimena sartzearen aldeko apustua da, baita produktu eta prozesu berrietan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzearen, material aurreratuak balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan sartzearen, erabilitako baliabideen efizientzia eta iraunkortasunaren eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioaren aldekoa ere.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Saila eta SPRI Taldea
Azaroaren 19an eta 20an
BE @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2020 – VIRTUAL EDITION
Industria 4.0ri buruzko brokerage event online, industria-eragiketa guztiak iraultzen eta biziberritzen ari dena. Enpresek erronka berriei aurre egin behar diete, baina laugarren industria-iraultzak eskaintzen dizkien aukerez ere baliatzen dira. SMM2020k ─zientzia eta industriako hitzaldi tematikoen, B2B saioen eta produktu eta proiektu berritzaileen erakusketa baten bidez─ aukera paregabea eskaintzen du Smart Manufacturing and Industry 4.0 arloan lan egiten duten zientzialari, ikertzaile eta enpresetako kudeatzaileak ezagutzeko. Halaber, aukera garrantzitsua da eguneratuta egoteko azken teknologia aurreratuei, erakundeen eta hirien berrikuntza-eskaerari, ETEen aplikazio berriei eta enpresa handiek dituzten erronka teknikoei dagokienez.
Antolatzaileak: Calabriako (Italia) Enterprise Europe Network eta Innobasque
Urriaren 15ean
Pandemiaren aurrean hiriek dituzten erronkei buruzko BM30 Topaketak zikloaren online saioa. Sevillako plan estrategikoak zuzentzen dituen Gaspar Llanes-ek parte hartuko du, eta bere hiria COVID-19 ondorengo garaiari nola aurre egiten ari zaion azalduko du.
Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30
Azaroaren 24 eta 25ean
ACLIMA GLOBAL II. TOPAKETA
Txile herrialde gonbidatu gisa.
Antolatzailea: Aclima
Azaroaren 27ra arte
H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA
Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZAK. 2020
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu teknikoetako enpresen zibersegurtasunean, industria-prozesuarekin lotutako diseinuan eta logistikan. Zibersegurtasunak industriarako funtsezko tresna dela erakutsi du, azkenaldian mundu osoko enpresak, administrazioak eta negozioak arriskuan jarri dituzten gertakari kritikoen ondorioz. Euskadiko industria-enpresen eta industriarako zerbitzu teknikoen enpresen segurtasuna hobetzen laguntzera zuzenduta daude, Internetera konektatutako inguruneetan.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Azaroaren 30era arte
EKOBERRIKUNTZA-PROIEKTUAK BIKAIN DISEINATZEKO LAGUNTZAK. 2020
Berrikuntzarako laguntzen Europako (edo beste esparru bateko) programetara aurkeztu beharreko proiektu-proposamenak garatzera zuzendua. Proposamen hauek, oro har, garapen teknologikoko maila ertaina edo altua (TRL) izango dute, baliabideen eraginkortasunera eta/edo berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako jarduera jasangarri bat sortzeko. Zehazki, EAEtik zuzendutako proiektuak lagunduko dira, berrikuntzarako Europako laguntza-programen fase bakarreko edo bigarren faseko laguntza-deialdietan (ETE tresna, Life, Europako Berrikuntza Funtsa, Ekonomia Suspertzeko Plana, Green Deal programa…) edo beste eremu geografiko batzuetako programetan (Hazitek Estrategikoa, CDTI Misioak…) aurkeztuko direnak.
EGOKITU zerbitzua dagoeneko ezarrita dauden eta nolabaiteko ibilbidea duten KSI sektoreko enpresei zuzenduta dago; izan ere, egungo krisiaren ondorioz, negozio-eredua birpentsatu behar duten, egungo finantzaketa kudeatzeko laguntza edo aholkularitza behar duten, edo beren produktu eta zerbitzuen edo prozesuen digitalizazioari ekin behar dioten enpresei zuzenduta dago. Beraz, programa hau EZ dago bideratuta negozio edo bideragarritasun-plan bat garatzeko sortu berri diren enpresa berrientzako, ez du lagunduko finantzaketa-iturri alternatiboak aurkitzen edo laguntza ekonomikoak eskatzen, eta ez du balioko eremu digitalean edo online presentzia handiagoa lortzeko. Arazo horiek badituzte, toki eta eskualde mailan hainbat erakundek kudeatzen dituzten programa zehatzagoak.
Deitzailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Abenduaren 1 eta 2an
Biltzarrean nazioko eta nazioarteko adituen hitzaldiak izango dira honako gai hauetan: teknologia eta COVID, negozio-ereduak, aliantza publiko-pribatuak, hiri-berroneratzea, eraginkortasun energetikoa, bigarren mailako materialak, besteak beste. Berrikuntza gisa, Biltzarraren babesleentzat, B2B online topaketetarako gelak eta merkataritza-informaziorako online guneak jarriko dira.
Antolatzaileak: Eraikune (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra) eta CAVIAR ikerketa-taldea
Abenduaren 3ra arte
XPANDE DIGITAL PROGRAMA. BIZKAIA 2020
Programaren helburua da enpresen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da adimen lehiakorrean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzeko aukera izan dezagun. Bizkaiko ETE eta autonomoetara zuzenduta.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Abenduaren 31ra arte
KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK
Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.
Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. IKERLARIEN ETA ARRANTZALEEN ARTEKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK
Ikerlarien eta arrantzaleen arteko ezaupideen transferentzia sustatzea dute helburu, eta erakunde zientifiko independente baten edo gehiagoren eta arrantzaleen edo arrantzale-erakunde baten edo gehiagoren arteko sareak, elkartze-akordioak edo elkarteak sortzera bideratuko dira; erakunde teknikoek ere parte hartu ahal izango dute.
Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila
Garapen teknologikoan eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako arrantza-sektore berritzaile bat sustatzeko laguntzak. Hark produktu eta ekipo berriak edo perfekzionatuak, prozesu eta teknika berriak edo perfekzionatuak, edo kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak edo perfekzionatuak garatzea edo txertatzea izango du helburu, baita eraldaketari eta merkaturatzeari dagokienez ere. Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte erakunde zientifikoek edo teknikoek, edo erauzketa-sektoreko operadore batek, horietakoren batekin lankidetzan. Erauzketa-sektoreko operadoreen artean ondasun-erkidegoak sartuta daude.
Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila
2020 ITSASOKO BALIABIDE BIOLOGIKOEN KONTSERBAZIORAKO LAGUNTZAK
Laguntza-lerro honen xedea arrantzak itsas ingurunean eragiten duen inpaktua eta harrapakari babestuei eragindako inpaktua murriztea da, baita bazterkinak eta harrapakin osagarriak pixkanaka ezabatzea, eta bizirik dauden itsasoko baliabide biologikoen ustiaketa jasangarria lortzea ere, ahalik eta etekin jasangarririk handiena lortu ahal izateko. Honako hauek izango dira diruz lagun daitezkeen inbertsioak: arrantza-jarduerek ingurumenean eragiten dituzten efektuak murriztuko dituzten metodoak, ezagutza teknikoak edo antolatzaileak garatzeko eta txertatzeko helburua duten inbertsioak, batez ere burututako arrantza-tekniken bitartez eta itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta harrapakari babestuen baterako existentzia lortzeko helburua duten aparailuen bitartez, eta honako baldintza hauek kontuan hartuta: – Proiektua erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek garatu beharko dute (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz), eta horiek eragiketan lortutako emaitzak balioztatu beharko dituzte. – Proiektuei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendearentzat eskuragarri jarriko dira. – Xede zientifikoak dituzten arrantzatzat hartzen ez diren eragiketak, hau da, arrantza-teknika edo -aparailu berriak entseatzeko eragiketak, esleitutako arrantza-aukeren mugen barnean gauzatuko dira.
Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila
2021
Urtarrilaren 26ra arte
EUROPAKO ITUN BERDEAREN DEIALDIA
Europako Batzordeak 1.000 milioi euroko aurrekontua duen deialdi bat jarri du abian, klima-krisiari erantzuten eta Europako ekosistemak eta biodibertsitatea babesten lagunduko duten berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Deialdia Horizon(te) 2020 esparru-programaren barruan dago, eta gaur, irailak 18, hasiko da hautagaitzak aurkezteko epea; koronabirusaren krisialditik Europa suspertzea bultzatuko du, erronka ekologikoak berrikuntza-aukera bihurtuz.
Deitzailea: Europako Batzordea
Irailaren 19ra arte
MOVES II PROGRAMA. 2020. URTEA
Mugikortasun eraginkorra eta jasangarria sustatzeko programa. Energia-eraginkortasun, jasangarritasun eta energia alternatiboen erabilera bultzatzeko irizpideetan oinarritutako mugikortasunari laguntzeko jarduketak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura egokiak izatea barne.
Deitzailea: EEE/EVE