Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

 

NEXT GENERATION EU

750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia berreskuratzeko eta hazkunde iraunkor eta erresilientea sustatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak bultzatzeko.

 

COVID 19 DATA PORTAL 

Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren parte den plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.

Koordinatzailea: Europako Batzordea 

 

KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA-EREMUAREN PLATAFORMA 

Plataforma leihatila bakarra da, eta koronabirusaren inguruan estatu bakoitzeko eta Europar Batasuneko finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen du. Etengabe eguneratutako informazioa eskaintzen du Horizon(te) 2020 deien ─berariazkoen edo Koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuei buruzkoen─ epe-luzapenei buruz, maiz egiten diren galderak eta beste esteka erabilgarri batzuk. Herrialdeetako korrespontsalekin lankidetzan, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak. 

Antolatzailea: Europako Batzorde

KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTZEKO ETA LAGUNTZEKO 

Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

COVID-19. ETE-EI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK

SPRI Taldeak webgune bat prestatu du eta bertan jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzaturiko jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berrietara sarbidea ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

ACELERA PYME

Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA

Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.

Deitzailea: CDTI

 

BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.  

BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA

KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

COVID ACTION PLATFORM

Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta COVID-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala. Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.

Antolatzailea: World Economic Forum

 

Azaroaren 13ra arte

BILBAO MAKER FAIRE 2020!

Maker izpiritua zure etxeko egongelara eramatea ahalbidetuko duen online tailer eta hitzaldien programazioa. Pandemiaren bilakaeraren arabera, workshop batzuk Bilbon bertan aurrez aurreko formatuan egin ahal izango dira bertaratu daitezkeenentzat.

Open Bilbao Gunea

 

Azaroaren 16ra arte

ZTB PLANAREN EUSKADI AUKERA NITXOAREN HELBURUAK LORTZEN LAGUNDUKO DUTEN IDEIA ETA PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO DIRULAGUNTZAK (BAI+D+b PROGRAMA)

Agindu honen helburua «Hiri-berroneratze integralean aplika daitezkeen proiektu berritzaileetarako» laguntzak emateko prozesua arautzea da, ZTBP Euskadi 2030ren «Hiri Habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten proiektuak egitea sustatzeko.

 Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Azaroaren 16tik 20ra

WOMEN NO LIMITS: EMAKUME EKINTZAILEAREN ASTEA

Women no limits-ek emakumearen irudia bultzatu eta ikusarazten du, partekatzeko espazio seguruen eta harremanetarako sarearen bidez, beraien garapen pertsonal eta profesionalerako. Inspirazio-astea da, emakumeen ordezkaritza txikiko sektoreetan (STEM arlo, artista, aholkulari eta inbertitzaile, gizarte-inpaktu edo eragin eta abarrekoetan) erreferente direnek parte hartzen duten ekitaldiz betea.

Antolatzailea: Flow, emakume gazte ekintzaileen komunitatea

 

Azaroaren 17ra arte

 

ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN AURREAN NEGOZIO-EREDU BERRIAK SUSTATZEKO ETA BALIO ERANTSIKO AUKERAK SORTZEKO PROGRAMA. ADINBERRI. GIPUZKOA 2020

 

Trantsizio demografikoaren erronka sozial eta ekonomikoari aurre egiteko balio erantsiko irtenbide partekatuak sustatzeko programa, betiere pertsonen zahartze-prozesua kontuan hartzen badute; gizartearen ongizatea, autonomia, berdintasuna eta aniztasuna areagotzeko gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-eragin edo inpaktuak integratzen badituzte; eta Adinberri estrategiarekin bat baldin badatoz.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

EKONOMISTAK FOROA 2020 EKONOMIA COVID-19AREN ONDOREN 

Enpresarekin zerikusia duten profesionalen topagune bat da eta ekonomiarekin lotura duen pertsona ospetsu batek gai orokor bati buruz hitzaldi bat ematen du. Hitzaldia bukatzean solasaldia izaten da bertaratuek parte har dezaten. Oraingoan Santiago Carbó Valverde izango da; Zientzia Ekonomikoetan lizentziaduna Valentziako Unibertsitatean, Doctor (PhD) in Economics eta Master in Banking and Finance University of Wales, Bangor (Erresuma Batua). Santiago Carbó Valverde FUNCAS Fundazioko Finantza Azterlanen zuzendaria da, eta Finantza Digitalizazioaren Behatokiko zuzendari exekutiboa ere bada bertan. Valentziako Ekonomia Ikerketen Institutuko (IVIE) irakasle ikertzailea da. Finantza-sistemari buruzko 200 artikulu eta argitalpen baino gehiagoren egilea.

Antolatzailea: Ekonomisten Euskal Elkargoa

 

Azaroaren 18-19an

BASQUE INDUSTRY 4.0: THE MEETING POINT. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Basque Industry 4.0 produkzio-bitarteko eta -sistemetan adimena sartzearen aldeko apustua da, baita produktu eta prozesu berrietan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzearen, material aurreratuak balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan sartzearen, erabilitako baliabideen efizientzia eta iraunkortasunaren eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioaren aldekoa ere.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Saila eta SPRI Taldea

 

Azaroaren 17an

ENCUENTROS BM-30 TOPAKETAK ON LINE: PANDEMIAREN AURREKO HIRI ESTRATEGIAK / ESTRATEGIAS URBANAS FRENTE A LA PANDEMIA

Pandemiaren aurrean hiriek dituzten erronkei buruzko BM30 Topaketak zikloaren online saioa. Sevillako plan estrategikoak zuzentzen dituen Gaspar Llanes-ek parte hartuko du, eta bere hiria COVID-19 ondorengo garaiari nola aurre egiten ari zaion azalduko du.

Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30

 

Azaroaren 18an

SOMOS MUJERES TECH | BIG IDEAS 2020

Gakoak aztertzea eta, batez ere, 2021 agertoki bat planteatzea funtsezkoa da erronkaria bezain zirraragarria den etorkizuna ziurtatzeko. #SomosMujeresTech | Big Ideas 2020 bigarren edizioak industriako lider nagusiak bilduko ditu gure gizarte digitalaren etorkizuneko gakoei buruz eztabaidatzeko, eta mundua berreraikitzeko ideiak emango dizkigu.

Antolatzaileak: Hill+Knowlton Strategies eta Innovadores by Inndux

 

WEBINARRA | METIX ELKARRIZKETAK: JAVIER ORBEA, ULMA TALDEKOA 

Webinarra, merkatuen egungo egoera aztertzeko, nazioarteko enpresetako gerenteek eta CFOek dituzten zailtasunak ezagutzeko, dibisako esposizioaren inpaktuak ulertzeko, eta dibisari lotutako arriskuak kudeatzeko ikuspegi eta konponbide desberdinak emateko. Javier Orbeak, Ulma Taldeko CFOak, parte hartuko du.

Antolatzailea: Elkargi

 

Azaroaren 19 eta 20an

BE @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2020 – VIRTUAL EDITION

Industria 4.0ri buruzko brokerage event online, industria-eragiketa guztiak iraultzen eta biziberritzen ari dena. Enpresek erronka berriei aurre egin behar diete, baina laugarren industria-iraultzak eskaintzen dizkien aukerez ere baliatzen dira. SMM2020k ─zientzia eta industriako hitzaldi tematikoen, B2B saioen eta produktu eta proiektu berritzaileen erakusketa baten bidez─ aukera paregabea eskaintzen du Smart Manufacturing and Industry 4.0 arloan lan egiten duten zientzialari, ikertzaile eta enpresetako kudeatzaileak ezagutzeko. Halaber, aukera garrantzitsua da eguneratuta egoteko azken teknologia aurreratuei, erakundeen eta hirien berrikuntza-eskaerari, ETEen aplikazio berriei eta enpresa handiek dituzten erronka teknikoei dagokienez.  

Antolatzaileak: Calabriako (Italia) Enterprise Europe Network eta Innobasque

 

Azaroaren 19an

ZORRAQUINOREN CONSUMER TRENDS 2021 TXOSTENAREN AURKEZPENA

Txostenak aukera berriak aztertzen eta zehazten lagunduko die enpresei, kasu askotan, berrasmatzeko, egokitzeko eta erresilientzia lortzeko gaitasuna beharko da-eta panorama berrian.

Antolatzailea: Zorraquino

 

HEALTHY AGEING WORKSHOPS: UK – BASQUE COUNTRY. REGIONAL INITIATIVES AND INNOVATION AWARD

 Antolatzailea: Erresuma Batuko Nazioarteko Merkataritza Saila

 

BERRIKUNTZA FRAKTALA: ANIZTASUNA TXERTATZEA KONPLEXUTASUNA NABIGATZEKO

Berrikuntza-proiektuak dituzten enpresei eta erakundeei zuzendua. Jose Manuel Lecetak eta Juan Manuel Zafrak emango dute webinarra.

Antolatzailea: Donostia Sustapena

 

ZERTAN PENTSATZEN DUTE INBERTITZAILEEK? “SHOW ME THE MONEY” JARDUNALDIAK

Hasiera batean, jardunaldia Foru Erkidegoko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta badago ere, urrunetik egiten denez, beste eskualde batzuetako parte-hartzaileentzat zabalik dago. Ekitaldi honen helburua enpresetan inbertitzeko hainbat tresna publiko eta pribatu aurkeztea da, baita profil jakin bateko ETE edo startup baten alde egiteko inbertsiogileek dituzten motibazioak eta helburuak erakustea ere. Alde horretatik, uste dugu jardunaldiak interes handia duela euskal enpresentzat ere.

Antolatzailea: Enterprise Europe Network eta Nafarroako Unibertsitatea

 

Azaroaren 19ra arte

MAKINERIA ETA/EDO EKIPAMENDU AURRERATUA EROSTEKO EDO ERRENTAN HARTZEKO DIRULAGUNTZAK, 4.0 INGURUNEEN EREMUKO TEKNOLOGIAK EZAR DITZATEN. 2020

Makineria eta/edo ekipamendu aurreratuaren erosketa edo errentamendu-kuotak finantzatzea dute helburu, baita makineria eta/edo ekipamendu hori instalatzeak eragindako gastuak finantzatzea ere, horrela erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetan 4.0 inguruneen eremuarekin lotutako teknologien erabilera inplementatzeko.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

ERLEEN SEKTOREAN APLIKATUTAKO IKERKETA-PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK. ERLEZAINTZA LAGUNTZEKO NEURRIEN PROGRAMA NAZIONALA 2020

Dirulaguntza hauen helburua da erle-produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko baldintza orokorrak hobetzea, erleen sektorean eta horien produktuetan aplikatutako ikerketa-proiektuak finantzatuz, eta erleen sektorean aplikatutako ikerketa-programak sortzeko erakunde espezializatuekin lankidetzan aritzeko neurriak garatuz, zeina MABerako Erregelamendu bakarrak ezartzen baitu, erlezaintzaren sektorerako programa nazionalen barruan.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa

 

11 KAFE EMAKUMEEKIN

Emakume ekintzaileen arteko elkarrizketa emankorrak, bosna laguneko taldetan kafea hartuz, Emakume Ekintzaileen Egunean eginak.

Antolatzailea: EmakumeEkin

 

 

Azaroaren 20an

BERDINTASUNAREN ARLOKO AURRERAPENAK ENPRESETAN. ARAUDI BERRIA ETA ESPERIENTZIAK

Carolina Martínez Moreno, Oviedoko Unibertsitateko Lan eta Gizarte Segurantza Zuzenbideko katedraduna; Bai Sarea Soldata Arrakalaren Taldeko ordezkariak; Izaskun Landaida, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria; Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua.

Antolatzailea: Emakunde

 

QUÉ SABEMOS DE… HITZALDI ZIKLOA: OINARRIZKO FISIKAREN MUGA

Bertan izango da Alberto Casas, Fisika Teorikoan doktorea eta Madrilgo Fisika Teorikoko Institutuan (CSIC-UAM) irakaslea. Materialen Fisika Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) zentro mistoak, “Qué sabemos de…” hitzaldi-zikloa aurkezten du, kutxakultur-en laguntzarekin. 2020an, jasan dugun pandemiaren aurrean, inoiz baino argiago geratu da zientziaren garrantzia, era berean gizarte zientifikoki garatua izatea ezinbestekoa dela. Horregatik, inoiz baino ilusio handiagoarekin, edizio hau aurkezten dugu. Lau hitzordu izango dira, non egungo punta-puntako Zientzia garatuz etorkizunari forma emango dioten gaiak aurkeztuko diren. Azaroko ostiral guztietan, hitzordua izango da publiko orokorrarentzat azaldutako zientziarekin.  

Antolatzailea: Materialen Fisika Zentroa

 

Azaroaren 21 eta 22an

INNOVATHON BERMEO

Innovathon Bermeo online maratoia da, eta atunaren industriarako erantzun berritzaileak aurkituko dituen ekitaldi batean parte hartzera dei egiten die startup, ekintzaile eta ikasleei. Ekimenak sektorearen iraunkortasuna hobetzen lagunduko duten ideia sortzaileak bultzatzea du helburu. Innovathon Bermeoko parte-hartzaileek lehenengo saria, 15.000 euro baino gehiagoko balioa duena, lortzeko lau erronketako bati erantzun beharko diote. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren, Itsas Garapen Elkartearen, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bermeoko Udalaren eta AZTI zentro teknologikoaren lankidetza izan du.

Antolatzailea: Bermeo Tuna World Capital 

 

Azaroaren 23ra arte

TXIKIZKAKO MERKATARITZA- ETA ZERBITZU-SALTOKIEN MODERNIZAZIOA. HONDARRIBIA 2020

Hondarribiko udalerrian kokaturik dauden eta txikizkako merkataritzaren eta zerbitzuen eremuko enpresa txikien berritzea, modernizazioa eta berrikuntza sustatzeko dirulaguntzak.

Deitzailea: Hondarribiko Udala (Gipuzkoa)

 

Azaroaren 24a

INDUSMEDIA 2020 BILTZARRA – MARKETIN DIGITALA INDUSTRIA-ENPRESENTZAT (ONLINE)

Industria-enpresentzako marketin digitalari buruzko urteko biltzar edo kongresu honen 11. edizioa online egingo da; marketin digitaleko estrategia on batek ekar dezakeen alderdi positibo guztietan industria-enpresetako arduradunak prestatu eta bultzatzeko antolatu da, eta bide horretan orientatuko duten adituak izango ditugu. Bertaratutakoen arteko foroa izango da, eta gure filosofiari eusten diogu: industria-enpresek beren esperientzia bertatik bertara partekatzeko gune bat izatea.

Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala

 

Azaroaren 24 eta 25ean

ACLIMA GLOBAL II. TOPAKETA

Txileko erakunde, enpresa eta entitateetako ordezkariek beren erronka eta desafioak aurkeztuko dituzte. Baita ingurumen-arloan garrantzitsuak diren euskal erakundeen ordezkariek ere. Gainera, enpresek B2B bilerak egin ahal izango dituzte hizlariekin eta bertaratutakoekin, eta interes handiko bilera-agenda bat sortu. Helburua sinplea da: nazioarteko enpresa, erakunde eta instituzioak konektatzea ingurumenaren arloko lankidetzarako, eta, horrela, gizarte jasangarriagoak sortzen laguntzea, ezagutza-transferentziaren eta ekimen publiko-pribatuetako lankidetzaren bidez. Txile herrialde gonbidatu gisa.

Antolatzailea: Aclima

 

Azaroaren 25ean

INNOBERRIKASI SERIES: “DRUG DISCOVERY AND DEVELOPMENT PROCESS”

Fernándo Peláez doktorearen (CNIO) hitzaldia.

Antolatzailea: CIC BioGUNE

 

ETE BERRITZAILEEN KONFERENTZIA

“Teknologiatik merkaturaino: heriotzaren harana gaindituz” izango da konferentziaren gaia. SME Innovation Award COTEC-BPI irabazi duen ETE ere jakinaraziko da.

Antolatzailea: Cotec Portugal

 

Azaroaren 25era arte

CLIMATHON SPS PROIEKTUA

Azaroaren 27an, abenduaren 4an eta abenduaren 11n Climathon egingo da, klima-aldaketaren inguruan hausnartu eta ideiak garatzeko programa. Datozen asteetan online lan egingo da ideiak garatzeko eta hurrengo erronkari erantzuteko: Nola murriztu ditzakegu erdira CO2 isuriak hemendik 2030era? Ikasle, ekintzaile, profesional edo tokiko elkarteei zuzenduta. Ideia irabazleak Sestao, Portugalete eta Santurtziko udalen aholkularitza jasoko du, benetako ahalmena baloratzeko eta abian jartzeko plan bat ezartzeko. Izena emateko azken eguna: azaroaren 25a.

Deitzaileak: Sestao, Portugalete eta Santurtziko udalak

 

Azaroaren 26a

EZAGUTU DIGITALIZAZIOAK NOLA LAGUN DIEZAZUKEEN ZURE NEGOZIOA HOBETZEN

Vixion kasua ezagutuko da, 4.0 industriarako konektibitate-irtenbideak eskaintzen dituen start-up bat. Igor Aristizabalek, Tecnaliako Partaidetzapeko Enpresen Kudeaketa arduradunak, dinamizatutako saioan, digitalizazioak negozioa hobetzen nola laguntzen duen erakutsiko da, Tecnaliak garatutako irtenbide teknologiko bat adibidetzat hartuta. Tecnalia Ventures-ek gidatutako venture building prozesu baten bidez, zentroak teknologia merkatura transferitzeko prozesuaren hiru zutabeak interkonektatu edo elkarrekin lotzea lortu du, hala nola gaitasun teknologikoak (minds), negozio-profila duten pertsonak (management) eta inbertitzaileak (money), azken emaitza Vixion eratzea izanik.

Antolatzailea: Tecnalia Ventures

 

WEBINARRA: KASU PRAKTIKOAK 5G TEKNOLOGIAN

5G teknologia hari gabeko komunikazioen paradigma berria da, eta, gainera, gizartearen eta ekonomiaren eraldaketa digitalerako funtsezko osagai teknologikoa izango da datozen urteetan. 5G sareen bidez, eraldaketa digital horretarako irtenbide nagusiak lortuko dira; eta datuen erabileran, adimen artifizialean, blockchain teknologien ezarpenean eta cloud kontzeptu tradizionalaren eraldaketan oinarritutako negozio-eredu berrien garapenaren oinarria izango da. Webinar honek 5G teknologiako kasu praktikoak azaltzen ditu gure herrialdeko operadore handien eskutik: Orange, Telefónica eta Vodafone. Teknologia berriak beren sektore profesionaletan aplikatzeko interesa duten entzuleei zuzenduta dago.

Antolatzailea: APTE

 

Azaroaren 26ra arte

2021-2022 ALDIRAKO UNIBERTSITATEA-ENPRESA EKINTZETARAKO AURREIKUSITAKO FUNTSEN KARGURA IKERKETA ETA BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKORAKO LAGUNTZAK

1.– 2021-2023 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko Proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, OIAP); bi modalitate ditu: 1. modalitatea: Erakunde bakarreko ikertzaile-taldeen proiektuak. 2. modalitatea: Proiektu berean, erakunde desberdinetako ikertzaileek parte hartzen duteneko lankidetza-proiektuak. Erakunde parte-hartzaile guztiek, zeinak 3. artikuluan aurreikusitako erakundeak izango baitira denak, eskatzaile gisa jardungo dute, banakako eskaerekin, eta lankidetza proiektu bateko ondorioetarako hartuko da soilik aintzat, izan haren ebaluazioan zein betearazpenean.

2.– 2021-2022 aldian, ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea –enpresa horientzat interesgarriak diren arloetan– helburu duten ikerketa-proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, UEP). Unibertsitate-taldeak garatu behar ditu proiektuak, enpresako langileen partaidetzarekin; aukeran, lankidetzan ari diren erakunde parte-hartzaileetako ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZAK. 2020

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu teknikoetako enpresen zibersegurtasunean, industria-prozesuarekin lotutako diseinuan eta logistikan. Zibersegurtasunak industriarako funtsezko tresna dela erakutsi du, azkenaldian mundu osoko enpresak, administrazioak eta negozioak arriskuan jarri dituzten gertakari kritikoen ondorioz. Euskadiko industria-enpresen eta industriarako zerbitzu teknikoen enpresen segurtasuna hobetzen laguntzera zuzenduta daude, Internetera konektatutako inguruneetan. 

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Azaroaren 27an

QUÉ SABEMOS DE… HITZALDI-ZIKLOA: CRISPR TRESNEKIN EGINDAKO BIOTEKNOLOGIA KORONABIRUSAREN GARAIAN

Bertan izango da Lluís Montoliu, Biologian lizentziaduna eta doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) eta Gaixotasun Arraroen Sareko Ikerketa Biomedikoen Zentroko (CIBERER-Carlos III.a Osasun Institutua) ikertzailea Madrilgo Bioteknologia Zentro Nazionalean. Materialen Fisika Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) zentro mistoak, “Qué sabemos de…” hitzaldi-zikloa aurkezten du, kutxakultur-en laguntzarekin. 2020an, jasan dugun pandemiaren aurrean, inoiz baino argiago geratu da zientziaren garrantzia, era berean gizarte zientifikoki garatua izatea ezinbestekoa dela. Horregatik, inoiz baino ilusio handiagoarekin, edizio hau aurkezten dugu. Lau hitzordu izango dira, non egungo punta-puntako Zientzia garatuz etorkizunari forma emango dioten gaiak aurkeztuko diren. Azaroko ostiral guztietan, hitzordua izango da publiko orokorrarentzat azaldutako zientziarekin.    

Antolatzailea: Materialen Fisika Zentroa 

 

Azaroaren 30era arte

EKOBERRIKUNTZA-PROIEKTUAK BIKAIN DISEINATZEKO LAGUNTZAK. 2020

Berrikuntzarako laguntzen Europako (edo beste esparru bateko) programetara aurkeztu beharreko proiektu-proposamenak garatzera zuzendua. Proposamen hauek, oro har, garapen teknologikoko maila ertaina edo altua (TRL) izango dute, baliabideen eraginkortasunera eta/edo berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako jarduera jasangarri bat sortzeko. Zehazki, EAEtik zuzendutako proiektuak lagunduko dira, berrikuntzarako Europako laguntza-programen fase bakarreko edo bigarren faseko laguntza-deialdietan (ETE tresna, Life, Europako Berrikuntza Funtsa, Ekonomia Suspertzeko Plana, Green Deal programa…) edo beste eremu geografiko batzuetako programetan (Hazitek Estrategikoa, CDTI Misioak…) aurkeztuko direnak.

 

EGOKITU

EGOKITU zerbitzua dagoeneko ezarrita dauden eta nolabaiteko ibilbidea duten KSI sektoreko enpresei zuzenduta dago; izan ere, egungo krisiaren ondorioz, negozio-eredua birpentsatu behar duten, egungo finantzaketa kudeatzeko laguntza edo aholkularitza behar duten, edo beren produktu eta zerbitzuen edo prozesuen digitalizazioari ekin behar dioten enpresei zuzenduta dago. Beraz, programa hau EZ dago bideratuta negozio edo bideragarritasun-plan bat garatzeko sortu berri diren enpresa berrientzako, ez du lagunduko finantzaketa-iturri alternatiboak aurkitzen edo laguntza ekonomikoak eskatzen, eta ez du balioko eremu digitalean edo online presentzia handiagoa lortzeko. Arazo horiek badituzte, toki eta eskualde mailan hainbat erakundek kudeatzen dituzten programa zehatzagoak.  

Deitzailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila 

 

VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOA

VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena
 

DONOSTIAKO EKONOMIA SUSPERTZEKO PLANA (PREK)

Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen eraldaketa bultzatzea, beraien lehiakortasunean berehalako eragina izango duten ekintzen bidez. Laguntza ekonomiko bat da, enpresak eraldatzeko proiektu bat ezartzeari lotutako ekintzen gastuak ordaintzeko, honako ekintza mota hauen bidez: berrikuntzako aholkularitza, prestakuntza espezializatua eta sustapena eta nazioartekotzea. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituzten mikroETE eta autonomoentzat.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

BIODONOSTIA BONU TEKNOLOGIKOA

IIS BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. BioDonostiak bere jarduera garatzen du ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun-zerbitzuetakoa sustatzeko, osasun-sistemako programak eta politikak zientifikoki oinarritzeko eta, lehentasunez, ikerketa traslazionala, Gipuzkoako lurralde-eremuan ezagutza zientifikoak praktika klinikora lekualdatzeko prozesua azkartzera bideratua, sustatzeko. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

BIODONOSTIA CEIT BONU TEKNOLOGIKOA

CEIT teknologia-zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

BIODONOSTIA TECNUN BONU TEKNOLOGIKOA

TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

CIC BiomaGUNE BONU TEKNOLOGIKOA

CIC BiomaGUNErekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, osagai teknologikoa duten proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

TECNALIA BONU TEKNOLOGIKOA

TECNALIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

CIC NanoGUNE BONU TEKNOLOGIKOA

CIC NanoGUNErekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

Abenduaren 1 eta 2an

ENERGIA-ERAGINKORTASUNARI ETA ARKITEKTURAREN ETA HIRIGINTZAREN JASANGARRITASUNARI BURUZKO EUROPAKO XI. BILTZARRA (EESAP 11) eta ERAIKUNTZA AURRERATUARI BURUZKO NAZIOARTEKO IV. BILTZARRA (CICA 4)

Biltzarrean nazioko eta nazioarteko adituen hitzaldiak izango dira honako gai hauetan: teknologia eta COVID, negozio-ereduak, aliantza publiko-pribatuak, hiri-berroneratzea, eraginkortasun energetikoa, bigarren mailako materialak, besteak beste. Berrikuntza gisa, Biltzarraren babesleentzat, B2B online topaketetarako gelak eta merkataritza-informaziorako online guneak jarriko dira.

Antolatzaileak: Eraikune (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra) eta CAVIAR ikerketa-taldea 

 

Abenduaren 3ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA. BIZKAIA 2020

Programaren helburua da enpresen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da adimen lehiakorrean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzeko aukera izan dezagun. Bizkaiko ETE eta autonomoetara zuzenduta.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Abenduaren 3an

ELKARGI FOROA: OCDE IKUSPEGIA COVID KRISIAREN AURREAN

Munduan aurrekaririk gabeko amiltze baten ondoren ekonomia suspertuz joan da. Orain, COVID birusaren beste oldarraldi baten aurrean, ziurgabetasuna areagotu eta mesfidantza gehitu daiteke. Juan Yermok, joan den uztailaren 1etik OCDEko idazkari nagusiaren kabinete-buruak, ELKARGI Foroan parte hartuko du, egungo egoeraren gakoak eta herrialde aurreratuenen garapen ekonomikorako dituzten aurreikuspen makroekonomikoak partekatzeko.

Antolatzailea: Elkargi

 

Abenduaren 4ra arte

IKERTZAILEAK PRESTATZEKO DOKTORETZA-AURREKO PROGRAMAKO BEKAK APLIKATZEKO ZENTROEZ BESTELAKOETAN EGONALDIAK EGITEKO LAGUNTZAK (2020-2021)

 

Beka aplikatzen den zentroetan ez beste batzuetan doktoretza-aurreko egonaldiak egiteko deialdia egitea prestakuntzan ari diren ikertzaileei. Egonaldi horien helburua izango da ikertzaileak zientzia- eta teknika-ikerketan hobeto prestatzea eta, horretarako, ikerketa-lanak egitea, ikerketa-proiektuei aplikatzeko teknika berriak ikastea, bibliografia- eta ikerketa-funtsetan kontsultatzea eta beste edozein ikerketa jarduera egitea esku artean duen tesi-proiektuaren testuinguruan, ikertzailearen zientzia- eta teknika-prestakuntza hobetzeko, tesiaren garapena bultzatzeko eta nazioarteko doktoretza lortzea errazteko. Egonaldiak egin ahal izango dira unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+b-eko jarduera duten enpresetan, atzerrikoetan zein estataletan, betiere doktoretza aurreko programa aplikatzeko zentroan bertan barik beste hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badu agindu honetan zehazten diren laguntza ekonomikoak ematea.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Abenduaren 7ra arte

IKERTZAILE DOKTOREENTZAKO MUGIKORTASUN-PROGRAMA. 2021

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat. Agindu honen helburua da norgehiagoka-erregimenean laguntzetarako deialdia egitea, ikerketa-zentroetan dedikazio esklusiboarekin egonaldiak egiteko, bi helburu hauek betetzeko: batetik, I+G+b zentro eta erakundeetako ikertzaileen eta unibertsitateko irakasleen mugikortasun geografikoa bultzatzea, eta, bestetik, ikertzaile-taldeen lehiakortasuna eta gaitasuna hobetzea. Egonaldian zehar, ikertzaileek ikerketa-proiektu bat garatu beharko dute, zeina talde hartzailearen lan-ildoan integraturik egongo den; edo, bestela, goi-mailako lotura eta elkartrukeak ezartzera bideratutako jarduerak burutu beharko dituzte.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Abenduaren 11n

TURISMO-LEIHAKORTASUNERAKO PROGRAMA. TURISMO-ETE-ENTZAKO DIAGNOSIA. GIPUZKOA 2020 

Deialdiaren helburua da laguntzak ematea Gipuzkoako Bazkundearen ganbera-mugapeko enpresei, Turismoko Lehiakortasun Programan, beraien esku jarrita Diagnostiko Lagunduaren eta Ezarpenaren zerbitzuak. Jarduera honen helburu nagusia turismo-sektoreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea da, beraien kudeaketa eta produktibitatea maximizatzeko metodologiak eta konponbideak hartzeko helburuarekin.

Deitzaileak: Espainiako Merkataritza Ganbera eta Gipuzkoako Bazkundea

 

Abenduaren 10era arte

UPV/EHU-KO UDA IKASTAROETARAKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA

2021ean EHUko Uda Ikastaroen 40. edizioa izango da. Urteurren hori ospatzeko edizio berezia egingo dugu. 2020ko edizioaren ezaugarria COVID-19aren pandemiak markatutako egoeretara egokitzeko gaitasuna izan da; erronka handi horrek bizkortu egin du teknologia digitalen erabilera-prozesua UPV/EHUko Uda Ikastaroen edukiak prestatzeko eta zabaltzeko. 2021ean, Uda Ikastaroen kalitatea hobetzen jarraitu nahi dugu, Topagune izaten jarraitzeko, hau da, egungo eta etorkizuneko gizartearen erronka handiei buruzko formakuntza, informazio eta eztabaidarako gune izateko. Zientziaren eta dibulgazioaren bidez, gizarte jasangarriagoa lortzen lagundu nahi dugu.

Deitzailea: UPV/EHUren Uda Ikastaroen Fundazioa

 

Abenduaren 14an

SMART SOLUZIO-IDEIAK DONOSTIAKO BERTAKO ENPRESETARA ZUZENDURIK. DONOSTIA 2020

Produktu edo zerbitzuen ideiak hautatzea eta Donostian, ingurune errealetan, testatu edo probatzeko baldintzak ezartzea. Horrela, Donostian ezartzeko produktu eta zerbitzu smart eta berritzaileen garapena bultzatu nahi da, batetik, herritarrei onurak ekartzeko, eta, bestetik, berrikuntza teknologikoan eta bertako enpresa-sarearen kokapen edo posizionamenduan laguntzeko «normaltasun berri» honetan.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

Abenduaren 31ra arte

KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK

Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.

Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. IKERLARIEN ETA ARRANTZALEEN ARTEKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK. 2020

Ikerlarien eta arrantzaleen arteko ezaupideen transferentzia sustatzea dute helburu, eta erakunde zientifiko independente baten edo gehiagoren eta arrantzaleen edo arrantzale-erakunde baten edo gehiagoren arteko sareak, elkartze-akordioak edo elkarteak sortzera bideratuko dira; erakunde teknikoek ere parte hartu ahal izango dute.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. ARRANTZA SEKTOREAN BERRIKUNTZARAKO LAGUNTZAK. 2020

Garapen teknologikoan eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako arrantza-sektore berritzaile bat sustatzeko laguntzak. Hark produktu eta ekipo berriak edo perfekzionatuak, prozesu eta teknika berriak edo perfekzionatuak, edo kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak edo perfekzionatuak garatzea edo txertatzea izango du helburu, baita eraldaketari eta merkaturatzeari dagokienez ere. Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte erakunde zientifikoek edo teknikoek, edo erauzketa-sektoreko operadore batek, horietakoren batekin lankidetzan. Erauzketa-sektoreko operadoreen artean ondasun-erkidegoak sartuta daude.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

ITSASOKO BALIABIDE BIOLOGIKOEN KONTSERBAZIORAKO LAGUNTZAK. 2020

Laguntza-lerro honen xedea arrantzak itsas ingurunean eragiten duen inpaktua eta harrapakari babestuei eragindako inpaktua murriztea da, baita bazterkinak eta harrapakin osagarriak pixkanaka ezabatzea, eta bizirik dauden itsasoko baliabide biologikoen ustiaketa jasangarria lortzea ere, ahalik eta etekin jasangarririk handiena lortu ahal izateko. Honako hauek izango dira diruz lagun daitezkeen inbertsioak: arrantza-jarduerek ingurumenean eragiten dituzten efektuak murriztuko dituzten metodoak, ezagutza teknikoak edo antolatzaileak garatzeko eta txertatzeko helburua duten inbertsioak, batez ere burututako arrantza-tekniken bitartez eta itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta harrapakari babestuen baterako existentzia lortzeko helburua duten aparailuen bitartez, eta honako baldintza hauek kontuan hartuta: – Proiektua erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek garatu beharko dute (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz), eta horiek eragiketan lortutako emaitzak balioztatu beharko dituzte. – Proiektuei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendearentzat eskuragarri jarriko dira. – Xede zientifikoak dituzten arrantzatzat hartzen ez diren eragiketak, hau da, arrantza-teknika edo -aparailu berriak entseatzeko eragiketak, esleitutako arrantza-aukeren mugen barnean gauzatuko dira.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

2021

Urtarrilaren 26ra arte

EUROPAKO ITUN BERDEAREN DEIALDIA

Europako Batzordeak 1.000 milioi euroko aurrekontua duen deialdi bat jarri du abian, klima-krisiari erantzuten eta Europako ekosistemak eta biodibertsitatea babesten lagunduko duten berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Deialdia Horizon(te) 2020 esparru-programaren barruan dago, eta gaur, irailak 18, hasiko da hautagaitzak aurkezteko epea; koronabirusaren krisialditik Europa suspertzea bultzatuko du, erronka ekologikoak berrikuntza-aukera bihurtuz. 

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Urtarrilaren 31ra arte

MAHASTIZAINTZAKO SEKTOREA BULTZATZEKO PROGRAMAREN INBERTSIORAKO LAGUNTZAK

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzeko, merkatuaren eskarira egokitu daitezen laguntzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko, laguntza finantzarioa emango zaie ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia energetiko orokorra eta prozesu iraunkorrak hobetzeko.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Irailaren 16ra arte

MOVES II PROGRAMA. 2020. URTEA

Mugikortasun eraginkorra eta jasangarria sustatzeko programa. Energia-eraginkortasun, jasangarritasun eta energia alternatiboen erabilera bultzatzeko irizpideetan oinarritutako mugikortasunari laguntzeko jarduketak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura egokiak izatea barne.

Deitzailea: EEE/EVE

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago