Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

 

NEXT GENERATION EU

750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia berreskuratzeko eta hazkunde iraunkor eta erresilientea sustatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak bultzatzeko.

 

COVID 19 DATA PORTAL 

Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren parte den plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.

Koordinatzailea: Europako Batzordea 

 

KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA-EREMUAREN PLATAFORMA 

Plataforma leihatila bakarra da, eta koronabirusaren inguruan estatu bakoitzeko eta Europar Batasuneko finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen du. Etengabe eguneratutako informazioa eskaintzen du Horizon(te) 2020 deien ─berariazkoen edo Koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuei buruzkoen─ epe-luzapenei buruz, maiz egiten diren galderak eta beste esteka erabilgarri batzuk. Herrialdeetako korrespontsalekin lankidetzan, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak. 

Antolatzailea: Europako Batzorde

 

KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTZEKO ETA LAGUNTZEKO 

Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

COVID-19. ETE-EI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK

SPRI Taldeak webgune bat prestatu du eta bertan jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzaturiko jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berrietara sarbidea ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

ACELERA PYME

Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA

Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.

Deitzailea: CDTI

 

BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.  

BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA

KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

COVID ACTION PLATFORM

Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta COVID-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala. Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.

Antolatzailea: World Economic Forum

 

Azaroaren 23ra arte

TXIKIZKAKO MERKATARITZA- ETA ZERBITZU-SALTOKIEN MODERNIZAZIOA. HONDARRIBIA 2020

Hondarribiko udalerrian kokaturik dauden eta txikizkako merkataritzaren eta zerbitzuen eremuko enpresa txikien berritzea, modernizazioa eta berrikuntza sustatzeko dirulaguntzak.

Deitzailea: Hondarribiko Udala (Gipuzkoa)

 

Azaroaren 24a

INDUSMEDIA 2020 BILTZARRA – MARKETIN DIGITALA INDUSTRIA-ENPRESENTZAT (ONLINE)

Industria-enpresentzako marketin digitalari buruzko urteko biltzar edo kongresu honen 11. edizioa online egingo da; marketin digitaleko estrategia on batek ekar dezakeen alderdi positibo guztietan industria-enpresetako arduradunak prestatu eta bultzatzeko antolatu da, eta bide horretan orientatuko duten adituak izango ditugu. Bertaratutakoen arteko foroa izango da, eta gure filosofiari eusten diogu: industria-enpresek beren esperientzia bertatik bertara partekatzeko gune bat izatea.

Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala

 

Azaroaren 24 eta 25ean

ACLIMA GLOBAL II. TOPAKETA

Txileko erakunde, enpresa eta entitateetako ordezkariek beren erronka eta desafioak aurkeztuko dituzte. Baita ingurumen-arloan garrantzitsuak diren euskal erakundeen ordezkariek ere. Gainera, enpresek B2B bilerak egin ahal izango dituzte hizlariekin eta bertaratutakoekin, eta interes handiko bilera-agenda bat sortu. Helburua sinplea da: nazioarteko enpresa, erakunde eta instituzioak konektatzea ingurumenaren arloko lankidetzarako, eta, horrela, gizarte jasangarriagoak sortzen laguntzea, ezagutza-transferentziaren eta ekimen publiko-pribatuetako lankidetzaren bidez. Txile herrialde gonbidatu gisa.

Antolatzailea: Aclima

 

EUROPAKO ITUN BERDEA: GIPUZKOAREN ERALDAKETARAKO FUNTSEZKOA

EIT Climate KIC Institutuko zuzendari nagusiak, Kirsten Dunlop-ek, parte hartuko du.

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Azaroaren 25ean

INNOBERRIKASI SERIES: “DRUG DISCOVERY AND DEVELOPMENT PROCESS”

Fernándo Peláez doktorearen (CNIO) hitzaldia.

Antolatzailea: CIC BioGUNE

 

ETE BERRITZAILEEN KONFERENTZIA

“Teknologiatik merkaturaino: heriotzaren harana gaindituz” izango da konferentziaren gaia. SME Innovation Award COTEC-BPI irabazi duen ETE ere jakinaraziko da.

Antolatzailea: Cotec Portugal

 

Azaroaren 25era arte

CLIMATHON SPS PROIEKTUA

Azaroaren 27an, abenduaren 4an eta abenduaren 11n Climathon egingo da, klima-aldaketaren inguruan hausnartu eta ideiak garatzeko programa. Datozen asteetan online lan egingo da ideiak garatzeko eta hurrengo erronkari erantzuteko: Nola murriztu ditzakegu erdira CO2 isuriak hemendik 2030era? Ikasle, ekintzaile, profesional edo tokiko elkarteei zuzenduta. Ideia irabazleak Sestao, Portugalete eta Santurtziko udalen aholkularitza jasoko du, benetako ahalmena baloratzeko eta abian jartzeko plan bat ezartzeko. Izena emateko azken eguna: azaroaren 25a.

Deitzaileak: Sestao, Portugalete eta Santurtziko udalak

 

Azaroaren 26 eta 27an

GARRAIORAKO TEKNOLOGIA ADIMENDUNEN XI. ITS EUSKADI BILTZARRA

Garraio Teknologia Adimendunen ITS Euskadi Biltzarra online formatuan egingo da bertaratzen direnentzat. Hitzaldiak zuzenean emango dira Gipuzkoako Bazkundetik, gai hauek jorratuz: mugikortasunaren eta azpiegituren kudeaketa; elektromugikortasuna; C-ITS maniobra eta zerbitzu kooperatiboak; monitorizazioa eta trazabilitatea; mugikortasun autonomoa; eta pertsonen mugikortasuna. Topaketan, Next Generation EU Europako suspertze-planak sektoreari eskaintzen dizkion aukerak ezagutzeko saio berezi bat egingo da, eta lurraldeen arteko sektore-lankidetzarako aukera berriak aurkeztuko dira. Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua izango da ekitaldiaren buru.

Antolatzailea: Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra

 

Azaroaren 26an

EZAGUTU DIGITALIZAZIOAK NOLA LAGUN DIEZAZUKEEN ZURE NEGOZIOA HOBETZEN

Vixion kasua ezagutuko da, 4.0 industriarako konektibitate-irtenbideak eskaintzen dituen start-up bat. Igor Aristizabalek, Tecnaliako Partaidetzapeko Enpresen Kudeaketa arduradunak, dinamizatutako saioan, digitalizazioak negozioa hobetzen nola laguntzen duen erakutsiko da, Tecnaliak garatutako irtenbide teknologiko bat adibidetzat hartuta. Tecnalia Ventures-ek gidatutako venture building prozesu baten bidez, zentroak teknologia merkatura transferitzeko prozesuaren hiru zutabeak interkonektatu edo elkarrekin lotzea lortu du, hala nola gaitasun teknologikoak (minds), negozio-profila duten pertsonak (management) eta inbertitzaileak (money), azken emaitza Vixion eratzea izanik.

Antolatzailea: Tecnalia Ventures

 

WEBINARRA: KASU PRAKTIKOAK 5G TEKNOLOGIAN

5G teknologia hari gabeko komunikazioen paradigma berria da, eta, gainera, gizartearen eta ekonomiaren eraldaketa digitalerako funtsezko osagai teknologikoa izango da datozen urteetan. 5G sareen bidez, eraldaketa digital horretarako irtenbide nagusiak lortuko dira; eta datuen erabileran, adimen artifizialean, blockchain teknologien ezarpenean eta cloud kontzeptu tradizionalaren eraldaketan oinarritutako negozio-eredu berrien garapenaren oinarria izango da. Webinar honek 5G teknologiako kasu praktikoak azaltzen ditu gure herrialdeko operadore handien eskutik: Orange, Telefónica eta Vodafone. Teknologia berriak beren sektore profesionaletan aplikatzeko interesa duten entzuleei zuzenduta dago.

Antolatzailea: APTE

 

TORIBIO ECHEVARRIA SARIAK

Toribio Echevarria “Ekintzailetza Berritzaileari Euskadi Sarien” 30. edizioko sari-banaketa streaming bidez egingo da. Ekitaldian izango dira Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Aitor Urzelai SPRI taldeko zuzendari nagusia eta Pedro Berriochoa idazlea, Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968) liburua argitaratu berri duena.  

Deitzaileak: Eibarko Udala eta BIC Gipuzkoa

 

HIRI-ESTRATEGIAK PANDEMIAREN AURREAN

Pandemiaren aurrean hiriek dituzten estrategiei buruzko BM30 Topaketak zikloaren barruan, online formatuan, azaroaren 26an, 12:00etan, Sevillari buruzko aurkezpena izango da; Sevillako Plan Estrategikoaren zuzendaria den Gaspar Llanes-ek parte hartuko du, eta bere hiria COVID-19 ondorengo garaiari nola aurre egiten ari zaion azalduko du.

Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30

 

2020 ZERGA-ITXIERARI BURUZKO HITZALDIA. Donostian

Har al daiteke neurririk gure 2020ko errenta- eta sozietate-aitorpenaren eragina murrizteko? Ba al dakizu familia-enpresaren baldintzak betetzen badituzu zerga-araubide honen abantailez goza dezakezula? Zein dira ekitaldiaren itxierari begira eragiten diguten zerga-berrikuntzak? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko asmoz, hitzaldi batera gonbidatzen zaituzte azaroaren 26an, 19:00etan, Deustuko Business School campusean, Donostian (Mundaitz Bidea, 50).

Antolatzaileak: Deusto Business School eta Ibercaja

 

IP FOR YOU: ETE-ENTZAKO ZERBITZUAK

Jardunaldi honetan, bi erakundeek ETEei eskaintzen dizkieten zerbitzuak eta tresnak ezagutuko dira. Mintegia batez ere enpresa txiki eta ertainei eta jabetza industrialeko modalitateetako eskabideak aurkezteko prozeduretan laguntzen dieten profesionalei zuzenduta badago ere, irekita dago gai horietan interesa duen beste edozein pertsona, profesional edo erakunderentzat. Ekitaldia Zoom plataformaren bidez eta gaztelaniaz emango da.

Antolatzailea: Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoa (EUIPO), Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren (OEPM) laguntzarekin

 

GARUN ARROSA EDO URDINA?

Gina RIPPONen doako online hitzaldia, “Ikerketa Genero Dimentsioarekin” proiektuaren barruan. Gina Rippon neurozientzialaria eta neuroirudi kognitiboaren arloan aitzindaria da Aston Brain Centren, Birminghameko Aston Universityn.

Antolatzailea: ADItech-Nafarroako Berrikuntza Sistemaren Koordinatzailea (SINAI)

 

EUROPA, BERRITZEKO AUKEREN ESPARRUA. 2021- 2027 PROIEKTUETARAKO ETORKIZUNEKO FINANTZAKETA-PROGRAMAK

Berrikuntza-proiektuak dituzten enpresei eta erakundeei zuzendua. Bileran, Europako Batzordeak bere programa handiak eta dagozkien aurrekontuak birdefinitzeko ezarritako 2021-2027 Urte Anitzeko Finantza Esparrua komentatuko da. Aurrekontu-aldi berri bakoitza programa egokitu berriei dagokie, eta proiektu eta ekimen berritzaileak finantzatzeko Europako Batzordeak aurreikusita dituen ildo nagusiak eta berrikuntzak aurkeztuko ditugu.

Antolatzaileak: Zabala Consulting eta Donostia Sustapena

 

LEHIAREN ZUZENBIDEA ETA ERRONKA BERRIAK FUTBOL PROFESIONALEAN PANDEMIAREN AURREAN

Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Antolatzailea: Lehiaren Euskal Agintaritza 

 

Azaroaren 26ra arte

2021-2022 ALDIRAKO UNIBERTSITATEA-ENPRESA EKINTZETARAKO AURREIKUSITAKO FUNTSEN KARGURA IKERKETA ETA BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKORAKO LAGUNTZAK

1.– 2021-2023 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko Proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, OIAP); bi modalitate ditu: 1. modalitatea: Erakunde bakarreko ikertzaile-taldeen proiektuak. 2. modalitatea: Proiektu berean, erakunde desberdinetako ikertzaileek parte hartzen duteneko lankidetza-proiektuak. Erakunde parte-hartzaile guztiek, zeinak 3. artikuluan aurreikusitako erakundeak izango baitira denak, eskatzaile gisa jardungo dute, banakako eskaerekin, eta lankidetza proiektu bateko ondorioetarako hartuko da soilik aintzat, izan haren ebaluazioan zein betearazpenean.

2.– 2021-2022 aldian, ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea –enpresa horientzat interesgarriak diren arloetan– helburu duten ikerketa-proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, UEP). Unibertsitate-taldeak garatu behar ditu proiektuak, enpresako langileen partaidetzarekin; aukeran, lankidetzan ari diren erakunde parte-hartzaileetako ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZAK. 2020

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu teknikoetako enpresen zibersegurtasunean, industria-prozesuarekin lotutako diseinuan eta logistikan. Zibersegurtasunak industriarako funtsezko tresna dela erakutsi du, azkenaldian mundu osoko enpresak, administrazioak eta negozioak arriskuan jarri dituzten gertakari kritikoen ondorioz. Euskadiko industria-enpresen eta industriarako zerbitzu teknikoen enpresen segurtasuna hobetzen laguntzera zuzenduta daude, Internetera konektatutako inguruneetan. 

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Azaroaren 27an

WEBINARRA. ZAINTZATIK PROSPEKTIBARA SAIOAK: C2B CAMPUS TO BUSINESS

“Zaintzatik prospektibara” zikloaren beste saio bat; zikloan Innobasqueko bazkideek beren ezagutza partekatzen dute beste erakunde bazkide batzuekin. Saio honetan C2B Campus to Business enpresak informazioa modu sistematizatuan nola biltzen duen azalduko du, berrikuntza-joerak identifikatzeko eta, ondorioz, negozio-aukera berriak sortuko dituzten erabaki burutsuak hartzeko.

Antolatzaileak: Innobasque eta C2B-Campus to Business

 

QUÉ SABEMOS DE… HITZALDI-ZIKLOA: CRISPR TRESNEKIN EGINDAKO BIOTEKNOLOGIA KORONABIRUSAREN GARAIAN

Bertan izango da Lluís Montoliu, Biologian lizentziaduna eta doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) eta Gaixotasun Arraroen Sareko Ikerketa Biomedikoen Zentroko (CIBERER-Carlos III.a Osasun Institutua) ikertzailea Madrilgo Bioteknologia Zentro Nazionalean. Materialen Fisika Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) zentro mistoak, “Qué sabemos de…” hitzaldi-zikloa aurkezten du, kutxakultur-en laguntzarekin. 2020an, jasan dugun pandemiaren aurrean, inoiz baino argiago geratu da zientziaren garrantzia, era berean gizarte zientifikoki garatua izatea ezinbestekoa dela. Horregatik, inoiz baino ilusio handiagoarekin, edizio hau aurkezten dugu. Lau hitzordu izango dira, non egungo punta-puntako Zientzia garatuz etorkizunari forma emango dioten gaiak aurkeztuko diren. Azaroko ostiral guztietan, hitzordua izango da publiko orokorrarentzat azaldutako zientziarekin.    

Antolatzailea: Materialen Fisika Zentroa 

 

TESTUINGURUA LANTZEA COMPLIANCE KUDEATZEKO SISTEMA BATEAN ISO/UNE ESTANDARREN ARABERA

Doako Webinarra: “Testuingurua lantzea Compliance kudeatzeko sistema batean, ISO/UNE estandarren arabera”

Antolatzailea: EQA 

 

NOBEDADEAK ORDAINSARI-BERDINTASUNARI ETA LANEKO SEXU-JAZARPENARI ETA SEXUAN OINARRITUTAKO JAZARPENARI DAGOKIENEZ

Online jardunaldia. Beharrezkoa da esteka honetan izena ematea.

Antolatzailea: Emakunde

 

NAFARROAKO GIZARTE-ZERBITZUETAN BERRIKUNTZA SOZIALAREN I. SARIA EMATEKO JARDUNALDIA. Iruñean

Nafarroako Gizarte Zerbitzuetan Gizarte Berrikuntzaren I. Saria ematea Koine-Aequalitas Fundazioari, bere “GENYOUTH: metodología participada para la detección de violencia de género en menores y adolescentes en el ámbito escolar como nuevo protocolo” lanagatik. Ekitaldi berean, 2019ko Kalitatearen XII. Saria irabazi zuen proiektua aurkeztuko da, “Bhutantxo” proiektua, erakunde irabazlearen eskutik, hots, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da. Webguneko “Agenda” atalean sartu eta “Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren I. Saria” sakatu behar da (https://www.observatoriorealidadsocial.es/es/agenda/i-premio-a-la-innovacion-social-en-los-servicios-sociales-de-navarra/ev-34/

Antolatzailea: Nafarroako Gizarte Errealitatearen Behatokia

 

Azaroaren 30era arte

EKOBERRIKUNTZA-PROIEKTUAK BIKAIN DISEINATZEKO LAGUNTZAK. 2020

Berrikuntzarako laguntzen Europako (edo beste esparru bateko) programetara aurkeztu beharreko proiektu-proposamenak garatzera zuzendua. Proposamen hauek, oro har, garapen teknologikoko maila ertaina edo altua (TRL) izango dute, baliabideen eraginkortasunera eta/edo berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako jarduera jasangarri bat sortzeko. Zehazki, EAEtik zuzendutako proiektuak lagunduko dira, berrikuntzarako Europako laguntza-programen fase bakarreko edo bigarren faseko laguntza-deialdietan (ETE tresna, Life, Europako Berrikuntza Funtsa, Ekonomia Suspertzeko Plana, Green Deal programa…) edo beste eremu geografiko batzuetako programetan (Hazitek Estrategikoa, CDTI Misioak…) aurkeztuko direnak.

 

EGOKITU

EGOKITU zerbitzua dagoeneko ezarrita dauden eta nolabaiteko ibilbidea duten KSI sektoreko enpresei zuzenduta dago; izan ere, egungo krisiaren ondorioz, negozio-eredua birpentsatu behar duten, egungo finantzaketa kudeatzeko laguntza edo aholkularitza behar duten, edo beren produktu eta zerbitzuen edo prozesuen digitalizazioari ekin behar dioten enpresei zuzenduta dago. Beraz, programa hau EZ dago bideratuta negozio edo bideragarritasun-plan bat garatzeko sortu berri diren enpresa berrientzako, ez du lagunduko finantzaketa-iturri alternatiboak aurkitzen edo laguntza ekonomikoak eskatzen, eta ez du balioko eremu digitalean edo online presentzia handiagoa lortzeko. Arazo horiek badituzte, toki eta eskualde mailan hainbat erakundek kudeatzen dituzten programa zehatzagoak.  

Deitzailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila 

 

VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOA

VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena
 

DONOSTIAKO EKONOMIA SUSPERTZEKO PLANA (PREK)

Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen eraldaketa bultzatzea, beraien lehiakortasunean berehalako eragina izango duten ekintzen bidez. Laguntza ekonomiko bat da, enpresak eraldatzeko proiektu bat ezartzeari lotutako ekintzen gastuak ordaintzeko, honako ekintza mota hauen bidez: berrikuntzako aholkularitza, prestakuntza espezializatua eta sustapena eta nazioartekotzea. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituzten mikroETE eta autonomoentzat.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

BIODONOSTIA BONU TEKNOLOGIKOA

IIS BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. BioDonostiak bere jarduera garatzen du ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun-zerbitzuetakoa sustatzeko, osasun-sistemako programak eta politikak zientifikoki oinarritzeko eta, lehentasunez, ikerketa traslazionala, Gipuzkoako lurralde-eremuan ezagutza zientifikoak praktika klinikora lekualdatzeko prozesua azkartzera bideratua, sustatzeko. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

BIODONOSTIA CEIT BONU TEKNOLOGIKOA

CEIT teknologia-zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

BIODONOSTIA TECNUN BONU TEKNOLOGIKOA

TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

CIC BiomaGUNE BONU TEKNOLOGIKOA

CIC BiomaGUNErekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, osagai teknologikoa duten proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

TECNALIA BONU TEKNOLOGIKOA

TECNALIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

CIC NanoGUNE BONU TEKNOLOGIKOA

CIC NanoGUNErekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

Abenduaren 1ean

LOGISTIKA DIGITALAREN IRAULTZA

Eraldaketa digitala gizartea aldatzen ari da, eta, haren barruan, merkataritza eta kontsumo-ohiturak. Teknologiak gaitutako gizarte-aldaketa baten aurrean gaude. Bezeroaren esperientziak behartzen ditu enpresak barnetik eratzera, egoera horri merkatuak eskatzen duen azkartasunarekin, fidagarritasunarekin eta malgutasunarekin aurre egiteko kultura digitala garatzeko. Ondorioz, hornidura-katearen digitalizazioa atzeraezinezko eskakizun bihurtu da. Jardunaldi honetan, etorkizuneko logistika nolakoa izango den eta enpresa horiek negozio-eredua berritzeko eta garai horretara egokitzeko zer konponbide eta erabaki berritzaile hartu behar dituzten aztertuko dugu. Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.

Antolatzailea: Spri

 

Abenduaren 1 eta 2an

ENERGIA-ERAGINKORTASUNARI ETA ARKITEKTURAREN ETA HIRIGINTZAREN JASANGARRITASUNARI BURUZKO EUROPAKO XI. BILTZARRA (EESAP 11) eta ERAIKUNTZA AURRERATUARI BURUZKO NAZIOARTEKO IV. BILTZARRA (CICA 4)

Biltzarrean nazioko eta nazioarteko adituen hitzaldiak izango dira honako gai hauetan: teknologia eta COVID, negozio-ereduak, aliantza publiko-pribatuak, hiri-berroneratzea, eraginkortasun energetikoa, bigarren mailako materialak, besteak beste. Berrikuntza gisa, Biltzarraren babesleentzat, B2B online topaketetarako gelak eta merkataritza-informaziorako online guneak jarriko dira.

Antolatzaileak: Eraikune (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra) eta CAVIAR ikerketa-taldea 

 

Abenduaren 6an

VI VODAFONE DEIA INNOVATION SARIAK

Vodafone Deia Innovation Sariak banatzeko ekitaldia 09:30etik aurrera jarraitu ahal izango da esteka honen bidez: https://www.youtube.com/watch?v=NKKG9U4p7pk. Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, 2020ko euskal ETE berritzaileenari emango dio saria.

Antolatzaileak: Deia eta Vodafone

 

Abenduaren 3ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA. BIZKAIA 2020

Programaren helburua da enpresen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da adimen lehiakorrean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzeko aukera izan dezagun. Bizkaiko ETE eta autonomoetara zuzenduta.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Abenduaren 3an

ELKARGI FOROA: OCDE IKUSPEGIA COVID KRISIAREN AURREAN

Munduan aurrekaririk gabeko amiltze baten ondoren ekonomia suspertuz joan da. Orain, COVID birusaren beste oldarraldi baten aurrean, ziurgabetasuna areagotu eta mesfidantza gehitu daiteke. Juan Yermok, joan den uztailaren 1etik OCDEko idazkari nagusiaren kabinete-buruak, ELKARGI Foroan parte hartuko du, egungo egoeraren gakoak eta herrialde aurreratuenen garapen ekonomikorako dituzten aurreikuspen makroekonomikoak partekatzeko.

Antolatzailea: Elkargi

 

4.0 INDUSTRIAREN ERRONKAK COVID-19AREN AURREAN: MERKATU ETA MARKETIN JARDUERAREN DIGITALIZAZIOA”

Online ekitaldian, Arabako enpresen hamabi kasu erreal eta hurbileko aurkeztuko dira; izan ere, 4.0 industria gaitzen duten teknologiei esker, pandemiaren garaian digitalizazioaren eta marketinaren erronkari aurre egitea lortu dute. Jardunaldiari hasiera Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka Demografikoko diputatu Mª Pilar García de Salazar Olanok eta Araba 4.0 lantaldeko ordezkari Gabriel Uriartek emango diote, eta industriaren erronkak aztertuko dituzte COVID-19aren aurrean, Segula, Tecnalia, Guardian eta Dorlet-eko ordezkariekin. Kai Marketing Lab, Natural Vox, Grupoint, Bihartech, See you zoom, Arkikus eta Ibermáticarekin, COVID-19aren garaian merkatu eta marketineko jarduerarako tresnak ere aztertuko dira. Ekitaldiaren programa 10:00etatik 12:00etara bitartean izango da, esteka honetan kontsulta daiteke, eta jardunaldira sartzeko hemen erregistratu behar da.

Antolatzaileak: Araba 4.0 lantaldea eta Arabako Foru Aldundia

 

Abenduaren 4ra arte

IKERTZAILEAK PRESTATZEKO DOKTORETZA-AURREKO PROGRAMAKO BEKAK APLIKATZEKO ZENTROEZ BESTELAKOETAN EGONALDIAK EGITEKO LAGUNTZAK (2020-2021)

Beka aplikatzen den zentroetan ez beste batzuetan doktoretza-aurreko egonaldiak egiteko deialdia egitea prestakuntzan ari diren ikertzaileei. Egonaldi horien helburua izango da ikertzaileak zientzia- eta teknika-ikerketan hobeto prestatzea eta, horretarako, ikerketa-lanak egitea, ikerketa-proiektuei aplikatzeko teknika berriak ikastea, bibliografia- eta ikerketa-funtsetan kontsultatzea eta beste edozein ikerketa jarduera egitea esku artean duen tesi-proiektuaren testuinguruan, ikertzailearen zientzia- eta teknika-prestakuntza hobetzeko, tesiaren garapena bultzatzeko eta nazioarteko doktoretza lortzea errazteko. Egonaldiak egin ahal izango dira unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+b-eko jarduera duten enpresetan, atzerrikoetan zein estataletan, betiere doktoretza aurreko programa aplikatzeko zentroan bertan barik beste hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badu agindu honetan zehazten diren laguntza ekonomikoak ematea.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Abenduaren 4an

WEBINARRA. ZAINTZATIK PROSPEKTIBARA SAIOAK: C2B CAMPUS TO BUSINESS

“Zaintzatik prospektibara” zikloaren beste saio bat; zikloan Innobasqueko bazkideek beren ezagutza partekatzen dute beste erakunde bazkide batzuekin. Saio honetan Dualia enpresak informazioa modu sistematizatuan nola biltzen duen azalduko du, berrikuntza-joerak identifikatzeko eta, ondorioz, negozio-aukera berriak sortuko dituzten erabaki burutsuak hartzeko.

Antolatzaileak: Innobasque eta C2B-Campus to Business

 

Abenduaren 7ra arte

IKERTZAILE DOKTOREENTZAKO MUGIKORTASUN-PROGRAMA. 2021

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat. Agindu honen helburua da norgehiagoka-erregimenean laguntzetarako deialdia egitea, ikerketa-zentroetan dedikazio esklusiboarekin egonaldiak egiteko, bi helburu hauek betetzeko: batetik, I+G+b zentro eta erakundeetako ikertzaileen eta unibertsitateko irakasleen mugikortasun geografikoa bultzatzea, eta, bestetik, ikertzaile-taldeen lehiakortasuna eta gaitasuna hobetzea. Egonaldian zehar, ikertzaileek ikerketa-proiektu bat garatu beharko dute, zeina talde hartzailearen lan-ildoan integraturik egongo den; edo, bestela, goi-mailako lotura eta elkartrukeak ezartzera bideratutako jarduerak burutu beharko dituzte.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Abenduaren 11n

TURISMO-LEIHAKORTASUNERAKO PROGRAMA. TURISMO-ETE-ENTZAKO DIAGNOSIA. GIPUZKOA 2020 

Deialdiaren helburua da laguntzak ematea Gipuzkoako Bazkundearen ganbera-mugapeko enpresei, Turismoko Lehiakortasun Programan, beraien esku jarrita Diagnostiko Lagunduaren eta Ezarpenaren zerbitzuak. Jarduera honen helburu nagusia turismo-sektoreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea da, beraien kudeaketa eta produktibitatea maximizatzeko metodologiak eta konponbideak hartzeko helburuarekin.

Deitzaileak: Espainiako Merkataritza Ganbera eta Gipuzkoako Bazkundea

 

Abenduaren 10era arte

UPV/EHU-KO UDA IKASTAROETARAKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA

2021ean EHUko Uda Ikastaroen 40. edizioa izango da. Urteurren hori ospatzeko edizio berezia egingo dugu. 2020ko edizioaren ezaugarria COVID-19aren pandemiak markatutako egoeretara egokitzeko gaitasuna izan da; erronka handi horrek bizkortu egin du teknologia digitalen erabilera-prozesua UPV/EHUko Uda Ikastaroen edukiak prestatzeko eta zabaltzeko. 2021ean, Uda Ikastaroen kalitatea hobetzen jarraitu nahi dugu, Topagune izaten jarraitzeko, hau da, egungo eta etorkizuneko gizartearen erronka handiei buruzko formakuntza, informazio eta eztabaidarako gune izateko. Zientziaren eta dibulgazioaren bidez, gizarte jasangarriagoa lortzen lagundu nahi dugu.

Deitzailea: UPV/EHUren Uda Ikastaroen Fundazioa

 

Abenduaren 14an

SMART SOLUZIO-IDEIAK DONOSTIAKO BERTAKO ENPRESETARA ZUZENDURIK. DONOSTIA 2020

Produktu edo zerbitzuen ideiak hautatzea eta Donostian, ingurune errealetan, testatu edo probatzeko baldintzak ezartzea. Horrela, Donostian ezartzeko produktu eta zerbitzu smart eta berritzaileen garapena bultzatu nahi da, batetik, herritarrei onurak ekartzeko, eta, bestetik, berrikuntza teknologikoan eta bertako enpresa-sarearen kokapen edo posizionamenduan laguntzeko «normaltasun berri» honetan.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

Abenduaren 31ra arte

KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK

Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.

Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. IKERLARIEN ETA ARRANTZALEEN ARTEKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK. 2020

Ikerlarien eta arrantzaleen arteko ezaupideen transferentzia sustatzea dute helburu, eta erakunde zientifiko independente baten edo gehiagoren eta arrantzaleen edo arrantzale-erakunde baten edo gehiagoren arteko sareak, elkartze-akordioak edo elkarteak sortzera bideratuko dira; erakunde teknikoek ere parte hartu ahal izango dute.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. ARRANTZA SEKTOREAN BERRIKUNTZARAKO LAGUNTZAK. 2020

Garapen teknologikoan eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako arrantza-sektore berritzaile bat sustatzeko laguntzak. Hark produktu eta ekipo berriak edo perfekzionatuak, prozesu eta teknika berriak edo perfekzionatuak, edo kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak edo perfekzionatuak garatzea edo txertatzea izango du helburu, baita eraldaketari eta merkaturatzeari dagokienez ere. Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte erakunde zientifikoek edo teknikoek, edo erauzketa-sektoreko operadore batek, horietakoren batekin lankidetzan. Erauzketa-sektoreko operadoreen artean ondasun-erkidegoak sartuta daude.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

ITSASOKO BALIABIDE BIOLOGIKOEN KONTSERBAZIORAKO LAGUNTZAK. 2020

Laguntza-lerro honen xedea arrantzak itsas ingurunean eragiten duen inpaktua eta harrapakari babestuei eragindako inpaktua murriztea da, baita bazterkinak eta harrapakin osagarriak pixkanaka ezabatzea, eta bizirik dauden itsasoko baliabide biologikoen ustiaketa jasangarria lortzea ere, ahalik eta etekin jasangarririk handiena lortu ahal izateko. Honako hauek izango dira diruz lagun daitezkeen inbertsioak: arrantza-jarduerek ingurumenean eragiten dituzten efektuak murriztuko dituzten metodoak, ezagutza teknikoak edo antolatzaileak garatzeko eta txertatzeko helburua duten inbertsioak, batez ere burututako arrantza-tekniken bitartez eta itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta harrapakari babestuen baterako existentzia lortzeko helburua duten aparailuen bitartez, eta honako baldintza hauek kontuan hartuta: – Proiektua erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek garatu beharko dute (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz), eta horiek eragiketan lortutako emaitzak balioztatu beharko dituzte. – Proiektuei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendearentzat eskuragarri jarriko dira. – Xede zientifikoak dituzten arrantzatzat hartzen ez diren eragiketak, hau da, arrantza-teknika edo -aparailu berriak entseatzeko eragiketak, esleitutako arrantza-aukeren mugen barnean gauzatuko dira.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

2021

Urtarrilaren 26ra arte

EUROPAKO ITUN BERDEAREN DEIALDIA

Europako Batzordeak 1.000 milioi euroko aurrekontua duen deialdi bat jarri du abian, klima-krisiari erantzuten eta Europako ekosistemak eta biodibertsitatea babesten lagunduko duten berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Deialdia Horizon(te) 2020 esparru-programaren barruan dago, eta gaur, irailak 18, hasiko da hautagaitzak aurkezteko epea; koronabirusaren krisialditik Europa suspertzea bultzatuko du, erronka ekologikoak berrikuntza-aukera bihurtuz. 

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Urtarrilaren 31ra arte

MAHASTIZAINTZAKO SEKTOREA BULTZATZEKO PROGRAMAREN INBERTSIORAKO LAGUNTZAK

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzeko, merkatuaren eskarira egokitu daitezen laguntzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko, laguntza finantzarioa emango zaie ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia energetiko orokorra eta prozesu iraunkorrak hobetzeko.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Irailaren 16ra arte

MOVES II PROGRAMA. 2020. URTEA

Mugikortasun eraginkorra eta jasangarria sustatzeko programa. Energia-eraginkortasun, jasangarritasun eta energia alternatiboen erabilera bultzatzeko irizpideetan oinarritutako mugikortasunari laguntzeko jarduketak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura egokiak izatea barne.

Deitzailea: EEE/EVE

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago