Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazi duenez, 2019an 1.481,4 milioi euro gastatu ziren I+Gn (ikerketa eta garapen teknologikoan) Euskadin. Zifra horrek esan nahi du % 4,1eko igoera izan dela aurreko urtearekin alderatuta, eta laugarren urtez jarraian 2016an hasitako hazkunde-joera finkatu dela, eta 2019koa beste maximo bat izan da serie historikoan.

BPGari dagokionez, I+G gastua % 1,86ra iritsi da 2019an, 2018ko % 1,85a baino ehunen bat gehiago. Europar Batasunarekin (EB) alderatutako azken datuak 2018koak dira: 2018an BPGaren % 2,11 zen EBko gastua, eta Espainiakoa, berriz, % 1,24koa.

Lurraldeka, I+G gastuaren % 46,2 Bizkaian egin zen, % 43,3 Gipuzkoan eta % 10,5 Araban. Zifra horiek Gipuzkoako BPGaren % 2,4 dira, Bizkaikoaren % 1,71 eta Arabakoaren % 1,23.

EAEko I+G gastuaren % 76,3 enpresen sektoreak egin zuen, % 17,1 goi-mailako irakaskuntzak eta gainerako % 6,6 administrazio publikoek.

I+Gk 19.619 pertsona enplegatu zituen Euskadin Dedikazio Osoko Baliokidetasunean (DOB) 2019an, aurreko urtean baino % 1,8 gehiago. Ikertzaileak ere % 2,7 gehitu ziren: 13.520 pertsona DOBn. Gastuarekin gertatzen den bezala, enplegatutako langileak eta I+G ikertzaileak ere maximo historikoetara iritsi dira 2019an.

Argibide gehiago esteka honetan.

 

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago