Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bere Batzorde Betearazlearen osaera berritu du 2020an, bost kide berri gehituta: Fernando Irigoyen, Kutxabankeko zuzendari nagusia; Jon Fernandez, Orbeako zuzendari nagusia; Jorge Unda, Sener-ekoa; Nuria Gisbert, CIC EnergiGUNEko zuzendari nagusia; eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea.

Innobasqueren gobernu-organoa zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren munduko 16 pertsona garrantzitsuk osatzen dute. Hona Hemen Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Batzorde Betearazlekoak:

  • Manuel Salaverria
  • Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua.
  • Asís Canales, Iberdrolako Erosketa eta Aseguru zuzendaria
  • Carolina Pérez Toledo, AEDeko presidentea
  • Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko presidentea
  • Emiliano López Atxurra, Petronor-eko presidentea
  • Fernando Irigoyen, Kutxabankeko zuzendari nagusia
  • Ignacio Muñoz, Angulas Aguinagako zuzendari nagusia
  • Iñigo Ucín, Mondragon Korporazioko presidentea
  • Jon Fernández, Orbeako zuzendari nagusia
  • Jorge Unda, Sener-ekoa
  • Lourdes Moreno, Bolueta Engineering Group-eko zuzendari nagusia
  • Nerea Begoña, Elizbarrutiko Ikastetxeen zuzendaria
  • Nuria Gisbert, CIC EnergiGUNEko zuzendari nagusia
  • Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea
  • Xabier Iturbe, Euskalteleko presidentea

Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia Euskadin berrikuntza sustatzeko aliantza publiko-pribatua da; 912 erakunde bazkidek osatzen dute, eta Euskadiko I+G-ren % 62 egiten dute horiek. Bere helburua EAE Europako eskualde berritzaileenen artean kokatzea da. Bazkideen % 50 enpresak dira, eta horietako % 82 ETEak (1 eta 300 langile artekoak). Beste % 13 erakunde publikoak dira, % 11 hezkuntza-munduari lotutako erakundeak, % 11 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kid eak, % 10 elkarteak eta fundazioak, eta gainerako % 5a pertsona bazkidetuak. Eragile horientzat guztientzat Innobasquek lankidetzarako sare eta plataforma indartsua eskaintzen du, berorren bidez berrikuntza sustatu eta garatzeko Euskadin, erakunde berritzaileen, bereziki ETEen, kopurua gehitzen lagunduko duten jarduerekin.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago