Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

 

NEXT GENERATION EU

750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia berreskuratzeko eta hazkunde iraunkor eta erresilientea sustatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak bultzatzeko.

 

COVID 19 DATA PORTAL 

Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren parte den plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.

Koordinatzailea: Europako Batzordea 

 

KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA-EREMUAREN PLATAFORMA 

Plataforma leihatila bakarra da, eta koronabirusaren inguruan estatu bakoitzeko eta Europar Batasuneko finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen du. Etengabe eguneratutako informazioa eskaintzen du Horizon(te) 2020 deien ─berariazkoen edo Koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuei buruzkoen─ epe-luzapenei buruz, maiz egiten diren galderak eta beste esteka erabilgarri batzuk. Herrialdeetako korrespontsalekin lankidetzan, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak. 

Antolatzailea: Europako Batzorde

 

KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTZEKO ETA LAGUNTZEKO 

Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

COVID-19. ETE-EI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK

SPRI Taldeak webgune bat prestatu du eta bertan jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzaturiko jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berrietara sarbidea ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

ACELERA PYME

Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA

Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.

Deitzailea: CDTI

 

BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.  

BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA

 

KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

COVID ACTION PLATFORM

Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta COVID-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala. Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.

Antolatzailea: World Economic Forum

 

 

Abenduaren 23ra arte

MAKER FAIRE BILBAO

Joan zen azaroaren 13tik Maker Faire Bilbao Teknologia Sortzaileen Nazioarteko Jaialdia zortzigarren edizioa ospatzen ari da “Berpizkundea 2.0” goiburupean. 0”. “Egizu zuk zeuk” kulturaren hitzordu handiaren programazio zabalak abenduaren 23ra arte iraungo du, eta bere jarduera guztiak plano digitalera egokitu ditu, jendeari jakintza-arlo futuristak hurbiltzeko, adibidez, New Media artea, robotika puzgarria (soft robotics), biomaterialak, pintura fosforeszentea, arropa adimenduna, 3D inprimaketa zeramikan eta material birziklatuetan, diseinu parametrikoa eta beste ezusteko asko.

Antolatzailea: Espacio Open

 

Abenduaren 30era arte

EKIN+OSASUNA PROGRAMA

Ekin+ Osasuna Programaren helburua Donostiako hirian osasun-arloko enpresa-proiektu berritzaileak sortzen, bultzatzen, hazten eta sendotzen laguntzea da. Horretarako, ISS Biodonostiarekin lankidetzan, ekintzaileei eta sortu berri diren enpresei hasierako laguntza emango zaie proiektu berritzaileak, azeleragarriak eta inbertigarriak baliozkotzen, abian jartzen, finantzatzen eta heltzen; proiektu berritzaileetan errendimendu handiko komunitate bat sortzea sustatuko da, eta ekimen ekintzaile berrien eta tokiko trakzio-enpresen arteko topaketa-guneak sorraraziko dira.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

Abenduaren 31ra arte

KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK

Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.

Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. IKERLARIEN ETA ARRANTZALEEN ARTEKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK. 2020

Ikerlarien eta arrantzaleen arteko ezaupideen transferentzia sustatzea dute helburu, eta erakunde zientifiko independente baten edo gehiagoren eta arrantzaleen edo arrantzale-erakunde baten edo gehiagoren arteko sareak, elkartze-akordioak edo elkarteak sortzera bideratuko dira; erakunde teknikoek ere parte hartu ahal izango dute.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. ARRANTZA SEKTOREAN BERRIKUNTZARAKO LAGUNTZAK. 2020

Garapen teknologikoan eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako arrantza-sektore berritzaile bat sustatzeko laguntzak. Hark produktu eta ekipo berriak edo perfekzionatuak, prozesu eta teknika berriak edo perfekzionatuak, edo kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak edo perfekzionatuak garatzea edo txertatzea izango du helburu, baita eraldaketari eta merkaturatzeari dagokienez ere. Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte erakunde zientifikoek edo teknikoek, edo erauzketa-sektoreko operadore batek, horietakoren batekin lankidetzan. Erauzketa-sektoreko operadoreen artean ondasun-erkidegoak sartuta daude.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

ITSASOKO BALIABIDE BIOLOGIKOEN KONTSERBAZIORAKO LAGUNTZAK. 2020

Laguntza-lerro honen xedea arrantzak itsas ingurunean eragiten duen inpaktua eta harrapakari babestuei eragindako inpaktua murriztea da, baita bazterkinak eta harrapakin osagarriak pixkanaka ezabatzea, eta bizirik dauden itsasoko baliabide biologikoen ustiaketa jasangarria lortzea ere, ahalik eta etekin jasangarririk handiena lortu ahal izateko. Honako hauek izango dira diruz lagun daitezkeen inbertsioak: arrantza-jarduerek ingurumenean eragiten dituzten efektuak murriztuko dituzten metodoak, ezagutza teknikoak edo antolatzaileak garatzeko eta txertatzeko helburua duten inbertsioak, batez ere burututako arrantza-tekniken bitartez eta itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta harrapakari babestuen baterako existentzia lortzeko helburua duten aparailuen bitartez, eta honako baldintza hauek kontuan hartuta: – Proiektua erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek garatu beharko dute (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz), eta horiek eragiketan lortutako emaitzak balioztatu beharko dituzte. – Proiektuei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendearentzat eskuragarri jarriko dira. – Xede zientifikoak dituzten arrantzatzat hartzen ez diren eragiketak, hau da, arrantza-teknika edo -aparailu berriak entseatzeko eragiketak, esleitutako arrantza-aukeren mugen barnean gauzatuko dira.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

2021

Urtarrilaren 4ra arte

ATZERRIKO ENPRESEK I+G JARDUERETAN INBERTITZEKO PROGRAMA. 2021

Atzerriko kapitala duten eta Espainian ezarri nahi duten enpresetan, edota dagoeneko ezarrita dauden eta I+G jarduerak hasi eta garatu nahi dituzten enpresetan, ikerketa eta garapena sustatzeko jarduerak egitea, Espainiako ekonomiaren lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzen laguntzeko. Atzerriko kapitala duten enpresentzat da, beraien forma juridikoa edozein dela ere, baldin eta jarduera ekonomiko bat gauzatzen badute eta emateko unean behar bezala eratuta badaude; baita enpresa-taldeentzat ere, bertan atzerriko kapitala duen enpresa batek gutxienez parte hartzen badu, atzerriko kapitalaren partaidetza-ehunekoaren proportzioan onuradun izan daitezkeelarik.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Urtarrilaren 5era arte

EUSKADIKO BIZTANLEGUNEETAN BELAUNALDI BERRIKO BANDA ZABALEKO SAREAK HEDATZEKO DIRU-LAGUNTZEN PROGRAMA. 2021

Laguntzak ematea banda zabal ultralasterreko sareak hedatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoko biztanlegune sakabanatuetan edo «azken belaunaldiko eremu zuritzat (NGA)» hartzen direnekoetan, hau da, datozen 3 urteotan NGA banda zabaleko baldintzetan Interneterako sarbide-zerbitzuak ahalbidetuko dituzten telekomunikazio-azpiegiturarik ez dagoen eta egongo denik ere aurreikusten ez den eremuetan. Sektore pribatuko pertsona fisiko edo juridikoentzat, behar bezala gaitutako operadorearen izaera badute, Telekomunikazioei buruzko 9/2014 Lege Orokorraren, maiatzaren 9koaren, 6 eta 7 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Urtarrilaren 12ra arte

2020 DEIALDIA: “EAE-KO INDUSTRIA-ENPRESENTZAKO LAGUNTZAK”

Espainiako industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak 4.0 Industria Konektatuaren Proiektuaren esparruan eraldaketa horretan lagunduko dieten estrategiaz, ekimenez eta ekintzez hornitzeko laguntzetarako deialdia egin da, uztailaren 28ko EIC/743/2017 Aginduan (abuztuaren 10eko ICT/817/2020 Aginduak aldatua) aurreikusitakoaren arabera.

Finantzatzaileak: Industria Ministerioa eta Eusko Jaurlaritza

 

Urtarrilaren 12 eta 14an

EUROSTARS-2 CoD15 TAILERRAK

Online informazio-saioak, Eurostars Programaren CoD15ari eskaera lehiakorrak aurkeztea errazteko, epea 2021eko otsailaren 4an amaituko delarik. Basque EEN partzuergoak saioak antolatzen laguntzen du, Euskadin zabalduz eta parte hartzen duten euskal erakundeei lagunduz. Eurostars Eureka eta Europar Batasunaren arteko programa bateratua da, eta nazioarteko lankidetzan I+G proiektuak finantzatzea du helburu, merkatutik gertu badaude eta ETEek gidaturikoak badira. Espainiako bazkideen finantzaketa diru-laguntza bidez egiten da: % 60ra iristen da enpresa txikientzat, % 50era ertainentzat eta % 40ra handientzat.

Antolatzailea: CDTI, Eurekaren Idazkaritzarekin eta Enterprise Europe Network (EEN) Sarearekin elkarlanean 

 

Urtarrilaren 26ra arte

EUROPAKO ITUN BERDEAREN DEIALDIA

Europako Batzordeak 1.000 milioi euroko aurrekontua duen deialdi bat jarri du abian, klima-krisiari erantzuten eta Europako ekosistemak eta biodibertsitatea babesten lagunduko duten berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Deialdia Horizon(te) 2020 esparru-programaren barruan dago, eta gaur, irailak 18, hasiko da hautagaitzak aurkezteko epea; koronabirusaren krisialditik Europa suspertzea bultzatuko du, erronka ekologikoak berrikuntza-aukera bihurtuz. 

Deitzailea: Europako Batzordea

 

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN KULTURA SUSTATZEKO LAGUNTZAK

Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren kultura sustatzeko ekintzak, ondorengo jarduera-ildo hauen bidez garatuko direnak, finantzatzeko laguntzak: 1. Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren kultura. 2. Hezkuntza eta bokazio zientifikoak. 3. Herritarren zientzia. 4. Zientzia eta berrikuntza komunikatzeko eta zabaltzeko sareak. 5. Pentsamendu kritikoa sustatzea.

Deitzailea: FECYT

 

Urtarrilaren 31ra arte

MAHASTIZAINTZAKO SEKTOREA BULTZATZEKO PROGRAMAREN INBERTSIORAKO LAGUNTZAK

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzeko, merkatuaren eskarira egokitu daitezen laguntzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko, laguntza finantzarioa emango zaie ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia energetiko orokorra eta prozesu iraunkorrak hobetzeko.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Irailaren 16ra arte

MOVES II PROGRAMA. 2020. URTEA

Mugikortasun eraginkorra eta jasangarria sustatzeko programa. Energia-eraginkortasun, jasangarritasun eta energia alternatiboen erabilera bultzatzeko irizpideetan oinarritutako mugikortasunari laguntzeko jarduketak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura egokiak izatea barne.

Deitzailea: EEE/EVE

 

Urriaren 31ra arte

TXORIERRIKO ESKUALDEAN ERROLDATUTAKO LANGABE GAZTEAK KONTRATATZEKO DIRULAGUNTZAK

Txorierriko eskualdeko udalerriren batean (Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama edo Larrabetzun) erroldatuta dauden eta hogeita hamar urtetik behera dituzten gazte langabeen kontratazioa sustatzeko eta errazteko dirulaguntzak. Eskatzaileek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon behar dute lan-eskatzaile gisa.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago