Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.
Doako prestakuntza-moduluak honako esparru hauetan: negozio-eredu eta estrategiak, supply chain, talentua, negoziazio eta taldeak, berdintasuna, ikuskaritza lehiakorra, jabetza intelektuala eta kudeaketa ekonomikoa.
Antolatzailea: Spri Taldea
Martxoak 11, apirilak 15 eta maiatzak 13
Hiru saioko ikastaro honetan tresna digitalak eta sareko kultura berri bat eskainiko dira, lankidetzako berrikuntza-proiektuak aktibatzen, diseinatzen, garatzen eta gauzatzen jarraitu ahal izateko. Izen-ematea hemen.
Antolatzailea: Hazi
Martxoak 16
SEGURTASUNA FINANTZA-TRANSAKZIOETAN: AKATSAK ETA GAKO PRAKTIKOAK
Enpresa gehienek euren kobrantza eta ordainketak sarean egiten dituzte, eta euren banku-kontuen egoera mugikorraren edo ordenagailuaren bitartez berrikusten dute. Nahiz eta hori ontzat ematen duten, ez dute beti kontuan hartzen ekintza horiek modu seguruan egiteko beharra, kutxazain automatiko batean tekleatzean pasahitzak ezkutatzen ditugun edo erosterakoan PIN kodea erakusten ez dugun bezala. Enpresa askok erasoak jasan dituzte, eta milaka edo milioika euro galdu dituzte. Elkarrizketa honetan, enpresen eraso horien metodo nagusiak deskribatuko dira, eta argi eta garbi azalduko dira sareko transakzioak egitean jarraitu behar diren jardunbide egokiak, erakundeek ustekabeko desatseginak izatea ekiditeko, ezusteko horiek arriskuan jartzen baitute enpresaren finantza-egonkortasuna eta kaudimena.
Antolatzailea: Manager Focus
ENPRESA-JARDUNALDIA: RETAIL-EN ERRONKAK ETA JOERAK 2021ean
Sareko eta zuzeneko jardunaldia. Joaquín Gómez elEconomista hedabideko zuzendari laguntzaileak eta Alfonso Sebastián Retail-en Espainiako Elkarteko zuzendariordeak hartuko dute parte. Elkarrizketa-mahaian honako hauek egongo dira: Daniel Espejo, Klarna España-ko Country Manager-a; Juanjo Llorente, Adyen-eko Espainia eta Portugaleko Country Manager-a; Karen Thouret, Seur enpresako Ecommerce, Digital eta Bezeroaren Esperientzia saileko arduraduna; Pablo López, Silbon enpresako zuzendari nagusia; eta Fernando Herranz, Leroy Merlin enpresako Esperientzia Digitaleko zuzendaria. Moderatzailea Javier Romera izango da, elEconomista aldizkariko idazketa-burua.
Antolatzailea: El Economista
Martxoak 17
Informazio-jardunaldiak dira, non 250 langiletik gorako enpresek, manufaktura aurreratuaren eta energiaren arlokoak eta Euskadin gutxienez jarduera-zentro bat dutenak, euren intereseko laginak aurkeztu ahal dituzten. Batz arduratuko da esperientziak aurkezteaz.
Antolatzailea: SPRI Taldea
JARDUNALDIA: “NEGOZIO DIGITAL BIHURTZEKO PROZESUA HOBETZEKO IRIZPIDEAK”
Negozio digital bihurtzeko ehunekoa aztertu eta optimizatzea ezinbestekoa da enpresa-errendimendua hobetzeko, eta, ondorioz, errentagarritasuna. CRO delakoa (Conversion Rate Optimization) da lan-metodologia egokia helburu horiek betetzeko, hipotesien sorkuntzaren eta balioztapenaren bidez. Miguel Zorraquino eta Iñaki Lecuek CROn erabilitako gidalerro eta praktika nagusiak identifikatuko dituzte, bihurtze-tasa handiagoak lortzeko. Konbentzitzeko, komunikatzeko, UX motako diseinurako eta metodo zientifikorako gidalerroen adibideak erakutsi eta konbinatuko dira, mota askotako negozio digitalei aplikatu ahal zaizkienak. Saioaren helburua da ezagutu eta egiaztatzea zein hobekuntza-ekintza zehatz ari diren aplikatzen gaur egun hainbat sektoretan, parte-hartzaileak inspiratzeko eta merkatuko ohiko jardunbideen berri izateko, ondoren euren negozioetan aplikatze aldera.
Antolatzailea: Zorraquino
Martxoak 18
WEB-MINTEGIA: HEALTH & FOOD TECH
Sektore soziosanitarioko erakundeentzako eta elikaduraren balio-kateko enpresentzako web-mintegia. Quirónsalud eta Angulas Aguinaga erakundeen esperientziak aurkeztuko dira.
Antolatzailea: SPRI Taldea
WEB-MINTEGIA: NEXT GENERATION EU FUNTSARI BURUZKO GALDERA ETA ERANTZUNAK
Martxoaren 18an, 12:00etatik 13:00etara, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Next Generation EU tresnari buruzko galdera eta erantzunen saio bat antolatuko du; tresna horren helburua susperraldi ekonomikoa da, eta 140.000 milioi euroko zuzkidura du 2021-26 aldirako transferentzia eta maileguetan. Web-mintegia Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko erakundeei dago zuzenduta, eta haren helburua da enpresa eta erakundeek Susperraldi eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsak lortzeari buruzko zalantza praktikoak argitzea. Saioa Silo enpresak gidatuko du; aholkularitza estrategikoko enpresa da, eta egoitzak ditu Madrilen, Euskadin eta Galizian. Nazioarteko erreferentzia bat da, eta haren espezialitatea da ekimen berritzaileak diseinatu, ezarri, kudeatu eta ebaluatzea lankidetza publiko eta pribatuen bidez. Izena emateaz gain, web-mintegian erantzuteko galderak bidaltzera animatzen zaituztegu. Galdera eta erantzunak bildu egingo dira eta gai-blokeen arabera erantzungo dira.
Antolatzailea: Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea
Martxoak 18 eta 19
EUROPAKO BERRIKUNTZA BATZORDE BERRIAREN AURKEZPENA
Europako Berrikuntza Batzordea (EIC) funtsezko berrikuntza da Horizon Europe programan, eta Europako berrikuntza-ekimen handiena da, 10.000 milioi euroko aurrekontuarekin 2021-2027 aldirako. EICren helburua da teknologia iraultzaileak eta berrikuntza disruptiboak identifikatu, garatu eta hedatzea. EICk enpresa berriei, ETE-ei eta arrisku eta eragin handiko berrikuntza iraultzaileak garatuko dituzten ikerketa-taldeei emango die laguntza, arreta jarriz arauak aldatuko dituzten eta Europako Itun Berdearen nahiz Europako Susperraldi Planaren helburuak beteko dituzten konponbideetan. Aurreikusten da lehen deialdiak martxoaren 18an argitaratzea. Ekitaldiak Interneten egongo dira eskuragarri, EUScienceInnov-en YouTube kanalean. Ez da beharrezkoa izena ematea.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Martxoak 22
HELBURU ANITZEKO OPTIMIZAZIO EBOLUTIBOKO DOKTOREGO ONDOKO BEKA
Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa doktorego ondoko bekadun baten profila ari da bilatzen, helburu anitzeko optimizazio ebolutiboaren ikerketa arloan lan egiteko (errendimendu-adierazleak, paralelismoa, eskala handiko arazoak). Kontratuaren iraupena 2 urtekoa izango da. Ikertzaile gazteak ari dira bilatzen, doktoregoa amaituta dutenak kontratua hasi aurretik. Lehentasuna emango diote Konputazio Zientzietako eta horrekin lotutako alorretako doktoregoei.
Deitzailea: BCAM
Martxoak 23
WEB-MINTEGIA: “REGIONAL GREENTECH CLUSTERS IN EUROPE”
Honako honen esparruan antolatutako web-mintegia: “Virtual International Partnering – Innovation in Environment & Energy & Circular Economy“. Aclima erakundeaz gain, web-mintegian Euskadiko enpresa hauek hartuko dute parte: Indumetal Recycling, Dorlet, Olio 3R, Otua, Anbiotek eta Kunak Technologies.
Antolatzailea: Aclima, SPRIrekin eta EEN sareko Ekonomia Zirkularraren Talde Tematikoarekin lankidetzan
Martxoak 24
HORIZON EUROPEREN EIC AZELERAGAILUA
Horizon Europeren EIC Azeleragailuaren berrikuntza nagusia proposamenak aurkezteko prozesua da. Proposamenak aurkezteko prozesua, ebaluazio-prozesua eta kapitalaren negoziazioaren prozesuaren gakoak aztertuko ditugu, finantzazio mistoa edo “blended” delakoa eskatuz gero. Gainera, Horizon Europeren EIC Azeleragailuaren lan-programak aukerak eskaintzen dizkie emakumezko zuzendari orokorrak (edo postu baliokideak) dituzten ETE-ei.
Antolatzailea: CDTI
JARDUNALDIA: HELBURUA ERALDAKETA – NEXT GENERATION
Jardunaldi hibridoa (aurrez aurrekoa edukiera mugatuarekin eta sarekoa) Next Generation EU Europako funtsen programaren inguruan, Euskadiko enpresek proiektuak eta baliabide ekonomikoak ezagutzeko helburuarekin. Honako hauek hartuko dute parte: Mikel Arieta-araunabeña, Bilboko Ganberako Arlo Korporatiboko zuzendaria; Mikel Pascal, Sales & Account Management (Wolters Kluwer); Jordi Campàs, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Europako Funtsak Saileko sailburuordea; Koldo Atxutegi, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaira Erakartzeko zuzendaria; eta Xabier Bernarte, PFK Attest erakundeko Inncome saileko bazkidea.
Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera, Enterprise Europe Network sarearen bitartez
EU INDUSTRY WEEK 2021. INDUSTRIA- ETA LEHIA-POLITIKA EUSKADIN EUROPAKO BATZORDEAREN JAKINARAZPENAREN OSTEAN
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Ingurumen eta Lehia Saileko sailburuak hartuko du parte, baita Enara Venturini Lehiaren Euskal Agintaritzako presidenteak ere.
Antolatzailea: Lehiaren Euskal Agintaritza
Martxoak 25
STEAM EUSKADI TOPAKETAK.“STEAM HEZKUNTZA: BIZIKIDETZA ETA ANIZTASUNA LANTZEKO BIDEA”
STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzaren arloko web-mintegien ziklo bat da, non STEAM hezkuntzako funtsezko gaiak jorratzen diren, besteak beste hainbat ikasgairen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola gehitu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldiak izango dira, 17:30ean. San Martin HLHIren proiektua (STEAM proiektua ikuspegi inklusibotik) eta Suspergintza Elkartearen proiektua (Haritu) aurkeztuko dira.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Innobasquerekin lankidetzan.
EUSKADI RIS3 PRESTAKUNTZA. I+G+b KONTZEPTUEI BURUZKO IKASTAROA
Bitarteko eragileentzat eta Innobasqueko bazkideentzat. I+G eta berrikuntzaren oinarrizko kontzeptuak eta haien desberdintasunak ezagutu eta ulertzeko ikastaroa; enpresentzako interesgarriena den I+G motak ezagutzea; I+G jarduerak identifikatzeko gai izatea tamaina handiko enpresa-proiektuetan; eta I+G+b sustatzeko programa eta tresna publiko eta pribatu nagusiak ezagutzea.
Antolatzailea: Laboral Kutxa, Elkargi, SPRI, Eusko Jaurlaritza eta Innobasque
Enpresa asko berritzaileak dira, eta produktu bikainak landu eta fabrikatzen dituzte. Hala ere, ez dira horrela hautematen, ez dutelako zaintzen horiek aurkeztu edo saltzeko modua, eta, beraz, ez dute nahi bezala konektatzen euren bezeroekin. Jardunaldi honek enpresak kontzientziatu nahi ditu euren produktuen balioa modu egokian transmititzearen garrantziaren inguruan, horiek duten potentzialarekin bat saldu daitezen. Helburua da neuromarketin-teknikak erakustea, frogatzeko zergatik aukeratzen ditugun produktuak eta nola eragiten duten hautemateak eta erosteko arrazoiak. Konponbide gisa, produktu berritzaileak aurkezteko estrategia egokia izatearen garrantzia azpimarratuko da, produktuaren identitatearen eta haren helburuen arabera, hainbat modutan hautemateko eta bezeroen arreta erakartzeko.
Antolatzailea: Spri Taldea
Martxoaren 26ra arte
60.000 eurora arteko bekak, funts galdurako laguntzek osatuak, atzerrian prestakuntza jasotzeko eta nazioarteko komertzioaren profesional gisa itzultzeko. BEINT nazioarteko beken programaren helburua da Euskadiko tituludun gazteak prestatzea nazioartekotzearen alorrean, ezagutza akademikoak eta atzerriko merkatuetako esperientzia praktikoa lortzen laguntzea eta mugikortasuna ahalbidetzea nazioartekotutako erakunde eta enpresen bitartez. BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatuta, eta Euskadiko graduko goi-mailako unibertsitate-titulua duten 30 urtetik beherako gazteei dago zuzenduta. 30.000 eta 60.000 euro arteko zuzkidura du pertsonako, nazioarteko helmugako bizi-kalitatearen arabera.
Antolatzailea: Bint
RIS3 JARDUNALDIA. HIRI OSASUNGARRIAK: INGURUMEN-KALITATEA
Enpresa eta eragileak hirien, airearen eta zaraten kalitatea mantentzean zentratzeko aukerari begira kontzientziatzeko jardunaldia. Ingurumen-sektoreko profesionalei, udalei, arkitektoei, hirigileei, ingeniariei, eta abarri zuzenduta.
Antolatzaileak: Aclima, Spri Taldea, Eusko Jaurlaritza eta Innobasque
Martxoaren 31ra arte
Deialdi hau Sussexeko Unibertsitateko Novi Quadrianto doktorearekin batera egingo da. Joint Lab horren helburua da ikerketako lankidetzak sustatzea ingurune estatikoko ziurgabetasuneko berdintasun algoritmikoa eta berdintasun algoritmikoaren gardentasuna bezalako gaietan, egungo ikerketa-alorrak indartzeko eta sinergiak sortzeko. Kontratuaren iraupena 4 urtekoa izango da doktorego-postuarentzat, eta 2 urtekoa doktorego ondokoarentzat.
Deitzailea: Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa (BCAM)
Apirilaren 12tik 16ra arte
HANNOVER MESSE 2021en EDIZIO DIGITALA
Koronabirusaren pandemiak bizkortu egin du industriaren digitalizazioa, baina agerian utzi du, halaber, hornidura-kate globalen zaurgarritasuna. Nazioarteko industria inoiz ez bezalako astindua jasaten ari da. Honako hau da oinarrizko galdera: zer estrategia, neurri eta lankidetzak bermatuko dute industriaren lehiakortasuna? HANNOVER MESSE 2021en edizio digitalak emango ditu erantzunak apirilaren 12tik 16ra bitartean. Hura izango da, “Expo, Conferencias, Networking” bere hiru zutabeekin, nazioarteko industriaren topaketarako plataforma nagusia.
Antolatzailea: Hannover Messe
Apirilak 21
ENPRESA-TOPAKETAK: TRESNEN INDUSTRIA ETA PLASTIKOAREN ERALDAKETA. INNOFORM 2021 – VIRTUAL BROKERAGE EVENT
Ekitaldian izena emateko azken eguna 2021eko apirilaren 16a da. Enpresa-topaketen ekitaldi birtuala izango da, INNOFORM azokaren 5. edizioaren testuinguruan; azoka hori Poloniako garrantzitsuenetako bat da tresnen industrian eta plastikoaren eraldaketan.
Antolatzailea: Enterprise Europe Network, Euskadiko nodoarekin lankidetzan
Apirilak 29
GARAIA OPEN INNOVATION. 2. EDIZIOA.. Garaia Teknologia Parkean.
Garaia Open Innovation berrikuntza irekiaren esperientzia aitzindaria da, eta haren helburua da lankidetza-berrikuntzaren bidez negozio-aukera berriak sortzea, dibertsifikatzea eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea. Garaia Open Innovation-ek lankidetza-aukerak ahalbidetzen ditu, hain zuzen ere, euskal enpresen beharrei berariaz erantzuten dieten eta epe laburrean merkatura iritsiko diren produktuak, zerbitzuak eta negozio berriak sor ditzaketen aukerak.
Garaia Open Innovation-ek proposatzen du Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek intereseko adierazpenak egin ditzatela, euskal enpresen beharrei erantzungo dieten teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozio-kontzeptuak proposatzeko. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak euskal enpresen artean zabalduko dira, eta enpresek haien teknologia- eta negozio-ahala ebaluatuko dute. Apirilaren 29an, batzar bat egingo da Garaia Teknologia Parkean, eta bertan izango dira bai euskal enpresak, bai Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileak, baldin eta haien proposamenak hautatu badira.
Antolatzailea: Mondragoneko Garaia Teknologia Parkea, Isea S. Coop-ekin lankidetzan
INDUSTRIA-JABETZAREN DIAGNOSTIKO-ZERBITZU BERRIA
OEPMren zerbitzua; enpresak dituen aktibo ukiezinen analisia egiten du, lehiakortasunean eta bereizkuntzan oinarritutako kudeaketa-estrategia bat ezartzea sustatzeko gomendioak eman ahal izateko. Industria Jabetzaren diagnostiko-zerbitzua izeneko zerbitzu berri honek Industria Jabetzaz (IJ) sentsibilizatzeko eta hartara hurbiltzeko tresna bat izan nahi du, Industria Jabetzaren eskubideak (IJE) erabiltzen ez dituzten edo modu eraginkorrean erabiltzen ez dituzten ETE berritzaileentzat eta enpresa-unitateentzat. Horrela, bi helburu lortzen dira: batetik, enpresa-sareek IJE-ei buruz duten ezagutza eta ulermena areagotzea, eta haien erabilera egokia sustatzea; eta, bestetik, IJE-en kudeaketa egokiaren garrantzia erakusten da, enpresak, txostenean jasotako gomendioetatik abiatuta, ekintza-plan eraginkor bat zehaztu ahal izan dezan eta etorkizuneko erabaki estrategikoak har ditzan. Zerbitzu horren kostua 894,70 €-koa da, baina % 75era bitarteko dirulaguntzak daude. Horiek aldez aurretik eskatu behar dira.
Antolatzailea: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa
Maiatzak 13
JARDUNALDIA: “JOLAS-GIDALERROAK BEZEROAREN ESPERIENTZIA OPTIMIZATZEKO”
Erabiltzaileak tartean sartzeko eta arazoak konpontzeko jokoan eta jokoaren mekaniketan pentsatzeko prozesua gero eta gehiago zabaltzen ari den atzemate- eta atxikitze-teknika da, eta negozio digitaletarako marketin-estrategiak jorratzen dituzte. Gizakiak berezko duen lehia‑espiritua baliatzen du, lan zehatz batzuk girotzeko eta errazteko, eta, horrela, erabiltzaileak fidelizatzeko. Alde horretatik, Miguel Zorraquinok eta Iñaki Lecuek aurkeztuko dituzte gamifikazio-gidalerro nagusiak, honako kategoria hauen bitartez: jokoaren gidalerroak, onboarding, seinaleztapena, gaiak, narratiba, garaipenak, misioak, mailak edo sailkapena, besteak beste. Horiek lagundu egingo digute jakiten nola egituratu jokoak diseinatzeko prozesu dinamiko bat gure bezeroekin harremanetan jartzeko. Saioaren xedea da produktu digital parte-hartzaileak, dibertigarriak eta fidelizatzaileak sortzeko irizpideak identifikatzea, egun hainbat sektoretan aplikatzen ari diren jolas-gidalerroen bitartez. Horrela, parte-hartzaileak inspiratu daitezke eta ohiko konpainia-jardunbideak gogoan hartu ditzakete.
Antolatzailea: Zorraquino
Maiatzaren 15era arte
BURDINOLA IKERKETA-SARIAREN XVIII. EDIZIOA
Burdinola Ikerketa Saria erreferentzia bat da ikerketaren profesionalen artean, eta haren irabazleen zerrendan Espainiako jarduera zientifikoko izen handiak agertzen dira. Edizio honetarako aukeratutako gaia Nanomedikuntza da: nanodiagnostikoa, medikuntza birsortzailea eta terapia pertsonalizatua. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna maiatzaren 15a izango da, eta ekainaren 15a baino lehen ezagutuko da epaimahaiaren erabakia, Burdinola Ikerketa Sariaren XVIII. edizioaren irabazlearen izenarekin.
Antolatzailea: Burdinola
Maiatzak 17-21
MURCIA FOOD BROKERAGE EVENT 2021-ELIKADURAKO NAZIOARTEKO TEKNOLOGIAREN TRANSFERENTZIA-JARDUNALDIA
Ekitaldi birtuala, 2021eko maiatzaren 17tik 21era. “Murcia Food Brokerage Event 2021” Elikadurako Nazioarteko Teknologiaren Transferentzia Jardunaldien X. edizioa nazioarteko ekitaldia da, non elikadurako teknologiaren arloko berrikuntzak aurkeztuko diren. Bertan, hainbat herrialdetako enpresek aldebiko bilerak izango dituzte sektoreko azken berrikuntzekin lotutako lankidetza teknologikoko akordioak finkatzeko. Egungo osasun-egoeraren ondorioz, aurtengo edizioa formatu birtualean egingo da. Horrekin batera, “Elikadurako Teknologiari buruzko X. Nazioarteko Sinposioa” egingo da, eta topaketa horretan sektoreko azken berrikuntzen konferentziak eta aurkezpenak egingo dira. Parte-hartzea doakoa da, eta Europa osoko enpresek, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta ikerketa-institutuek hartu dezakete parte, elikadura-teknologia aurreratu eta berritzaileak eskaini edo eskatzen badituzte.
Antolatzaileak: Murtziako Erkidegoa eta Enterprise Europe Network
Ekainak 15-17
FOOD 4 FUTURE WORLD SUMMIT. Bilbon
Datozen urteetan, Bilbo izango da teknologia berrien, konponbideen eta automatizazio-sistema berrien bitartez elikaduraren eta edarien industria eraldatzeko Food 4 Future Wolrd Summit berrikuntza-ekitaldiaren egoitza. Bizkaiko hiriburuan elikadura-sektoreko balio-kate guztiko profesionalak bilduko dira, industriaren eraldaketan mugarria izango diren konponbide teknologiko berriak, berrikuntzak eta joerak aurkezteko. Kongresu handiena da Europa mailan kontsumo-joera eta -ohitura berriak ezagutzeko, baita industria efiziente eta jasangarriagoa lortzeko kasu arrakastatsuak eta teknologiaren aplikazioak ezagutzeko ere. Hori guztia 280 aditu baino gehiagoren eskutik, foro bertikalen bitartez industria-segmentu bakoitzerako: Meat Forum, Beverage Forum, Bakery, Sea Food, Dairy eta Agro
Antolatzailea: Azti
Ekainak 23 eta 24
IKERKETA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO EUROPAKO JARDUNALDIAK
Jardunaldien hirugarren edizioak Horizon Europeren hasiera ofiziala ekarriko du berekin, Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako programa berria 2021-2027 aldirako. Jardunaldien gaia lankidetza da; beraz, arlo guztietako profesional adituak bilduko dira loturak ezartzeko eta etorkizun distiratsuagoa sortzeko. Konferentziek bi eguneko iraupena izango dute, eta politikariak, ikertzaileak, enpresariak eta herritarrak elkartuko dituzte, eztabaidatzeko eta Europako ikerketa eta berrikuntzaren etorkizunari forma emateko.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Urriak 21 eta 22
CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA
Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.
Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA