Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.  

INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA

Doako prestakuntza-moduluak honako esparru hauetan: negozio-eredu eta estrategiak, supply chain, talentua, negoziazio eta taldeak, berdintasuna, ikuskaritza lehiakorra, jabetza intelektuala eta kudeaketa ekonomikoa.

Antolatzailea: Spri Taldea 

 

  

Martxoak 22

HELBURU ANITZEKO OPTIMIZAZIO EBOLUTIBOKO DOKTOREGO ONDOKO BEKA

Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa doktorego ondoko bekadun baten profila ari da bilatzen, helburu anitzeko optimizazio ebolutiboaren ikerketa arloan lan egiteko (errendimendu-adierazleak, paralelismoa, eskala handiko arazoak). Kontratuaren iraupena 2 urtekoa izango da. Ikertzaile gazteak ari dira bilatzen, doktoregoa amaituta dutenak kontratua hasi aurretik. Lehentasuna emango diote Konputazio Zientzietako eta horrekin lotutako alorretako doktoregoei.

Deitzailea: BCAM

 

Martxoak 23

WEB-MINTEGIA: “REGIONAL GREENTECH CLUSTERS IN EUROPE”

Honako honen esparruan antolatutako web-mintegia: “Virtual International Partnering – Innovation in Environment & Energy & Circular Economy“. Aclima erakundeaz gain, web-mintegian Euskadiko enpresa hauek hartuko dute parte: Indumetal Recycling,  Dorlet, Olio 3R, Otua, Anbiotek eta Kunak Technologies. 

Antolatzailea: Aclima, SPRIrekin eta EEN sareko Ekonomia Zirkularraren Talde Tematikoarekin lankidetzan 

 

JARDUNALDI BIRTUALA: ERABAKI ERRENTAGARRIAK BUSINESS INTELLIGENCEREKIN (SAREAN)

Definitu zure mapa, kontrolatu zure kudeaketa eta lortu zure enpresaren helburuak Business Intelligencerekin. Zure enpresaren etorkizuna ziurtatzeko, ezinbestekoa da jakitea non zauden, nola eragiten dizun egoerak, eta estrategia berriak funtzionatzen ari diren. Krisialdi batean, erabaki garrantzitsuak ezin dira alde batera utzi. Egungo ziurgabetasun-egoeran, enpresek negozio-ildo berriei eutsi behar izan diete, euren gastuak doitu eta euren altxortegiaren kontrol zehatza izan. Ezagutzen ez ditugun egoerei egin behar diegu aurre, eta horrek euren emaitzak zein izango diren ez dakigun beste ekintza batzuk ezartzera behartzen gaitu.

Antolatzailea: Spri

 

INFORMAZIO-SAIOAK. TICKETBAI: ZER DA? NORI ERAGITEN DIO?

TicketBAI erabili behar duten pertsona fisiko eta juridikoentzat. Teknologia- eta Zerga-transferentzia Zerbitzuko buru Javier Irastorza Letamendiak eta Gipuzkoako Foru Ogasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusi Mª del Coro Pereiro Zabaletak emango dute saioa

Antolatzaileak: Garapen Gipuzkoa osatzen duten garapen-agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Sailarekin lankidetzan

 

Martxoak 24

WEB-MINTEGIA: M-ERA.NET 2021 DEIALDIA EGITEA

M-ERA.NETek 2021eko Nazioarteko Baterako Deialdia egin du, EBk kofinantzatuta. Materialen zientziaren eta ingeniaritzaren arloko I+G+b proiektuetarako finantzaketa-aukerei buruzko web-mintegia, eta Espainiako hautagaientzako baldintza eta arau espezifikoak. Berrikuntzaren Euskal Agentziako I+G+b nazioartekotzeko unitateko kide Judith de Pradok finantzaketa-laguntza horiek lortu nahi dituzten euskal erakundeentzako berezitasunak azalduko ditu. 

Antolatzailea: M-Era.net

 

HORIZON EUROPEREN EIC AZELERAGAILUA

Horizon Europeren EIC Azeleragailuaren berrikuntza nagusia proposamenak aurkezteko prozesua da. Proposamenak aurkezteko prozesua, ebaluazio-prozesua eta kapitalaren negoziazioaren prozesuaren gakoak aztertuko ditugu, finantzazio mistoa edo “blended” delakoa eskatuz gero. Gainera, Horizon Europeren EIC Azeleragailuaren lan-programak aukerak eskaintzen dizkie emakumezko zuzendari orokorrak (edo postu baliokideak) dituzten ETE-ei.

Antolatzailea: CDTI

 

 

JARDUNALDIA: HELBURUA ERALDAKETA – NEXT GENERATION

Jardunaldi hibridoa (aurrez aurrekoa edukiera mugatuarekin eta sarekoa) Next Generation EU Europako funtsen programaren inguruan, Euskadiko enpresek proiektuak eta baliabide ekonomikoak ezagutzeko helburuarekin. Honako hauek hartuko dute parte: Mikel Arieta-araunabeña, Bilboko Ganberako Arlo Korporatiboko zuzendaria; Mikel Pascal, Sales & Account Management (Wolters Kluwer); Jordi Campàs, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Europako Funtsak Saileko sailburuordea; Koldo Atxutegi, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaira Erakartzeko zuzendaria;  eta Xabier Bernarte, PFK Attest erakundeko Inncome saileko bazkidea.

Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera, Enterprise Europe Network sarearen bitartez

 

EU INDUSTRY WEEK 2021. INDUSTRIA- ETA LEHIA-POLITIKA EUSKADIN EUROPAKO BATZORDEAREN JAKINARAZPENAREN OSTEAN

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Ingurumen eta Lehia Saileko sailburuak hartuko du parte, baita Enara Venturini Lehiaren Euskal Agintaritzako presidenteak ere.

Antolatzailea: Lehiaren Euskal Agintaritza

 

SPRI: EUSKADIKO ETE-ENTZAKO LAGUNTZA-PLANA AURKEZTEA

SPRIk ETE-entzako 2021eko laguntza-plana aurkeztuko du. Plan horrek 68 programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea, eta, horretarako, arreta berezia eman behar zaio Euskadiko garapen iraunkorrari ere. Laguntzek euskal enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatu nahi dituzte, eta, nahiz eta horietako asko euskal ETE-ek dagoeneko ezagutzen dituzten, badira alderdi berritzaileak eta azpimarragarriak ere. Debagoiena eskualdeko enpresentzat, batez ere, industria eta harekin lotutako zerbitzuen sektoreko ETE-entzat.

Antolatzailea: Spri

 

JARDUNALDIA SAREAN: NOLA PRESTATU PROPOSAMEN ARRAKASTATSU BAT HORIZON EUROPE PROGRAMARAKO

Horizon Europen parte har dezaketenentzako proposamenak prestatzeari buruzko web‑mintegia. Ekitaldiaren agendak bi atal nagusi ditu: “Submission and Evaluation” eta “Model Grant Agreement”. Mintegia YouTube.ren bidez baino ez da emango. 

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Martxoak 25

STEAM EUSKADI TOPAKETAK.“STEAM HEZKUNTZA: BIZIKIDETZA ETA ANIZTASUNA LANTZEKO BIDEA”

STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzaren arloko web-mintegien ziklo bat da, non STEAM hezkuntzako funtsezko gaiak jorratzen diren, besteak beste hainbat ikasgairen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola gehitu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldiak izango dira, 17:30ean. San Martin HLHIren proiektua (STEAM proiektua ikuspegi inklusibotik) eta Suspergintza Elkartearen proiektua (Haritu) aurkeztuko dira.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Innobasquerekin lankidetzan.

 

EUSKADI RIS3 PRESTAKUNTZA. I+G+b KONTZEPTUEI BURUZKO IKASTAROA

Bitarteko eragileentzat eta Innobasqueko bazkideentzat. I+G eta berrikuntzaren oinarrizko kontzeptuak eta haien desberdintasunak ezagutu eta ulertzeko ikastaroa; enpresentzako interesgarriena den I+G motak ezagutzea; I+G jarduerak identifikatzeko gai izatea tamaina handiko enpresa-proiektuetan; eta I+G+b sustatzeko programa eta tresna publiko eta pribatu nagusiak ezagutzea.

Antolatzailea: Laboral Kutxa, Elkargi, SPRI, Eusko Jaurlaritza eta Innobasque

 

NOLA ERAGIN MERKATUAN PRODUKTU BERRITZAILEEKIN, NEUROMARKETINAREN ETA 3D IKUSIZKO SOLUZIOEN BIDEZ (SAREAN))

Enpresa asko berritzaileak dira, eta produktu bikainak landu eta fabrikatzen dituzte. Hala ere, ez dira horrela hautematen, ez dutelako zaintzen horiek aurkeztu edo saltzeko modua, eta, beraz, ez dute nahi bezala konektatzen euren bezeroekin. Jardunaldi honek enpresak kontzientziatu nahi ditu euren produktuen balioa modu egokian transmititzearen garrantziaren inguruan, horiek duten potentzialarekin bat saldu daitezen. Helburua da neuromarketin-teknikak erakustea, frogatzeko zergatik aukeratzen ditugun produktuak eta nola eragiten duten hautemateak eta erosteko arrazoiak. Konponbide gisa, produktu berritzaileak aurkezteko estrategia egokia izatearen garrantzia azpimarratuko da, produktuaren identitatearen eta haren helburuen arabera, hainbat modutan hautemateko eta bezeroen arreta erakartzeko.

Antolatzailea: Spri Taldea

 

KLIMA-ALDAKETA ARINTZEKO ETA ALDAKETARA EGOKITZEKO IKERKETA- ETA BERRIKUNTZA-PROIEKTUETARAKO BEKAK. GIPUZKOA 2021

Klima-aldaketa arintzeko eta aldaketara egokitzeko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako bekak honako azpieremu hauetakoren bat azpimarratzen duten proiektuei emango zaizkie: a) Berotegi-efektuko gasen isuriak mugatzea deialdi honetako beste lerro batzuetan aintzat hartzen ez diren eremuetan. Karbono-hustubideak aztertzea eta indartzea; b) arriskuen analisiak eta klima aldaketaren aurreko kalteberatasunari buruzko azterketak Gipuzkoako ingurunearen eta lurraldearen osagaiei dagokienez : kostaldeak, ibaiak, hiri-espazioak, sistema naturalak eta nekazaritza-sistemak; c) klima-aldaketak Gipuzkoako ekonomian eta sektore ekonomikoetan dituen ondorioak: nekazaritza, basogintza, turismoa, administrazioa, osasuna, etab; d) klima aldaketaren aurrean erresilientzia egokitzeko eta hobetzeko aukerei buruzko azterlanak.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Martxoaren 26ra arte

BINT BEKAK

60.000 eurora arteko bekak, funts galdurako laguntzek osatuak, atzerrian prestakuntza jasotzeko eta nazioarteko komertzioaren profesional gisa itzultzeko. BEINT nazioarteko beken programaren helburua da Euskadiko tituludun gazteak prestatzea nazioartekotzearen alorrean, ezagutza akademikoak eta atzerriko merkatuetako esperientzia praktikoa lortzen laguntzea eta mugikortasuna ahalbidetzea nazioartekotutako erakunde eta enpresen bitartez. BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatuta, eta Euskadiko graduko goi-mailako unibertsitate-titulua duten 30 urtetik beherako gazteei dago zuzenduta. 30.000 eta 60.000 euro arteko zuzkidura du pertsonako, nazioarteko helmugako bizi-kalitatearen arabera. 

Antolatzailea: Bint

 

RIS3 JARDUNALDIA. HIRI OSASUNGARRIAK: INGURUMEN-KALITATEA

Enpresa eta eragileak hirien, airearen eta zaraten kalitatea mantentzean zentratzeko aukerari begira kontzientziatzeko jardunaldia. Ingurumen-sektoreko profesionalei, udalei, arkitektoei, hirigileei, ingeniariei, eta abarri zuzenduta.

Antolatzaileak: Aclima, Spri Taldea, Eusko Jaurlaritza eta Innobasque

 

INFORMAZIO-SAIOAK. TICKETBAI: ZER DA? NORI ERAGITEN DIO?

TicketBAI erabili behar duten pertsona fisiko eta juridikoentzat. Teknologia- eta Zerga-transferentzia Zerbitzuko buru Javier Irastorza Letamendiak eta Gipuzkoako Foru Ogasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusi Mª del Coro Pereiro Zabaletak emango dute saioa

Antolatzaileak: Garapen Gipuzkoa osatzen duten garapen-agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Sailarekin lankidetzan

 

Martxoak 29

<0}

 

 

BIOMATEMATIKA ARLOKO DOKORORETZA ONDOKO BEKADUN LANPOSTU BERRIRAKO DEIALDIA

BCAMek, euskal erakunde sanitarioekin batera, Biomatematika arloko doktoretza ondoko bekadun plaza berri bat jarri du abian Biologia Matematiko eta Teorikoko Taldean. Plaza irekiaren gaia da gripearen antzeko gaixotasunaren (ILI) eta arnas-infekzio akutu larriaren (SARS) modelizazioa eta osasun publikoan esku hartzeko neurrien ebaluazioa. Honako hauek dira deialdiaren baldintzak:

– Doktoretza ondoko bekadun bat bilatzen dugu, eskarmentu duena, oso motibatua eta trebatua, talde bateko kide gisa eraginkortasunez lan egiteko gai dena.
– Eskatzaileek lan-esperientzia izan behar dute, eta curriculum adierazgarria izan behar dute gaixotasun infekziosoei aplikatutako biomatematikaren zientzia-arloan.
– Doktoregoko titulua matematika aplikatuetan, biologia matematikoan, fisikoan edo antzeko diziplinetan.

Antolatzailea: BCAM

 

MERKATARITZA ELEKTRONIKOARI BURUZKO PRESTAKUNTZA-IBILBIDEA – ECOMMERCE

ETE-ek, mikroETE-ek eta langile autonomoek merkataritza elektronikoari (Ecommerce)buruzko prestakuntza-ibilbide bat izango dute martxoaren 30etik aurrera; SPRI Taldeak diseinatu eta eskaintzen du, Enpresa Digitala zerbitzuaren bidez. Ekimen honek hamabi jardunaldi eta tailer ditu, eta horietan hamalau profesionalek garatu dituzten esperientzia praktiko eta errealak erakutsiko dira, bereziki konpainia txikienek jakin dezaten beren negozioak prestatuta ote dauden merkatu digitalaren premia-egoera berri honen aurrean.}

Antolatzailea: Spri

 

Martxoaren 31ra arte

DOKTOREGO-PLAZA BATEN ETA DOKTOREGO ONDOKO BESTE BATEN DEIALDIA KONFIANTZAZKO IKASKUNTZA AUTOMATIKOAN

Deialdi hau Sussexeko Unibertsitateko Novi Quadrianto doktorearekin batera egingo da. Joint Lab horren helburua da ikerketako lankidetzak sustatzea ingurune estatikoko ziurgabetasuneko berdintasun algoritmikoa eta berdintasun algoritmikoaren gardentasuna bezalako gaietan, egungo ikerketa-alorrak indartzeko eta sinergiak sortzeko. Kontratuaren iraupena 4 urtekoa izango da doktorego-postuarentzat, eta 2 urtekoa doktorego ondokoarentzat. 

Deitzailea: Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa (BCAM)

 

Apirilak 6

BAZKIDEAK BILATZEKO SAIOAK: EUROPAKO ITUN BERDEA<0}

Saio digital honetan, trantsizio berdearen esparruko ezagutzak trukatuko dira, sareak sortuko dira eta parte-hartzaileen eta erakundeen arteko lankidetza sustatuko da.} “Matchmaking Sessions” direlakoek lankidetzako bazkide izan daitezkeenekin harremanetan jartzea sustatzen dute. Bertaratutakoen artean 20 minutuko bilerak programatzen dira. Saio honetan parte hartzeko 100 leku baino ez daude. Esteka honetan eman dezakezu izena: 

Antolatzailea: Cotec Portugal

 

Apirilaren 12tik 16ra arte

HANNOVER MESSE 2021en EDIZIO DIGITALA

Koronabirusaren pandemiak bizkortu egin du industriaren digitalizazioa, baina agerian utzi du, halaber, hornidura-kate globalen zaurgarritasuna. Nazioarteko industria inoiz ez bezalako astindua jasaten ari da. Honako hau da oinarrizko galdera: zer estrategia, neurri eta lankidetzak bermatuko dute industriaren lehiakortasuna? HANNOVER MESSE 2021en edizio digitalak emango ditu erantzunak apirilaren 12tik 16ra bitartean. Hura izango da, “Expo, Conferencias, Networking” bere hiru zutabeekin, nazioarteko industriaren topaketarako plataforma nagusia. 

Antolatzailea: Hannover Messe

 

Apirilak 21

ENPRESA-TOPAKETAK: TRESNEN INDUSTRIA ETA PLASTIKOAREN ERALDAKETA. INNOFORM 2021 – VIRTUAL BROKERAGE EVENT

Ekitaldian izena emateko azken eguna 2021eko apirilaren 16a da. Enpresa-topaketen ekitaldi birtuala izango da, INNOFORM azokaren 5. edizioaren testuinguruan; azoka hori Poloniako garrantzitsuenetako bat da tresnen industrian eta plastikoaren eraldaketan.

 

Antolatzailea: Enterprise Europe Network, Euskadiko nodoarekin lankidetzan

 

Apirilak 29

GARAIA OPEN INNOVATION. 2. EDIZIOA.. Garaia Teknologia Parkean.

Garaia Open Innovation berrikuntza irekiaren esperientzia aitzindaria da, eta haren helburua da lankidetza-berrikuntzaren bidez negozio-aukera berriak sortzea, dibertsifikatzea eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea. Garaia Open Innovation-ek lankidetza-aukerak ahalbidetzen ditu, hain zuzen ere, euskal enpresen beharrei berariaz erantzuten dieten eta epe laburrean merkatura iritsiko diren produktuak, zerbitzuak eta negozio berriak sor ditzaketen aukerak.  

Garaia Open Innovation-ek proposatzen du Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek intereseko adierazpenak egin ditzatela, euskal enpresen beharrei erantzungo dieten teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozio-kontzeptuak proposatzeko. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak euskal enpresen artean zabalduko dira, eta enpresek haien teknologia- eta negozio-ahala ebaluatuko dute. Apirilaren 29an, batzar bat egingo da Garaia Teknologia Parkean, eta bertan izango dira bai euskal enpresak, bai Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileak, baldin eta haien proposamenak hautatu badira.

Antolatzailea: Mondragoneko Garaia Teknologia Parkea, Isea S. Coop-ekin lankidetzan

 

INDUSTRIA-JABETZAREN DIAGNOSTIKO-ZERBITZU BERRIA

OEPMren zerbitzua; enpresak dituen aktibo ukiezinen analisia egiten du, lehiakortasunean eta bereizkuntzan oinarritutako kudeaketa-estrategia bat ezartzea sustatzeko gomendioak eman ahal izateko.  Industria Jabetzaren diagnostiko-zerbitzua izeneko zerbitzu berri honek Industria Jabetzaz (IJ) sentsibilizatzeko eta hartara hurbiltzeko tresna bat izan nahi du, Industria Jabetzaren eskubideak (IJE) erabiltzen ez dituzten edo modu eraginkorrean erabiltzen ez dituzten ETE berritzaileentzat eta enpresa-unitateentzat. Horrela, bi helburu lortzen dira: batetik, enpresa-sareek IJE-ei buruz duten ezagutza eta ulermena areagotzea, eta haien erabilera egokia sustatzea; eta, bestetik, IJE-en kudeaketa egokiaren garrantzia erakusten da, enpresak, txostenean jasotako gomendioetatik abiatuta, ekintza-plan eraginkor bat zehaztu ahal izan dezan eta etorkizuneko erabaki estrategikoak har ditzan. Zerbitzu horren kostua 894,70 €-koa da, baina % 75era bitarteko dirulaguntzak daude. Horiek aldez aurretik eskatu behar dira.

Antolatzailea: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa

 

 

Maiatzak 5

ELKARGI TOPAKETA: FINANTZAKETA, IRAUNKORTASUNA ETA DIGITALIZAZIOA. MUNDU BERRIRAKO GILTZAK. Donostian.

 Elkargik alor handi horietako gakoak aztertuko ditu, eta horiek erabakigarriak dira eta izango dira, COVIDak eragindako krisia atzean uzteko. Arlo horretako lehen mailako pertsona ezagunek hartuko dute parte:<0} Nadia Calviño, Espainiako Gobernuko Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako presidenteordea; Ignacio S. Galan, Iberdrolako presidente eta kontseilari ordezkaria; eta Jose Ignacio Goirigolzarri, Bankiako presidente eta CaixaBank berriko presidente izango dena. Egoera sanitarioaren bilakaeraren arabera, aurrer4ago zehaztuko dizute nola jarraitu ekitaldia. 

Antolatzailea: Elkargi

 

Maiatzak 13

JARDUNALDIA: “JOLAS-GIDALERROAK BEZEROAREN ESPERIENTZIA OPTIMIZATZEKO”

Erabiltzaileak tartean sartzeko eta arazoak konpontzeko jokoan eta jokoaren mekaniketan pentsatzeko prozesua gero eta gehiago zabaltzen ari den atzemate- eta atxikitze-teknika da, eta negozio digitaletarako marketin-estrategiak jorratzen dituzte. Gizakiak berezko duen lehia‑espiritua baliatzen du, lan zehatz batzuk girotzeko eta errazteko, eta, horrela, erabiltzaileak fidelizatzeko. Alde horretatik, Miguel Zorraquinok eta Iñaki Lecuek aurkeztuko dituzte gamifikazio-gidalerro nagusiak, honako kategoria hauen bitartez: jokoaren gidalerroak, onboarding, seinaleztapena, gaiak, narratiba, garaipenak, misioak, mailak edo sailkapena, besteak beste. Horiek lagundu egingo digute jakiten nola egituratu jokoak diseinatzeko prozesu dinamiko bat gure bezeroekin harremanetan jartzeko. Saioaren xedea da produktu digital parte-hartzaileak, dibertigarriak eta fidelizatzaileak sortzeko irizpideak identifikatzea, egun hainbat sektoretan aplikatzen ari diren jolas-gidalerroen bitartez. Horrela, parte-hartzaileak inspiratu daitezke eta ohiko konpainia-jardunbideak gogoan hartu ditzakete.

Antolatzailea: Zorraquino

 

Maiatzaren 15era arte

BURDINOLA IKERKETA-SARIAREN XVIII. EDIZIOA

Burdinola Ikerketa Saria erreferentzia bat da ikerketaren profesionalen artean, eta haren irabazleen zerrendan Espainiako jarduera zientifikoko izen handiak agertzen dira. Edizio honetarako aukeratutako gaia Nanomedikuntza da: nanodiagnostikoa, medikuntza birsortzailea eta terapia pertsonalizatua. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna maiatzaren 15a izango da, eta ekainaren 15a baino lehen ezagutuko da epaimahaiaren erabakia, Burdinola Ikerketa Sariaren XVIII. edizioaren irabazlearen izenarekin.

Antolatzailea: Burdinola

 

Maiatzak 17-21

MURCIA FOOD BROKERAGE EVENT 2021-ELIKADURAKO NAZIOARTEKO TEKNOLOGIAREN TRANSFERENTZIA-JARDUNALDIA

Ekitaldi birtuala, 2021eko maiatzaren 17tik 21era. “Murcia Food Brokerage Event 2021” Elikadurako Nazioarteko Teknologiaren Transferentzia Jardunaldien X. edizioa nazioarteko ekitaldia da, non elikadurako teknologiaren arloko berrikuntzak aurkeztuko diren. Bertan, hainbat herrialdetako enpresek aldebiko bilerak izango dituzte sektoreko azken berrikuntzekin lotutako lankidetza teknologikoko akordioak finkatzeko. Egungo osasun-egoeraren ondorioz, aurtengo edizioa formatu birtualean egingo da. Horrekin batera, “Elikadurako Teknologiari buruzko X. Nazioarteko Sinposioa” egingo da, eta topaketa horretan sektoreko azken berrikuntzen konferentziak eta aurkezpenak egingo dira.  Parte-hartzea doakoa da, eta Europa osoko enpresek, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta ikerketa-institutuek hartu dezakete parte, elikadura-teknologia aurreratu eta berritzaileak eskaini edo eskatzen badituzte.

Antolatzaileak: Murtziako Erkidegoa eta Enterprise Europe Network

 

Ekainaren 15era arte

ENPRESA SUSTAPENERAKO EUROPAKO SARIEN XV. EDIZIOA

Enpresa Sustapenerako Europako Sarien (EEPA) 15. edizioa irekia dago EBko estatu kide guztietako administrazio publikoek, elkarte publiko-pribatuek eta enpresa-erakundeek parte har dezaten. EEPA 2021 sariak sei kategoriatan banatzen dira: 

1.- Enpresa-espirituaren sustepena. 

2.- Enpresa-prestakuntzan inbertsioa. 

3.- Enpresa-ingurunearen hobekuntza eta eraldaketa digitalerako babesa. 

4.- Enpresen nazioartekotzearen babesa. 

5.- Trantsizio iraunkorrerako laguntza. 

6.- Enpresa-ekimen arduratsua eta integartzailea.

Deitzailea: Europako Batzordea, Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETE-etako Zuzendaritza Nagusiaren bidez.

 

 

Ekainak 15-17

FOOD 4 FUTURE WORLD SUMMIT. Bilbon

Datozen urteetan, Bilbo izango da teknologia berrien, konponbideen eta automatizazio-sistema berrien bitartez elikaduraren eta edarien industria eraldatzeko Food 4 Future Wolrd Summit berrikuntza-ekitaldiaren egoitza. Bizkaiko hiriburuan elikadura-sektoreko balio-kate guztiko profesionalak bilduko dira, industriaren eraldaketan mugarria izango diren konponbide teknologiko berriak, berrikuntzak eta joerak aurkezteko. Kongresu handiena da Europa mailan kontsumo-joera eta -ohitura berriak ezagutzeko, baita industria efiziente eta jasangarriagoa lortzeko kasu arrakastatsuak eta teknologiaren aplikazioak ezagutzeko ere. Hori guztia 280 aditu baino gehiagoren eskutik, foro bertikalen bitartez industria-segmentu bakoitzerako: Meat Forum, Beverage Forum, Bakery, Sea Food, Dairy eta Agro

Antolatzailea: Azti

 

Ekainak 23 eta 24

IKERKETA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO EUROPAKO JARDUNALDIAK 

Jardunaldien hirugarren edizioak Horizon Europeren hasiera ofiziala ekarriko du berekin, Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako programa berria 2021-2027 aldirako. Jardunaldien gaia lankidetza da; beraz, arlo guztietako profesional adituak bilduko dira loturak ezartzeko eta etorkizun distiratsuagoa sortzeko. Konferentziek bi eguneko iraupena izango dute, eta politikariak, ikertzaileak, enpresariak eta herritarrak elkartuko dituzte, eztabaidatzeko eta Europako ikerketa eta berrikuntzaren etorkizunari forma emateko.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Urriak 21 eta 22

CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA: EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA

Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.

Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago