Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, 2011. urtean sortua, Bilboko portuaren ondare historikoa, kulturala eta ekonomikoa kontserbatzeko, hedatzeko eta ondare horren ikerketa sustatzeko. Fundazioaren helburua da Bilboko Portuak Ibaizabalen Itsasadarreko udalerrien garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean eta haien integrazioan historikoki eta gaur egun izan duen eta duen garrantzia ezagutzera ematea; izan ere, itsasadarra funtsezko lokarria izan da Bilbo, Getxo, Santurtzi, Erandio, Barakaldo, Portugalete, Leioa, Sestao eta Zierbena udalerrietako bizimoduan. Bilboko Portu Agintaritzak eta udalerri horietako udalek osatzen dute erakunde horren patronatua. Aurrerantzean, beraz, Berrikuntzako Euskal Agentziako bazkide izango dugu Fundazioa.

Ongi etorriak!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago